Ez eman koderik inori, telefonoz deitzen badizute
ABANCAtik ez dizugu inoiz deituko zure mugikorrera bidalitako gako bat eskatzeko, zuk eragiketarik hasi ez baduzu.
Erabilera bakarreko gakoak zure banka elektronikoaren pantailan baino ez dira sartzen.
Deitzen badizute eta gakoak eskatzen badizkizute, eseki eta jarri gurekin harremanetan zuzenean.
Gure segurtasun-sistemak ez lirateke erabatekoak izango zure laguntzarik gabe
Jarduera arraroren bat hautematen duzunean, eskertuko dizugu guri jakinaraztea, baldin eta:
- Zerbait gertatzen bada zure erosketekin, txartelekin edo kontuekin
- ABANCAren antzeko webguneren bat aurkitzen baduzu, baina egiaz ABANCArena ez bada
- Zure kontuan sartzeari buruzko edo bertan egindako eragiketei buruzko mezuak iristen bazaizkizu mugikorrera, baina zuk halakorik egin ez baduzu
- Posta elektroniko bat iristen bazaizu, zure banka elektronikora zuzenean sartzeko esteka batekin
Bidali mezu elektroniko bat tuseguridad@abanca.com helbidera, edo deitu, guk egiaztatzeko.
Aktibatu bigarren faktorearekin autentifikatzeko aukera
Horrela, beti eskatuko dizugu zeu zarela berresteko, mugikorraren bidez banka elektronikoan jarduten duzunean.
Aztertu posta elektronikoz ordainketak egiteko jarraibideak
Aldaketak hautematen badituzu, hala nola beste banku edo kontu-zenbaki batzuk agertzea, jarri harremanetan bidaltzailearekin beste bide batzuk erabiliz, eta egiaztatu.
Ohartarazi langileei
Garrantzitsua da enpresako langileek zibererasoei buruzko informazioa izatea eta nola jokatu behar duten jakitea.
Eguneratu zure gailuak
Eduki beti eguneratuta nabigatzailea, antibirusa, aplikazioak, sistema eragileak…