Saltokietan eta negozioetan adituak
Saltegi bat baduzu, edozein motatakoa dela ere, une zail hauetan lagundu nahi dizugu. Agian, zure negozioa digitalizatzeko ST birtual baten bila ari zara edo finantzaketa eskatzeko zer baldintza bete behar dituzun jakin nahi duzu…
Oso gertu gaude eta denbora luzea daramagu zurea bezalako negozioei laguntzen; beraz, behar izanez gero, saihestu beharrezkoak ez diren arriskuak eta eska iezaiozu kudeatzaile espezializatu bati zurekin harremanetan jartzeko. Zure beharretara egokitutako soluzioak aurkituko dituzu, baita egunero beste profesional batzuei laguntzen aritzen den profesional-talde bat ere.
Zure kasua beste jarduera profesional mota batzuekin lotuta badago edo enpresa handia bada,, zuretzat ere baditugu soluzioak.
Mota guztietako saltoki eta negozioetako adituak
-
Behar duzun kontua
Kudea itzazu zure kontuak modu errazean saltegientzako kontuarekin.
-
Saltokien kontua
Zure negoziorako diseinatutako kontua da hau, edozein sektorekoa delarik ere. Produktu honek zure finantza-beharrak estaltzen lagunduko dizu eta, baldintza sinple batzuk betez gero, ABANCA Zerbitzuen Programaren abantailez zuzenean gozatu ahal izango duzu. Beste zerbitzu asko ere eskuragai izango dituzu: banka elektronikoa, STa edo enpresa-txartelak.
-
Business VISA txartela
Zu bezalako profesional eta autonomoentzako aliaturik onenetarikoa gure Business VISA txartel da: zure banka elektronikoaren bidez edozein motatako txostenak sor ditzakezu. Nahi baduzu, gastuak muga ditzakezu eta zure negozioko finantzak kontrolean izan. Hainbat finantzaketa-aukeraz baliatu ahal izango zara beste gauza askoren artean.
-
-
Saltokiaren erritmoari jarraituko dion STa nahi dut
Denda fisiko eta birtualetan edozein kreditu- edo zordunketa-txartelen bidez kobrantzak egiteko aukera ematen dizun STa.
-
ST perfektua zuretzat
Betiko saltokientzat edo zure saltoki elektroniko berriarentzat. Burdindegiak, tabernak, arropa-dendak… ST perfektua dugu zuretzat, astean zazpi eguneko eta egunean 24 orduko arreta zerbitzu profesionalarekin. Kobrantzak era eroso eta seguruan egin ditzazun eta zure negozioarentzako tarifa ezin hobeekin!
-
ST Birtuala
Online denda bat baduzu eta ordainketa-pasabidea behar baduzu edo, besterik gabe, zure bezeroei Internet bidez eta urrunetik ordaintzeko aukera eskaini nahi badiezu, gure ST birtuala zuretzat da. Bezeroei ordainketa datuak esteka bidez bidali ahal izango diezu, e-mailez edo WhatsApp-ez, txartelarekin erosketak burutu ditzaten.
-
-
Nire negozioak hazteko behar duen finantzaketa
Zure beharren neurriko finantzaketa eta aholkularitza espezifikoa zuretzat eta zure negoziorako
-
Kreditu-poliza
ABANCAren kreditu-polizak likidezia berehala lortzeko aukera ematen dizu. Bide moldakor eta, aldi berean, sendo honen bidez, zure negozioaren ohiko ordainketak finantzatu ahalko dituzu: nominak, zergak, hornitzaileak… Gainera, berehalako likidezia izango duzu, zuk behar duzunean eta behar duzun zenbatekoarekin.
-
Deskontu komertziala
Deskontu komertzialarekin epe laburreko finantzaketa lortu eta zure altxortegiaz kezkatzeari utziko diozu. Ordaintzeke dauden fakturen kobrantza aurreratu ezazu, muga-egunera arte itxaron gabe. Likidezia lortuko duzu eta aurrezten duzun denbora negozioak egiteko erabili ahal izango duzu.
-
Mailegu pertsonalizatua
Saltoki txiki bat kudeatzen baduzu, edozein sektorekoa dela ere, produktu hau zuretzat da. Bai premia puntual bat baduzu, bai zure diruzaintzarako soluzio estruktural baten bila ari bazara, mailegu honek behar duzun finantzaketa lortzeko aukera ematen dizu. Oso gertu izango duzun gure adituen lantaldeari eta neurrira egindako produktuei esker, zu bezalako milaka bezero laguntzen dugu.
-
-
Asegururik onena nahi dut nire saltegirako
Aseguru horrek badaki zer den garrantzitsuena eta zer estaldura behar dituzun.
-
Negozio-Asegurua
Babes ezazu zure negozioa ezusteko guztiengandik. Kontratatu benetan behar dituzun estaldurak soilik: laguntza informatikoa, babes juridikoa, makinariaren matxura…eta askoz gehiago!
-
Zuretzako bestelako aseguruak
Zure aseguruentzako estaldurarik onena. ABANCAn aurki ditzakezu, erantzunkizun-zibileko aseguruak eta osasun-asegurua, lanean zein eguneroko bizitzan lasai egoteko behar dituzun estaldura guztiekin.
-
-
Baldintzarik onenak nahi ditut nire bezeroentzat
Lagundu zure bezeroei erosketak finantzatzen, zuretzat zein haientzat oso onuragarriak diren baldintzetan.
-
Aplazos zerbitzua
ABANCAko Aplazos erosketa zerbitzuarekin, zure bezeroei aukera eman ahal izango diezu, beren erosketak finantza ditzaten. Azkarra, erraza eta oso ekonomikoa da. Salmentak berehala zatikatu ahal izango dituzu, zuk nahi duzunean. Zure salmentak handitzeko tresna ezin hobea da, beste enpresetatik bereiztuko zaituena.
-
-
Nire egunerokotasuna erraz kudeatu nahi dut
Zure kontuen kontrol osoa egin, une oro eta zauden tokian zaudela, beti zure eskura duzun informazio guztiarekin.
-
Negozioen banka elektronikoa
Banka elektronikoa eragiketa guztiak eroso-eroso egiteko modurik onena da. Edonoiz, edonon, mugitu gabe eta Internetera sarbidea duzun edozein lekutatik. Gainera, tarifa hobeagoak izango dituzu ohikoenak diren eragiketetan.
-
-
Internet bidez saldu nahi dut
Inoiz ez da hain erraz izan zure negozioa eguneratzea eta zure bezeroei etxetik erosteko aukera ematea.
-
% 20ko beherapena zure online dendan
ABANCAko bezero izateagatik, % 20ko beherapena izango duzu zure online denda sortzeko. Pablin enpresa teknologikoarekin dugun hitzarmenari esker, gure bezero izateagatik beherapen nabarmena eskuratu ahal izango duzu zure online denda sortzeko. Gainera, zure domeinua doan lortu ahal izango duzu.
-