Cookie politika
Cookieen erabilera ABANCA Corporación Bancaria S.A.-ren web-orrietan
ABANCA Corporación Bancaria S.A.-ren (aurrerantzean, “ABANCA”) web-orri eta azpidomeinuetan (aurrerantzean, osotasunean, “Webgunea”) gure cookieak nahiz enpresa laguntzaileenak erabiltzen ditugu, bai zure erabiltzaile-esperientzia hobetzeko, bai zure interesetara egokitutako edukia erakusteko ere, zure nabigazio ohiturak aztertuz, “Cookieen politika” honetan jarraian azalduko dizugun moduan.
Politika hau hainbat arrazoiren ondorioz eguneratu daiteke; adibidez, legegintza-eskakizun berriak edo kontrol-agintaritza eskudunak ezarritako argibideak direla eta, edo Webgunean erabilitako cookieen funtzionamenduan aldaketaren bat dagoenean. Beraz, aipatutako Politika aldizka berrikustera gonbidatzen zaitugu.
1. Zer dira cookieak?
Cookieak web-orri jakin batzuetan sartzean zure gailuan deskargatu eta gordetzen diren fitxategi txikiak dira. Cookieek, besteak beste, web-orriei euren funtzionamendua baieztatzeko eta funtsezko alderdiak egiaztatzeko aukera ematen diete, hala nola erabiltzailearen nortasun eskaera indibidualizatuak egitean. Horrela, web-orria zure informazioa gogoratzeko gai da, zure interesetara egokitutako esperientzia pertsonalizatuagoa eskainiz.
Cookieek eragina izan dezakete zure pribatutasunean; hortaz, erabiltzen ditugun cookie mota guztiei buruzko beharrezko informazioa eskaini nahi dizugu, horien erabilerari eta zure pribatutasunaren babesari buruz ezagutza osoa edukiz erabaki dezazun. Horretarako, “Zer cookie mota daude eta zeintzuk erabiltzen ditugu?” atalean zure eskura utzi dugu “Cookieen konfigurazioa” panelerako zuzeneko sarbide-botoia. Bertan, Webgunean erabiltzen diren cookieen tipologiari eta dagozkien xedeei buruzko xehetasunak daude.
2. Zer cookie mota daude eta zeintzuk erabiltzen ditugu Webgunean?
Hainbat cookie mota daude, faktore ezberdinen arabera:
-
Egiletzaren arabera, honako hauek izan daitezke:
- Cookie propioak: webgunearen itularrak sortutakoak edo kudeatutakoak dira.
- Hirugarrenen cookieak: webgunearen titularra ez den eta harekin lotuta ez dagoen hirugarren batek administratutakoak dira.
-
Iraupenaren arabera, honako hauek izan daitezke:
- Saio-cookieak: webgunean sartzen zaren bitartean datuak jaso eta gordetzeko diseinatutakoak dira. Izenak berak dioen bezala, aldi baterako cookieak dira, eta saioa amaitzean desagertzen dira..
- Cookie iraunkorrak: datuak zure ekipo eta/edo terminalean gordetzea ahalbidetzen dutenak dira. Horrela, cookiearen arduradunak horiek atzitu eta zehazten duen denboran zehar trata ditzake.
-
Jasotako datuak tratatzen diren xedea kontuan hartuz, hauek izan daitezke:
- Cookie teknikoak: webgunea behar bezala funtzionatzeko guztiz beharrezkoak dira, eta horren barruan sartzen da webgunean unean-unean eskuragarri dauden zerbitzuak erabiltzea. Cookie horiek ezin dira gure sistemetatik desaktibatu. Cookie horiek erabiliz, ez dira izaera pertsonaleko datuak jasotzen edo gordetzen eta, beraz, horretarako ez da zure adostasunik behar.
- Analisi-cookieak: erabiltzaileak Webgunean duten jokabidearen jarraipena eta analisia egitea ahalbidetzen dutenak dira, Webgunean hobekuntzak egin ahal izateko. - Pertsonalizazio cookieak: cookie hauek informazioa gogoratzeko aukera ematen dute, erabiltzaileak bere ekipoan eta/edo terminalean zenbait irizpideren arabera aurrez defnitutako ezaugarri orokorrekin sar daitezen zerbitzura (adibidez, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen nabigatzaile-mota, etab.).
- Publizitate cookieak: webguneko publizitate-guneak modu eraginkorrean kudeatzea ahalbidetzen dute, erabiltzaileen nabigazio-ohiturak behatzearen ondorioz eskuratutako euren jokabideari buruzko informazioa gordez. Horrek erabiltzaileen jokabidearen arabera publizitatea erakusteko profil espezifikoa garatzea ahalbidetzen du.
Webgunean zure eskura jartzen dugu “Cookieen konfigurazioa” burutzeko kontsola; horren bidez, zure ekipo eta/edo terminalean cookieen instalazioarekin edo instalazio ezarekin lotutako lehentasunak erraz kudea ditzakezu, baita Webguneak erabiltzen dituen cookieen tipologiei eta horietako bakoitzaren ezaugarriei buruzko informazioa eskuratu ere.
“Cookieen konfigurazioa” egiteko kontsola modu lehenetsian bistaratzen da Webgunean lehen aldiz sartzen zarenean; hemendik ere sar zaitezke.
“Cookieen konfigurazioa” burutzeko kontsolan egiten duzun hautaketa zeinahi ere den, zure ekipo eta/edo terminalean izaera teknikoko cookie bat deskargatuko da automatikoki (“Optanon” izenekoa). Cookie horrek hautatu dituzun adostasun-aukerak gordetzeko xede bakarra duen IDa du, baina ez dugu inola ere izaera pertsonaleko informaziorik jasoko. Egin duzun cookieen hautaketa zehatza ezagutu nahiz gero edo cookieak deskargatzeko zure lehentasunak kudeatzearekin lotutako kontsultarik baduzu, jarri harremanetan ABANCAren Datuak Babesteko Arduradunarekin helbide elektroniko honetara idatziz: privacidad@abanca.com Kasu horietan, eta zure eskaerarekin behar bezala lagun zaitzagun, “Optanon” cookiearen IDa adierazi beharko diguzu. Horretarako, sakatu "Biltegiratzea Cookieak”. Dagokion cookiea hautatu ondoren, cookiea identifikatzen duen kodea daukan cookie-IDa bistaratuko duen panel bat irekiko da.
Bestalde, jakinarazten dizugu cookieen konfigurazioa erabilgarri dauden aukeren artean inolakorik aktibatu gabe gordetzen baduzu, cookie guztiak ukatuko dituzula, cookie teknikoak salbu, aurrez adierazi dugunaren arabera, beti aktibatuta daudelako.
3. Nork erabiltzen ditu cookieak?
Webgune baten cookieen bidez jasotzen den informazioa webgunearen titularrak zein titular horri zerbitzuren bat ematen dion hirugarren batek erabil dezakete.
Zentzu horretan, Webgune honetan erabilitako cookieen informazioa ABANCAk tratatzen du, web-orriaren titular gisa, baita ABANCAri zerbitzua ematen dioten hirugarrenek ere. Hirugarren horiek honako hauek dira:
3.1 Google Analytics
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du, web orrien nabigazioa neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen duen web analitika zerbitzua. Europan eta Suitzan, Google Ireland Limited-ek (aurrerantzean, "Google") kudeatzen du zerbitzu hau, zeina Europar Batasuneko araudiaren arabera eratutako eta funtzionatzen duen enpresa den eta bere bulego nagusia helbide honetan dago: Gordon House, Barrow Street, Dublin 4, Irlanda.
Jakinarazten dizugu zure ekipo eta/edo terminalean Google Analytics-en cookieen bidez jasotzen den analisi-informazioa (baldin eta horretarako baimena ematen baduzu) anonimizatu egiten dela eta, ondorioz, ez duela inoiz zu identifikatzea ahalbidetuko, ez zuzenean ez zeharka, eta, gainera, informazio hori ez dela Google-ekin partekatzen.
Zerbitzu honekin lotuta Google Analytics-ek erabiltzen dituen cookieak zein diren zure arakatzailean ikusi ahal izango duzu. Google-ren cookiei buruzko informazio gehiago eta Google Analytics-ek sortutako cookieak desgaitzeko osagarriari buruzko informazioa lor dezakezu hemen klik eginez edo webguneko cookieak konfiguratzeko paneleko “Analisi cookieak” atalean sartuz.
3. 2 Adobe Analytics eta Adobe Target
Webgune honek Adobe Analytics eta Adobe Target erabiltzen ditu, Experience Cloud zerbitzuaren parte, Adobe Systems Software Ireland Limited (aurrerantzean, “Adobde”) enpresak eskainitako marketing digitalerako konponbide eta zerbitzu familia. Enpresa honen egoitza nagusia helbide honetan dago: 4-6 Riverwalk, Citywest Business Campus, Saggart D24, Dublin, Irlanda.
Adobe Analytics-ek analisirako erabiltzen ditu cookieak (adibidez, arakatzaile desberdinen eskaerak bereizteko edo nabigazio-fluxua aztertzeko). Bere aldetik, Adobe Target-ek, webguneen editoreei pertsonalizazio tresnak eskaintzeko erabiltzen ditu cookieak (adibidez, lineako eduki aipagarriena zehazteko).
Adobe-ren cookiei buruzko informazio gehiago lortu dezakezu esteka hauetan:
Halaber, hemen klik eginda Adobe-ren pribatutasun aukerei buruzko informazio gehiago lortu dezakezu, hala nola cookiei uko egiteko aukera.
3.3. Sare sozialetarako estekak
Webgunean Youtube, X Corp., Facebook edo LinkedIn moduko sare sozialetan modu erraz eta intuitiboan Webguneko zenbait eduki estekatu eta/edo partekatzeko botoiak ere txerta daitezke. Funtzionaltasun horretarako, sare sozial horietako webguneekin estekatzen diren cookieak erabili behar dira, informazioa horietan soilik gordez.
Aipatutako sare sozialek erabiltzen dituzten cookieei buruzko informazio gehiago esteka hauetan aurkitu dezakezu:
3.1, 3.2 eta 3.3 ataletan adierazitako hirugarren bakoitzak erabiltzen dituen cookieak Webguneko “Cookieen konfigurazioa” panelean daude identifikatuta, dagokien taldearen arabera (analitikoak, pertsonalizaziozkoak edo publizitatezkoak). Gainera, hirugarren horiek datuen nazioarteko transferentziak egin ahal izango dituzte, dagozkien Cookieen politiketan ezarritakoaren arabera. Zentzu horretan, hirugarren bakoitzaren identifikazioan emandako esteketan sar zaitezke “Nork erabiltzen ditu cookieak?” atal honetan.
4. Nola bistarazi ditzakezu cookieak?
Arakatzaile guztiek ematen dizute web-orri jakin batek instalatzen dituen cookieak bilatu eta bistaratzeko, horien iraupenari buruzko informazioa lortzeko eta haiek ezabatzeko aukera, “Nola ezabatu cookieak?” atalean azaltzen den moduan.
Jarraian, gehien erabiltzen diren Interneteko nabigatzaileei buruzko informazio-esteka batzuk jartzen ditugu zure eskura:
5. Nola desaktibatu edo ezabatzen dira cookieak?
Cookieak mugatu edo blokeatzeko, zure ekipo eta/edo terminalean (ordenagailua, smartphonea edo tableta) erabiltzen duzun arakatzailearen konfigurazioa aldatu beharko duzu.
Cookieak desaktibatzeak ez du Webgunean zehar nabigatzea galarazten; hala ere, Webgunearen edo bertako hainbat zerbitzu eta/edo funtzionaltasunen ohiko funtzionamenduari eragin diezaioke.
Orokorrean, arakatzaileek konfigurazio-aukera hauek eskaintzen dituzte, cookieen instalazioari dagokionez:
- Arakatzaileak cookie guztiak ukatzea eta, beraz, zure ekipo eta/edo terminalean inolako web-orriko cookierik ez instalatzea.
- Arakatzaileak dagokion cookiea instalatu aurretik abisatzea, hura instalatzea onartzen duzun edo ez hauta dezazun.
- Arakatzaileak bisitatzen dituzun webguneen hirugarrenen cookieak soilik ukatzea, baina ez nabigatzen ari zaren web-orrikoak.
Bestalde, modu pribatuan nabigatzeko aukera aktibatzen baduzu, cookieak zure ekipo eta/edo terminalean instalatuko dira, baina automatikoki ezabatuko dira web-orritik nabigatzeari uzten diozunean. Esteka hauetan gehien erabiltzen diren Interneteko arakatzaileetan modu pribatuan nabigatzeari buruzko informazioa lor dezakezu:
6. Zenbat denboran gordetzen ditugu cookien erabileraren ondorioz sortzen diren datuak?
Zure ekipo eta/edo terminalean cookieak erabiltzeagatik sortzen diren datuak hamabi (12) hilabetez gordetzen ditugu. Aipatutako epea igaro ondoren, datu horiek, konfigurazio-cookieekin lotutakoak barne, gure sistemetatik ezabatu egingo dira, beraz, cookieak zure lehentasunen arabera konfiguratu beharko dituzu berriz ere. Lehenago azaldu dizugun moduan, konfigurazio-cookieek ez dute izaera pertsonaleko informazioa gordetzen, baizik eta cookieak deskargatzeko dituzun lehentasunak soilik, hau da, zure ekipo eta/edo terminalean deskargatzea onartu dituzun kategoriak.
Adierazten den moduan, cookieen erabilerarekin lotutako adostasuna hamabi (12) hilabetean behin berritzen den arren, badaude aipatutako epea amaitu aurretik zure baimena ematea eskatuko duten salbuespen batzuk (adibidez, cookieen funtzionamenduan funtsezko aldaketak egiten badira, baimena behar duten cookieen tipologia berriak inplementatzen badira dagozkien kategorietan, edo aldaketa teknikoak gertatzen badira eta aldaketa horien funtzionamendua jakinarazpena eta/edo "Cookieen konfigurazioa" panela berriro argitaratzearen mende badago).
7. Cookien politika onartzea eta/edo Webguneko cookieen konfigurazioa aldatzea
Webgunean sartzen zaren lehen aldian, gure Cookieen politikari buruzko informazioa erakusten dizugu. Informazio hori ikusten duzunean, honako gauza hauek egin ditzakezu:
-
Cookien konfigurazioa aldatu. Cookieak zer diren, Webguneak erabiltzen dituen cookieak zein diren, ABANCAren Cookieen politika eta cookieen konfigurazioa zure lehentasunetara egokitzeko aldatzeari buruzko informazio gehiago eskuratu ahal izango duzu.
-
Cookieak onartu. Zuzenean cookie guztien erabilera onar dezakezu, Webguneko funtzionaltasun guztiak mugarik gabe erabiltzeko aukera emango dizuna. Cookieen erabilera onartzen baduzu, ez duzu berriro abisua ikusiko Webguneko bestelako orritan sartzerakoan.
-
Cookieak ukatu. Zuzenean cookie guztien erabilera uka dezakezu, cookie teknikoak izan ezik, aurrez azaldu dugunaren arabera, beti baitaude aktibatuta modu lehenetsian. Cookieen erabilera ukatzen baduzu, ez duzu berriro abisua ikusiko Webguneko bestelako orritan sartzerakoan.
Aurrekoari kalterik egin gabe, une oro kudeatu ditzakezu zure baimenak Webguneak erabiltzen dituen cookieen tipologia ezberdinei dagokienez. Horretarako, sartu Cookieen politika honetako “Zer cookie erabiltzen ditugu?” atalean beti erabilgarri dagoen “Cookieen konfigurazioa” kontsolan.
Kontuan izan hasiera batean Cookieen politika honetako “Zer cookie mota daude eta zeintzuk erabiltzen ditugu Webgunean?” atalean aipatutako cookieen tipologiaren bat onartzen baduzu eta, geroago, ezabatu nahi badituzu, erabiltzen duzun arakatzaileak ematen dituen aukeren (“Nola ezabatzen dira cookieak?” atalean adierazten den moduan) edo hirugarrenak eskaintzen duen konfigurazio-sistemaren bidez egin beharko duzula.
Zure pribatutasunari buruzko informazio gehiago lortu nahi baduzu, kontsultatu gure Pribatutasun politika.