Zure konpainia suspertzeko produktuak eta zerbitzuak
ABANCAn denbora asko daramagu Espainiako enpresei modu sendo eta iraunkorrean hazten laguntzen. Oparoaldietan eta une zailetan. Enpresa handietan adituak gara eta zure moduko sektoreetan esperientzia handia duten kudeatzaile espezializatuen talde bat dugu. Profesional horiek oso maila altuko kualifikazio teknikoa dute eta zure helburu estrategikoen zerbitzura jarri nahi ditugu.
Espainia osoko enpresetan espezializatutako 40 zentro baino gehiagoko sarea dugu eta, nazioartean dugun presentziari esker, zurea bezalako konpainientzat berariaz diseinatutako produktuen katalogo zabala eskain diezazukegu.
Enpresak
-
Enpresa handientzako aseguruak
Aseguru horrek badaki zer den garrantzitsuena eta zer estaldura behar dituzun.
-
Aseguru espezializatua
Badakigu zure enpresaz beste inor baino gehiago kezkatzen zarela. Horregatik, ABANCAn zure jarduera enpresarialak izan ditzaken ezustekoetatik babestuko zaituen asegurua dugu. ABANCAren enpresa-aseguruen bidez, estaldurak zure sektorearen behar espezifikoetara egokitzen direla bermatuko duzu. Behar ez dituzun estaldurak ez dituzu ordainduko.
-
-
Bizkortasuna behar konplexuetarako
Malgutasuna eta erraztasuna funtsezkoak dira 100 edo 1.000 langileko enpresa baten egunerokotasunerako.
-
Multifinantzaketa
Zure enpresarentzat behar dituzun zirkulatzaile-produktu guztiak (abalak, comex, deskontu komertziala, kreditu-lerroa) kontratu bakarrean. Era horretan, eskatutako mugaren % 100 guztien artean partekatuko dute. Multifinantzaketa likidezia izateko modu bizkorra eta moldakorra da, zure finantza-beharrak nahi duzun unean estaltzeko aukera emango dizuna.
-
Deskontu Komertziala
Gainera, enpresen banka elektronikoaren bidez, beherapen lerroekin lotutako guztia kontsulta dezakezu: itzulketak, erabilgarritasuna… Lor ezazu zure enpresarentzako likidezia itxaron gabe!
-
Factoring
Factoring zerbitzuarekin zure fakturen kudeaketaz eta finantzaketaz gu arduratuko gara. Administrazio-gastuak aurrezteko, kontabilitatea hobetzeko eta zure finnatza-egitura modu eraginkorragoan antolatzeko aukera izango duzu. Zure enpresa egunez egun hasi eta oparoagoa izan dadin, zu ardutauko zara.
-
-
Helburuak betetzeko finantzaketa
Zure beharren neurriko finantzaketa eta aholkularitza espezifikoa zure enpresarentzat, sektorea edozein dela ere.
-
Comex - Kanpo-Merkataritza Lerroak
ABANCAn zure nazioarteko eragiketen segurtasuna, fidagarritasuna eta finantzaketa bermatzen dugu. Horretarako, zure enpresari **inportazio- eta esportazio-eragiketetan ** lagunduko diogu, kalitatezko zerbitzu integralarekin: kreditua, finkatzea, kobrantza eta ordainketen kudeaketa.
ABANCAn zure eskura izango dituzu nazioarteko sare zabal bat, abangoardiko plataforma informatiko bat eta, batez ere, gertukoa egingo zaizun gure kudeaketa-lantaldearen aholkularitza pertsonalizatua.
-
Confirming
Gure confirming zerbitzuen bidez, zure hornitzaileekin epeak, zenbatekoak edo beherapenak negoziatu ahal izango dituzu. Aldi berean zure enpresaren lan administratiboak murriztea lortuko duzu.
-
Kreditu-poliza
Zure enpresaren diruzaintzak behar duen egonkortasuna, arintasuna eta errentagarritasuna hobetzen lagunduko dizugu. ABANCAren kreditu-lerro moldakorrei esker, zure enpresaren ohiko ordainketak finantzatu ahal izango dituzu. Behar duzunean eta behar duzun zenbatekoarekin, likidezia izango duzu.
-
Abalak
Zure enpresaren finantza- edo merkataritza-betebeharrak betetzen direla bermatzen lagunduko dizugu gure banku-abalen bidez: kontratuak edo diru-laguntzak esleitzeko erakunde publikoen aurrean, hornitzaileen aurrean, errentamenduaren bidez, etab. Kaudimen eta azkartasun osoa bermatzen dizugu.
-
-
Ekipamendua berritzeko soluzioak
Kontsulta itzazu zure negozioak hazten jarraitzeko beste modu batzuk, zure proiektuek oztoporik izan ez dezaten.
-
Ekipamenduaren finantzaketa
Zure instalazioak berritu, handitu edo bertan aldaketak egin nahi badituzu, guk lagunduko dizugu. Zure inbertsio-proiektuak finatza ditzakegu, hainbat hitzarmen ofizialen bidez. Aukeratu gehien komeni zaizuna: mailegua ala leasing-a.
-