Profesionalentzako eta autonomoentzako soluzioak
Zure kabuz lan egiten baduzu, **gure kudeatzaile espezializatuek zure proiektua hobetzen lagunduko dizute”, zure behar berberak dituzten profesionalentzat diseinatutako irtenbideen bidez. Izan ere, C motako gidabaimenik ez badugu ere, ondo baino hobeto badakigu nola lagundu diezaiokegun garraiolari bati bere egoera hobetzen.
Zeure burua zaintzen ere lagundu ahal dizugu, zure negozioa zaindu dezazun. Saihestu alferrikako joan-etorriak eta eskatu kudeatzaile espezializatu batek dei diezazula behar duzun horretan laguntzeko, [inprimaki] honen bidez. Ondo inbertitutako denbora izango da.
Eta saltoki bat kudeatzen baduzu, produktu berezia dugu zuretzat
Zu bezalako autonomo eta profesionalentzat
-
Behar duzun kontua
Kudea itzazu zure kontuak modu errazean autonomoentzako eta profesionalentzako kontuarekin.
-
Autonomo eta profesionalentzako kontua
Autonomo eta profesionalentzako diseinatutako kontua da, edozein sektorekoak direlarik ere. Produktu honek zure finantza-beharrak estaltzen lagunduko dizu eta, baldintza sinple batzuk betez gero, ABANCA Zerbitzuen Programaren abantailez gozatu ahal izango duzu. Beste zerbitzu asko ere eskuragai izango dituzu: banka elektronikoa, STa edo enpresa-txartelak. Jarraitu irakurtzen!
-
-
Finantzaketa nahi dut nire negozioa hazteko
Zure beharren neurriko finantzaketa eta aholkularitza espezifikoa zuretzat.
-
Kreditu-poliza
Zure ustiategiko diruzaintzak behar duen zirkulatzailearen finantzaketa egonkorragoa izan dadin lagunduko dizugu. Bide moldakor eta, aldi berean, sendo honen bidez, zure likidezia beharrak modu eraginkorrenean finantzatu ahal izango duzu, 5 urtera arte eta aukera onuragarriekin, tasa aldakorrean.
-
Mailegu pertsonalizatua
Berdin dio zein tamainatako edo sektoretako negozioa duzun, premia puntual bat baduzu edo zure diruzaintzarako soluzio estruktural baten bila ari bazara. Oso gertu izango duzun gure adituen lantaldeari eta neurrira egindako produktuei esker, urtero zu bezalako milaka bezero laguntzen dugu.
-
Deskontu komertziala
Deskontu komertzialarekin epe laburreko finantzaketa lortu eta zure altxortegiaz kezkatzeari utziko diozu. Ordaintzeke dauden fakturen kobrantza aurrera ezazu, muga-egunera arte itxaron gabe. Likidezia lortuko duzu eta aurrezten duzun denbora negozioak egiteko erabili ahal izango duzu
-
-
Saltokiaren erritmoari jarraituko dion STa.
Denda fisiko eta birtualetan edozein kreditu- edo zordunketa-txartelen bidez kobrantzak egiteko aukera ematen dizun STa. Eta zerbitzurik onenak zure bezeroentzat.
-
ST perfektua zuretzat
Betiko saltokientzat edo zure saltoki elektroniko berriarentzat. Burdindegietarako zein gestorietarako. Zure saltokian bertan edo beti zurekin, edonora joanda ere. Berdin dio nolakoa zare, ST perfektua dugu zuretzat, astean zazpi eguneko eta**egunean 24 orduko arreta zerbitzu profesionalarekin **.
-
Epeka zerbitzua
ABANCAko Epeka erosketa zerbitzuarekin, zure bezeroei aukera eman ahal izango diezu, beren erosketak finantza ditzaten. Azakarra, erraza eta oso ekonomikoa da. Salmentak berehala zatikatu ahal izango dituzu, zuk nahi duzunean. Zure salmentak handitzeko tresna ezin hobea da, beste enpresetatik bereiztuko zaituena.
-
APPUNTATU
Aldizkako kobrantza finkoak kudeatzen badituzu, hala nola, kuotak, helbideratzeak edo harpidetzak, APPUNTATU da behar duzuna. Erreziboak jaulkitzeko lana zaildu ohi duten eskuzko atazak eta eginbehar errepikakorrak murriztu ahal izango dituzu. Horrez gain, zure bezeroen ordainketa-egoera denbora errealean kontsultatu ahal izango duzu enpresen banku elektronikotik.
-
-
Aseguruak? Estaldurarik onenak nahi ditut niretzat eta nire negozioarentzat.
Aseguru horrek badaki zer den garrantzitsuena eta zer estaldura behar dituzun.
-
Negozio-Asegurua
Babes ezazu zure negozioa ezuste guztiengandik. Kontratatu benetan behar dituzun estaldurak soilik: laguntza informatikoa, babes juridikoa, makinariaren matxura… eta askoz gehiago!
-
Autonomo eta profesionalentzako aseguruak
Zure aseguruetarako estaldurarik onena. ABANCAn aurki ditzakezu, erantzunkizun-zibileko aseguruak, lan-baja asegurua eta osasun-asegurua, lanean zein eguneroko bizitzan lasai egoteko behar dituzun estaldura guztiekin.
-
-
Izapiderik gabe! Kudeaketa errazak nahi ditut!
Business VISA profesionalentzat eta enpresentzat diseinatutako zordunketa-txartela da.
-
Business VISA txartela
Zu bezalako profesional eta autonomoentzako aliaturik onenetarikoa gure Business VISA txartel da: zure banka elektronikoaren bidez edozein motatako txostenak sor ditzakezu. Nahi baduzu, gastuak muga ditzakezu eta zure negozioko finantzak kontrolean izan. Hainbat finantzaketa-aukeraz baliatu ahal izango zara beste gauza askoren artean.
-
-
24/7: nire kontuak edozein unetan eta lekutan
Zure kontuen kontrol osoa egin, une oro eta zauden tokian zaudela, beti zure eskura duzun informazio guztiarekin.
-
Autonomo eta profesionalen banka elektronikoa
Banka elektronikoa eragiketa guztiak eroso-eroso egiteko modurik onena da. Edonoiz, edonon, mugitu gabe eta Internetera sarbidea duzun edozein lekutatik. Gainera, tarifa hobeagoak izango dituzu ohikoenak diren eragiketetan.
-