Nekazaritza gara
ABANCA gara
ABANCAk betidanik babesten du gure ekonomiaren funtsezko arloen lana eta ahalegina, bai egoera onetan, bai egungoaren antzeko egoera zailetan. Esperientzia horri esker, erreferentziazko erakundea gara nekazaritza nahiz abeltzaintzako, basogintzako eta mahastizaintzako sektoreetan.
Eta orain, ABANCA Nekazaritzari esker, arlo horrekiko dugun konpromisoa indartzen dugu sektorearen beharretarako bereziki pentsatutako finantza-produktuen bidez.
Landa-eremurako finantzaketa eta aseguruak
-
Finantzaketa nahi dut egunerokotasunerako
Behar duzun finantzaketa espezifikoa emango dizugu zure ustiategiaren egunerokotasunerako.
-
2024eko PAC laguntzen aurrerakina
NPBren laguntzen kobrantza aurreratzeko aukera eskaintzen dizugu, zenbatekoa lehen egunetik eskura izan dezazun. Gure esperientziari esker, kudeaketa bizkorra, erosoa eta guztiz doakoa egiten lagun diezazukegu.
Gure esperientziari esker, kudeaketa sinplifikatu, arin eta eroso baten bidez tramitatzen lagun diezazukegu.
-
Kreditu-poliza
Zure ustiategiko diruzaintzak behar duen zirkulatzailearen finantzaketa egonkorragoa izan dadin lagunduko dizugu. Bide moldakor eta, aldi berean, sendo honen bidez, zure likidezia beharrak modu eraginkorragoan finantzatu ahalko dituzu oso baldintza onuragarrietan, gehienez 5 urteko epearekin eta tasa aldakorrarekin.
-
Dirulaguntzak
Adminstrazioarekin dituzun harremanak askoz ere errazagoak eta jasangarriagoak izaten lagunduko dizugu. Emandako dirulaguntzak, eta zergen itzulketak aurreratuko dizkizugu, baita zure zerga-betebeharrak finantzatu ere. Bizitza erosoagoa izan dezazun, sektorean dugun eskarmentua erabiltzen dugu.
-
Beherapen-lerroak
Letrak, ordaindukoak, ordainagiriak edo fakturak kobratzea arazo bihur ez dadin, kobrantza aurreratzea erraztuko dizugu oso baldintza lehiakorrekin.
-
-
Finantzaketa nahi dut nire inbertsioetarako
Zure ustiategia hobetzeko inbertsioren bat egiteko asmoa baduzu, kezkarik gabe hazten lagundu diezazukegu. ABANCA Nekazaritza inbertsio-finantzaketarekin segurtasunez begiratuko duzu etorkizunerantz.
-
Ekipamenduaren finantzaketa
Zure instalazioak aldatu, zabaldu edo modernizatzeko asmotan bazaude, gure eskaintza sektorialaren bidez finantzatu ditzakegu zure inbertsio-proiektuak. Bertan, interes finkoko maileguen artean aukeratu ahal izango duzu, gehienez ere 8 urteko epera arte edo interes aldakor batekin eta 12 urtera arte, gabealdia izateko aukerarekin. Eta aukeratu gehien interesatzen zaizun modua: mailegua edo leasing-a.
-
Finantzaketarekin laguntzeko hitzarmenak
Finantzaketa berria lortzen lagun diezazuketen hitzarmen ofizialak jartzen ditugu zure eskura, hala nola, SAECArekin edo SGRekin sinatutako hitzarmenak, likidezia eta inbertsioak finantzatzea errazteko berme gehigarriak ematen dituztenak. 15 urteko epean 600.000 €arte eskatu ahal izango duzu.
Zure ustiategia atxikitako erkidego batean badago (gaur egun Galizia, Gaztela eta Leon eta Extremadura), informa zaitez Kudeaketa Zentralizatuko Finantza Tresnaren (FEADER 2014-2020) abantailei buruz landa-garapeneko programetako neurrietan jasotako inbertsioetarako. 20 urtera arteko finantzaketa eskatu ahal izango duzu, gabealdiarekin eta MAPAren % 80rainoko bermearekin:
- Inbertsioak nekazaritza-ustiategietan eta Basogintza Industrian bermatutako maileguaren aldeko ebazpenarekin.
- Inbertsioak finantzatzea (lurrak erostea barne) eta zirkulatzailea finantzatzea.
- Gazteak eta emakumeak sartzea.
-
-
Finantzaketa espezializatua nahi dut
Zerbitzu-ildo zabala dugu hornitzaileei ordainketak bermatzeko, kanpoko merkataritzaren finantzaketa edo finantzaketa anitzeko ildoak.
-
Confirming
Soluzio ezin hobea da hornitzaileen ordainketetarako erabiltzen dituzun denbora eta baliabideak optimiza ditzazun, prozesuak errazagoak eta lan administratiboen bolumena txikiagoa baitira. Confirming soluzioen bidez, zure ordainketak kudeatu eta zure hornikuntza kostuak murriztu ahal izango dituzu, goiz ordaintzeko aukerarekin. Zure enpresaren deiak ere erantzuteaz ardura gaitezke.
-
Factoring
Gure factoring zerbitzuarekin zure fakturen kudeaketaz eta finantzaketaz gu arduratuko gara. Administrazio-gastuak aurrezteko, kontabilitatea hobetzeko eta zure finatza-egitura modu eraginkorragoan antolatzeko aukera izango duzu. Zure enpresa egunez egun haz eta oparoagoa izan dadin baliabide eta denbora gehiago izango dituzu.
-
Kanpo-merkataritza
ABANCAn hornitzaileei egiten dizkiezun ordainketen segurtasuna, fidagarritasuna eta finantzaketa bermatuko dizugu, bai hemen eta bai atzerrian. Horretarako, inportazio- eta esportazio-eragiketetan lagunduko dizugu, gure kalitatezko zerbitzu integralarekin: kreditua, finkatzea eta, kobrantza eta ordainketen kudeaketa.
ABANCAn zure eskura izango dituzu nazioarteko sare zabal bat, abangoardiko plataforma informatikoa eta, batez ere, gure kudeaketa–lantaldearen aholkularitza pertsonalizatua. Eskarmentu handia dugu landako produktuen esportazioan.
-
Multifinantzaketa
Zure enpresarentzat behar dituzun zirkulatzaile-produktu guztiak (abalak, comex, deskontu komertziala, kreditu-lerroa) kontratu bakarrean. Era horretan, eskatutako mugaren % 100 guztien artean partekatuko dute. Multifinantzaketa likidezia izateko modu bizkorra eta moldakorra da, zure finantza-beharrak zuk nahi duzun unean estaltzeko aukera emango dizuna.
-
-
Aseguru bat nahi dut
Nekazaritzaren arloan espezializatutako aseguru ugari ditugu, zure kezka edozein dela ere horretan gehiago pentsatu behar izan ez dezazun.
-
Nekazaritza eta Abeltzaintza aseguruak
Nekazaritza linea guztiak merkaturatzen ditugu. Gainera, badugu nekazaritza-aseguruetarako finantzaketa-lerro espezifiko bat, primaren ordainketa hamabi hilekotan zatitzeko aukera ematen duena. Gure aseguruek zera jasotzen dute:
- Hildako animaliak erretiratzea.
- Abere-aseguruak (behiak, hegaztiak, txerriak, ardiak eta ahuntzak).
- Baso-asegurua.
- Sekazaritza-aseguruak (artoa, garia, garagarra, alpapa, lekadunak, oleaginosoak, fruitu lehorrak, fruta-arbolak, barazkiak, olibondoak eta mahatsa, mahaikoa zein ardotarakoa).
-
Makineria-asegurua
Traktore eta nekazaritzako makineria aseguruak nahitaezko zirkulazio-poliza estaltzen du. Horrez gain, zure beharren araberako estaldura gehigarriak kontratatzeko aukera ematen dizu, hala nola, norberaren edo besteren ondasunetan lan egiteko erantzukizun zibila, gidariaren istripua, mediku-laguntza, sutea, lapurreta edo erabateko galera…
-