Ordainketa Zerbitzuen Europako Zuzentaraua (PSD2 izenez ezagutzen dena) 2021eko urtarrilean indarrean sartu zenetik, aldatu egin da europarrok Internetez erosteko eta ordaintzeko modua, besteak beste, gure dirua eta datu pertsonalak babesteko helburuarekin.

Agian gertatu zaizu: webgune edo aplikazio mugikor batzuetan erosten duzunean, beharrezkoa da zure mugikorrarekin identifikatzea, eta orain arte egiten zenuen baino modu zorrotzagoan. Zergatia azalduko dizugu.

Zure segurtasuna dela-eta.

Eurosistemako banketxe guztiak egokitu gara legeria hori betetzeko, eta ABANCAn ahalegindu gara aldaketa hori ahalik eta errazena izan dadin. Nahikoa da klik batekin. Adi!

  • captacion-prestamo-1

    Compra

    Erabili ABANCA txartelak edozein ecommerce-tan ordaintzeko. Gehienetan ez duzu beste ezer egin beharko.

  • captacion-prestamo-2

    Baimendu

    Zure segurtasunerako, batzuetan erosketa baimendu egin beharko duzu. Baimendu ezazu zure app-arekin, modu arin, azkar eta seguruan.

  • captacion-prestamo-3

    Disfruta

    Baliabide asko bideratzen ditugu zuk erosketak lasaitasunez egin ahal ditzazun, esku onenetan zaudela jakin dezazun.

Gure aplikazioa erabiltzen baduzu

Milaka pertsonak erabiltzen dute egunero gure app-a dirua kudeatzeko. Horietako bat bazara, zorionak! Zure online erosketak oso errazak izango dira.

Jakinarazpenak aktibatuta dituzula ziurtatu behar duzu bakarrik (hemendik egin dezakezu zure mugikorrean nabigatzen baduzu). Erosketa bat internet bidez ordaintzen duzunean, eta ecommerce-ak hala eskatzen badu, eragiketaren berrespena bidaliko dizugu ABANCAko zure apparen jakinarazpen baten bidez. Ordainketak modu eroso eta seguruan egin ahal izango dituzu, eta nahi duzuna eta nahi duzun lekuan erosten jarraitu.#RETURN##

Segurtasunaren egiaztapen hau Europar Batasuneko PSD2 zuzentarauaren hobekuntzetako bat da: Bezeroen autentifikazio indartua, segurtasun extra bat internet bidezko zure erosketetarako.

Si (aún) no usas la app

Arrazoiren batengatik ABACAren aplikazioa ez baduzu deskargatu nahi 🤔, kontuan izan, erosketa baliozkotzeko prozesua ez dela hain erraza izango.

Edozein delarik ere zure banketxea edo txartela, hainbat lekutan erosketak egiteko, derrigorrez, eragiketa baliozkotu egin beharko duzu. ABANCAn, aplikazioa ez baduzu erabiltzen, zera erabiltzeko eskatuko dizugu: zure NAN zenbakia eta banku elektronikoko gakoa edota zure finantza txartelaren PINa. Gainera, erabilera bakarreko gakoa duen SMS bat bidaliko dizugu, beraz, oso garrantzitsua da ziurtatzea guk daukazun zure telefono zenbakia zuzena dela.

Eta gogoratu: adi egon, mesedez, mezu hauetako bat heltzen bazaizu eta ez badator bat egin duzun erosketaren batekin. Jarraitu beti gure online segurtasunari buruzko aholkuak.

Ohiko galderei dagozkien erantzunak

Zure ABANCA txartela internetez erosketa bat ordaintzeko erabiltzean sor dakizkizukeen zalantzak bildu ditugu. Informazio guztia eskura izan dezazun nahi dugu.

Zergatik batzuetan baimendu behar dut online erosketa bat eta beste batzuetan ez?

Hainbat faktore hartzen dira kontuan: saltokiak ematen digun informazioa, txartelaren erabileraren maiztasuna, erosketaren zenbatekoa, aurretik egin dituzun eragiketak, erabiltzen ari zaren gailua… eta zure segurtasuna bermatzeko erabiltzen ditugun beste datu asko, zure erosketa-esperientzian eragin gabe.

Online ordainketa bat egiten hasi naiz, baina erosketa baimendu ondoren, ez da ezer pasatu. Zer gertatzen ari da?

Seguruenik, ez zara konturatu zure banka mugikorreko app-era erosketa baimentzeko jakinarazpena bidali dizugula. Ireki jakinarazpen hori, identifika zaitez banku mugikorrean sartzeko egiten duzun modura, eta berretsi eragiketa. Adierazpenik jaso ez baduzu, ziurtatu jakinarazpenak aktibatuta dituzula. Hau telefono mugikorrean irakurtzen ari bazara, egin dezakezu oraintxe bertan esteka honetan sakatuta.

Jakinarazpenik jaso gabe jarraitzen baduzu, eragiketa baieztatzeko pantailan badago aukera jakinarazpenik ez duzula jaso adierazteko, eta erosketa baimentzeko beste metodo alternatibo batzuetara pasa ahal izango zara.

Dendako orrialdeak dio nire ABANCA txartelak ez duela babesik. Zer egin dezaket?

Zure segurtasunerako, banketxeok PSD2 araudia betetzen duten saltokiekin lan egitea baimendu dezakegu bazkarrik: eragiketa egiten ari den pertsona zeu zarela egiaztatzeko modua izatea. Horretarako, aukerarik onena, banku mugikorreko gure aplikazioa deskargatzea da. Nahi ez baduzu edo ezin baduzu, beharrezkoa da guri zure telefono mugikorraren zenbakia ematea eta eguneratuta edukitzea.