Erreklamazioak Bezeroarentzako arreta-zerbitzua
Zugandik hurbil gaude, bila zabiltzan konponbidea emateko.
1. Ohiko galderak. Zure produktu edo zerbitzuei buruz zalantzaren bat baduzu, hala nola zure sarbide-gakoei edo txartelei buruz, begiratu atal honetan.
2. Jarri gurekin harremanetan. Zalantzaren bat argitu edo gorabeheraren bat konpondu nahi baduzu edozein produkturi buruz, banka elektronikoari buruz edo banka mugikorreko app-ari buruz, hona hemen gurekin harremanetan jartzeko modu arinenak: telefonoa, online formularioa edo bulego batera joatea.
3. Erreklamazioak. Erreklamazio bat aurkeztu nahi baduzu, jarraitu irakurtzen eta gogoratu erantzuna emateko legezko epeak beste edozein aukeratan baino luzeagoak direla.
Erreklamazioak. Bezeroarentzako arreta-zerbitzua.
ABANCA Corporación Bancaria, S.A. erakundeak bezeroentzako arreta-zerbitzua du. Zerbitzu honen bidez, ABANCA Corporación Bancaria, S.A.-ko, ABANCA SERVICIOS FINANCIEROS, E.F.C, S.A.-ko eta erakunde horretako aseguru-artekaritzako bezeroek kexak eta erreklamazioak egin ditzakete.
ABANCA Corporación Bancaria, S.A. erakundeak bezeroa defendatzeko erregelamendua du eta ABANCAren edozein sukursaletan eska dezakezu.
Erreklamazioa aurkeztu nahi baduzu, eta:
ABANCAko edo aseguru-artekaritzako bezero bazara, egin klik hemen.
ASF - ABANCA Servicios Financieros-eko bezero bazara, egin klik hemen.
Zalantzarik baduzu edo zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko edozein eskubide baliatu nahi baduzu, kontsulta ezazu gure pribatutasun-politika.
Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuak gehienez hilabeteko epea izango du oro har bere funtzionamendu-araudiaren arabera erreklamazioak ebazteko. Ordainketa-zerbitzuei buruzko erreklamazioen kasuan epea 15 egun balioduneko izango da. Ebazpenarekin ados ez bazaude, edo adierazitako epea inolako erabakirik eman gabe igaro bada, erreklamazioa egin dezakezu jarraian aipatzen diren gainbegiraleen erreklamazio-zerbitzuetan:
-
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) erreklamazio-zerbitzua
-
Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusia - Erreklamazio Zerbitzua
Hala ere, ABANCA Corporación Bancaria, S.A.-ren produktu eta zerbitzuei buruzko kontsulta edo iradokizunen bat egin nahi baduzu, inprimaki hau erabiltzea gomendatzen dizugu.
Aseguruak
ABANCA Vida y Pensiones
ABANCA Vida y Pensiones de Seguros y Reaseguros, S.A.U SAU sozietateak Bezeroarentzako Arreta Zerbitzu propioa du, entitateari zuzendutako kexa eta erreklamazioei erantzuteko. Gainera, horri buruzko erregelamendua kontsultatu dezakezu, eta kexak eta erreklamazioak bitarteko hauen bidez aurkeztu ditzakezu:
-
Posta arruntez: sinatutako idazki bat bidaliz, desadostasunaren arrazoi zehatza adierazita, norberaren nortasun-agiriaren kopiarekin batera, honako helbide honetara:
ABANCA Vida y Pensiones
Servicio de Atención al Cliente
Avenida de la Marina, n.º 1, 3ª, 15005. A Coruña (A Coruña) -
Posta elektronikoz: helbide honen bitartez: sacvidaypensiones@abancaseguros.com. Mezuarekin batera agiri bat bidali beharko duzu, sinatuta, eta bertan honako hauek adierazita: zure izen osoa, posta-helbidea, nortasun-agiriaren zenbakia, desadostasunaren arrazoia eta eskaera zehatza.
-
ABANCA Corporación Bancaria, S.A-ren edozein bulegotan: horietan barne-araubideko, erreklamazio-orri hau entregatu ahal izango duzu, edo bestela, zeuk egindako idazki bat, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren erregelamenduko baldintza formalak betez idatzia.
Harremanetan jartzeko bidea edozein dela ere, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuak, bere funtzionamendu-erregelamenduari jarraikiz, hilabete bateko epea du, gehienez ere, erreklamazioak ebazteko.
Ebazpenarekin ados ez bazaude edo adierazitako epea igarota ABANCA Vida y Pensiones de Seguros y Reaseguros-ek ezer erabaki ez badu, bigarren auzialdiko erreklamazioa egin ahal izango duzu Konpainiako Bezeroaren eta Partaidearen Defendatzailearen aurrean, posta-helbide honetan: D.A. Defensor, S.L., C/ Velázquez, 80, 1ºD, 28001 Madrid, edo posta elektroniko honen bidez: reclamaciones@da-defensor.org Hark 2 hilabeteko epea izango du Konpainiako Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan erreklamazioa sartzen denetik, erabaki bat hartzeko, eta erabakia erreklamaziogilearen aldekoa bada, loteslea izango da Konpainiarentzat. Aipatutako epea igarota Bezeroaren eta Partaidearen Defendatzaileak erabakirik adierazi ez badu, edo erreklamazioa ezesten badu, Aseguruen eta Pentsio-funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Erreklamazio Zerbitzuetara jo ahal izango duzu (Servicio de Reclamaciones de la Dirección General de Seguros y Fondos de Pensiones, helbide honetan: Pº de la Castellana 44, 28046 Madrid).
Gogoan izan, zu ordezkatzen zaituen hirugarren baten bidez, aurkezten baduzu kexa edo erreklamazioa, Zuzenbidean onartutako bitartekoren baten bidez egiaztatu beharko duzula ordezkaritza hori.
ABANCA Seguros Generales
ABANCA Generales de Seguros y Reaseguros, S.A. erakundearen aseguru bati buruzko kexa edo erreklamazioa aurkeztu nahi baduzu, ABANCA Corporación Bancaria, S.A.ren edozein bulegotan aurkez dezakezu, edo posta arruntaren bidez, erakundearen egoitza sozialera bidalita: Avenida Linares Rivas nº 30, 3º (15005 A Coruña).
Konpainiaren Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan kexa edo erreklamazioa aurkeztu zenetik hilabete igaro bada eta ebatzi ez bada, onartu ez bada edo jasotako erantzunarekin pozik ez bazaude, Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiko Erreklamazio Zerbitzura, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren menpekoa dena, jo dezakezu. Helbidea: Pº de la Castellana 44, 28046 Madrid.
Jarraitu beharreko prozedurari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hemen kontsulta dezakezu ABANCA Generales de Seguros y Reaseguros, S.A.-ren Bezeroaren Defentsarako Erregelamendua