• Concierge, laguntzaile-pertsonala 24/7

    Banka Pribatuko bezeroek beren denbora zein baliotsua den dakite; horregatik, txartel honek zerbitzu hau eskaintzen dizu, zure bizitza pribatu edo profesionalerako.

  • Lehentasunezko sarbidea aireportuetan

    Lehentasuna izango duzu aireportuko sarbide kontrolean eta sarbidea izango duzu VIP geletara, atseden hartzeko nahiz lanean aritzeko leku pribatu batean.

  • Txartelari lotutako aseguruak lasai bidaiatzeko

    Arreta medikoa eta legala, estaldura ekipajea galtzean edo atzerapen kasuan, erosketen babesa… Kezkarik gabeko bidaia.

  • Esperientzia paregabeak

    Beren gustuak eta itxaropenak dituzten pertsonentzat diseinatutako kultura-, gastronomia- eta aisia-ekintzen programa bat, ** mundu osoan.**

Ezohiko bezeroentzako
txartela

World Elite Mastercard txartelak aparteko zerbitzuak eta abantailak eskaintzen ditu eta horrek merkatuko kreditu-txartelik esklusiboenetako bat bihurtzen du. Zure bizimoduari egokitzen den kreditu-txartel malgu bat izango duzu eta, horrekin batera, zerbitzu berezien programa bat, zure aktiborik baliotsuenari, hau da, denborari, etekina ateratzen lagunduko dizuna.

Laguntzaile pertsonala 24h

Concierge zerbitzua zure ohiko kudeaketez arduratuko da, noiznahi, nonahi. Bidaien antolaketa, ibilgailuen alokairua, hotelak, hegaldiak edo jatetxeak erreserbatzea… Behar duzun edozer, munduko edozein lekutan. Ez da arazo izango Berlin, New York edo Florentziako jatetxe esklusiboenean erreserba bat lortzea; gu arduratuko gara. Gainera, VIP harrera izango duzu, ongi etorria emateko koktelarekin eta erreserbatutako eremuetan sartzeko aukerarekin.

Nola hasi Concierge zerbitzua erabiltzen?

privada-concierge

Lehentasuna aireportuetan

Mastercard Airport Security Fast Track zerbitzuak lehentasunezko sarbidea eskaintzen dizu aireportuko sarbide eta segurtasun kontrolera. Horri esker itxaronaldi laburragoak izango dituzu eta hegaldia hartu aurretik atseden hartu ahal izango duzu edo erosketak egiteko nahiz mokadutxo bat hartzeko beta izango duzu.

Aireportuetako VIP aretoetarako sarbidea

Txartel hau mundu osoko aireportuetako 1.100 VIP areto baino gehiagotara sartzeko giltza da. Atlanta, Dubai edo Bilbo. Berdin dio zein herrialdetara bidaiatzen duzun eta zein hegazkin-konpainia edo hegazkin-txartel duzun. Soilik World Elite txartela erakustearekin sartu ahal izango zara zerbitzu esklusibodun ingurune eroso eta dotorera, hegaldiaren zain zauden bitartean atseden hartzeko.

Lounge Key zerbitzua nola aktibatu

privada-loungekey

Roaming globalaz

World Elite Mastercard txartelari esker, doako roaminga izango duzu 200 herrialde eta eskualdetan baino gehiagotan 15 egunez eta 5GBra arte.

Roaming globala nola eduki?

privada-wifi

Esperientzia paregabeak

Priceless Cities zerbitzuak mundu osoko 40 hiri baino gehiagotan esperientzia esklusiboak eskaintzen dizkizu. Dastatzeko menuak, luxuzko jatetxe eta hotelak, kontzertu, erakusketa edo kultur jardueretarako VIP sarbidea eta askoz abantaila gehiago izango dituzu. Nola hasi Priceless Cities zerbitzua erabiltzen?

privada-priceless

Mastercard Travel Rewards: gure cashback programa

Mastercard Travel Rewards programari esker, programari atxikitako atzerriko herrialdeetako denda jakin batzuetan (online edo fisikoak) erosiz gero, erosketen zenbatekoaren zati bat berreskuratzeko aukera izango duzu.

Itzulketa lortzeko, programan parte hartzen duten dendetako batean World Elite txartelarekin erosi besterik ez duzu. Erosketa egin eta egun batzuetara, txartelaren bidez itzuliko zaizu eskaintzaren arabera dagokizun zenbatekoa, eta kontuaren laburpenean kontsultatu ahal izango duzu.

Informazio gehiago programa honen inguruan »

mastercard-travel-rewards

Badakigu segurtasuna lehentasunetako bat dela bidaiatzeko orduan. Horregatik diseinatu dugu ad hoc asegurua World Elite Mastercard txatelerako. Aseguru honek aparteko ezaugarri bereizgarriak dituzten estaldurarik onenak batzen ditu. Gainera, ez duzu babesa soilik zuk jasoko. Txartelarekin ordaintzen baduzu familiakoak eta lagunak ere babestuko dituzu.

Hurrengoak dira zure estaldurak:

  • Istripu-asegurua garraio publikoan eta alokairuko ibilgailuetan joan-etorriak egiteko, World Elite Mastercard kreditu-txartelarekin ordaindu badituzu.
  • Bidaia-laguntzarako asegurua, betiere bidaia txartelarekin erosi bada. Aseguru honek bidaien atzerapenak eta ezeztapenak, ekipaje-galerak edo kalteak, mediku-gastuak, ospitaleratze-gastuak, etab. estaltzen ditu.
  • Kutxazainean lapurreta jasateagatiko asegurua, baita txartelaren iruzurrezko erabileragatikoa ere, galdu egin bazaizu edo lapurtu egin badizute. Halaber, bidaian ahaztutako edo lapurtutako objektuak bidaltzeko edo birbidaltzeko zerbitzua izango duzu, baita dokumentazioa birjartzeko zerbitzua ere.
  • Eta askoz estaldura gehiago, hala nola erantzukizun zibileko asegurua eta erosketen lapurreta, kalte edo espoliaziogatiko babesa, besteak beste.

Zure txartelaren istripu-aseguruaren eta bidaia-laguntzako aseguruaren eta lapurretagatiko edo iruzurrezko erabileragatiko aseguruaren estaldurei buruzko informazio gehiago eduki dezakezu.

Ezbeharra gertatuz gero, ezinbestekoa da aseguruaren esku-hartzea berehala eskatzea, hurrengo telefonoetara deituta:



Ordaindu mugikorraren bidez

Apple, Samsung, Android… World Elite txartela smartphoneari lotu eta contactless saltokietan mugikorrarekin zuzenean ordaindu ahal izango duzu modu erraz, azkar eta seguruan. Gainera, premium abantaila guztiak izango dituzu.

Lasaitasunez beteriko bidaia

Badakigu segurtasuna zure lehentasunetako bat dela bidaiatzeko orduan. Horregatik, zure beharretara egokitutako asegurua diseinatu dugu World Elite Mastercard txartelerako. Aseguru honek estaldurarik onenak biltzen ditu, ezaugarri bakar eta bereizgarriekin. Gainera, ez zara zu soilik babestuta egongo. Txartelarekin ordaintzen baduzu familia eta lagunak ere babestuko dituzu.

Hona hemen aseguruaren estaldurak:

  • Istripu-asegurua garraio publikoan eta alokairuko ibilgailuetan egindako joan-etorrietarako, World Elite Mastercard kreditu-txartelarekin ordaindu badituzu.
  • Bidaietarako laguntza-asegurua, betiere txartelarekin ordaindu baduzu. Aseguru honek bidaien atzerapenak eta bertan behera uzteak, ekipaje-galerak edo kalteak, mediku-gastuak, ospitaleratze-gastuak, etab. estaltzen ditu.
  • Kutxazaineko lapurretak eta txartelaren iruzurrezko erabilera estaltzeko asegurua (txartela galdu baduzu edo lapurtu badizute). Halaber, bidaian ahaztutako edo lapurtutako objektuak bidaltzeko edo birbidaltzeko zerbitzua izango duzu, baita dokumentazioa birjartzeko zerbitzua ere.
  • Eta askoz estaldura gehiago, hala nola erantzukizun zibileko asegurua eta erosketen lapurreta, kaltea edo espoliazioa estaltzeko asegurua, besteak beste.

Informazio gehiago istripu-aseguruaren eta bidaietarako laguntza-aseguruaren estaldurei buruz, eta txartelaren lapurreta edo iruzurrezko erabilera estaltzeko aseguruari buruz.-

Ezbeharra gertatuz gero, ezinbestekoa da aseguruaren esku-hartzea berehala eskatzea, hurrengo telefonoetara deituta:

Espainiatik: 915 909 627 - Beste herrialde batetik: +34 91 594 96 74

Concierge zerbitzua nola baliatu

Concierge zerbitzuaren abantailak baliatzeko jarraitu beharreko urratsak:

  1. Zerbitzuan erregistratu. Ondoren, biometria bidez sartu ahalko zara edo pasahitza gorde ahal izango duzu zuzenean sartzeko.
  2. Zerbitzuan sartu ondoren, laguntzailearekin hitz egin ahalko duzu, txataren botoia sakatuta.
  3. Txatean sartzen zarenean laguntzaile bat esleituko zaizu eta nola lagun diezazukeen galdetuko dizu.
  4. Laguntzaileak xehetasunak eskatuko dizkizu. Kontsulta berehalakoa bada, txata izango da biderik azkarrena. Bestela, telefono-zenbakia eta web gunea ere eskuragarri dituzu.
  5. Laguntzaileak eskaera baieztatuko du. 6. Zuk adierazitako kanaletik jasoko duzu nahi duzun informazioa.

Nola aktibatzen da Airport Security Fast Track zerbitzua?

Zerbitzu hau Mastercard Travel Experiences aplikazioaren bidez nahiz bere webgunearen bidez erabil dezakezu.

  1. Hautatu aireportua, bidaiari kopurua eta data eta ordu tartea.
  2. Fast Track sarrera aplikazioan bertan nahiz posta elektronikoan izan ditzakezu.
  3. Aireportuko segurtasun kontrolean zoaz lehentasunezko sarbidera, erakutsi zure sarrera eta aurrera!

Lounge Key zerbitzua nola aktibatu

Zerbitzu hau erabiltzen hasteko, izena eman beharko duzu hemen, eta zure MasterCard txartelaren datuak sartu beharko dituzu zure profilera egokitutako eskaintza esleitu ahal izateko.

Mundu osoko aireportuetako VIP aretoak hemen aurkituko dituzu:

Kontsultatu beste ohiko galdera batzuk LoungeKey-ren webgunean

Roaming globalaz nola eduki

Gozatu roaming globalaz FlexiRoam-en bidez:

  • Lehenik eta behin, https://abanca.flexiroam.com webgunean sartu beharko duzu, eta zure Mastercard World Elite txartelaren lehen zortzi digituak eta zure helbide elektronikoa sartu.
  • Ondoren, egin klik Verify Eligibility-ren gainean. Automatikoki, sarbide-kode bat sortuko da, eta gorde egin beharko duzu.
  • Konexiorako sarbidea izateko, deskargatu Flexiroam-en aplikazioa, erregistratu, eta sartu aurreko urratsean sortutako kodea.
  • Azkenik, “install the eSIM now”hautatu beharko duzu, eta, View My Plansmenuaren barruan, Start Plan sakatu roamingaz gozatzen hasteko.

Pricelles Cities-en nola sartu

MasterCard txartelak eskaintzen dituen goi-mailako esperientziez gozatu ahal izateko, Princeless Cities-en webgunean izena eman beharko duzu.

Izena eman ondoren, hiri bakoitzeko ekintzen katalogoa kontsultatu ahalko duzu.

Kontsulta ezazu World Elite Mastercard txartelaren informazio guztia Europar Batasuneko estandarren arabera (INE).