Interneteko erosketei buruzko
informazio garrantzitsua
Joan den urtarrilaren 1ean hasi zen aplikatzen Ordainketa Zerbitzuen Europako zuzentaraua, PSD2 izenekoa. Zuzentarau horrek aldatu egin du europarrok Internetez erosteko eta ordaintzeko modua, besteak beste, iruzurrengandik eta identitate-ordezpenengandik babesteko helburuarekin.
Orain, webgune zehatz batzuetan edo mugikorreko aplikazio batzuetan egiten dituzun erosketetan, *zure mugikorraren bidez identifikatu beharra daukazu eta aurretiaz egiten zenuen baino modu zorrotzago batean. Segi irakurtzen!
Dagoeneko erabiltzen duzu ABANCAren banka mugikorreko aplikazioa?
Berri onak: dagoeneko gure banka mugikorreko aplikazioa erabiltzen baduzu, oso erraza izango zaizu egokitzea.
Besterik gabe ziurta ezazu jakinarazpenak aktibatuta dituzula (mugikorrarekin nabigatzen ari bazara,hemendikegin dezakezu).
Interneteko erosketa bat ordaintzean, eta saltoki elektronikoak hala eskatzen badu, eragiketaren baieztapena bidaliko dizugu ABANCAren aplikazioko jakinarazpen baten bitartez. Zure ordainketak erosoago eta seguruago egingo dituzu, eta nahi duzuna erosten jarraitu ahalko duzu, nahiago duzun tokian.
Segurtasun egiaztapen hau PSD2 zuzentarauaren hobekuntzetako bat da: Bezeroen Autentifikazio Indartua, Interneten egiten dituzun erosketetarako segurtasun gehigarria.
Eta ABANCAren aplikazioa ez baduzu…
Edozein arrazoi dela eta ez baduzu ABANCAren aplikazioa deskargatu nahi, kontuan hartu toki jakinetan erosi ahal izateko erosketa bakoitza balioztatzeko eskatuko dizugula zure IFZ eta zure Banka Elektronikoaren pasahitza erabilita, edo zure finantza txartelaren PIN zenbakiarekin. Horrez gain, erabilera bakarreko gako bat daraman SMS bat erabiliko dizugu ere, beraz, garrantzitsua da zure telefono mugikorraren zenbakia eguneratuta dugula ziurtatzea.
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
-
Zer egin dezaket nire aplikazioan erosketa bat berresteko jakinarazpenik jasotzen ez baldin badut?
Internet bidez erosketa bat ordaintzen ari bazara eta zure banku mugikorrean hura berresteko jakinarazpenik jasotzen ez baldin baduzu, ez zaitez kezkatu. Egin behar duzun bakarra "Ez duzu jakinarazpena jaso zure Banku Mugikorrean?" atalean sakatzea da eta beste aukera bat emango dizugu
Gainera, zure mugikorrean jakinarazpenak aktibatuta ote dituzun berrikusteko gomendatuko dizugu erosketak ahalik eta errazen egin ditzazun.
BLOGEAN