COMEX
COMEX programaren finantzaketa-aukerek zure enpresa esportatzera bideratzen dute, horretarako diseinatuta daude bereziki. Kontsultatu eta has zaitez atzerrian saltzen.
- 981 910 534 tel:0034981910534
- Deituko dizugu? #llamada-gratis
- Egin ezazu eskaera https://solicitudonline.abanca.com/empresas/es/solicitar_comex
COMEX: zure negozioa beste herrialdeetara zabaltzen lagunduko dizugu
Espainiako enpresen esportazioak BPGren % 25 inguru dira. Beste herrialde batzuetara hedatzea zure enpresa-estrategian ere jasota baldin badago, guk esperientzia eta produktu espezifikoak ditugu zuri laguntzeko.
ABANCAn enpresen nazioartekotzea bultzatzeko lan egiten dugu. Horregatik, kanpo-merkataritzako lineak (COMEX) jartzen ditugu zure eskura, zure negozioaren inportazio- eta esportazio-eragiketak finantzatzen laguntzeko pentsatuta daudenak.
Enpresa askok jasotzen dute jada finantzaketa mota hau. Eta zu, jauzia egitera animatzen zara?
Utz iezazkiguzu zure harremanetarako datuak eta gure adituak zurekin harremanetan jarriko dira zuk aukeratzen duzun orduan, behar duzun guztian aholkuak emateko. Inolako konpromisorik gabe eta konfiantza osoz.
Kalitatezko zerbitzu integrala
ABANCAn nazioarteko eragiketen segurtasuna, fidagarritasuna eta finantzaketa hobetzen laguntzen dizugu. Hori lortzeko, enpresaren inportazio- eta esportazio- eragiketetan lagunduko dizugu kalitatezko zerbitzu integralaren bidez: Kreditua, fidantzamendua eta kobrantza eta ordainketen kudeaketa. Hori guztia 11 herrialdetan dagoen banku baten babesa izango duzula jakinda.
Honako hauek jartzen ditugu zure enpresaren eskura: nazioarteko sare zabala, abangoardiako plataforma informatikoa eta, batez ere, hurbileko kudeaketa-talde baten aholkularitza pertsonalizatua, zure nazioartekotze-beharretara egokitzen dena.