ABANCA Cash

Utzi txartela etxean eta atera eskudirua mugikorra bakarrik erabilita Hal Cash sareko edozein kutxazainetan (eta ABANCAkoetan!). Txartelik gabe, estutasunik gabe.

  • ico-atm-money1

    Berehala

    Kutxazainetik dirua atera ahal izango duzu ABANCA Cash-ek agindua bidaltzen duen une berean.

  • ico-card-remove1

    Txartelik gabe

    Dirua ateratzeko, ez da beharrezkoa txartela aldean eramatea. Mugikorra eta kutxazaina baino ez duzu beharko.

  • ico-mobiles1

    Mugikorretik mugikorrera dirua bidali

    ABANCA Cash erabilita, dirua edozein mugikorretara bidal dezakezu (hartzailea ABANCAko bezeroa ez bada ere) eta berehala atera.

  • ico-mobile-secure11

    Segurtasuna

    SMS bidezko egiaztapena eta gako sekretua erabiltzen dituen sistema bikoitzari esker, zuk aukeratzen duzun hartzaileak bakarrik jasoko du dirua. Berak bakarrik.

ABANCA Cash-ek 12.000 kutxazain baino gehiago zure eskura jartzen ditu, dirua bertara bidali eta bertatik ateratzeko. Gasturik eta komisiorik gabe.

Ezin hobea egoera hauetarako:

Txartela etxean utzi duzu? Lagun bati dirua bidali behar diozu? Bat-batean txartelak ez du funtzionatzen? Txartela eskura ez baduzu ere, dirua bidali edo atera ahal izango duzu. Egoera horietarako ABANCA Cash ezin hobea da. Konta iezaguzu zure esperientzia Facebooken edo Twitteren.

  • ico-gift1
    Opariak
  • ico-restaurant1
    Afariak
  • ico-taxi
    Garraioa
  • ico-popcorn
    Zinema
  • ico-call
    Erreserbak
  • ico-circles1
    ...eta askoz gehiago!
app-subhome

Kudeatu zure aurrezkiak klik batekin

ABANCAko Banca mugikorraren beste aplikazioaren bidez zure gastuak begiratu, txartelak piztu eta itzali, erosketak geroratu, dirua txartelik gabe atera…

Dena erraz-erraz

  • Nola atera dezaket dirua ABANCA Cashekin?

    Banka elektronikotik edo ABANCAren app-tik.

  • Neure buruari dirua bidal diezaioket dirua?

    Noski, besteei dirua bidaltzen diezun bezala, zeure buruari bidal diezaiokezu.

  • Zerbitzu segurua da?

    Guztiz segurua! Zuk gako bat bidaliko diozu zure lagunari, eta guk beste bat. Bi pasahitzen bidez, beste pertsona batzuek gakoak ezagutzea saihesten dugu.