Cuenta Clara Online
Zure zain geunden. Igo nahi duzu?
Gure bankuak zabalik ditu ateak pertsonei harrera egiteko eta haien beharrei erantzuteko. Gure bankuan up egongo zara. Kontratatu zure Online Kontua, eta hasi abantaila guztiez gozatzen. Baita autonomoa bazara ere, eskaintza espezifiko bat baitugu zuretzat.
Zure online kontuak ordainsaria du
800 € edo gehiagoko nomina helbideratuz gero, kontuan % 2ko UTBa(1) ordainduko dizugu lehen urtean, 15.000 € arteko saldoengatik.
Interesak sortzeko, saldo txikiagoa izan dezakezu (3.000 €, 7.000 €…), eta hilean behin zure kontuan jasoko dituzu. Baliteke hilero kopuru bera ez izatea, duzun saldoaren arabera kalkulatuko baita.
370€, nomina helbideratzea erabakitzen baduzu
Online Clara Kontu bat kontratatzen baduzu eta n1200 €-ko edo gehiagoko nomina edo pentsioa helbideratzen baduzu, 370 € gordin eskuratuko dituzu. Zure nomina 800 € baino gehiagokoa eta 1.200 € baino gutxiagokoa bada, 185 € gordin(2) emango dizkizugu.. 31/12/24 ra arte!
ABANCAn zure lehen nomina jaso eta egun gutxira, zure kontuan jasoko duzu dagokizun pizgarria. Zuk nahi duzunerako!
Online kontu bat txartelekin eta komisiorik gabe
Ez duzu zure nomina helbideratu behar baldintza horiek aprobetxatzeko, baina hala egiten baduzu, 670 € arte eskuratu dezakezu!
Online kontu honek bi titular onartzen ditu gehienez. Eta bezero bakoitzak gehienez bi Online Clara Kontu izan ditzake ABANCAn. Kontsultatu komisioen informazio-dokumentua eta zerbitzu adierazgarrienen zerrenda.
Eguneroko jardunerako app-a
Gure aplikazioarekin, zure kontuak eta txartelak mugikorretik kudeatu ahal izango dituzu, oso erraz:
- Bidali diruaBizum bidez edo egin transferentziak
- Ordaindu zure ordainagiriak argazki bat eginez
- Sailkatu zure gastuak eta sarrerak kategoriatan
Eta askoz gehiago, zure finantzak errazagoak izan daitezen.
Ekarri zure ordainagiriak % 100 online
Online kontua baino askoz gehiago
500 € zure lagunak ekartzeagatik
Aseguruen Tarifa Finkoa
% 15 zure aseguruetan
Egiaztatu zein erraza den mugikorraren bidez bezero egitea
Eskaneatu QR kodea mugikorraren kamerarekin eta burutu Online Clara Kontuaren alta prozesua zure mugikorretik.
Eman alta online, 10 minututan
Zure NANa edo AIZa
Eduki zure mugikorra eskura
Bideo selfie bat
Eta 18 eta 34 urte bitartean badituzu, Tú NX txartela erabili ahal izango duzu
Zure bidaietarako zordunketa-txartel ezin hobea. Komisio nagusiak aurreztu ahal izango dituzu, hala nola egoera hauetan:
- Dibisa aldatzeagatik, denda edo jatetxeetan euroa ez den moneta batean ordaintzen duzunean. Nahi adina aldiz!
- Atzerriko kutxazainetan eskudirua ateratzeagatik, hilean 5 aldiz gehienez. Bosgarrenetik aurrera, 1 € kobratuko dizugu ateraldi bakoitzeko.
Zalantzak dituzu? Guk erantzunak
Clara kontua profil digitala duten bezeroentzat eginda dago, eragiketak banka mugikorreko aplikazioaren bidez edo banku elektronikoaren bidez egitea nahiago dutenen horientzat. Bi hilabetez jarraian leihatilan diru-sarrerak, itzulketak edo transferentziak egiten badituzu, kontu honen pribilegioak galduko dituzu eta kontu estandar bat izango duzu.
Kontu estandarrak berarekin dakar eskaintzen dizkizugun zerbitzuengatik ordaindu beharra. Beraz, ordaindu egin beharko duzu. Aldiz, ABANCAren Zerbitzu-Programari esker oso erraza da baldintza xume batzuk bete eta ezer ez ordaintzea zerbitzu horien truke. Gure webgunean egiazta dezakezu.
Edonola ere, ordaintzen hasi aurretik, jakinarazi egingo dizugu.
Clara kontua eragiketak banku mugikor edo elektronikotik egitea nahiago duten profil digitaleko bezeroentzat dago pentsatua. Diru-sarrerak edo transferentziak leihatilan egiten baldin badituzu bi hilabetez jarraian kontu horretako pribilegioak galduko dituzu eta oinarrizko kontu batera igaroko zara.
Hori gerta ez dadin, garaiz ohartaraziko zaitugu baldintzaren bat urratzen ari bazara, Kontua ezeztatzea ekidin ahal izateko.
DOKUMENTAZIOA
BLOGEAN
(1) Online Clara Kontuagatiko ordainsaria, bezero berrientzat gutxienez 800€-ko nomina edo pentsio berri bat helbideratuz gero. Ordainsaria ITN % 2 izango da lehenengo urtean, kontua kontratatu eta hurrengo hilaren 1etik aurrera, 15.000 € arteko saldoetarako. Interesen hileko likidazioa. 15.000€-ko saldoarentzako adibide adierazgarria: ITN: % 2 UTB: % 2. Urtean likidatutako interes gordinak: 300 €. Saldoen ordainketa bigarren urtetik aurrera: ITN: % 0 UTB: % 0.
(2) 300 € garbiko pizgarria, hau da, 370€ gordin, 31/12/24-raino hilean 1200 € edo gehiagoko nomina edo pentsioa helbideratzeagatik (helbideratze berriak bakarrik); zure nomina 800 € baino gehiagokoa eta 1200 € baino gutxiagokoa bada, pizgarria 150€-koa izango da, hau da, 185€ gordin. 24 hilabetez mantendu beharko duzu, eta iraute konpromisoa sinatu. Atxikipenari lotutako kapital higigarriaren errendimendua. Ezin zaie bestelako nomina-kanpainei metatu. Sustapena ez zaie aplikatuko azken 12 hilabeteetako uneren batean nomina edo pentsioa ABANCAn helbideratuta izan duten bezeroei. Mantentze baldintza betetzen ez baduzu, 24 hilabeteko egonaldia betetzeko geratzen diren hilabeteei dagokien pizgarri gordinaren zati proportzionala itzuli beharko diguzu.
Online Clara Kontua kontratatu ahal izateko, ondoko baldintza hauek bete behar dituzu: adin nagusikoa izan, Espainian bizi eta ABANCAko bezero ez izatea. Online Clara Kontua kontratatu ondoren, kontuaren abantaila guztiez gozatu nahi baduzu, egunean egon beharko duzu zure ordainketekin, ABANCArekin maileguren bat, kredituren bat edo beste produkturen bat baduzu. Gainera, bezero digitalentzako kontua denez, zure ohiko eragiketak zure app-aren edo banka elektronikoaren bidez egin beharko dituzu.
Bi hilabetetz jarraian 600 €-tik beherako diru-sarrerak edo itzulketak (kutxazainetan egin ditzakezu) edo transferentziak eta eskualdaketak egiteko bulegoko lehiatilara zoazela ikusten badugu (app-aren bidez doan egin ditzakezu), zure Online Clara Kontua kontu korronte arrunt baten baldintzak izatera pasatuko da. Eta kontu arruntak administrazio- eta mantentze-komisioak ditu, eta txarteletan edo transferentzietan ere bestelako komisioak izango zenituzke.
Kezkatuta egon ez zaitezen eta horrelakorik gertatu ez dakizun, aldez aurretik abisatuko dizugu. FIPRE eta kontratua kontsultatzeko gomendatuko dizugu, eta han ere jasoko duzu baldintza hauen berri.
(3)Visa Tú kreditu-txartela kosturik gabea izango da, eta jaulkipen-komisiorik gabe, lehenengo urtean. Gero, kreditu-txartel hau xentimorik ordaindu gabe baliatzen jarraitu ahal izango duzu, baldin eta urtean, gutxienez, 3.000 euroko erosketak egiten badituzu txartelarekin. Produktu hau ematea, erakundearen arriskua azterketaren menpe dago.
(4)Online Clara Kontuaren sortarekin batera gure Aseguruen Tarifa Laua kontratatuko duzu; horrela, egunen batean ABANCArekin aseguru bat kontratatzen baduzu, 12 hileko berdinetan ordaindu ahal izango duzu, interesik eta komisiorik gabe (ITN % 0, UTB % 0). Zure Aseguru Lauean helbideratutako aseguruen ordainketaren adibide bat jarriko dizugu, hobaria kontuan hartu gabe. Demagun aseguru guztien primen urteko zenbatekoa 420 € dela; hamabi kuotetako bakoitzean 35 € ordaindu beharko zenituzke. Beraz, zordundutako zenbatekoa, guztira, 420 € izango litzateke. Komisiorik gabe, ITN % 0 UTB % 0. Produktu hau ematea, erakundearen arriskua azterketaren menpe dago. Kontsultatu Aseguruen Tarifa Lauaren baldintzak hemen: abanca.com/tpsCCGG.
(5)Sustapenaren xehetasunak:Sustapen honek kontratazio berrietarako balio du, eta opari-txartela 2024ko urtarrilaren 1etik 31/12/2024 bitarte eskatu behar da. ABANCAk opari-txartela emango die bezero berri guztiei, baldin eta 2023an eta 2024an alta eman badute eta Etxe-aseguru librea, Osasun-asegurua, Auto-asegurua, Heriotza-aseguru librea edo Istripu-asegurua kontratatu badute, Aseguruen Tarifa Finkoan helbideratuta. Kontratatutako aseguruaren lehenengo urteko prima osoaren ehuneko % 15 gordina emango da opari-txartelean. ABANCAren opari-txartela kapital higigarriaren etekintzat hartzen da, eta hartzaileak dagokion PFEZa ordaindu beharko du; hala badagokio, ordaintzaileak etekin horri dagokion atxikipena egin beharko du. Kontsultatu sustapena gure edozein bulegotan.
BITARTEKARIA: ABANCA MEDIACIÓN, OPERADOR DE BANCA SEGUROS VINCULADO SL, banka eta aseguruen arloko operadore lotua (helbide soziala: Avenida de la Marina 1, 4ª, A Coruña; Coruñako Merkataritza Erregistroan inskribatua: 3321. liburukia, 64. folioa, C-38698 orria; eta Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean Aseguru-artekarien Administrazio Erregistro Berezian inskribatua: OV-0044 zenbakia). Erantzukizun zibil profesionaleko asegurua du, eta aseguruak banatzeko indarrean dagoen araudiak eskatzen duen finantza-gaitasuna. IFK: B-70049630.
ASEGURU-ETXEAK: ABANCA Vida y Pensiones de Seguros y Reaseguros, S.A.U., IFZ A15140387; Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean C0628 erregistro-kodea du; helbide soziala: avda. de la Marina 1, 3.a, A Coruña. ABANCA Generales de Seguros y Reaseguros, S.A. (IFZ: A14715270 eta helbide soziala: avda. Linares Rivas 30, 3, A Coruña, 15005. Coruñako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta, 3407. liburukian, 9. folioan, C-47133 orrian; Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean C-0808 erregistro-kodea du). CASER, Caja de Seguros Reunidos, Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A. (egoitza soziala: Avenida de Burgos, 109 - 28050 Madrid eta Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean dago C031 erregistro-kodearekin), eta SANITAS, Sanitas Sociedad Anónima de Seguros (egoitza soziala: Ribera del Loira, 052 – 28042 Madrid eta Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean C0320 erregistro-kodea du). Kontsultatu bitartekariak zein beste aseguru-etxerekin duen sinatuta agentzia-kontratua, abanca.com helbidean, aseguruen atalean.