• captacion-prestamo-1

    Zure denbora, zure negozioa

    Autonomia, finantza-talde handi baten babesarekin.

  • captacion-prestamo-2

    Teknologia eta produktua

    Banku tradizionala baina abangoardiako teknologiaren gainean garatua.

  • captacion-prestamo-3

    Pertsonetan adituak

    Finantza- eta aseguru-eskaintza profesionalentzat eta ondare handientzat.

  • captacion-prestamo-4

    Zure neurriko katalogoa

    Nahi bezain urrutira iristeko aukera emango dizun produktu-sorta.

img-agentes-financieros1

Marka lider baten babesa

ABANCA nazioarteko banku bat da, 11 herrialdetan dagoena, 700 bulego baino gehiagorekin. Agente-sare bat du, penintsula osoan (Espainian eta Portugalen) bankuaren hazkunde-estrategiari heltzeko ardura duena.

Merkataritza-sare konektatua

ABANCArentzat lan eginez gero, ABANCAko 6200 langileek baino gehiagoek dituzten baliabide komertzial guztiez baliatu ahal izango zara. Gainera, gure komunikazio-kanalek eskaintzen dituzten abantaila komertzialen sostengua izango duzu, presentzia digital handiarekin, gainera.

Eskarmentu eta dedikazio handiko profesionalak

ABANCAko finantza-agenteak gure bezeroekiko duten konpromisoagatik nabarmentzen dira, gure ezaugarriaren (Ororengan Sentitzea) zati diren kalitate-, gardentasun- eta hurbiltasun-parametroekin bat. Dedikazio pertsonalizatua dute gure profesionalek, merkatua ezagutzen dute eta honako hauek dituzte:

  • Egiaztatzeko moduko eskarmentua finantza-sektorean
  • MIFID titulazioa eta etengabeko eguneratzea
  • Profil komertzial ekintzailea

Gehiago jakiteko...

ZALANTZAK

  • Zer da ABANCA?

    ABANCA, aktiboetan duen bolumena kontuan izanik, Espainiako lehenengo hamar finantza-erakundeen artean kokatzen da. Bankuak Galizian du bere egoitza eta bankua egiteko modu berri baten alde egiten du, gure Baterako Sentipen izendatzen dugun horretan oinarritua, eta balio oso argi batzuk dituena: erantzukizuna, fidagarritasuna, kalitatea eta berrikuntza.

    Gutxi gorabehera 700 bulego dituen sare bat dugu Espainian eta beste 9 herrialdetan banatuak. Hemen 4.600 pertsona baino gehiagok egiten dugu lan, zure moduko bezeroen premiak asetzeko grinarekin.

    Galizian kokatzen da ABANCAREN sozietate-izena eta udal guztien % 87an gaude, beraz, biztanleria osoaren % 97ri ematen diegu estaldura. Gainera, Galiziako enpresa-ehunaren lehendabiziko finantzatzailea gara, garapenarekin, etorkizunarekin eta oparotasunarekin konprometituta, aldi berean, banku berri honen arimaren zati dena.

    Galiziatik kanpo 114 bulego dituen sare komertzial bat dugu, eta presentzia berezia dugu Leon, Asturias eta Madrilen.

  • Nolakoa da ABANCA?

    Banku tradizionalaren tasunak eta bere balio nagusien artean berrikuntzaren alde egiten duen azken belaunaldiko banku baten ezaugarriak uztartu nahi ditugu.

    ABANCAN bezeroa gure erabaki guztien ardatza da, eta pertsonentzat egindako pertsonen banku bat garela esatea atsegin dugu gure langileak Baterako Sentipen honen funtsezko beste alderdi bat direlako.

    Gure eredua zerbitzu eta hurbiltasuneko banku batena da.

  • Zein dira ABANCAREN balioak?

    Banku honen eta marka honen arima emozio batean laburbiltzen da: Baterako Sentipena. Baterako Sentipena gure bezeroekiko konpromiso bat da: beti guztien alde edozein egitekoa; besteak bustitzen baldion badira, gu ere bustitzekoa. Baterako Sentipena oinak lurrean izan eta guztiok ontzi berean joatea da. Baterako Sentipena entzun eta erantzutea da. Gardentasun eta leialtasunez, hurbiltasunez eta sinpleki.

    Gainera, banku berri honetan langile guztiok konpromisoa hartu dugu lau balio ukaezinekin: erantzukizuna (serioak gara eta emandako hitza bete egiten dugu); fidagarritasuna (beti egia esaten dugu, konfiantza sortzeko modu bakarra baita); berrikuntza (onena zenbait urrats aurrerago egoten baita beti) eta kalitatea (onenak izatea baitugu xede, egunez egun, gure bezeroen iguripenak gainditzeko).

  • ABANKAREKIN fida zaitezke

    Espainiako eta Europako finantza-erakunde modura betetzen ditugun araudi-arauetatik eratortzen diren berme guztiak, eta gure gobernu korporatiboko eredua aplikatzearen bermea dituzu, nazioarteko estandar gorenen pare. 

    Gure errentagarritasun, kaudimen eta likideziaren adierazleek epe luzerako iraunkortasunerako gure estrategiaren abal dira, txikizkako negozio tradizionalari eta kredituaren emakidari so.

    ABANCAK 330 milioi euroko mozkin garbia lortu zuen 2015ean. Horrek % 8,7ko errentagarritasuna suposatzen du (ROTE), Espainiako banku merkatuko handienetako.

    Espainiako eta Europako finantza-sektorean kaudimen handiena duten erakundeen artean gaude. Horri esker, Basilea III-ko jarraibideekin bat etorriz gutxienez eskatzen den kapital maila gainditzen dugu. 

    10.917 milioi euroko likidezia-posizio bat dugu aktibo erabilgarrietan eta jaulkipen gaitasunean. Zenbaki horrekin 2018an eskatzen ziren betekizunak soberan betetzen ditugu.

    Merkataritza-eredu berri bat garatzen dugu. Eredu horretan sendotasunak, bezeroaren arretak eta berrikuntzak protagonismoa hartzen dute. Beraz, zure premiak, erantzukizunez eta sen onez, artatzeko baldintza onenak ditugu.
     

  • Zer espero dezakete ABANCAKO enpresari eta ekintzaileek?

    Baterako Sentipena etorkizunarekin, gure ingurunearekin, kezkatzea ere bada. Hori dela eta, ABANCA enpresari, ekintzaile, industria eta merkataritzaren aldeko konpromiso argi batekin sortu da. Gure helburua datozen hiru urteetan kredituan 12.000 milioi euro baino gehiago formalizatzen da. Horietatik, 8.300 milioi ekoizpen-ekonomiaren finantzaziora bideratuko dira.

    Gainera, nazioarteko jarduerari bultzada sendoa eman nahi diogu, gure enpresak beren nazioartekotzean akonpainatuz, Galiziako koloniak kanpoan dituen loturak estutuz eta Banesco Internacionalek dagoen herrialdeetan duen ahalmena aprobetxatuz.

  • Nola jar naiteke harremanetan ABANCArekin?

    Gurekin harremanetan jartzeko, bidal iezaguzu zure kontsulta hurrengo inprimakiaren  bidez edo dei gaitzazu 900 815 008 telefono-zenbakira. Atzerritik deitu  +34 943 410 200 telefono-zenbakira. 

    Nahiago izanez gero, gurekin ipin zaitezke harremanetan zure banku elektronikoko postontziaren bidez 'Laguntza eta Harremana'  ataletik, hala partikular modura idazten badiguzu nola zure enpresa ordezkatuz.