Zu zauden munduan

Nazioarteko bokazioa duen bankua gara. Hamarkada askotan zehar kanpoan bizi diren galiziarrekin eta gainerako espainiarrekin egin dugu lan eskuz esku. Berdin jarraitzen dugu: ABANCAren zerbitzuak eta abantailak eskaintzen dizkizugu gehien behar dituzunean. Gertu edo urrun, beti zurekin.

Lehenik eta behin, eskerrik asko.

Hasieratik, oraindik ABANCA deitzen ez ginenetik, zu eta zu bezalako beste pertsona batzuk gure izateko arrazoia izan zarete, eguneroko babesa eta gaur garena izatera iristsi izanaren arrazoia. Baina ez zara beti toki berean egon; gure antzera, mugitu eta bilakaera bat behar izan duzu.

ABANCA ez litzateke gaur den bezain garrantzitsua izatera iritsiko, zuen aurrezkiak, nominak eta pentsioak kudeatzeko konfiantza guregan jarri izango ez bazenute, nahiz eta zuen jaioterritik urrun egon. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen familia ekartzeagatik, zuei lagundu eta zuekin lan egin ahal izateagatik eta zuen laguntza eta inbertsioak jasotzeagatik, gure arteko distantzia alde batera utzita. Hau zen, eta oraindik ere da, zuek egokien tratatzen zaituztegun lekua.

Zuretzako irtenbideak

Zauden tokian zaudela, ABANCAren produktuak eskatu eta kontrata ditzakezu, eta zure aurrezkiak gure bulegoetan egongo bazina bezala kudeatu.

Aspaldi alde egin baduzu, agian etxerako bueltan pentsatzen ari zara jada. Mari Carmen Hipotekarekinjabetzak eros ditzakezu. Gainera, hipoteka hori zure bizitzako aldaketetara egokitzen da, eta bi urtez atzeratu ahal izango dituzu kuotak. Era berean, mailegu-pertsonalaren bidez, bizileku-aldaketaren gastuak estali ditzakezu.

Oraindik abiatu berrien artean bazaude, baina etorkizunean pentsatzen ari bazara, zuretzako aukera asko ditugu. Epe eta interes-tasa desberdineko gordailuak, baita pentsio-planak ere, etorkizunaren babesa bermatzeko.

Erabili zure aurrezkiak edozein tokitatik

Urruneko bankari esker, gure zerbitzu guztiez goza dezakezu zuzenean webgunetik edo mugikorretik, bulego batera jon behar izan gabe. Ez du axola munduko zein lekutan zauden: gure edozein produktu eta zerbitzuri buruzko informazioa jaso dezakezu Internet bidez. Kasu batzuetan, zuzenean online kontratatu ere ahal duzu.

Banka elektronikoaren bidez zure kontu eta aurrezki-produktu guztiak kudeatu ditzakezu, baita mugikorretik ere, modu guztiz seguruan. Hori da modurik erosoena zure eragiketak edozein ordutan, edozein egunetan eta edozein lekutatik egiteko. Eraman gaitzazu beti zure poltsikoan.

Zein hurbil gauden ohar zaitez

Web orriari eta urrutiko bankari esker gure zerbitzuak erabiltzeaz gain, hurrengo bulegoetan aurki gaitzakezu.

Frankfurt

Mainzer Landstrasse, 69

Frankfurt am Main

60329 Alemania

Arduraduna: Bernardo Luis López Bertram

Londres

Malta House

36-38 Picadilly, 4th floor

W1J 0DP Londres

Erresuma Batua

Arduraduna: Elena Hernández Fernández

Paris

Paris

111 Rue du Faubourg Saint-Honoré

75008 Paris

Frantzia

Arduraduna: Francisco Martinez Serrado

Geneva

27, Quai Des Berges

1201

Geneva

1211 Suiza

Arduraduna: Alfonso López López

Visita la web »

Zurich

Talacker, 50, 8º

Zurich

8001 Suitza

Arduraduna: José Manuel Silveira Orgeira

Mexiko DF

C/ Lago Zurich, 219

Plaza Carso, Int.204

Colonia Ampliación Granada

11529 Mexiko DF

Mexiko

Arduraduna: Miguel Javier Alvarez Freire

Panama

C/ Aquilino de la Guardia. Torre Banesco, 10º

Panama Hiria

Panama

Arduraduna: Pablo Ratón Lacarcel

Caracas

Avenida Principal de las Mercedes

Torre Banesco II - Urb. El Rosal

Caracas

1060 Venezuela

Arduraduna: Julio Hernández Crisafi

Lisboa

Av. 5 de Outubro, 48

1050-057

Lisboa - Portugal

www.abanca.pt

Arduraduna: Joao Pedro Deconinck Pimenta

Rio de Janeiro

Rúa Lauro Muller, 116. Sala 2201

Botafogo – Rio de Janeiro

Brasil 22290

Arduraduna: Jose Luis Nogueira Carniado

Miami

ABANCA USA

1395 Brickell Avenue,

Suite 1500,

Miami

Etortzen zarenean, hurbil zaitez gurekin hitz egitera

Inprimaki honen bitartez ere jar zaitezke gurekin harremanetan. Ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.

Kreditu edo zordunketa txartela galdu baduzu, edo lapurtu dizutela uste baduzu, deitu azkar 900 815 524 (+34 981 910 524 Espainiatik kanpo deitzeko) zenbakira txartela blokea dezagun eta inork ez dezan erabili.

Gogoratu, baita ere, kontratatuta dituzun produktuak kudea ditzakezula telefono bidezko bankaren bitartez +34 981 179 600 telefonora deitu eta urrutiko bankuko gakoak erabiliz.

Gehiago jakiteko...

ZALANTZAK

  • Zer behar dut ABANCAKO kontu bat irekitzeko Espainian bizi ez baldin banaiz?

    ABANCAn kontu bat ireki nahi baduzu, baina ez bazara Espainian bizi, gure gestore batekin jarri behar duzu harremanetan eta hark lagunduko dizu. Alta emateko dokumentazio hau behar duzu:

    • Identifikatzeko dokumentu bat adibidez, pasaportea, IFZ zenbakia edo atzerriko dokumentu ofizial bat.
    • Zerga-egoitzaren deklarazioa.
    • Bizi zaren herrialdeko ogasunak igorritako zerga-ziurtagiri bat.
    • Bizi zaren herrialdeko ogasunak igorritako hitzarmen zerga-ziurtagiri bat.
    • Zure helbidea, atzerrikoa eta Espainiakoa
    • Egoitza-herrialdeko zure identifikazio fiskaleko zenbakia.

    Derrigorrezko dokumentazio horrez gainera bizi zaren herrialdeko eta Espainiako telefono mugikorreko eta finkoko zenbakia ere helaraztea eskertuko genizuke, eta baita helbide elektronikoa ere, uneoro zerbitzu onenak eskaini ahal izateko.

  • Beha ditzaket nire kontuak atzerritik?

    Zure kontuak munduko edozein lekutik beha ditzakezu, Interneterako sarbidea eta banku elektronikoko edo banku mugikorreko zerbitzua aktibatuta izatea baino ez duzu behar. 

Idatzi zure zenbakia eta berehala deituko dizugu.
Nuestro horario de atención es de lunes a viernes, de 8 de la mañana a 10 de la noche.