Zoru-klausulen inguruko informazioa
ABANCA Corporación Bancaria, S.A. (“Abanca”) erakundeak zenbait klausulari buruzko erreklamazioak ebazteko prozedura ezarri du, urtarrilaren 20ko 1/2017 Errege Lege-Dekretuaren arabera, kontsumitzaileak lurzoru-klausularen arloan babesteko premiazko neurriei buruzkoa.
Informazio publikoa • Prozedura • Harremanetarako datuak
INFORMAZIO PUBLIKOA
Errege Lege-Dekretu horretan ezarritakoa betez, ABANCAk bere bezeroei hurrengoa jakinarazten die:
-
Errege Lege-Dekretuak aipatzen dituen zoru-klausula jakin batzuk beren mailegu-kontratuetan sartuta dituzten bezeroek prozedurari heldu ahal izango diote 2017ko otsailaren 21etik aurrera.
-
ABANCAk bezeroentzako arreta-zerbitzuan txertatutako zerbitzu espezializatu bat sortu du.
-
Zerbitzu horrek 3 hilabeteko epea izango du erreklamazioak jasotzen dituenetik, horiei erantzuteko. 2017ko otsailaren 21a baino lehen jasotako erreklamazioei erantzuteko epea egun horretatik aurrera hartuko da kontuan, jakinarazpen honetan ezarritako zirkuituarekin bat etorriz.
-
Zerbitzu hau borondatezkoa eta doakoa da bezero kontsumitzaileentzat
PROZEDURA
Otsailaren 21etik aurrera ABANCAn hurrengo ezaugarriak dituen prozedura bat gaituko da:
-
1/2017 Errege Lege Dekretuaren aplikazio-eremuan dauden bezero kontsumitzaileek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute (bezero kontsumitzaileak, higiezinen hipoteka duen mailegu edo kreditu baten titularrak eta errege lege-dekretuak aipatzen dituen zoru-klausulak dituztenak), klausula hori izateagatik kobratutako zenbatekoak itzuli behar diren berrikusteko.
-
Bezeroak beren ohiko bulegora edo ABANCAren edozein bulegora joan ahal izango dira. Bulegoan bertan beren identifikazio-agiria aurkeztu eta horretarako prestatutako inprimaki espezifikoa bete ahal izango dute.
-
Inprimakia erreklamazioaren xede den hipoteka-mailegu edo -kredituaren titularrek sinatu behar dute, eta bulegoak jasoko ditu sinadurak.
-
Ez da beharrezkoa bezeroak erreklamazioarekin batera dokumentazio gehigarria aurkeztea.
-
Erreklamazio-inprimakia entregatu ondoren, prozesua izapidetzen hasiko da. Bezeroentzako arreta-zerbitzuan sartutako zerbitzu espezializatuak banan-banan aztertuko du eskaera bakoitza, Errege Lege-Dekretuan xedatutakoaren arabera.
-
ABANCAk gehienez ere 3 hilabeteko epea du auziari dagokion erantzuna emateko, erreklamazioa aurkezten denetik edo zerbitzua martxan jartzen denetik zenbatzen hasita (lehenago aurkeztu bada).
-
Bide horretatik, Errege Lege-Dekretuaren babesean aurkeztutako erreklamazioei baino ez zaie erantzungo.
- Erabakia bezeroaren aldekoa bada:
- Itzuli beharreko zenbatekoaren berri emango zaio. Itzulketa egiteko, erreklamazioaren xede den hipoteka-mailegu edo -kredituaren titular guztiak ados egon behar dute zenbateko horrekin, eta akordio-dokumentua sinatu behar dute.
- Behin sinatuta, ABANCAk adostutako zenbatekoa likidatu eta ordainduko du, Errege Lege-Dekretuan xedatutakoaren arabera.
- Hala badagokio, adostu daitezkeen itzulketek zerga-betebeharrak sor ditzakete, eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziari jakinaraziko zaizkio.
-
Kontsumitzailea ez badago ados itzuli beharreko kopuruarekin edo eskainitako kopurua ukatzen badu, prozedura amaitutzat joko da.
-
ABANCAk kontsumitzailearen eskaerari uko egiten badio, erabakiaren arrazoiak jakinaraziko dira eta prozedura amaitutzat joko da.
-
Hiru hilabeteko epea betetzen bada eta ABANCAk jakinarazpenik egin ez badu edo eskainitako zenbatekoa benetan ordaindu ez badu, prozedura amaituko da ere.
- Alderdiek ezin izango dute inolako akzio judizialik edo estrajudizialik egikaritu, Espainiako Bankuko Erreklamazio Zerbitzuan egindako erreklamazioak barne, erreklamazio hori gauzatzen den bitartean.
HARREMANETARAKO DATUAK
-
Eskaera aurkeztea: ABANCAren edozein bulegotan (inprimaki espezifikoak gaitu dira izapideak arintzeko).
- Zerbitzu espezializatua (zoru-klausulak) - Bezeroentzako arreta-zerbitzua
- Helbidea: Rúa Nueva, 1 - Entreplanta, 15003 – A CORUÑA
- Helbide elektronikoa: atencioncliente@abanca.com