Cuenta Joven Clara Online
1 / 6
Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du, 1/6 arrisku txikieneko adierazlea izanik eta 6/6 arrisku handienekoa
BERME-FUNTSA
ABANCA kreditu-erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsari atxikita dago. Funtsak gehienez 100.000 euro bermatzen ditu gordailugile eta kreditu-erakunde bakoitzeko.
670€
por domiciliar tu nómina
- 370€ brutos por tu nómina
- Hasta 300€ el primer año para saldos hasta 15.000€. 2%TAE
- Cuenta clara joven, exclusiva para nuevos clientes
Zure nomina ekartzen baduzu, 300 € garbi emango dizkizugu, eta, gainera, saldoan duzun kopuruaren % 2ko UTBa ordainduko dizugu 15.000 €-ko saldora arte, lehen urtean. Hala, 300 € gordin gehiago lortu ahal izango dituzu. Eta 18 eta 34 urte artean badituzu, beste eskaintza bat dugu zuretzat.
Online Clara Gazte Kontua ezin hobea da zuretzat, zeren eta:
- ez du komisiorik, (0% UTB)
- kosturik gabeko zordunketa-txartela du, 0€, jaulkipen- eta mantentze-komisiorik gabe
- eragiketa guztiak zure mugikorretik kudeatu ahal izango dituzu
- aproposa da bidaiatzeko: munduko edozein lekutan ordaindu eta dirua atera dezakezu, eta dibisa-trukeagatiko komisiorik gabe!
Ekarri zure nomina eta 300 € garbi arte eraman ahal izango duzu. Gainera, kontuan duzun 15.000 € arteko diruagatik ordaindu egingo dizugu: 2% UTB. Zure nomina helbideratzeagatik bakarrik!
Nola baliatu dezaket eskaintza hau?
-
Eman alta online, 10 minututan
Zure mugikorra eta NAN edo AIZ eskura izatea besterik ez duzu behar. Bideo selfie baten bidez identifikatuko zaitugu; beraz, zure smartphonearen kamera aktibatuta eduki behar duzu.
-
Ekarri zure nomina
300€ arte lortu ahal izango dituzu zurenomina edo pentsioagatik, 1200€ edo gehiagokoa bada. Txikiagoa bada (800€ eta 1200€ artean), 150€ eraman ditzakezu.
-
Errentagarritasuna
Zure kontuko 15.000 €-rainoko saldoaren % 2 UTB ordainduko dizugu lehen urtean. Aurreztu konturatu gabe, dirua beti eskuragarri izanik.
-
Komisiorik gabeko eta behar duzun guztia duen kontua
Online Clara Gazte Kontua, behar dituzun ABANCA produktu guztiak biltzen dituen sorta da:
-
Ordaindu zure mugikorrarekin edo smartwatcharekin modu erraz eta seguruan: Bizum, Apple Pay, Google Pay…
-
TÚ NX Zordunketa-txartela, 0 €, jaulkipen- eta mantentze-komisiorik gabe, 35 urte betetzen dituzun arte.
-
Kreditu-txartela, jaulkipen- eta mantentze-komisiorik gabe, 35 urte betetzen dituzun arte.
-
App-a eta online banking-a, kosturik gabe.
-
Atzerrian dirua ateratzea, dibisa trukeagatiko komisiorik gabe.
-
Aseguruen Tarifa Laua, kosturik gabe (% 0 UTB).
Online kontu honek bi titular arte onartzen ditu. Eta bezero bakoitzak gehienez mota honetako bi kontu izan ditzake ABANCAn.
-
App ezin hobea zure egunerokorako
Gure app-ari esker, zure eguneroko eragiketa guztiak % 100 online egin ahal izango dituzu eta zure mugikorretik:
-
Dirua bidali transferentzia bidez, Bizum edo eskualdaketak eginez mugikorretik.
-
Zure kontua pertsonalizatu gehien gustatzen zaizun izen eta kolorearekin.
-
Denbora aurreztu zure ohiko eragiketak eta hartzaileak gordez.
-
Alertak jaso nomina sartzen dizutenean edo kontuan beste mugimenduren batzuk dituzunean.
-
Ordainagiriak ordaindu zure mugikorreko kamerarekin argazki bat eginez.
-
Zure txartelak aktibatu eta desaktibatu, beste aukera askoren artean.
-
Eta eskudirua behar baduzu, bidali edo atera zordunketan kutxazainean, zure mugikorra eta ABANCA Cash erabilita.
Baldintzak eta adibide adierazgarriak
300 € garbiko pizgarria 31/12/24-raino, hilean 1200 €-ko gutxieneko zenbatekodun nomina edo pentsioaren helbideratze berrietarako. Zure nomina 800 € eta 1200 € bitartean badago, pizgarria 150 €-koa izango da. 24 hilabetez mantendu beharko duzu, eta iraute konpromisoa sinatu. Atxikipenari lotutako kapital higigarriaren errendimendua. Ezin zaie bestelako nomina-kanpainei metatu. Sustapena ez zaie aplikatuko azken 12 hilabeteetako uneren batean nomina edo pentsioa ABANCAn helbideratuta izan duten bezeroei. Mantentze baldintza betetzen ez baduzu, 24 hilabeteko egonaldia betetzeko geratzen diren hilabeteei dagokien pizgarri gordinaren zati proportzionala itzuli beharko diguzu.
Online Clara Kontuagatiko ordainsaria, bezero berrientzat gutxienez 800 €-ko nomina edo pentsio berri bat helbideratuz gero. Ordainsaria ITN % 2 izango da lehenengo urtean, kontua kontratatu eta hurrengo hilaren 1etik aurrera, 15.000 € arteko saldoetarako. Interesen hileko likidazioa.15.000 €-ko saldoarentzako adibide adierazgarria: ITN: % 2 UTB: % 2. Urtean likidatutako interes gordinak: 300 €. Saldoen ordainketa bigarren urtetik aurrera: ITN: % 0 UTB: % 0. 2023/03/23tik aurrera irekitako kontuetarako da baliagarria.
Online Clara Kontua kontratatu ahal izateko, ondoko baldintza hauek bete behar dituzu: adin nagusikoa izan, Espainian bizi eta ABANCAko bezero ez izatea. Online Clara Kontua kontratatu ondoren, kontuaren abantaila guztiez gozatu nahi baduzu, egunean egon beharko duzu zure ordainketekin, ABANCArekin maileguren bat, kredituren bat edo beste produkturen bat baduzu. Gainera, bezero digitalentzako kontua denez, zure ohiko eragiketak zure app-aren edo banka elektronikoaren bidez egin beharko dituzu.
Bi hilabetetz jarraian 600 €-tik beherako diru-sarrerak edo itzulketak (kutxazainetan egin ditzakezu) edo transferentziak eta eskualdaketak egiteko bulegoko lehiatilara zoazela ikusten badugu (app-aren bidez doan egin ditzakezu), zure Online Clara Kontua kontu korronte arrunt baten baldintzak izatera pasatuko da. Eta kontu arruntak administrazio- eta mantentze-komisioak ditu, eta txarteletan edo transferentzietan ere bestelako komisioak izango zenituzke.
Kezkatuta egon ez zaitezen eta horrelakorik gertatu ez dakizun, aldez aurretik abisatuko dizugu. (FIPRE) eta kontratua kontsultatzeko gomendatuko dizugu, eta han ere jasoko duzu baldintza hauen berri. Online Clara Kontuaren sortarekin batera gure Aseguruen Tarifa Laua kontratatuko duzu; horrela, egunen batean ABANCArekin aseguru bat kontratatzen baduzu, 12 hileko berdinetan ordaindu ahal izango duzu, interesik eta komisiorik gabe (ITN % 0, UTB: % 0). . Zure Aseguru Lauean helbideratutako aseguruen ordainketaren adibide bat jarriko dizugu, hobaria kontuan hartu gabe. Demagun aseguru guztien primen urteko zenbatekoa 420 € dela; hamabi kuotetako bakoitzean 35 € ordaindu beharko zenituzke. Beraz, zordundutako zenbatekoa, guztira, 420 € izango litzateke. Komisiorik gabe, ITN % 0 UTB: % 0. Produktu hau ematea, erakundearen arrisku azterketaren menpe dago.
Produktu hau ematea, erakundearen arriskua azterketaren menpe dago.
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
-
Zer gertatzen da Clara Kontuaren baldintzak betetzeari uzten badiot?
Clara kontua profil digitala duten bezeroentzat eginda dago, eragiketak banka mugikorreko aplikazioaren bidez edo banku elektronikoaren bidez egitea nahiago dutenen horientzat. Bi hilabetez jarraian leihatilan diru-sarrerak, itzulketak edo transferentziak egiten badituzu, kontu honen pribilegioak galduko dituzu eta kontu estandar bat izango duzu.
Kontu estandarrak berarekin dakar eskaintzen dizkizugun zerbitzuengatik ordaindu beharra. Beraz, ordaindu egin beharko duzu. Aldiz, ABANCAren Zerbitzu-Programari esker oso erraza da baldintza xume batzuk bete eta ezer ez ordaintzea zerbitzu horien truke. Gure webgunean egiazta dezakezu.
Edonola ere, ordaintzen hasi aurretik, jakinarazi egingo dizugu.
-
Zer gertatzen da nire Clara Kontuarekin leihatilan eragiketaren bat egiten baldin badut?
Clara kontua eragiketak banku mugikor edo elektronikotik egitea nahiago duten profil digitaleko bezeroentzat dago pentsatua. Diru-sarrerak edo transferentziak leihatilan egiten baldin badituzu bi hilabetez jarraian kontu horretako pribilegioak galduko dituzu eta oinarrizko kontu batera igaroko zara.
Hori gerta ez dadin, garaiz ohartaraziko zaitugu baldintzaren bat urratzen ari bazara, Kontua ezeztatzea ekidin ahal izateko.
DOKUMENTAZIOA
- Informazio guztia kontratu aurreko informazioaren fitxa (FIFRE) jasotzen dituen dokumentu honetan erakutsiko dizugu. (En pdf)
- Komisioen gaineko informazioa (En pdf)
- Tú txartelari buruzko informazio gehiago nahi duzu? Hemen duzu informazio guztia, Europar Batasunaren (INE) estandarren arabera (En pdf)
- Kontu honi lotutako zerbitzu adierazgarrienen zerrenda (En pdf)
- Kontsultatu Cuenta Clara kontuaren kontratu eredua (En pdf)
- Kontsultatu ordainketa zerbitzuen aurretiazko informazio orokor guztia. (En pdf)
- Zure kontuak ABANCAra lekualdatu nahi badituzu, nola egin azalduko dizugu
- Bideoa ikusi
BLOGEAN