Itsaso bereko
olatuak gara
Itsasoak arreta berezia eta profesional espezializatuak merezi ditu.
ABANCAk betidanik babesten du gure ekonomiaren funtsezko arloen lana eta ahalegina, bai egoera onetan, bai egungoaren antzeko egoera zailetan. Esperientzia horri esker, erreferentziazko erakundea gara itsasoko sektorean.
ABANCA Itsasoari esker, arlo horrekiko dugun konpromisoa indartzen dugu zure sektorearen beharretarako bereziki pentsatutako finantza-produktuen bidez.
Itsas sektore osorako finantzaketa eta aseguruak
-
Finantzaketa nahi dut
Itsasoko sektoreko zure negoziorako behar duzun finantzaketa espezifikoa dugu, zure industriaren egunerokotasunerako.
-
Kreditu-poliza
Zure ustiategiko diruzaintza egonkorragoa eta arinagoa izan dadin eta etekin handiagoa atera dezan lagunduko dizugu. Bide moldakor eta, aldi berean, sendo honen bidez, zure likidezia beharrak modu eraginkorrenean finantzatu ahal izango dituzu, 5 urtera arte eta aukera onuragarriekin.
-
Dirulaguntzak
Administrazioarekiko harremana askoz ere errazagoa eta jasangarriagoa izaten lagunduko dizugu. Emandako dirulaguntzak, FEMPA laguntzak eta zergen itzulketak aurreratuko dizkizugu, baita zure zerga-betebeharrak finantzatu ere. Bizitza erosoagoa izan dezazun, sektorean dugun eskarmentua erabiltzen dugu
-
Beherapen-lerroak
Ordaindukoak, ordainagiriak edo fakturak kobratzea arazo bihur ez dadin, kobrantza aurreratzea erraztuko dizugu. Horretarako baldintzak oso lehiakorrak dira.
-
-
Kreditua nahi dut nire inbertsioetarako
Zure ekoizpen-gaitasuna hobetzeko inbertsioren bat egiteko asmoa baduzu, kezkarik gabe hazten lagundu diezazukegu. ABANCAko inbertsio-finantzaketarekin segurtasunez begiratuko duzu etorkizunerantz.
-
Ekipamenduaren finantzaketa
Zure instalazioak berritu, handitu edo bertan aldaketak egin nahi badituzu, guk lagunduko dizugu. Hainbat hitzarmen ofizialen bidez, zure inbertsio-proiektuak finantza ditzakegu, 12 urtera arteko interes aldakorrarekin, gabealdia eskatzeko aukerarekin. Aukeratu gehien komeni zaizuna: mailegua edo leasing-a.
-
Flota berriztatu
Zure ontzia berriztatu behar baduzu edo beste berri bat eraiki behar baduzu, finantzaketa espezifikoa dugu, hazten jarrai dezazun.
-
Instalazioen berriztatzea
Zure enpresaren jarduera akiukulturari lotuta badago, jar zaitez gurekin harremanetan. Besteren artean, zure instalazioen, batelen edo ordezko itsasontzien berriztatzea finantza dezakegu.
-
Inbertsio jasangarriak
Finantzaketa espezifikoa eskaintzen dizugu, klima-aldaketari aurre egiteko egiten dituzun ekintzetarako.
-
-
Finantzaketa espezializatua nahi dut
Zerbitzu-ildo zabala dugu, eta zerbitzu horiek guztiek bermatu egiten dituzte hornitzaileei egindako ordainketak, erraztu egiten dituzte kudeaketa-prozesuak eta, nahi baduzu, lagundu egiten dizute zure produktuak esportatzeko prozesuan.
-
Confirming
Confirming-a irtenbide ezin hobea da hornitzaileen ordainketetarako erabiltzen dituzun denbora eta baliabideak optimiza ditzazun, prozesuak errazagoak baitira eta lan administratiboen bolumena txikiagoa. Gure confirming soluzioen bidez, zure ordainketak kudeatu eta zure kostuak murriztu ahal izango dituzu. Zure enpresaren deiak erantzuteaz ere arduratu gaitezke.
-
Factoring
Gure factoring zerbitzuarekin zure fakturen kudeaketaz eta finantzaketaz gu arduratuko gara. Administrazio-gastuak aurrezteko, kontabilitatea hobetzeko eta zure finatza-egitura modu eraginkorragoan antolatzeko aukera izango duzu. Zure enpresa egunez egun haz eta oparoagoa izan dadin baliabide eta denbora gehiago izango dituzu.
-
Multifinantzaketa
Zure enpresarentzat behar dituzun zirkulatzaile-produktu guztiak (abalak, comex, deskontu komertziala, kreditu-lerroa) kontratu bakarrean. Era horretan, eskatutako mugaren % 100 guztien artean partekatuko dute. Multifinantzaketa likidezia izateko modu bizkorra eta moldakorra da, zure finantza-beharrak zuk nahi duzun unean estaltzeko aukera emango dizuna.
-
Kanpo-merkataritza
ABANCAn hornitzaileei egiten dizkiezun ordainketen segurtasuna, fidagarritasuna eta finantzaketa bermatuko dizugu, bai hemen eta bai atzerrian. Horretarako, inportazio- eta esportazio-eragiketetan lagunduko dizugu, gure kalitatezko zerbitzu integralarekin: kreditua, sendotzea eta, kobrantza eta ordainketen kudeaketa.
ABANCAn zure eskura izango dituzu nazioarteko sare zabal bat, abangoardiako plataforma informatiko bat eta, batez ere, gertukoa egingo zaizun gure kudeaketa-lantaldearen aholkularitza pertsonalizatua. Itsasoko produktuen esportazioan inork ez du guk baino eskarmentu handiagorik.
-
-
Aseguru bat nahi dut
Itsasoaren arloan espezializatutako aseguru ugari ditugu, zure kezka edozein dela ere horretan gehiago pentsatu behar izan ez dezazun.
-
Negozio-Asegurua
Badakigu zure negozioa ez dela beste gutziak bezalakoa, industria guztiak bere berezitasunak dituztela eta zure beharrak eta inguruan dituzun enepresen beharrak ezberdinak direla. ABANCAko Negozio-aseguruarekin, zure negoziak behar dituen estaldurak bermatuko dituzu eta behar ez dituzunak ez dituzu ordainduko.
-
Aseguru bereziak
Zure industriara egokitutako aseguru berezien katalogoa dugu: kaskoen babesa, salmentetarako kauzioa, babesa eta kalte-ordaina, bateak, bateak dituzten ordezko itsasontziak eta zure jarduerari lotutako bestelako estaldurak.
-