ETEentzako maileguak
Berdin du zure negozioaren sektoreak edo tamainak. Berdin du mailegua noizean behin dituzun premiak finantzatzeko behar duzun edo zure diruzaintzari etekinik handiena ateratzeko egitura-soluzio baten bila zabiltzan. Gure adituen sareak eta neurrira egindako produktuek zu bezalako milaka bezerori laguntzen diote urtero. Deituko dizugu?
- 981 910 534 tel:0034981910534
- Deituko dizugu? #llamada-gratis
- Egin ezazu eskaera https://solicitudonline.abanca.com/empresas/es/solicitar_prestamo_empresa/J
-
Niretzat da?
Denda txiki bat edo enpresa handi bat kudeatzen baduzu edo zure proiektua martxan jarri nahi baduzu, bai, zuretzat da. Berdin du zure sektorea zein den.
-
Nola funtzionatzen du?
ETEentzako maileguak zure enpresa edo proiekturako behar duzun finantzaketa epe laburrean eta epe luzean lortzeko aukera ematen dizu.
-
Zein da aukerarik onena?
Finantzaketa-produktu ugari ditugu autonomoentzat, ETEentzat eta mikroETEentzat, enpresa handientzat…
-
Eta zer gehiago?
ABANCA Zerbitzuen Programari esker, txartelak doan izan ahalko dituzu eta mundu osoan zehar dirua atera ahalko duzu, beste abantaila askoren artean.
Zuri egokitutako soluzioa
ABANCAn zure enpresarako behar duzun finantzaketa aurkituko duzu. Ohiko denda txiki bat kudeatzen duzu? Milioiak erregistratzen dituen enpresa bateko finantza-zuzendaria zara? Ideia bikaina duzu eta martxan jarri nahi duzu? Esan iezaguzu zer behar duzun eta nola lagun zaitzakegun azalduko dizugu.
Bai behar puntual bat baduzu (behar duzun makina erosteko mailegua; bilatzen ari zinen industria-nabe hori alokatzeko abala), bai zure finantza-egiturari errentagarritasun handiena ateratzeko epe luzerako soluzio baten bila ari bazara (adibidez, diruzaintza optimizatzeko (kreditu-lerroa), finantzaketa-produktu ugari ditugu: autonomoentzat, ETEenztat, mikroETEentzat, enpresa handientzat… Adituek adituentzat diseinatutako soluzioak.
Denbora kontua da
Zure negoziorako mailegu bat behar baduzu, ez galdu minutu bat ere ez. Bidal ezazu eskaera oraintxe bertan. Orrialde honetan aurki dezakezun zenbakira deitu ahal diguzu ere. Nahiago duzu aurrezaurreko elkarrizketa bat izan, lasai-lasai hitz egin dezagun? Nahi baduzu, web honetan bertan hitzordua har dezakezu gure edozein bulegotarako.