Zure lehen etxea erosteko asmotan? Gauzak erraztuko dizkizugu
ABANCAk ICOren abalen programarekin bat egin du, zure etxe berriaren prezioaren % 100 estaltzen laguntzeko. 35 urte baino gutxiago badituzu edo adin txikikoak badituzu zure ardurapean, finantzaketa berezia izan dezakezu. Baldintzak azalduko dizkizugu.
Gasturik gabe
Ez duzu notaritzako, erregistroko edo gestoriako gasturik ordaindu beharko.
40 urterako ere bai
40 urterako ere eska dezakezu hipoteka hau.
% 100 ere eska dezakezu
Balio hauetako txikienaren %100 eskatu ahal izango duzu: hipotekatu beharreko etxebizitzaren tasazioarena edo salerosketarena.
Epea 40 urtera luzatu dugu
Zure hipotekaren kuota maldan gora egin ez dakizun, Lehen Etxebizitza erosteko ICO Hitzarmenean eskatzen diren baldintzak betetzen badituzu eta zu edo titularretako bat 35 urtetik beherakoak bazarete, hipotekaren epea 40 urtera luzatu ahal izango duzu.
Zure hipotekarako ICOren abalak eskuratzeko baldintzak
35 urte baino gutxiago badituzu edo zure ardurapean adingabeak badituzu, haien adina kontuan hartu gabe, ICOren abalak erabil ditzakezu zure lehen etxea erosteko.
- Abala 10 urtez.
- Finantzaketaren % 20 arte estaltzen du.
- D kalifikazio energetikoa edo handiagoa duten etxebizitzetarako, abalak % 25 estaliko du.
Eskakizunak
- Espainian legezko egoiliarra izatea.
- Zure lehen etxebizitza izatea.
- Zure diru-sarrerak ez izatea OAEAP halako 4,5 baino handiagoak.
- Zure ondarea ez izatea 100.000 €-tik gorakoa.
- Adin-mugarik ez.
- Espainian legezko egoiliarra izatea.
- Zure lehen etxebizitza izatea.
- Zure diru-sarrerak ez izatea OAEAP halako 4,5 baino handiagoak; zure ardurapeko adingabe bakoitzeko 0,3 handituko da.
- Zure familia guraso bakarrekoa bada, diru-sarreren muga % 70 handiagoa izango da.
- Zure ondarea ez izatea 100.000 €-tik gorakoa.
Baldintzak
- Zure ohiko etxebizitza izatea, berria edo bigarren eskukoa
- Prezioak ez gainditzea hitzarmenean autonomia-erkidego bakoitzerako ezarritako gehieneko zenbatekoa
Eta zure lehen etxebizitza finantzatzeko laguntza gehiago
Hainbat programarekin bat egin dugu erraz jartzeko. Ezagutu gure Gazte Hipoteka eta Nire Lehen Etxebizitza programa.