Banka elektronikoa
Zure ordenagailutik, eramangarritik edo tabletetik. Nahi duzunean, banku osoa klik batera izango duzu!
-
Zenbat balio du?
Urruneko bankaren gainerako zerbitzuak bezala, banka elektronikoa erabat doakoa da.
-
Zer aurreztuko dut?
Denbora eta dirua aurreztu eta erosotasuna irabaziko duzu, eragiketa asko doakoak baitira, eta doako eragiketa gehiago izan ditzakezu ABANCA Zerbitzuen Programariesker.
-
Nola sartu?
Orri honen goiko eskuinaldean, “Bezero-gunea” botoia sakatuta, zure erabiltzailea eta pasahitza sartu beharko dituzu.
-
Segurua da, ezta?
Zure segurtasuna da gure lehentasuna. Horregatik, nazioarteko betekizun zorrotzenak betetzen ditugu, gure zerbitzuak lasaitasun osoz erabil ditzazun.
Besteak beste, honako eragiketa hauek egin ahal izango dituzu banka elektronikoan, guztia errazagoa eta praktikoagoa izan dadin:
- Saldoa eta mugimenduak kontsultatu.
- Alertak eta korrespondentzia kudeatu.
- Ordainagiriak ordaindu edo itzuli.
- Helbideratzeak kontsultatu edo baja eman.
- Transferentziak egin.
- Txartelaren muga eta ordaintzeko modua aldatu.
- Produktuak kontratatu edo eskatu.
- Kutxazainean dirua txartelik gabe atera, mugikorraren bidez! ABANCA Cashzerbitzua erabiliz.
- Interneten ordaintzeko txartel birtualak sortu.
- …eta askoz gehiago!
Bankura joatea baino hoberik ez al dago?
Banka elektronikoari esker, zure dirua kudeatu ahal izango duzu, nahi duzun unean eta lekuan. Urruneko bankaren gakoak (doako zerbitzu hau kontratatzeaneskuratuko dituzunak) eta Interneterako sarbidea baino ez duzu beharko, ordenagailuan edo mugikorrean.
Banka elektronikoak hainbat aukera eskaintzen dizkizu: saldoak eta mugimenduak kontsultatu, ordainagiriak ordaindu eta itzuli, transferentziak egin, helbideratzeak kontsultatu eta baja eman, txartelen muga eta ordaintzeko modua aldatu, Interneten erosteko txartel birtualak sortu, etab. Hori guztia lekutik mugitu gabe.
Inoiz ez da horren erraza izan dirua, ordainagiriak eta ohiko eragiketak (eta hain ohikoak ez direnak ere) kudeatzea, gure bulegoetako batera hurbildu beharrik gabe. Gainera, eragiketak urrutik egiteak are abantaila gehiago ekarriko dizkizu ABANCA Zerbitzuen Programariesker.
Kontuak eta askoz gehiago
Urruneko bankan eta ABANCAren webgunean, kontuak eta eragiketak kontsultatu baino askoz gehiago ere egin dezakezu, banku osoa eskura izango baituzu, nahi duzun tokian.
Esaterako, kontu bat minutu gutxian ireki ahal izango duzu, sofatik mugitu gabe. Bulegora etortzeko hitzordua ere eskatu ahal izango duzu, aurrez aurre hitz egin dezagun (proiektu bati buruz, erronka bati buruz… nahi duzunari buruz!). Goizean edo arratsaldean, zuk nahi duzun egunean eta orduan.
Hemen eskaintzen dizkizugun finantza-soluzioren bat zuretzat lagungarria izan daitekeela uste baduzu, webgune honetan bertan eskatu eta kontratatu ahal izango duzu. Zalantzaren bat baduzu, harremanetarako hainbat bide dituzu eskura, erosoena aukera dezazun.
Kosturik gabe eta segurtasun osoz
Sistemarik seguruenak eskainiko dizkizugu: Interneten erosteko txartel birtualak, txartelen iruzurrezko erabilera saihesteko alerta-zerbitzua eta errefortzu-gakoak, ordenagailuaren bidez eragiketak lasaitasun osoz egin ditzazun.
Dena den, gogora itzazu gure segurtasun-gomendioak. Zalantzaren bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 981 910 534 telefonora deituz (edo 0034 981 179 600 telefonora atzerrian bazaude), eta pozik lagunduko dizugu.
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
-
Urruneko bankuko PIN kodea ahaztu egin dut, berri bat eska dezaket? Eta alda dezaket?
Urrutiko bankurako PIN berria eskatu ahal izango duzu banku mugikorreko aplikazioaren bidez. Titular zaren ABANCAko txartel bat izan beharko duzu eskura zeu zarela egiazta dezagun.
Halaber, 900 815 669 telefono-zenbakira dei diezagukezu (edo 34 981 980 505 telefono-zenbakira, atzerritik deitzen badiguzu), urteko 365 egunetan 24 orduz erabilgarri.
Urruneko bankuko zure PIN kodea aldatu nahi baldin baduzu, sartu zure banku elektronikoan zure gakoekin, ‘Nire Profila’ > ‘Zure banku elektronikoko PIN kodea aldatu’ menuan. Edo zure telefono mugikorretik, ezkerrean dagoen > ‘Segurtasuna eta pribatutasuna > ‘PIN kodea aldatu’ menuan.
-
Online erosketa bat egin dut eta nire banku elektronikoko gako batzuk eskatzen dizkit, zer da hori?
Zure segurtasuna uneoro bermatzeko erosketa egiten ari dena zu zarela ziurtatu behar dugu. Horregatik, zure txarteleko datuak sartzeaz gainera, ABANCAKO pantaila batean, zure urruneko bankuko gakoak eskatuko dizkizugu. Horrela, erosketa egiten ari dena zu zarela ziurtatuko dugu.
DOKUMENTAZIOA
BLOGEAN