Aholkuak
Aukeraketa-prozesuak zailak izan daitezke, horiei nola aurre egin ez badakizu.
Horregatik, ABANCAren Giza Kapitaleko profesionalek aholku batzuk emango dizkizute zure alderdirik onena erakuts dezazun.
ABANCA Talentu Taldea
Bat egin ezazu Talentu Taldearekin, oso erraza da! Zure interesekin bat datozen eskaintzak ditugunean, ABANCAk zure posta elektronikora deitzea ahalbidetuko dizu. Gogoratu: Harremanetarako zure datuak eguneratuta eduki!
Erregistro-galdetegia
Erregistratu zure datu pertsonalak eta curriculum-datuak. Oso garrantzitsua da egiaztatzea harremanetarako datuak zuzenak direla: Mugikorra, telefonoa eta posta-helbidea.
Zure helbidea aldi baterako bada bakarrik, igarobidean zaudelako edo beste herri batean lan egin nahi duzulako, horren berri eman diezagukezu aurkezpen-gutun bat erantsiz.
Curriculum Vitae
Behin erregistratu ondoren, zure CV edozein momentutan erantsi dezakezu. CV eranstea gomendatzen dizugu, zu ezagutzea nahi baitugu; derrigorrezkoa ez den arren, zu hobeto ezagutzen lagunduko digu. Argazkia ere jartzera animatzen zaitugu!
Maiz errepikatzen den akatsetako bat informazio guztia orri bakar batean ematea da; horren ondorioz, batzuetan oso letra txikia erabiltzen da eta informazioa ez da ondo egituratuta egoten. Komeni zaizu irakurtzeko moduko letra erabiltzea, edukiak kronologikoki ordenatzea eta atzeko kolore indartsuak eta garrantzi gutxiko edukiak dituzten zutabeen formatuak saihestea.
Aurkezpen gutuna
Ez da nahitaezkoa aurkezpen gutuna aurkeztea, lan-eskaintzak hala eskatzen ez badu.
Erregistroarekin eta CV-arekin informazio nahikoa emango diguzu jada. Gogoratu aurkezpen gutunak ez dituela eman dizkiguzun datuak errepikatu behar. Gutunean gaiarekin lotutako bestelako informazioa eskain dezakezu: zergatik interesatzen zaizun ABANCAn lan egitea, non nahi duzun aritzea, gurekin jadanik elkarrizketaren bat izan duzun, etab.
Bideokonferentzia bidezko elkarrizketak
- Bilatu datu edo wifi estaldura ona duen eta publikoari itxita dagoen espazio bat.
- Prestatu zure atzeko aldea. Atzean ikusten den guztiak zutaz hitz egingo du. Zaindu detaile guztiak, aurrez aurreko elkarrizketa batean egongo bazina bezala.
- Sekula ez baduzu bideoelkarrizketarik egin, konfiantza daukazun pertsona batekin praktikatzea gomendatzen dizugu nola mugitzen zaren eta zer nolako irudia islatzen duzun jakiteko.
- Mugikorra erabiliko baduzu, ez eutsi mugikorrari eskuan, irudia ez dadin mugitu.
- Bideodei sistema ezberdinak daude merkatuan; ez badakizu zein sistemaren bidez deitu dizuten edo ez badakizu erabiltzen, galdetu iezaguzu eta lagunduko dizugu.
- Telefonoa piztuta mantendu; konexioak huts egiten badu, elkarrizketarekin jarraitu ahal izango dugu.
Aurrez aurreko elkarrizketak
Esaten diguzun eta ikusten dugun guztiak zutaz hitz egingo digu: Zaindu detaileak!
- Puntuala izan. Arrazoiren batengatik ezin bazara elkarrizketara joan edo berandu iritsiko zarela uste baduzu, oso garrantzitsua da abisatzea. Horrela egiten ez baduzu, beteko dugun txosten profesionalean jasota geldituko da. ABANCAn beti jakinaraziko dizugu abisua emateako kontaktu bat.
- Galdetu iezaguzu. Zu entzutea eta zure zalantzak argitzea nahi dugu. Elkarrizketatik ateratzen zarenean, garrantzitsua da prozesuaren gaineko informazioa izan dezazun: nola jarraitzen duen eta elkarrizketaren emaitzaren berri nola emango dizugun.