1 / 6
Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du, 1/6 arrisku txikieneko adierazlea izanik eta 6/6 arrisku handienekoa
BERME-FUNTSA
ABANCA kreditu-erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsari atxikita dago. Funtsak gehienez 100.000 euro bermatzen ditu gordailugile eta kreditu-erakunde bakoitzeko.
Kontu bat nahi duzunerako
Agian kontu bat beharko duzu bikotekidearekin zure etxeko egunerokotasuna kudeatzeko. Edo, agian, zure anai-arrebekin aurreztu nahi duzu gurasoei beren bizitzako bidaia oparitzeko. Edo zure ezkontza antolatzeko kontu bat behar duzu? Edozertarako dela ere, minutu gutxiren baitan izan dezakezu kontua, % 100 online kontratatuz.
- 981 910 534 tel:0034981910534
- Kontratatu orain https://solicitudonline.abanca.com/contratacion/es/contrat_cuenta_2t/J
-
Zer da?
Urrutiko bankuaren bidez minutu gutxi batzutan kontratatu dezakezun kontu korrontea da
-
Zenbat kostatzen da?
Baldintza erraz batzuk betetzen badituzu, ABANCA Zerbitzuen Programarekin ez duzu komisiorik ordainduko (ITN % 0, UTB % 0)
-
Zer azpimarratzen dugu?
Helburu zehatzetarako erabili ahal izango duzu, edo beste pertsona batzuekin partekatu.
Banku-kontu bat zure diru-sarrerak, gastuak eta aurrezkiak kudeatzeko oinarrizko tresna da. Eta askoz gehiago! Zeren eta kontu bat beste helburu batzuetarako ere erabil dezakezu. Gure bezero askok bigarren kontu bat dute euren dirua hobeto antolatzeko: gastuak zentralizatzeko, helburu zehatz baterako aurrezteko, bikotekidearekin edo bestelako familiakideekin partekatzeko, baita lagunekin ere, edo egitasmo zehatz baterako, ezkontza edo bidaia bat, adibidez.
Orain, ABANCArekin, kontu berri bat minutu gutxi batzutan ireki dezakezu, urrutiko bankuaren bidez, bulegora etorri beharrik gabe, urteko 365 egunetan, eguneko 24 ordutan. Oraindik ez duzu urrutiko bankurik? Hemen bertan ere kontratatu dezakezu, kudeaketa bakar batekin, behar duzun guztia: kontua, txartela eta urrutiko bankua.
Eta zalantzak badituzu, deitu egingo dizugu: asko gustatzen zaigu gure bezeroekin hitz egitea!
Zure zordunketa- eta kreditu-txartelak
ABANCA Online Kontua kontratatzen duzunean, kontuaz, urrutiko bankuaz eta zordunketa-txartelaz gain, beste txartel hau ere emango dizugu: Tú kreditu-txartela. Kreditu-txartel honekin eta banka mugikorrarekin hobekien komeni zaizun bezala antolatu ahal izango dituzu egiten dituzun gastuak, zuk nahi duzunean eta nahi duzun lekuan. Dena berehala eta klik batean.
Tú kreditu-txartelarekin hilaren amaieran ordainduko dituzu zure gastu guztiak. Eta hilabete honetan ondo ez badatorkizu, nahi duzun gastua 3, 6, 9, 10 edo 12 hilabetera atzeratu ahal izango duzu, izapidetzerik gabe. Gainera, kutxazainean dirua zordunketan atera dezakezu. Erosoa, ezta?
Kontuan izan ABANCAko edozein kreditu-txartel emateko arriskuen analisia egin behar dela. Tú txartela lortzeko behar diren baldintzak bete ez arren, ABANCA Online Kontua kontrata dezakezu, inolako arazorik gabe.
Tú txartela doakoa da lehenbiziko urtean, hau da, jaulkitze- eta mantentze-komisiorik gabe. Bigarren urtetik aurrera, doako izaten jarrai dezake baldin eta Tú txartelarekin urtean 3000 € baino gehiagoko erosketak egiten badituzu edota programa honen baldintzak betetzen badituzu: ABANCA Zerbitzuen Programa. Baldintza horiek ez badituzu betetzen, kreditu-txartelaren jaulkitze- eta mantentze-komisioa urtean 43 €-koa da. Gogoratu nahi duzunean eman diezaiokezula baja. Probatu ezazu!
Kontsultatu komisioen informazio-dokumentua eta zerbitzu adierazgarrienen zerrenda.
30 urte baino gutxiago dituzu?
Oraindik 30 urte ez badituzu bete, ez duzu zure kontuengatik komisiorik ordainduko, eta beste hainbeste abantaila dituzu, adibidez, urrutiko bankuaren bidez transferentziak egin ahal izatea.
Halaber, Mastercard Tú NX zordunketa-txartela jasoko duzu; txartel honengatik ez duzu ezer ordainduko 34 urte arte, jaulkitze- eta mantentze-komisiorik gabe. ABANCAren kutxazainetan zordunketan dirua komisiorik gabe atera ahal izango duzu, eta Galiziatik kanpora, eskudirua zordunketan doan atera ahal izango duzu hilean 5 aldiz ondoko sareko edozein kutxazainetan: Euro 6000, Euronet, Banco Sabadell, Bankinter, Caja de Arquitectos, Caja de Ingenieros eta Euro Automatic Cash, eta 5 aldiz gehiago munduko edozein kutxazainetan dibisa aldaketagatik komisiorik ez dizugularik kobratuko. Adi: atzerrian banketxeren batek bere jabetzako kutxazaina erabiltzeagatik komisioren bat ezar liezazuke; Espainian, beste sare bateko kutxazain batean dirua ateratzen baduzu, kutxazainaren jabea den erakundeak zerbitzuagatik guri kobratzen digun komisioa kobratuko dizugu.
Eta ABANCA Zerbitzuen Programaren baldintzak ez baditut betetzen?
3 hilabetez jarraian ez badituzu programa honen baldintzak betetzen: ABANCA Zerbitzuen Programa, kontratatuta dituzun produktuen komisio eta tarifa finkoak kobratuko dizkizugu.
Baina berriz ere baldintzak betetzen badituzu, automatikoki baliatuko dituzu orain berreskuratu duzun mailako bezero izateagatik zeneuzkan abantaila guztiak.
ABANCA Zerbitzuen Programaren baldintzak ez badituzu betetzen, gure Online Kontuak sei hilean behin 31€/hiruhilekoa mantentze-komisioa du. Komisio hori % -2,53-ko UTB baten baliokidea da, eta kalkulu hori egin dugu, urte batez modu konstantean 6000€-ko saldoa izango zenukeela suposatuz, % 0,00ko ITN eta mantentze-komisioa aplikatuz. Kontuan izan kontuak aurkezten duen saldoa, edozein delarik ere, ez dela ordainduko; adibidez, dagoen saldoa 6000 € balitz, zenbateko horren ordainsaria0 € izango litzateke.
Eta askoz gehiago! Zure aseguruak, hilabetez hilabete
ABANCA Online Kontuaren bidez, Aseguruen Tarifa Lauaz baliatu ahal izango zara; 12 hileko berdinetan ordaindu ahal izango duzu, interesik eta komisiorik gabe (ITN % 0, UTB % 0) ABANCAk merkaturatutako zure aseguruak: bizitza, etxebizitza, osasuna, heriotza, autoa eta istripuak.
Adibide adierazgarri bat jarriko dizugu zure tarifa lauan helbideratutako aseguruak nola ordainduko zenituzkeen jakinarazteko, hobaria kontuan hartu gabe. Demagun kontuan helbideratutako aseguru guztien primen urteko zenbatekoa 420 € dela; kasu horretan, hileko hamabi kuota bakoitza 35 €-koa litzateke. Beraz, zor zenukeen zenbateko osoa 420 € izango litzateke. Komisiorik gabe, ITN % 0 UTB % 0.
Halaber, % 7 arteko hobaria lortu ahal izango duzu zure Aseguruen Tarifa Lauan aseguruen familia ezberdinetako sortak kontratatzen badituzu: bizitza, autoa, etxebizitza, heriotza, ordainketen babesa eta istripuak. Hasi aurrezten! 3 sorta kontratatzu gero, % 3-ko hobaria lortuko duzu, 4 sorta kontratatuz gero % 5, eta 5 sorta kontratatzen badituzu, % 7.
Kontuan izan produktu hau emateko erakundearen arriskuen azterketa egin behar dela. Informatu zaitez xehetasun guztietaz!
Hobariaren kasuan, ABANCAk bakarrik merkaturatzen dituen aseguruetarako da. Aseguruak honako arlo hauetakoak dira: bizi-arriskua, etxebizitza, osasuna, heriotza, istripuak eta autoa. Hobaria, kontratatutako aseguru-modalitate kopuruaren araberakoa izango da. Ez zaie hobaririk emango ABANCArekin formalizatutako aktibo-eragiketetarako aseguru konbinatuei. Bitartekaria: Abanca MEDIACIÓN, OPERADOR DE BANCA-SEGUROS VINCULADO, S.L., banku-aseguruen operadore atxikia, helbide soziala A Coruñako Merkataritza Erregistroan (3321 liburukia, 64 folioa, C-38698 orria), helbide soziala honako hau duena: la Marina etorbidea 1, 4. solairua, A Coruña. Kontsultatu baldintzak eta tarifak ABANCAko bulegoetan. Kontsultatu erakunde aseguratzaileen zerrenda
ABANCA Online Kontua: gardentasuna eta bermeak
Agindu honetan ezarritakoaren arabera: ECC/2316/2015 Agindua, 2016ko otsailetik aurrera, inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten edo agindu horren eraginpean dauden finantza-produktuetako bat merkaturatzen duten erakunde jakin batzuek arrisku-adierazle bat erakutsi behar dute, fitxa honen buruan dagoen koadroaren antzekoa, esaterako. Adierazle horren helburua da finantza-produkturen bat kontratatzen duen bezero edo bezero potentzialari babes-maila egokia bermatzea, informazio-eta sailkapen-sistema normalizatu bat ezarriz, arrisku-mailari buruz ohartarazteko eta aurrezteko eta inbertitzeko dituzten beharretara eta lehentasunetara hobekien egokitzen direnak aukeratzeko. 1etik 6ra bitarteko zenbakizko eskala da; 1/6 arrisku txikienaren adierazlea da, eta 6/6 arrisku handienarena.
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
DOKUMENTAZIOA
- Te mostramos toda la información de la Cuenta Online ABANCA en el siguiente PDF que contiene la Ficha de Información Precontractual (FIPRE). (En pdf)
- Komisioen gaineko informazioa (En pdf)
- Tú txartelari buruzko informazio gehiago nahi duzu? Hemen duzu informazio guztia, Europar Batasunaren (INE) estandarren arabera (En pdf)
- Kontu honi lotutako zerbitzu adierazgarrienen zerrenda (En pdf)
- Consulta el modelo de contrato de la Cuenta Online ABANCA (En pdf)
- Zure kontuak ABANCAra lekualdatu nahi badituzu, nola egin azalduko dizugu
- Bideoa ikusi
BLOGEAN