Datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehigarria
Datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehigarria
ABANCAREN DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIO OSAGARRIA VIDA Y PENSIONES:
1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Tratamenduaren arduraduna ABANCA VIDA Y PENSIONES DE SEGUROS Y REASEGUROS, S.A.U. da, helbidea La Marina etorbia 1, 3 15001 A Coruña eta IFZ A15140387 zenbakia dituena (aurrerantzean, “ABANCA Vida y Pensiones”).
ABANCA Vida y Pensionesen Datuak Babesteko Ordezkaria dugu (aurrerantzean, “DBO”). Behar baduzu, harremanetan jar zaitezke berarekin gure Pribatutasun Politikari buruz informazio gehiago jasotzeko edo zure datu pertsonalen tratamenduari buruz izan ditzakezun zalantza, kontsulta eta erreklamazioak bidaltze. Harremanetan jartzeko bidea helbide elektroniko hau da: privacidad@abanca.com.
Jarraian, ABANCA Vida y Pensionesek zure datu pertsonalen tratamenduaren arduradun Bizitza eta Pentsioak gisa egiten duen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskaintzen dizugu.
2. Zein da datu pertsonalen jatorria eta zein datu tratatzen ditugu?
Bi kontu bereizi behar ditugu: zure datu pertsonalen iturburuak eta tratatzen ditugun datu pertsonalen kategoriak:
2.1. Zure datu pertsonalen iturburuak:
ABANCA Vida y Pensionesek tratatzen dituen zure datu pertsonalak zuk zeuk emandakoak izan daitezke (gurekin dituzun harremanetan ematen dizkiguzunak), ABANCA Vida y Pensaionesek berak sortutakoak (harreman horien kudeaketaren ondorioz sortuak) edo beste iturburu batzuetatik datozenak (hau da, gurekin dituzun harremanen parte ez diren hirugarrenengandik eta, hala badagokio, horretarako eman diguzun baimenaren babespean, zure pertsonari buruzko datuak lortzen ditugunengandik, edo horretarako legez aurreikusitako beste oinarri juridikoren baten babesean). Jarraian, zure datu pertsonalen iturburu izan daitezkeen aipatu barneko nahiz kanpoko iturriei buruzko informazio zehatza eskaintzen dizugu:
-
Zuk emandako datuak egiten dizkiguzun eskaeretan edo ABANCA Vida y Pensionesekin dituzun kontratu nahiz aurrekontratu bidezko harremanak gauzatu eta garatzean emandakoak (hala nola pentsio-plan bat eta aseguru poliza bat eskatu eta kontratatzeko beharrezko datuak, edo aseguru kontratutik eratorritako ezbeharrak eta pentsio-planek estalitako gertakizunak tramitatzeko emandako datuak, osasunari buruzkoak nahiz bestelakoak).
Zuk hirugarrenen daturik ematen badiguzu (hala nola asegurudunei buruz edo aseguru kontratuen onuradunei buruz) bermatzen diguzu hirugarren horiek berariazko baimena eman dizutela ABANCA Vida y Pensionesek datu horiek trata ditzan. Halaber, bermatzen diguzu hirugarren horiek (zeintzuen informazioa emango baitiguzun) behar bezala ezagutzen dituztela ABANCA Vida y Pensionesek datu horiekin egingo dituen tratamenduak, zeintzuk Pribatutasun Politika honetan azalduta baitauden.
-
Zuri buruz sortutako datuak ABANCA Vida y Pensionesekin dituzun kontratu edo aurre-kontratuen kudeaketa, garapen nahiz mantentze-lanetatik eratorriak (adibidez, gurekin kontratatu dituzun produktu edo zerbitzuen -hala nola aseguruak edo pentsio-plana- kudeaketan eta garapenean sortzen diren zuri buruzko datuak).
-
ABANCA Vida y Pensionesekin dituzun kontratuetan jasotako estaldura eta gertakizunen kudeaketaren ardura duten erakundeak, oro har,jarduera esparruak aseguruen eta pentsio-planen ingurukoa dituztenak (adibidez, osasun zentroak, ospitaleak edo beilatokiak)
-
Pentsio-planak gordailutzearen ardura duen erakundea; baita ABANCA Vida y Pensionesek funtzio gakoren baterako kontratatzen dituen erakundeak (adibidez, GESINCA Función Actuarial del Plan de Pensiones del Personal de ABANCA-ren titularra den heinean edo CECABANK zeina ABANCA Vida y Pensionesek kudeatzen dituen pentsio-planen gordailuzaina baita).
-
Pentsio-planak merkaturatzen dituzten erakundeak (adibidez ABANCA Corporación Bancaria, S.A., ABANCA Vida y Pensiones erakunde kudeatzaile den pentsio-planen merkaturatzailea baita)
-
Pentsio-planen erakunde sustatzaileak (adibidez, enplegu-sistemaren modalitatean sartutako pentsio-plan bat sortzeko eskatzen duen enplegu-emailea).
-
ABANCAren Talde Ekonomikoko Enpresak (abanca vida y Pensiones talde horren kide da), jarduera-sektoreak zerbitzu hauek dituztenak: finantzak, gizartea, aseguruak, higiezinak, higiezinen inbertsioak, prestakuntza, marketina eta aholkularitza.
Une bakoitzean ABANCAren Talde Ekonomikoa osatzen duten sozietateen zerrenda osoa eskura dezakezu hemen sakatuta.
-
Aseguru-etxeen sektoreko fitxategi komunak (adibidez, arriskuak hautatu eta tarifikatzeko fitxategiak eta azterlan tekniko eta estatistiko-akturialak egiteko fitxategiak, ABANCA Vida y Pensionesek erakunde aseguratzailea den aldetik kontsultatu ahal izango dituenak dagokion eskaintza egin ahal izateko, baita eskatu duzun aseguruaren kontratazioa egiteko eta, hura formalizatu ostean, kudeatzeko; eta Erregistro Publikoak, hala nola Heriotza Aseguru-kontratuen Erregistroa.
-
Iturri publikoak (adibidez, sustapen-errolda, komunikazio elektronikoen zerbitzuen gidak, elkargo profesionaletako kideen zerrenda publikoak, egunkariak eta aldizkari ofizialak, komunikabide sozialak eta sare sozial irekiak).
-
Administrazio Publikoetako erakundeak (adibidez, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia edo Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia).
-
Ondare-kaudimenari eta kredituari buruzko informazio-fitxategiak (adibidez, ASNEF)
2.2. Datu kategoriak
ABANCA Vida y Pensionesek mota desberdinetako datu pertsonalak erabiltzen ditu une bakoitzean gurekin dituzun kontratu nahiz aurrekontratu bidezko harremanak kudeatzeko, bai eta Pribatutasun Politika honen 3. atalean (Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak eta zein legitimazio dugu horretarako?) zehaztutako helburuetarako.
Honi buruzko informazio argia eta xehea izan dezazun, tratatzen ditugun datu pertsonalak kategoria hauen arabera sailkatu ditugu:
-
Identifikazio eta harremanetarako datuak: izena, abizenak, nortasun agiria (NAN, pasaportea edo AIZ), posta-helbide eta helbide elektronikoak eta telefono finko eta mugikorra; baita hirugarrenei buruzko datuak ere, hala nola onuradunenak edo aseguratuenak.
-
Zure ahotsari buruzko datuak (adibidez, gurekin dituzun telefono deien grabazioetakoak).
-
Sinadura-datuak (eskuzkoa eta digitalizatua) eta identifikaziokode eta -gakoei buruzkoak. ABANCA Vida y Pensionesekin dituzun urrutiko harremanetan sartzeko eta eragiketak egiteko erabiltzen dituzunak.
-
ABANCA Vida y Pensionesekin sinatu dituzun aseguruen eta pentsio-planen datuak (aseguruen kasuan, datu hauek hartzen ditu: aseguru-arloa, prima, mugaeguna, hartzailea, onuraduna eta aseguratua, aseguratutako kapitalak edo zenbatekoak; eta pentsio-planen kasuan: erakunde kudeatzailea, erakunde gordailuzaina, erakunde sustatzailea, partaideak, onuradunak, planaren modalitatea eta dagokion pentsio-funtsean integratzea).
-
Ezbeharrei eta gertakizunei buruzko datuak: harremanean zehar bezeroaren eta ABANCA Vida y Pensionesen artean sortutako datuez ari gara (pentsio-planek estalitako ezbeharraren edo gertakizunen kudeaketa eragiten duten gaixotasunak, lesioak, interbentzio medikoak edo erretiroa existitzen dela zehazten duten datuak).
-
Polizaren edo pentsio-planaren kontratuaren babespean dauden hirugarrenen datu pertsonalak: Kontratu-harremanean, aseguruaren edo pentsio-planaren onuradunak identifikatzeko eta haiekin harremanetan jartzeko datuak eska daitezke. Datu horietan, onuradun gisa izendatutako senideak identifika daitezke, bai eta langileak edo bazkideak ere, sozietateen kasuan.
-
Egoera pertsonal, familiar eta sozialari buruzko datuak: egoera zibila; adina; familia-egoera; jaioteguna eta lekua; nazionalitatea; sexua; aisialdi jardueretarako lizentziak (adibidez, ehizarako edo arrantzarako); bizitokiaren edo etxearen ezaugarriak; talde edo elkarteetako kidetzak; eta egiten dituzun kirolak edo dituzun zaletasunak.
-
Datu soziodemografikoak: bezeroaren ingurune geografikoan bizi diren pertsonen adina eta ikasketa-maila; inguru horretan bizi diren familien tipologia, kide kopuruaren eta hauen ezaugarrien arabera; bezeroa bizi den ingurune geografikoan dauden jarduera profesionalen kategoriak; inguru horretako urteko errentaren araberako gaitasun-ekonomikoa; edo inguru horren ezaugarriak eraikinen antzinatasunaren, taldekatze-mailaren (familiabakarra edo familia anitzekoa) edo merkataritza-guneen arabera.
-
Datu akademikoak eta profesionalak:/titulazioak; eta elkargo profesionaletako kidetza.
-
Lanbide-datuak: kontratu mota; lanpostua; antzinatasuna; nominako datu ez ekonomikoak.
-
Merkataritza jarduerari buruzko datuak: jarduera-lizentziak, jardueraren sektore ekonomikoa, jarduerari dagokion Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN).
-
Datu ekonomikoak eta ondare-kaudimenari buruzkoak: zergen eta zerga kenkarien datuak (PFEZ aitorpenak, BEZa, etab.); nominako datu ekonomikoak; diru-sarrera eta gastuak; inbertsioak eta ondare-ondasunak; bezeroak jabetzan dituen edo edukitza, erabilera eta gozamen eran dituen ondasun higigarriak eta higiezinak; diru-laguntzak eta eskubideak; eta kreditu-gaitasuna, enpresa pribatu batekin nahiz erakunde publiko batekin hartutako zorra ez betetzeari buruz ondare-kaudimeneko eta kredituko fitxategietatik lortutako (adibidez, ASNEF eta BADEXCUG fitxategiak) datuak barne.
-
Datu finantzarioak: Espainiako kreditu-erakundeetako edo Espainian sukurtsala duten erakundeetako banku-kontuaren zenbakia, bezeroa titularra edo baimendua bada, aseguruaren primen ordainketa helbideratu duena edo pentsio-planetarako ekarpenak egiten dituena edo gertakizunen kasuan hark babestutako prestazioak jasotzen dituena.
-
Datu transakzionalak: bezeroak jaso ditzakeen kalte-ordainak eta diru-laguntzak; helbideratutako ordainagirien, transferentzien eta zordunketen datuak (eragiketa-mota, jaulkitzailea, kontzeptua, transakzioarekin lotutako hirugarrena, zenbatekoa, non egiten den, eguna eta ordua, eta horrekin lotutako beste informazio guztia; hori guztia, adibidez, bezeroak kontratatuta dituen pentsio-planei egindako ekarpenekin eta pentsio-plan horiek jasotzen dituzten gertakizunen ondorioz onartutako prestazioekin; baita bezeroak kontratatuta dituen aseguruen kuoten edo primen zordunketekin eta aseguru horiek estalitako ezbeharren kasuan aitortutako prestazioak ordaintzearekin ere); eskatutako edo kontratatutako produktu eta zerbitzuen datuak (ordainketen historia, lotutako mugak eta produktu eta zerbitzuen tipologia).
-
Datu pertsonalen gainerako kategorien analisi eta tratamendutik ondorioztatutako datuak: Kategoria honetan sartzen dira, alde batetik, bezeroak kategorien eta segmentuen arabera taldekatzea, irizpide objektiboen arabera, hala nola adina, diru-sarreren maila, ondasun higiezinak, eragiketak, produktuen eta zerbitzuen kontsumoak, produktuak eta zerbitzuak kontratatzeko lehentasunak edo joera; eta, bestalde, errentagarritasun-proba edo Profit testing egitea eta merkataritza-profila egitea. Inola ere ez dugu ondorioztatuko zure jatorri etnikoa edo arraza, zure iritzi politikoak, uste erlijioso edo filosofikoak, edo afiliazio sindikala erakusten dituen daturik, ezta datu genetikorik, zure osasunari, bizitzari edo sexu-orientazioari buruzko daturik eta modu unibokoan identifikatzera bideratutako datu biometrikorik ere.
-
Datu kategoria bereziak: Euren izaeragatik oinarrizko eskubide eta askatasunei dagokienez bereziki sentikorrak diren datuez ari gara, eta, horregatik, babes berezia merezi dute, datu horiek tratatzeak arrisku handiagoa ekar baitiezaioke gizabanakoari; hau da, datu hauetaz ari gara: zure jatorri etnikoa edo arraza, zure iritzi politikoak, sinesmen erlijioso edo filosofikoak, afiliazio sindikala, datu genetikoak, zure osasunari buruzko datuak (adibidez, gaixotasunei, ezgaitasunei, egoera fisiologiko edo biomedikoari buruzko informazioa) edo zure bizitzari edo sexu-orientazioari buruzkoak, talde kalteberen datuak -horietakoren baten kide izanez gero- baita modu unibokoan identifika zaitzaketen datu biometrikoak ere.
ABANCA Vida y Pensionesen zure osasun-datuak honako hauetarako beharrezkoak diren kasuetan bakarrik tratatuko ditugu:
-
bizi-aseguruen eskaerak aztertzea; bizitza-aseguruen kontratuak formalizatzea eta kudeatzea (kontratu-aldaketak barne); eta gertatutako ezbeharrak izapidetzea eta kudeatzea; eta
-
gurekin kontratatuta dituzun pentsio-planek babestutako gertakizunak gertatzeagatik aitortutako prestazioak kudeatzea.
-
Osasun-datu horien barruan sartzen dira harremanak iraun bitartean izandako gaixotasun, lesio edo interbentzio medikoei buruzko datuak.
Datuen kategoria berezi horietan, haiek eskatzeko unean berariaz eskatuko dizugu baimena datuok tratatzeko.
-
Datu biometrikoak (datu kategoria berezietakoak ez direnak): ABANCA Vida y Pensionesi aurkezten dizkiozun eskaeren edo formalizatu dituzun edo formalizatzen dituzun kontratuen esparruan zure baimena emateko sinadura digitalizatuko sistema erabiltzen baduzu, sinadura horri lotutako datu biometrikoak. Sinadura digitalizatuarekin lotutako datu biometrikoak sinaduraren ezaugarri kaligrafikoak (presioa, abiadura, marraren inklinazioa) biltzen dituzten datu-kategoriak dira. ABANCA Vida y Pensionesek datu biometriko horiek tratatzea beharrezkoa da, dagokionaren arabera, gurekin dituzun harremanak direla-eta plantea daitezkeen erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko. Beraz, eragiketa digitalizatutako sinadura-sistemaren bidez sinatutako eragiketari uko eginez gero bakarrik tratatuko dira, dagokion erkaketaren bidez sinadura zurea dela egiaztatzeko. Ondorioz, sinadurari lotutako datu biometriko horiek ez dira inola ere erabiliko zu modu unibokoan identifikatzeko, eta, beraz, ez dira datu kategoria berezitzat hartuko.
-
Nazioarteko finantza-zehapenak eta -kontraneurriak dituzten pertsonen datuak: Nazio Batuek, Europar Batasunak, Espainiako Erresumak, Erresuma Batuak eta/edo U.S. Department of the Treasury 's Office of Foreign Assets Control (OFAC)-k ezarritako nazioarteko zehapen ekonomiko-finantzarioen arloko lege, erregulazio, gidalerro, ebazpen, programa edo neurri murriztaileen araberako pertsonen datuak.
Jakinarazten dizugu arestian aipatutako datu-kategoria guztiak ez direla erabiltzen Pribatutasun-Politika honetan aurreikusitako tratamendu guztietarako. Hurrengo 3. atalean, (Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak eta zein legitimazio dugu horretarako?), ABANCA Vida y Pensionesek egindako datu-tratamenduak deskribatzen dira, haien helburuak eta dagozkien legitimazio-oinarri juridikoak adierazita, eta tratamendu horietako bakoitzerako zer datu-kategoria zehatz erabiltzen diren zehazten da.
Gainera, jakinarazten dizugu hurrengo 3. atalean datu pertsonalen kategoria bat tratamendu jakin batekin lotzen denean, ez duela horrek esan nahi kategoria horretako datu guzti-guztiak erabiliko direnik tratamendu hori egiten den bakoitzean. Hain zuzen ere, eta datuak minimizatzeko lege-printzipioa aplikatuz, datu pertsonal horiek soilik erabiliko dira baldin eta, kasu zehatz bakoitzaren arabera, egokiak badira kasuan kasuko tratamenduari Pribatutasun Politika honetan esleitutako helburua betetzeko.
3. Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak eta zein legitimazio dugu horretarako?
Jarraian, ABANCA Vida y Pensionesen ardurapeko zure datu pertsonalen tratamenduei buruzko informazioa duzu, bakoitzaren helburuak eta oinarri juridikoak zehaztuta. Horrez gain, eta aurreko 2.2 azpiatalean ("Datu kategoriak") adierazitakoaren arabera, tratamendu bakoitzari dagokionez, horiek egiteko erabilitako datuen kategoria zehatzak zehazten dira.
3.1. ABANCA Vida y Pensionesekin dituzun kontratu edo aurrekontratu bidezko harremanak gauzatzeko beharrezkoak diren tratamenduak
Azpiatal honetan, ABANCA Vida y Pensionesekin dituzun kontratu edo aurrekontratu bidezko harremanak gauzatzeko zure datu pertsonalei egiten dizkiegun tratamenduak aipatuko ditugu. Tratamendu horiek, gainera, beharrezkoak dira harreman horien xede diren zerbitzu eta produktuak eman ahal izateko.
Tratamendu horien oinarri juridikoa, beraz, hauxe da: ABANCA Vida y Pensionesekin dituzun kontratu edo aurrekontratu bidezko harremanak gauzatzeko eta betetzeko beharrezkoa da tratamendua.
Jarraian, aipatutako tratamenduak zehazten dira, bakoitzaren helburuak eta bakoitzean erabiltzen ditugun datu pertsonalen kategoriak adierazita:
3.1.1. ABANCA Vida y Pensionesekiko harremanak formalizatzea, mantentzea eta betetzea
Tratamendu honen helburua da gurekin ezartzen dituzun kontratu edo aurrekontratu bidezko harremanak behar bezala formalizatzea, mantentzea eta betetzea. Jarraian, aipatutako tratamenduaren esparruan zure datuak tratatzeko egin ditzakegun eragiketak adierazten dira. Eragiketa horien artean daude egiten dizkiguzun eskaerak kudeatzeko beharrezkoak diren datuak lortzea, produktu eta zerbitzuen kontratazioa bideragarria den ebaluatzea, eta horren guztiaren ondoriozko kontratuak behar bezala formalizatzea, mantentzea eta betetzea:
-
Gure produktu edo zerbitzuei buruz egin dituzun informazio- edo kontratazio-eskaerak jasotzea, aztertzea eta ebaluatzea, eta izan ditzakezun zalantzak argitzea eta erantzun bat ematea.
-
Hala badagokio, eskatutako eragiketari alta ematea, dagokion kontratua sinatuz.
-
ABANCA Vida y Pensionesekin dituzun negozio-harremanak mantendu, garatu eta kontrolatzea.
-
ABANCA Vida y Pensionesen kontratatuta dituzun produktu eta zerbitzuekin hertsiki lotutako komunikazio ez-komertzialak bidaltzea.
-
Aldez aurretik informatuta (dela kontratuaren edo kontratuaren aurreko dokumentazioan, dela deiaren hasieran bertan), gurekin dituzun telefono-elkarrizketak grabatzea, hala badagokio, legezko betebeharrak betetzeko, kalitate-kontrolak egiteko eta froga gisa erabili ahal izateko erreklamazio judizial baten edo judizioz kanpoko erreklamazio baten testuinguruan.
-
Hala badagokio, ABANCA Vida y Pensionesekin kontratatuta dituzun produktuen eta zerbitzuen esparruan gerta daitezkeen ez-ordaintzeen egoerak aztertzea eta kudeatzea.
-
Hala badagokio, aurkezten dizkiguzun erreklamazioak kudeatzea eta horiei erantzutea.
-
Hobari, deskontu edo promozioko beste edozein baldintza kudeatzea, bai eta, hala badagokio, ABANCA Vida y Pensionesekin duzun kontratu-harremanari lotuta dauden edo aplikatu behar zaizkion promozioko sariak edo opariak ematea ere.
-
Produktu edo zerbitzu bat berraseguru edo koaseguru batean sartzearen ondorioz edo polizaren kudeaketa bera dela-eta, beharrezkoa izango da hirugarren aseguru-erakundeei jakinaraztea edozein produktu edo zerbitzuren kontratazioari buruzko informazioa, edozein dela ere haren merkataritza-izena, bai eta kontratugileen eta produktuaren edo zerbitzuaren identifikazio-datuak ere (izen-abizenak edo izen soziala; identifikazio-agiriaren mota eta zenbakia; jaiotza-data edo eraketa-data, betiere pertsona fisikoa edo juridikoa den arabera; nazionalitatea, betiere identifikazio-agiria jaulki duen herrialdea ageri ez bada; identifikazio-agiria jaulki duen herrialdea, betiere nazionalitatearen datua falta bada; aitortutako bizilekuaren herrialdea; kontratatutako produktu edo zerbitzuaren numerazio mota; kontuaren edo gordailuaren eta esku-hartzailearen arteko harremanaren alta- eta baja-data) bai eta gainerako titularren, benetako titularren eta, hala badagokio, ordezkarien edo baimenduena ere.
-
Enpleguko pentsio-planen kasuan, non erakunde enplegatzaileak sustatzailearen rola duen, plan horien kudeaketa bera dela-eta, beharrezkoa izango da zure datuak erakunde enplegatzaile horri jakinaraztea, langilearen izenean egiten dituen ekarpenak eta ekarpenen egiaztapena egiteko, kontratatutako produktuari edo zerbitzuari lotutako finantza-informazioa bidaliz, izen komertziala alde batera utzita, bai eta kontratugileen eta produktuaren edo zerbitzuaren identifikazio-datuak ere (izen-abizenak edo izen soziala; identifikazio-agiriaren mota eta zenbakia; ordainketa- eta finantza-informazioa; kontratatutako produktuaren edo zerbitzuaren numerazio mota; kontratatutako produktuaren edo zerbitzuaren eta parte-hartzailearen arteko harremanaren alta- eta baja-data) bai eta gainerako titularren, benetako titularren eta, hala badagokio, ordezkarien edo baimendunena ere.
ABANCA Vida y Pensionesekin ezartzen dituzun kontratu nahiz aurrekontratu bidezko harremanak formalizatu, mantendu eta betetzeko, eta, beraz, harreman horien xede diren zerbitzuak eta produktuak emateko, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (alde batera utzi gabe datu pertsonalak minimizatzeko printzipioaren aplikazioa, 2.2 azpiatalean bertan jasotakoaren arabera). Identifikazio eta harremanetarako datuak; Zure ahotsari buruzko datuak; Inguruabar pertsonal, familiar eta sozialei buruzko datuak; Datu soziodemografikoak; Enpleguari buruzko datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-kaudimenari buruzkoak; Datu finantzarioak; Transakzioei buruzko datuak; Sinadurari buruzko datuak (eskuzkoa nahiz digitalizatua) eta identifikazio-kode edo -gakoei buruzko datuak; hala badagokio, Datuen kategoria bereziak (2.2 azpiatalean adierazitakoaren arabera datuen kategoria bereziak biltzen diren kasuetan, datu horiek tratatzeko berariazko baimena eskatuko dizugu); Datu pertsonalen gainerako kategorien azterketa eta tratamendutik ondorioztatutako datuak; eta, hala badagokio, Datu biometrikoak, sinadura digitalizatuari lotutakoak (datuen kategoria berezietakoak ez direnak).
3.1.2. ABANCA Vida y Pensionesekiko harremanak formalizatzeko, mantentzeko eta betetzeko aseguratutako arriskua aztertu eta baloratzea
Tratamendu honen helburua zera da, aztertzea ea aseguru-produktu bat eskatzen diguzunean edo gurekin horrelako produktu bat mantentzen duzunean beharrezko koherentzia lortzen ote den zure finantza- edo kaudimen-egoeraren eta aseguratutako kapital edo interesen artean. Hona hemen zure datu pertsonalak tratatzeko egin ditzakegun eragiketak, aipatutako azterketaren barruan:
-
ABANCA Vida y Pensionesek beharrezko datuak eta dokumentazioa jaso eta erregistratzen du zure finantza- edo kaudimen-egoerari buruz dagokion azterketa egiteko.
-
Aseguru-produktu bat eskatzen diguzunean, bai eta hura kontratatzean eta hala hark indarrean jarraitzen duen bitartean ere, analisi eta balorazio bat egingo dugu teknika aktuarialak eta estatistikoak aplikatuz. Horrela, errentagarritasun-proba bat edo Profit testing bat lortuko dugu, jarraian azalduko dugun moduan, zure finantza-edo kaudimen-egoeraren eta aseguratutako kapitalaren edo interesen arteko koherentzia bermatzeko.
-
Errentagarritasun-proba edo Profit testing delakoa lortzeko, ebaluazio-sistema informatiko bat erabiltzen da eta sistema horrek teknika aktuarialak eta estatistikak aplikatzean ditu. Horrela, aukera dugu produktu-eskaerei eta benetan kontratatutako produktuetatik eratorritako erlazioari kalifikazio bat esleitzeko zure finantza- edo kaudimen-egoeraren eta aseguratutako kapitalaren edo interesaren arteko koherentzia handiagoa edo txikiagoa oinarri hartuta. Horren ondorioz, produktuaren eskaera onartzeko edo ukatzeko gomendioa egiten da, edo dagoeneko kontratatutako produktu baten prima berriz ebaluatzeko, bai eta produktua bera baliogabetzeko ere (adibidez, poliza bateratuak dituzten produktuentzat edo istripuetako bizitza-polizak dituztenentzat)
-
Kontuan hartu beharreko aldagai bakoitza eta errentagarritasun-probaren azken emaitzan duen eragina eskatutako produktua kontratatu aurretik kalkulatzen dira, baita benetan kontratatutako produktuaren indarraldian zehar ere, Espainiako eta Europako araudia betetzeko sortutako baloraziorako, kudeaketarako eta kontrolerako ereduen aplikazioaren bidez; izan ere, araudi horrek eragiketa bakoitzerako beharrezkoak diren arauak eta gidak betetzea eskatzen die aseguru-erakundeei.
-
Errentagarritasun-proba edo Profit testing-a, beraz, teknika aktuarialen eta estatistikoen aplikazioan oinarritzen da, bereziki, ABANCA Vida y Pensionesen datu historikoetatik abiatutako eredu estatistiko bat doitzean. Honek aukera ematen du finantza- eta kaudimen-egoera aseguratutako kapital edo interesekin lerrokatuta daudela ziurtatzeko. Hartara, estatistika-eredu hori zure datu pertsonalei aplikatzen diegu, ez ordaintzearen probabilitatea kalkulatu ahal izateko, edo, hala badagokio, dagokion ordainketa berriz balioztatzeko.
-
Teknika horiek aplikatzeko moduari eta haien eraginari dagokienez, kontuan hartu behar duzu, eskatutako produktuaren edo benetan kontratatutako produktuaren arabera, hura onartzeko, ukatzeko edo berriz ebaluatzeko erabaki automatikoak har daitezkeela; edo, bestela, produktu hori onartzeko, ukatzeko nahiz berriz ebaluatzeko guztiz automatikoak ez diren erabakiak, izan ere, eragiketa onartzeko berariazko batzorde batek berrikusten du errentagarritasun-proba edo Profit testing-aren emaitza (beraz, kasu horietan, orientagarria baino ez da teknika aktuarialen emaitza). Onartzeko, ukatzeko edo berriz ebaluatzeko erabakia erabat automatikoa bada, jakinarazten dizugu kasu honetan eskubide jakin batzuk izango dituzula, bereziki, ABANCA Vida y Pensionesen partetik gizaki baten esku hartzea lortzea erabakiaren azterketan, zure ikuspuntua adieraztea eta hartzen den erabakiaren aurka egitea.
ABANCA Vida y Pensioneseiko harremanak formalizatzean, mantentzean eta betetzean aseguratutako arriskua aztertzeko eta baloratzeko, zure finantza- eta kaudimen-egoera ezagutzeko eta finantza- edo kaudimen-egoera horren eta aseguratutako kapital edo interesen arteko beharrezko koherentzia lortzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (alde batera utzi gabe datu pertsonalak minimizatzeko printzipioaren aplikazioa, 2.2 azpiatalean bertan jasotakoaren arabera) : i) Identifikazio- eta harreman-datuak; ii) Sinadura-datuak (eskuzkoa eta, hala badagokio, digitalizatuta); iii) Kontratatutako aseguruen datuak; iv) Datu kategoria bereziak (adibidez, aseguru poliza bat kontratatu eta kudeatzeko eta jazotako gertakizunak izapidetu eta kudeatzeko beharrezko datuak; datu kategoria bereziak bildu behar ditugunean datu horik tratatzeko berariazko baimena eskatuko dizugu); v) Jazotako gertakizunen datuak; vi) Polizaren estaldura duten hirugarren pertsonen datuak (adibidez, senideak edo langileak); vii) Egoera pertsonalari, familiarrari eta sozialari buruzko datuak; viii) Datu soziodemografikoak; ix) Datu akademikoak eta profesionalak; x) Enplegu-datuak; xi) Merkataritza-jardueraren datuak; xii) Datu ekonomikoak eta ondare-kaudimenari buruzkoak; xiii) Finantza-datuak; xiv; Trantsakzioei buruzko datuak; xv) Datu pertsonalen gainerako kategoriak aztertu eta tratatzetik ondorioztatutako datuak (bereziki, errentagarritasun-proba edo Profit testing-a).
3.2. Legezko betebeharrak betetzeko egindako tratamenduak
Aseguru-sektorea erabat araututa dago, eta ABANCA Vida y Pensiones horren parte denez, zure datuak tratatu behar ditugu kasu bakoitzean aplikagarri zaizkigun legezko betebeharrak betetzeko.
Tratamendu honen oinarri juridikoa, beraz, ABANCA Vida y Pensionesek bere jardueraren garapenean dituen legezko betebeharrak bete ahal izateko beharrezkoa izatean datza.
Jarraian, aipatutako tratamenduaren testuinguruan eta kasu bakoitzean ABANCA Vida y Pensionesi aplika dakiokeen lege-esparruaren arabera egin ahal izango ditugun zure datu pertsonalen tratamendu-eragiketak zehazten dira:
3.2.1. Administrazio, erakunde publiko, epaile eta auzitegiek egindako balizko informazio-eskaerei erantzutea
Indarrean dagoen araudi aplikagarria betetzeko eta administrazio eta erakunde publiko nahiz epaile eta auzitegi eskudunen prozedurak direla eta, erakunde horiei zurekin dituen harremanen arabera ABANCA Vida y Pensionesen sortzen diren datuak jakinaraztera behartuta gaude.
Administrazio, erakunde publiko, epaile eta auzitegi eskudunek egin diezazkiguketen eskaerei erantzuteko aurrez aipatutako betebeharra betetzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (alde batera utzi gabe datu pertsonalak minimizatzeko printzipioaren aplikazioa, azpiatal horretan bertan jasotakoaren arabera) : i) Identifikazio- eta harreman-datuak; ii) Zure ahotsari buruzko datuak; iii) Sinadura-datuak (eskuzkoa eta, hala badagokio, digitalizatuta) eta identifikazio-kode eta gakoei buruzko datuak; iv) Kontratatutako aseguruen datuak; v) Datu kategoria bereziak (adibidez, aseguru poliza bat kontratatu eta kudeatzeko eta jazotako gertakizunak izapidetu eta kudeatzeko beharrezko datuak); vi) Jazotako gertakizunen datuak; vii) Polizaren estaldura duten hirugarren pertsonen datuak (adibidez, senideak edo langileak); viii) Egoera pertsonalari, familiarrari eta sozialari buruzko datuak; ix) Datu soziodemografikoak; x) Datu akademikoak eta profesionalak; xi) Enplegu-datuak; xii) Merkataritza-jardueraren datuak; xiii) Datu ekonomikoak eta ondare-kaudimenari buruzkoak; xiv) Finantza-datuak; xv; Trantsakzioei buruzko datuak; xvi) Datu pertsonalen gainerako kategoriak aztertu eta tratatzetik ondorioztatutako datuak; xvi) Datu biometrikoak (datu kategoria berezietakoak ez direnak).
3.2.2. Kapitalak zuritzeari eta terrorismoa finantzatzeari aurrea hartzea
Kapital Zuriketa eta Terrorismoaren Finantzaketa Prebenitzeko apirilaren 28ko 10/2010 Legean (aurrerantzean, “LBCFT”) eta hura garatzen duen araudian aurreikusitako betebeharrak betetzeari dagokionez, ABANCA Vida y Pensionesek honako hauek egin behar ditu:
-
Kapitalak Zuritzeko eta Arau-hauste Monetarioak Prebenitzeko Batzordearen Zerbitzu Betearazlearekin (aurrerantzean, “SEPLAC”) sistematikoki komunikatzeko betebeharra betez, edo agintaritza judizialak, SEPBLACek edo arlo horretan eskumena duen beste edozein agintarik egindako errekerimendu bat dela medio, ordainketa-transakzioei buruzko informazioa ematea nazioko edo Europar Batasunaren barruan nahiz kanpoan dauden beste herrialde batzuetako agintari edo erakunde ofizialei, terrorismoaren finantzaketaren eta delinkuentzia antolatuko modu larrien eta kapital-zuriketaren aurkako borrokan lankidetza-araubidea betetzeko.
-
Egiaztatzea helarazten dizkiguzun informazioa eta dokumentuak egiazkoak direla (identifikazio-dokumentazioa barne, hala nola NANa edo pasaportea), maiatzaren 5eko 304/2014 Erregelamenduaren II. kapituluan ezarritako ardura-betebeharra betetzeko (maiatzaren 5eko 304/2014 Erregelamendua, LPBCTF garatzen duena); eta, betiere agintaritza judizialak, SEPBLACek edo beste edozein agintaritza eskudunek errekerimendua egiten badute, dagozkien agintariei ematea.
Kapitalak zuritzeari eta terrorismoa finantzatzeari aurrea hartzeari buruz ditugun lege-betebeharrak betetzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2 azpiatalean ("Datu kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (2.2 azpiatal horretan bertan adierazitakoaren arabera datu pertsonalak minimizatzeko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe): Identifikazio eta harremanetarako datuak; Aseguruei eta pentsio-planei buruzko datuak; Enplegu-datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-kaudimenari buruzkoak; Finantza-datuak; Transakzioei buruzko datuak; Nazioarteko finantza-kontraneurriak eta zehapenak dituzten pertsonen datuak.
3.2.3. Informazioa jakinaraztea Zerga Administrazioko Estatuko Agentziari eta beste zerga-administrazio batzuei.
Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean eta lurralde eremuaren arabera aplikatzekoak diren indarreko gainerako araudi fiskaletan ezarritakoaren arabera (adibidez: 2/2005 Foru Araua, martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa edo 6/2005 Foru Araua, otsailaren 28koa, Arabako Zergei buruzkoa), zure fiskalitateari buruzko informazioa bildu behar dugu, eta zure zerga-egoitzari eta zure kontuei buruzko informazio jakin bat helarazi behar diegu Zerga Administrazioko Estatu Agentziari (aurrerantzean, “AEAT”) eta eskumena duten beste zerga-administrazio batzuei.
Aipatutako zerga-araudiak ezartzen dituen betebeharrak betetzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2 azpiatalean ("Datu kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (2.2 azpiatal horretan bertan adierazitakoaren arabera datu pertsonalak minimizatzeko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe). Identifikazio eta harremanetarako datuak harremanetarako datuak; Aseguruei eta pentsio-planei buruzko datuak; Aseguruei eta pentsio-planei buruzko datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-kaudimenari buruzkoak; eta Finantza-datuak.
3.2.4. Informazioa jakinaraztea honako hauei: Heriotza Estaltzeko Aseguru-Kontratuen Erregistroari; Kontabilitate eta Kontu Auditoretzako Institutuari; aseguruen eta pentsio-planen sektoreko fitxategi komunei azterlan teknikoak eta estatistiko-aktuarialak egiteko; Aseguruen Konpentsazio Partzuergoari; erakunde pribatuei (berraseguru, koaseguru edo polizaren kudeaketa dela-eta); gordailuen kudeaketaren ardura duten erakundeei; eta ABANCA Vida y Pensionesek kanporatzen dituen funtzio gakoen ardura duten erakundeei.
Araudi aplikagarriaren arabera, ABANCA Vida y Pensionesek hauek egin behar ditu:
-
Aseguruen sektoreko fitxategi komunei aldiro jakinarazi beharko die azterketa tekniko eta estatistiko-aktuarialak egin ditzaten edozein produktu edo zerbitzuren kontratazioari buruzko informazioa, edozein dela ere haren merkataritza-izena, bai eta kontratatzaileen eta kontratatutako produktuaren edo zerbitzuaren identifikazio-datuak ere (izen-abizenak edo izen soziala; identifikazio-agiriaren mota eta zenbakia; jaiotza-data edo eraketa-data, betiere pertsona fisikoa edo juridikoa den arabera; nazionalitatea, betiere identifikazio-agiria jaulki duen herrialdea ageri ez bada; identifikazio-agiria jaulki duen herrialdea, betiere nazionalitatearen datua falta bada; aitortutako bizilekuaren herrialdea; kontratatutako produktu edo zerbitzuaren numerazio mota; kontuaren edo gordailuaren eta esku-hartzailearen arteko harremanaren alta- eta baja-data) bai eta gainerako titularren, benetako titularren eta, hala badagokio, ordezkarien edo baimenduena ere.
-
Aldian-aldian, Kontabilitate eta Kontu Auditoretzako Institutuari jakinarazi behar dio, finantza-kontrolerako, kontratatutako edozein produktu edo zerbitzuri buruzko finantza-informazioa, edozein dela ere haren merkataritza-izena, kontratatzaileen eta kontratatutako produktuaren edo zerbitzuaren identifikazio-datuak (izen-abizenak edo izen soziala; identifikazio-agiriaren mota eta zenbakia; kontratatutako produktuaren edo zerbitzuaren ordainketari edo finantzazioari buruzko informazioa; kontratatutako produktuaren edo zerbitzuaren zenbakitze-mota; kontu edo gordailuaren eta esku-hartzailearen arteko harremanaren alta- eta baja-data) eta gainerako titularrena, benetako titularrena eta, hala badagokio, ordezkariena edo baimenduena.
-
Hala dagokionean, Aseguruen Konpentsazio Partzuegoari beharrezko jakinarazpenak egin beharko dizkio, aseguruetako ezohiko arriskuak estaltzeko xedez, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren Lege Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 29ko 7/2004 Errege Dekretu Legegilean xedatutakoaren arabera; horretarako kontratatutako produktuari edo zerbitzuari buruzko finantza-informazioa bidaliko dio, izen komertziala edozein dela ere, bai eta kontratatzaileen eta produktuaren edo zerbitzuaren identifikazio-datuak ere (izen-abizenak edo izen soziala; identifikazio-agiriaren mota eta zenbakia; ordainketa- eta finantza-informazioa; kontratatutako produktuaren edo zerbitzuaren numerazio mota; kontratatutako produktuaren edo zerbitzuaren eta parte-hartzailearen arteko harremanaren alta- eta baja-data) bai eta gainerako titularren, benetako titularren eta, hala badagokio, ordezkarien edo baimendunena ere.
-
Era berean, kontratatutako produktu edo zerbitzu bati lotutako arrazoiak direla medio, edozein dela ere haren merkataritza-izena, beharrezkoa denean Heriotza estaldura duten Aseguruen Erregistroari jakinarazi behar dizkio, Heriotza estaltzeko aseguru-kontratuen erregistroa sortzeari buruzko azaroaren 14ko 20/2005 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, kontratatzaileen eta produktuaren edo zerbitzuaren identifikazio-datuak (izen-abizenak edo izen soziala; identifikazio-agiriaren mota eta zenbakia; jaiotza-data edo eraketa-data, betiere pertsona fisikoa edo juridikoa den arabera; nazionalitatea, betiere identifikazio-agiria jaulki duen herrialdea ageri ez bada; identifikazio-agiria jaulki duen herrialdea, betiere nazionalitatearen datua falta bada; aitortutako bizilekuaren herrialdea; kontratatutako produktu edo zerbitzuaren numerazio mota; kontuaren edo gordailuaren eta esku-hartzailearen arteko harremanaren alta- eta baja-data) bai eta gainerako titularren, benetako titularren eta, hala badagokio, ordezkarien edo baimenduena ere.
-
CECABANKek pentsio-funtsen gordailu-kudeaketatik eta GESINCAk ABANCAko Langileen Pentsio-Planaren funtzio aktuarialaren titulartasuna gauzatzetik eratorritako arrazoiengatik, pentsio-planen arloan aplikagarria den araudian ezarritako betebeharren arabera, ABANCA Vida y Pensionesak erakunde horiei jakinarazten dizkie kontratatzaileen eta produktuaren edo zerbitzuaren identifikazio-datuak (izen-abizenak edo izen soziala; identifikazio-agiriaren mota eta zenbakia; ordainketa- eta finantza-informazioa; kontratatutako produktuaren edo zerbitzuaren numerazio mota; kontratatutako produktuaren edo zerbitzuaren eta parte-hartzailearen arteko harremanaren alta- eta baja-data) bai eta gainerako titularren, benetako titularren eta, hala badagokio, ordezkarien edo baimenduena ere.
-
Enpleguko pentsio-planen kasuan, non erakunde enplegatzaileak sustatzailearen rola duen, araudi aplikagarriak ere hala eskatzen digulako, beharrezkoa izango da zure datuak erakunde enplegatzaile horri jakinaraztea, langilearen izenean egiten dituen ekarpenak eta ekarpenen egiaztapena egiteko, kontratatutako produktuari edo zerbitzuari lotutako finantza-informazioa bidaliz, izen komertziala alde batera utzita, bai eta kontratugileen eta produktuaren edo zerbitzuaren identifikazio-datuak ere (izen-abizenak edo izen soziala; identifikazio-agiriaren mota eta zenbakia; ordainketa- eta finantza-informazioa; kontratatutako produktuaren edo zerbitzuaren numerazio mota; kontratatutako kontu edo gordailuaren eta parte-hartzailearen arteko harremanaren alta- eta baja-data) bai eta gainerako titularren, benetako titularren eta, hala badagokio, ordezkarien edo baimendunena ere.
Aipatutako araudiak ezarritako betebeharrak betetzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (alde batera utzi gabe datu pertsonalak minimizatzeko printzipioaren aplikazioa, azpiatal horretan bertan jasotakoaren arabera) : i) Identifikazio- eta harreman-datuak; ii) Kontratatutako aseguruen eta pentsio-planen datuak; iii) Jazotako gertakizunen datuak; iv) Polizaren estaldura duten hirugarren pertsonen datuak (adibidez, senideak edo langileak); v) Egoera pertsonalari, familiarrari eta sozialari buruzko datuak; vi) Datu soziodemografikoak; vii) Datu akademikoak eta profesionalak; viii) Enplegu-datuak; ix) Merkataritza-jardueraren datuak; x) Finantza-datuak; eta xi) Transakzioei buruzko datuak.
3.3. ABANCA Vida y Pensionesen interes legitimoan oinarritutako tratamenduak
Atal honetan, ABANCA Vida y Pensionesen interes legitimoak asetzea oinarri juridiko duten zure datu pertsonalen tratamenduak aipatuko ditugu, betiere zure interes edo oinarrizko eskubide eta askatasun propioak gailentzen ez badira interes legitimo horien gainetik.
Horregatik, 3.3 azpiatal honetan deskribatutako tratamenduak egin aurretik, zure eskubideen eta ABANCA Vida y Pensionesen interes legitimoaren arteko haztapena egin dugu, eta ondorioztatu dugu azken hori nagusitzen dela. Gure DBOrekin harremanetan jarrita egin dugun haztapen-analisia kontsulta dezakezu. Horretarako erabili helbide elektroniko hau: privacidad@abanca.com.
3.3.1. Iruzurra prebenitzea
Era berean, ABANCA Vida y Pensionesen interes legitimoa da gure produktuak edo zerbitzuak kontratatu eta erabiltzean iruzurrak saihestea (adibidez, identitatea ordeztea edo pasahitzak lapurtzea), horrek kalte egin baitiezazuke zuri, hirugarrenei eta/edo ABANCA Vida y Pensionesi. Horregatik, eta iruzurra prebenitzeko (i) produktu eta zerbitzuak kontratatzeko gure prozesuetan eta (ii) produktu horiek hornitzean eta/edo kontratatutako zerbitzuak gauzatzean, zure datu pertsonalak tratatzeko eragiketa hauek egin ahal izango ditugu:
- Jarduera anormalei buruzko elkarrekiko kontsulta ABANCAren Talde Ekonomikoko enpresen artean.
- Aurkezten dizkiguzun dokumentuen zehaztasuna eta egiazkotasuna egiaztatzea, adibidez, CSV kodearen bidez (egiaztapen-kode segurua) edo CEA kodearen bidez (Benetakotasun-Kode Elektronikoa), zergen eta lan-bizitzaren aitorpenen kopia digitalen kasuan.
Gure produktuak eta zerbitzuak kontratatzeko prozesuetan, bai eta produktu horien horniduran eta/edo kontratatutako zerbitzuen erabileran ere, iruzurra prebenitzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2 azpiatalean ("Datu kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (2.2 azpiatal horretan bertan adierazitakoaren arabera datu pertsonalak minimizatzeko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe): i) Identifikazio eta harremanetarako datuak; ii) Datu soziodemografikoak; iii) Enplegu-datuak; eta iv) Finantza-datuak.
3.3.2. Profil komertzialak egitea, profil horiei egokitutako publizitate-informazioa eskaini ahal izateko, kontratatutakoen antzeko produktu eta zerbitzuei buruz
ABANCA Vida y Pensionesen, gure barne-iturrietatik lortutako zure datu pertsonalak erabiltzen ditugu (hau da, zuk emandako datuak edo ABANCA Vida y Pensionesen bertan sortutakoak, gurekin kontratatu dituzun produktu eta zerbitzuen kudeaketan), zure profil komertziala egiteko, eta profil hori erabiltzen dugu, kontratatuta dituzun antzeko produktuei eta zerbitzuei buruzko publizitate-informazioa eman ahal izateko. Helburu horretarako, berariaz horretarako baimena eman badiguzu soilik erabiliko ditugu kanpoko iturrietatik lortutako datuak, Pribatutasun Politika honen 3.4.6 azpiatalean aurreikusitakoaren arabera, edo, bestela, datu horiek tratatzeko legez aurreikusitako beste oinarri juridikoren bat badugu.
Jarraian, zure profil komertziala nola osatzen eta erabiltzen dugun azalduko dizugu, adierazitako helburuarekin:
Zure profil komertziala egiteko zure datu pertsonalen tratamenduaren helburua da zure beharrak, interesak eta lehentasunak ezagutzea, eta egiten dizkizugun produktu eta zerbitzuen eskaintzak pertsonalizatzea, behar, interes eta lehentasun horietara egokitzen diren eskaintzak soilik jaso ditzazun.
ABANCA Vida y Pensionesen helburua da eraginkorragoa izatea, publizitatearen bidez gure bezeroengan eragiteko, edo, beste era batera esanda, gure merkataritza-kanpainen errendimendua maximizatzeko.
Tratamendu honetan, zure datu pertsonalak erabiltzen dira zure lehentasun pertsonalak, egoera ekonomikoa, interesak eta portaera aztertzeko eta iragartzeko. Horretarako, profilaketa-arau oinarrizkoak (hau da, segmentazio sinpleak, adibidez, adin-tarte jakin batean dauden edo bizilekua eskualde jakin batean duten bezeroak) eta teknika aurreratuak erabiltzen dira, hala nola Machine Learning-eko algoritmo matematikoak, gainbegiratutakoak eta gainbegiratu gabekoak eta segmentazio aurreratuak.
Profil komertzial hori egiteko, Pribatutasun Politika honen 2.2 azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (2.2 azpiatal horretan bertan adierazitakoaren arabera datu pertsonalak minimizatzeko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe). Identifikazio eta harremanetarako datuak; Egoera pertsonal, familiar eta sozialei buruzko datuak; Enplegu-datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-kaudimenari buruzkoak; Finantza-datuak; eta Transakzioei buruzko datuak. Gorago adierazitakoarekin bat etorriz, datu horiek ez dituzte barne hartuko kanpoko iturrietatik lortzen ditugun datuak, salbu eta horretarako zure berariazko baimena badugu, Pribatutasun Politika honen 3.4.6 azpiatalean aurreikusitakoaren arabera, edo, bestela, datu horiek tratatzeko legez aurreikusitako beste oinarri juridikoren bat badugu.
Erabilitako datuak merkataritza-profila egin edo berrikusi aurreko bi urteetakoak izan daitezke.
Profil komertziala egiteko zure datuak tratatzearen aurka egin dezakezu edonoiz, sacvidaypensiones@abancaseguros.com helbide elektronikoaren bidez, edo, bestela, gure Bezeroaren Arretarako Zerbitzura jo dezakezu, posta arrunteko helbide honetan: La Marina etorbidea 1, 3 15001, A Coruña; edo helbide elektroniko honetan: sacvidaypensiones@abancaseguros.com.
Zure profil komertziala egitearen azken ondorioa da, bezero gisa, zure behar, interes eta lehentasunetarako egokia den gure produktu eta zerbitzuei buruzko publizitate-informazioa baino ez duzula jasoko. Hau da, profil hau adierazitako helbururako baino ez da erabiltzen, eta, beraz, ez du balio produktu edo zerbitzurik ukatzeko.
3.3.3. Kontratatutakoen antzeko produktu eta zerbitzuei buruzko publizitate-informazioa eskaintzea
ABANCA Vida y Pensionesek bere produktuak eta zerbitzuak sustatzeko interes legitimoa duenez, zure datu pertsonalak trata ditzakegu ABANCA Vida y Pensionesekin kontratatuta dituzun produktu eta zerbitzuen antzeko produktu eta zerbitzuei buruzko publizitate-informazioa bidaltzeko.
Zure datuak merkatu zuzenerako tratatu baino lehen, gure barne-erregistroak kontsultatzeaz gain, tratamendu horren aurka ez zaudela ziurtatzeko, Robinson Zerrenda kontsultatuko dugu, publizitatea baztertzeko inongo datu-basetan ez zaudela ziurtatzeko.
Publizitate-informazio hori generikoa edo pertsonalizatua izan daiteke, hau da, zure profil komertzialaren araberakoa, aurreko 3.3.2 azpiatalean (profilak egitea barne-iturriak erabiliz) azaldutako terminoetan edo, horretarako baimena ematen badiguzu, hurrengo 3.4.6 azpiatalean (profilak egitea kanpo-iturriak erabiliz) deskribatutako terminoetan.
Publizitate-informazio hori bidaltzearen aurka egin dezakezu edonoiz helbide elektroniko honetan: sacvidaypensiones@abancaseguros.com, edo Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan edo une bakoitzean eskaintzen diren bitartekoen bidez.
Besterik adierazi ezean, informazio hori bide hauen bitartez bidali ahal izango zaizu:
- Posta arrunta;
- Posta elektronikoa eta sare sozialak;
- Edozein motatako mezuak mugikorrean;
- ABANCA Vida y Pensionesen aplikazioak;
- Telefono deiak.
ABANCA Vida y Pensionesekin kontratatuta dituzun antzeko produktu eta zerbitzuei buruzko publizitate-informazioa bidaltzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2 azpiatalean ("Datu kategoriak”) zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (2.2 azpiatal horretan bertan adierazitakoaren arabera datu pertsonalak minimizatzeko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe): Identifikazio eta harremanetarako datuak.
3.3.4. Kontratatuta dituzun gure produktu eta zerbitzuei buruzko gogobetetasun inkestak egitea
ABANCA Vida y Pensionesek kontratatutako produktu eta zerbitzuen gogobetetasun maila eta kalitatea neurtzeko interes legitimoa duenez, zure datu pertsonalak trata ditzakegu ABANCA Vida y Pensionesekin kontratatuta dituzun produktu eta zerbitzuei buruzko gogobetetasun inkestak egiteko.. Besterik adierazi ezean, inkesta horiek bide hauen bitartez bidali ahal izango dizkizugu:
- Posta arrunta;
- Posta elektronikoa eta sare sozialak;
- Edozein motatako mezuak mugikorrean;
- ABANCA Vida y Pensionesen aplikazioak;
- Telefono deiak.
ABANCA Vida y Pensionesekin kontratatuta dituzun produktu eta zerbitzuen gogobetetasun maila eta kalitatea neurtzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2 azpiatalean ("Datu kategoriak”) zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (2.2 azpiatal horretan bertan adierazitakoaren arabera datu pertsonalak minimizatzeko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe): Identifikazio eta harremanetarako datuak; eta Kontratatuta dituzun aseguru eta pentsio-planei buruzko datuak.
3.4. Zure baimenean oinarritutako tratamenduak
Azpiatal honetan, zure datu pertsonalen tratamenduak aipatuko ditugu, aldez aurretik baimena eskatu eta lortu badugu soilik egingo ditugunak.
Jarraian deskribatzen diren tratamenduen oinarri juridikoa, beraz, tratamendu bakoitza egiteko eman diguzun baimenean datza.
Gogorarazten dizugu baimen hori ezeztagarria dela, hau da, nahi duzunean kendu ahal izango duzula eta, orduan, ABANCA Vida y Pensionesek dagokion tratamendua egiteari utziko diola. Hala ere, baimena kentzeak ez du atzeraeraginik izango, eta, beraz, ez du eraginik izango aldez aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunean. Eman diguzun baimena ezeztatzeko edo kentzeko, gure Bezeroen Arretarako Zerbitzura jo dezakezu, posta helbide honetara: La Marina etorbidea 1, 3 15001, A Coruña; edo helbide elektroniko honetan: sacvidaypensiones@abancaseguros.com.
Honako hauek dira zure baimena eskatu eta lortu dugunean egin ditzakegun zure datu pertsonalen tratamenduak:
3.4.1. Zure profilarekin bat datorren publizitate-informazioa eskaintzea ABANCAko Talde Ekonomikoko gainerako enpresen eta kolaboratzaileen produktu eta zerbitzuei buruz
Zure datu pertsonalak tratatuko ditugu, edozein bitarteko erabiliz (posta arrunta, telefonoa, edozein motatako mugikorreko mezuak -SMS edo push mezuak-, posta elektronikoa, sare sozialak edo gure aplikazioak), zure profil komertzialera egokitutako informazioa eskaintzeko (hau da, zure interesetara, premietara eta lehentasunetara egokitutakoa, Pribatutasun Politika honen 3.3.2. azpiatalean zehaztutakoaren arabera) ABANCAren Talde Ekonomikoko (ABANCA Vida y Pensiones talde horren kide da) nahiz ABANCA Vida y Pensionesen hirugarren kolaboratzaileen produktu eta zerbitzuei buruz.
ABANCAko Talde Ekonomikoko enpresen jarduera-sektoreak hauek dira: finantzarioa, soziala, aseguruak, higiezinak, higiezinen inbertsioak, prestakuntza, marketina eta aholkularitza-zerbitzuak. Une bakoitzean ABANCAren Talde Ekonomikoa osatzen duten sozietateen zerrenda osoa eskura dezakezu hemen sakatuta.
ABANCA Vida y Pensionesen hirugarren kolaboratzaileak ABANCA Vida y Pensionsekin merkataritza-lankidetzarako hitzarmenak dituzten enpresak dira, eta produktu edo zerbitzu hauek eskaintzen dituzte: finantza-, aseguru- eta aisialdi-zerbitzuak, elikagaiak, etxetresna elektrikoak, altzariak, ibilgailuak, oinetakoak, ehungintza, optikak edo kontsumo pertsonaleko zerbitzu eta produktuak.
ABANCAko Talde Ekonomikoko gainerako enpresen eta hirugarren kolaboratzaileen produktu eta zerbitzuei buruzko publizitate-informazioa emateko, Pribatutasun Politika honen 2.2 azpiatalean ("Datu kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (2.2 azpiatal horretan bertan adierazitakoaren arabera datu pertsonalak minimizatzeko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe): Identifikazio eta harremanetarako datuak; Datu pertsonalen gainerako kategorien azterketa eta tratamendutik ondorioztatutako datuak (batez ere profil komertziala, Pribatutasun Politika honen 3.3.2 azpiatalean deskribatzen diren profilaketa-teknika oinarrizko nahiz aurreratuekin egindakoak).
3.4.2. Zure datuak ABANCAren Talde Ekonomikoko beste enpresa batzuei lagatzea, zurekin kontratatzeko prozesuak errazteko
Zure datu pertsonalak aurreko 3.4.1 azpiatalean aipatutako ABANCAren Talde Ekonomikoko beste enpresa batzuekin partekatuko ditugu, analisia errazteko eta arintzeko (baita aseguruen kasuan aseguratutako arriskua, edo kreditu-arriskuarena ere, finantzaketa-eragiketen kasuan), bai eta datuen hartzailea den ABANCAren Talde Ekonomikoko enpresari eskatu diozun kontratu edo aurrekontratu bat formalizatzeko ere; edo, bestela, dagokion ABANCAren Talde Ekonomikoko enpresa batekin duzun kontratuaren edo aurrekontratuaren kudeaketa eta exekuzioa errazteko eta arintzeko.
3.4.2 azpiatal honetan aurreikusitakoaren arabera ABANCA Vida y Pensionesek ABANCAren Talde Ekonomikoko beste enpresa batzuekin partekatu ahal izango dituen datu pertsonalak honako Pribatutasun Politika honen 2.2 azpiatalean ("Datu kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (2.2 azpiatal horretan bertan adierazitakoaren arabera datu pertsonalak minimizatzeko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe): Identifikazio eta harremanetarako datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-kaudimenari buruzko datuak; Transakzioei buruzko datuak; Datu pertsonalen gainerako kategorien azterketa eta tratamendutik ondorioztatutako datuak (batez ere profil komertziala, Pribatutasun Politika honen 3.3.2 azpiatalean deskribatzen diren profilaketa-teknika oinarrizko nahiz aurreratuekin egindakoak).
3.4.3. Zure datuak ABANCA Vida y Pensionesen kolaboratzaileei lagatzea zurekin kontratatzeko prozesuak errazteko
Zure datu pertsonalak aurreko 3.4.1 azpiatalean aipatutako ABANCA Vida y Pensionesen kolaboratzaileekin partekatuko ditugu, analisia errazteko eta arintzeko (baita aseguruen kasuan aseguratutako arriskua, edo kreditu-arriskuarena ere, finantzaketa-eragiketen kasuan), bai eta datuen hartzailea den ABANCA Vida y Pensionesen kolaboratzaileari eskatu diozun kontratu edo aurrekontratu bat formalizatzeko ere; edo, bestela, dagokion ABANCA Vida y Pensionesen kolaboratzailearekin duzun kontratuaren edo aurrekontratuaren kudeaketa eta exekuzioa errazteko eta arintzeko.
3.4.3 azpiatal honetan aurreikusitakoaren arabera ABANCA Vida y Pensionesek kolaboratzaileekin partekatu ahal izango dituen datu pertsonalak honako Pribatutasun Politika honen 2.2 azpiatalean ("Datu kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (2.2 azpiatal horretan bertan adierazitakoaren arabera datu pertsonalak minimizatzeko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe): Identifikazio eta harremanetarako datuak; Datu ekonomikoak eta ondare kaudimenari buruzko datuak; Transakzioei buruzko datuak; Datu pertsonalen gainerako kategorien azterketa eta tratamendutik ondorioztatutako datuak (batez ere profil komertziala, Pribatutasun Politika honen 3.3.2 azpiatalean deskribatzen diren profilaketa-teknika oinarrizko nahiz aurreratuekin egindakoak).
3.4.4. Zure datuak ABANCAren Talde Ekonomikoko beste enpresa batzuei lagatzea, produktuei eta zerbitzuei buruzko zure profilaren araberako publizitate-informazioa eman diezazuten
Aurreko 3.4.1 azpiatalean aipatutako ABANCAren Talde Ekonomikoko beste enpresa batzuekin partekatuko ditugu zure datu pertsonalak, enpresa horiek zure profil komertziala eta aseguru-arriskuko profila egin edo eguneratu ditzaten, baita, hala badagokio, kreditu-arriskuko profila ere, eta, profil horiek erabiliz, datu horietara egokitutako informazioa prestatu ahal izan dezaten (hau da, zure interesetara, premietara, lehentasunetara, aurrezteko gaitasunera eta kreditu-gaitasunera egokitutakoa), unean-unean merkaturatzen dituzten produktu eta zerbitzu horiei buruz; eta enpresa horiek informazio hori zuzenean helaraz diezazuten edozein bitartekoren bidez (posta elektronikoa, SMS mezua edo komunikazio elektronikorako antzeko beste edozein bide erabiliz).
Zure profil komertziala egiteko edo eguneratzeko, ABANCAren Talde Ekonomikoko enpresek profilatzeko oinarrizko teknikak eta teknika aurreratuak erabili ahal izango dituzte, Pribatutasun Politika honen 3.3.2 azpiatalean deskribatzen direnak bezalakoak. Horrez gain, eta zure profil komertziala egiteko edo eguneratzeko, enpresa horiek jarduten duten sektoreko edo sektoreetako fitxategi legitimoak kontsultatu ahal izango dituzte (adibidez, aseguruen sektoreko arriskuak hautatu eta tarifikatzeko fitxategi komunak).
3.4.4 azpiatal honetan aurreikusitakoaren arabera ABANCA Vida y Pensionesek bere Talde Ekonomikoko enpresekin partekatu ahal izango dituen datu pertsonalak honako Pribatutasun Politika honen 2.2 azpiatalean ("Datu kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (2.2 azpiatal horretan bertan adierazitakoaren arabera datu pertsonalak minimizatzeko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe): Identifikazio eta harremanetarako datuak; Datu ekonomikoak eta ondare kaudimenari buruzko datuak; Transakzioei buruzko datuak; Datu pertsonalen gainerako kategorien azterketa eta tratamendutik ondorioztatutako datuak (batez ere profil komertziala, Pribatutasun Politika honen 3.3.2 azpiatalean deskribatzen diren profilaketa-teknika oinarrizko nahiz aurreratuekin egindakoak).
3.4.5. Zure datuak ABANCA Vida y Pensionesen kolaboratzaileei lagatzea, produktuei eta zerbitzuei buruzko zure profilaren araberako publizitate-informazioa eman diezazuten
Aurreko 3.4.1 azpiatalean aipatutako ABANCA Vida y Pensiones kolaboratzaileekin partekatuko ditugu zure datu pertsonalak, zure profil komertziala eta aseguru-arriskuko profila egin edo eguneratu ditzaten, baita, hala badagokio, kreditu-arriskuko profila ere, eta, profil horiek erabiliz, datu horietara egokitutako informazioa prestatu ahal izan dezaten (hau da, zure interesetara, premietara, lehentasunetara, aurrezteko gaitasunera eta kreditu-gaitasunera egokitutakoa), unean-unean merkaturatzen dituzten produktu eta zerbitzu horiei buruz; eta kolaboratzaile horiek informazio hori zuzenean helaraz diezazuten edozein bitartekoren bidez (posta elektronikoa, SMS mezua edo komunikazio elektronikorako antzeko beste edozein bide erabiliz).
Zure profil komertziala egiteko edo eguneratzeko, ABANCA Vida y Pensionesen kolaboratzailek profilatzeko oinarrizko teknikak eta teknika aurreratuak erabili ahal izango dituzte, Pribatutasun Politika honen 3.3.2 azpiatalean deskribatzen direnak bezalakoak. Horrez gain, eta zure profil komertziala egiteko edo eguneratzeko, kolaboratzaile horiek jarduten duten sektoreko edo sektoreetako fitxategi legitimoak kontsultatu ahal izango dituzte (adibidez, aseguruen sektoreko arriskuak hautatu eta tarifikatzeko fitxategi komunak).
3.4.5 azpiatal honetan aurreikusitakoaren arabera ABANCA Vida y Pensionesek kolaboratzaileekin partekatu ahal izango dituen datu pertsonalak honako Pribatutasun Politika honen 2.2 azpiatalean ("Datu kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (2.2 azpiatal horretan bertan adierazitakoaren arabera datu pertsonalak minimizatzeko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe): Identifikazio eta harremanetarako datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-kaudimenari buruzko datuak; Transakzioei buruzko datuak; Datu pertsonalen gainerako kategorien azterketa eta tratamendutik ondorioztatutako datuak (batez ere profil komertziala, Pribatutasun Politika honen 3.3.2 azpiatalean deskribatzen diren profilaketa-teknika oinarrizko nahiz aurreratuekin egindakoak).
3.4.6. Zure profil komertziala egitea kanpoko iturriak erabiliz
Zuri buruzko informazioa aberastuko dugu gure barne-iturrien bidez (hau da, zuk emandako informazioa edo ABANCA Vida y Pensionesek berak gurekin kontratatu dituzun produktuak eta zerbitzuak kudeatzearen ondorioz sortutakoa) kanpoko hainbat iturritatik lortutako zuri buruzko beste datu batzuekin, hala nola, erregistro publikoak (adibidez, Jabetza Erregistroa, Merkataritza Erregistroa, Espainiako Estatistika Institutua eta Katastroa); publikoki eskuragarri dauden iturriak (adibidez, elkargo profesionaletako kideen zerrenda publikoak, egunkari eta aldizkari ofizialak, komunikabide sozialak eta sare sozial irekiak); zure merkataritza-profila eta aseguru-arriskuaren profila egiteko zure datu pertsonalak lagatzeko baimena eman diguzun ABANCAren Talde Ekonomikoko enpresak; geomarketineko tresnak eta datu baseak; hirugarrenen aplikazio eta webguneetako nabigazio-datuak, nabigatzeko erabiltzen dituzun gailuetan cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzea onartzen baduzu; bai eta aseguruen sektoreko ohiko fitxategiak ere (adibidez, arriskuak hautatu eta tarifikatzeko fitxategiak eta azterlan tekniko eta estatistiko-akturialak egiteko fitxategiak). Hori guztia zuri buruzko profil komertziala egiteko, Pribatutasun Politika honen 3.3.2. Azpiataletan aipatutako barne-iturriak soilik erabiliz egindakoa baino osatuago eta sakonagoa; horri esker, gure produktu eta zerbitzuekin lotuta zuzentzen dizkizugun eskaintzak modu zehatzagoan pertsonalizatu ahal izango ditugu. Izan ere, kanpoko iturriekin aberastutako zuri buruzko informazioarekin, eta informazio horri profilatzeko teknikak aplikatuz, 3.3.3. azpiataletan deskribatutakoaren arabera, zehaztasun handiagoz egokitu edo aukeratu ahal izango ditugu zure ezaugarrietara hobekien egokitzen diren ABANCA Vida y Pensionesen produktu eta zerbitzuen eskaintzak, eta, beraz, zure interes, aseguru-premia, lehentasun, aurrezteko ahalmen eta kreditu-ahalmenarekin bat datozenak; halaber, 3.4.1 azpiatalean aipatutako zure baimena lortu badugu, ABANCAren Talde Ekonomikoko gainerako enpresen edo kolaboratzaileen eskaintza egokienak aukeratu ahal izango ditugu zuretzat, beraz, zure interes, finantza- edo aseguru-premia, lehentasun, aurrezteko ahalmen eta kreditu-ahalmenaren araberakoak.
Zure profil komertziala egiteko kanpoko iturrien bidez aberastutako zuri buruzko datuak erabiltzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2 azpiatalean ("Datu kategoriak") zehaztutako kategoria hauetako datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (2.2 azpiatal horretan bertan adierazitakoaren arabera datu pertsonalak minimizatzeko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe).Identifikazio eta harremanetarako datuak; Egoera pertsonal, familiar eta soziala; Datu soziodemografikoak; Enplegu-datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-kaudimenari buruzkoak; Datu finantzarioak; Transakzioei buruzko datuak; eta Online eta aplikazioko nabigazio eta portaerari buruzko datuak.
Erabilitako datuak azken bi urteetakoak izan daitezke.
3.4.7. Zure datu pertsonalen tratamenduari eustea harremana amaitu ondoren eskabide berri bat kudeatzeko
Zure datu pertsonalak gordeko ditugu zurekin dugun harremana amaitu ondoren, gehienez 5 urtez, egin ditzakezun produktu edo zerbitzuen eskaera berriak kudeatzeko.
Helburu horretarako Pribatutasun Politika honen 2.2 azpiatalean ("Datu kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (2.2 azpiatal horretan bertan adierazitakoaren arabera datu pertsonalak minimizatzeko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe). Identifikazio eta harremanetarako datuak; Egoera pertsonal, familiar eta sozialei buruzko datuak; Datu soziodemografikoak; Datu akademikoak eta profeionalak; Enplegu-datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-kaudimenari buruzkoak; eta Finantza-datuak.
3.4.8. Gure harremana amaitu ondoren, zure datu pertsonalen tratamenduari eustea, ABANCA Vida y Pensionesen produktu eta zerbitzuei buruzko zure profilaren araberako publizitate-informazioa bidaltzen jarraitzeko
Zure datu pertsonalak gordeko ditugu, zurekin dugun harremana amaitu eta gehienez 5 urtez, edozein bitarteko erabiliz (posta arrunta, telefonoa, edozein motatako mugikorreko mezuak -SMS edo push mezuak-, posta elektronikoa, sare sozialak edo gure aplikazioak), zure profil komertzialera egokitutako publizitate-informazioa bidali ahal izateko (hau da, zure interesetara, premietara eta lehentasunetara egokitutakoa, Pribatutasun Politika honen 3.3.3. azpiatalean zehaztutakoaren arabera) ABANCA Vida y Pensionesen produktu eta zerbitzu propioei buruz.
Adierazitako ondorioetarako, Pribatutasun Politika honen 2.2 azpiatalean ("Datu kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (2.2 azpiatal horretan bertan adierazitakoaren arabera datu pertsonalak minimizatzeko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe): Identifikazio eta harremanetarako datuak; Datu pertsonalen gainerako kategorien azterketa eta tratamendutik ondorioztatutako datuak.
3.4.9. Gure harremana amaitu ondoren, zure datu pertsonalen tratamenduari eustea, ABANCAren Talde Ekonomikoko gainerako enpresen eta kolaboratzaileen produktu eta zerbitzuei buruzko zure profilaren araberako publizitate-informazioa bidaltzen jarraitzeko
Zure datu pertsonalak gordeko ditugu, zurekin dugun harremana amaitu eta gehienez 5 urtez, edozein bitarteko erabiliz (posta arrunta, telefonoa, edozein motatako mugikorreko mezuak -SMS edo push mezuak-, posta elektronikoa, sare sozialak edo gure aplikazioak), zure profil komertzialera egokitutako informazioa bidali ahal izateko (hau da, zure interesetara, premietara eta lehentasunetara egokitutakoa, Pribatutasun Politika honen 3.3.2. azpiatalean zehaztutakoaren arabera) Pribatutasun Politika honen 3.4.1 azpiatalean zehaztutako ABANCAren Talde Ekonomikoko nahiz ABANCA Vida y Pensionesen hirugarren kolaboratzaileen produktu eta zerbitzuei buruz.
Adierazitako ondorioetarako, Pribatutasun Politika honen 2.2 atalean ("Datu kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (atal horretan bertan adierazitakoaren arabera datu pertsonalak minimizatzeko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe): Identifikazio eta harremanetarako datuak; Datu pertsonalen gainerako kategorien azterketa eta tratamendutik ondorioztatutako datuak.
4. Norekin partekatzen ditugu zure datuak?
Zure datu pertsonalak hirugarrenekin partekatuko ditugu soilik baimena eman diguzunean edo datuen komunikazio hori babesten duen beste oinarri juridiko bat dagoenean. Horrela, ABANCA Vida y Pensionesek egindako datu-tratamenduek, zinak Pribatutasun Politika honetan deskribatzen diren, berekin ekar dezakete zure datuak honako hartzaile hauei jakinaraztea:
-
Aseguruen sektoreko fitxategi komunei eta Erregistro publikoei (adibidez, arriskuak hautatu eta tarifatzeko fitxategiak eta azterlan teknikoak eta estatistiko-aktuarialak egiteko fitxategiak), baita heriotza-estaldura duten Aseguruen Erregistroari ere, baldin eta beharrezkoa bada dagozkion bermeak inskribatzea edo, beharrezkoa bada, ABANCA Vida y Pensionesek erregistro horietan dagokion bermeen xede izango den produktuari buruz dagoen informazioa kontsultatzea.
-
Erakunde publikoei, hala nola Kontabilitate eta Kontu Auditoretzako Institutuari edo Aseguruen Konpentsazio Partzuergoari, baldin eta indarrean dagoen araudiak edo ABANCA Vida y Pensionesek dagokion erakundearekin sinatutako hitzarmen batek hala zehazten badute.
-
Berraseguru- edo koaseguru-erakunde pribatuei, koaseguruen eta berraseguruen polizan jasotako estaldurak kudeatzeaz arduratzen direnei, haiek beren gain hartutako arriskuei dagokienez.
-
Pentsio-funtsen gordailuen kudeaketaz arduratzen den erakundeari (CCECABANK) eta ABANCAko Langileen Pentsio-Planaren funtzio aktuarialaren titulartasuna duen erakundeari (GESINCA), pentsio-planen arloan aplikagarria den araudian ezarritako betebeharren arabera, ABANCA Vida y Pensionesek zure datuak jakinarazten dizkie zure pentsio-planen kontratatzioa eta kudeaketa kudeatzeko. Erakunde horiek euren izenean eta erantzukizunez tratatuko dituzte zure datu pertsonalak, ezarritako legezko betebeharren arabera, eta kudeaketak irauten duen bitartean emango da horien berri.
-
ABANCAren Talde Ekonomikoko enpresei eta enpresa kolaboratzaileei, aldez aurretik zure baimena jasota, eta betiere zure kontratazio-prozesuak arintzeko eta zure profilarekin bat datozen publizitate-ekintzak egin ahal izateko.
Une bakoitzean ABANCAren Talde Ekonomikoa osatzen duten sozietateen zerrenda osoa eskura dezakezu hemen sakatuta.
-
Zerbitzu hornitzaileak. Komunikazio horien helburua hirugarren horiek, tratamenduaren arduradun izenekoak, ABANCA Vida y Pensionesen izenean zerbitzu jakin batzuk kudeatzea izango da. Zure datu pertsonalak gure izenean eta gure kontura tratatuko dituzte, gure jarraibideak betez uneoro. Inola ere ezingo dituzte zure datuak tratatu euren helburu propioetarako.
ABANCA Vida y Pensionesek zerbitzu-hornitzaileak hautatzeko irizpide zorrotzak jarraitzen ditu, eta horietako bakoitzarekin dagokion tratamendu-arduradunaren kontratua sinatzen dugu. Kontratu horretan datuen konfidentzialtasuna, segurtasuna eta tratamendua ezartzen dira, une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera.
Hirugarren horiek hainbat jarduera-sektore izan ditzakete. Une bakoitzean zure datuak ABANCA Vida y Pensionesen kontura trata ditzaketen enpresa kategorien zerrenda eskura dezakezu hemen sakatuta.
- Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiari eta Europako kontrol-erakundeei, araudiak gainbegiratze-agintaritza nazional edo europar gisa esleitzen dizkien funtzioak betetzeko; zure datuak erakunde hauei komunikatzearen helburua da aseguru-etxeen eta pentsio-funtsen kudeatzaileen jarduera gainbegiratzea.
-
Erakunde Aseguratzaile eta Berraseguratzaileen Espainiako Batasunari, UNESPAri, sektorearen autorregulazio-betebeharrak betetzeko, bai eta dagozkion datuak jakinarazteko ere, UNESPA erakunde horrek kudeatzen dituen informazio-fitxategi komunen titularra den kasuetan, bai eta, UNESPA eta ABANCA Vida y Pensionesen artean adostutako hitzarmenen arabera, azken honek bezeroak identifikatzeko datuak jakinarazteko betebeharra duenean, datu hauek izan daitezke: polizaren hartzailearen identifikazioa, merkaturatutako polizetan jasotako datuak eta ABANCA Vida y Pesnionesen aurrean egindako aseguru-erreklamazioetan jasotako datuak.
-
SEPBLACi eta kapitalak zuritzea eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko eskumena duten gainerako agintaritzei. Jakinarazpen horien helburua izango da arlo horri aplikatu beharreko araudia betetzea.
-
Kreditu-informazioko sistemak edo diruzko betebeharrak ez betetzeari buruzko fitxategiak kudeatzen dituzten erakundeei (adibidez, BADEXCUG edo ASNEF). Komunikazio horien helburua da legeak eskatutako baldintzak betetzen dituzten zorren berri ematea, zure eskubideak adierazi ondoren.
-
AEATi eta eskumena duten beste zerga-administrazio batzuei, aplikatzekoa den zerga-araudia betez.
-
Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, eskumena duten ikerketa-prozeduren esparruen-judizialak edo administratiboak- edo aplikatzekoa den araudia betez.
-
Epaile eta auzitegiei, eskumena duten prozedura judizialen esparruan edo aplikatzekoa den araudia betez.
- Bezeroaren eta Parte-hartzailearen Defendatzaileari: D.A. Defensor, S.L., ABANCA Vida y Pensionesen Bezeroaren Arretarako Zerbitzuak lehen instantzian ebatzitako aseguru-kontratu edo banakako pentsio-planetatik eratorritako kexei eta erreklamazioei bigarren auzialdian erantzuteko, ABANCA Vida y Pensionesen Bezeroaren Defentsarako Erregelamenduan aurreikusitakoaren arabera.
5. Aurreikusten al da nazioarteko datu-transferentziarik?
ABANCA Vida y Pensionesi zerbitzuak ematen dizkioten zenbait sozietate Europar Batasunetik kanpo daude, eta, beraz, nazioarteko datu-transferentziak egin behar dira. Alde horretatik, ABANCA Vida y Pensionesek bermatzen du tratamenduaren arrisku-mailara egokitzen diren segurtasun-neurriak aplikatuko direla -teknikoak, antolakuntzakoak eta legezkoak-, edozein dela ere tratamenduaren lurraldea.
Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) kanpoko herrialdeetan hirugarrenei egiten zaien edozein datu-jakinarazpenek babes-maila egokia izango du, zure datu pertsonalen tratamenduaren segurtasuna eta legitimitatea bermatzeko, indarreko araudi aplikagarrian xedatutakoaren arabera.
Nazioarteko datu-transferentziei eta aplikatutako berme-mekanismoei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ABANCA Vida y Pensionesen Datuak Babesteko Ordezkariarengana jo dezakezu, helbide elektroniko honetan: privacidad@abanca.com.
6. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
ABANCA Vida y Pensionesekin duzun kontratu edo aurrekontratu bidezko harremanak dirauen bitartean gordeko ditugu zure datu pertsonalak, Vida y Pensiones eta, horretarako baimena eman baduzu, kontratu edo aurrekontratu bidezko harremanaren ondoren gordeko dira, gehienez ere 5 urtez.
Kontratu edo aurrekontratu bidezko harremana amaitutakoan (edo, hala badagokio, 5 urteko epea igarotakoan), datuak blokeatu egingo dira aplikatu beharreko araudian xedatutakoaren arabera, eta horrek esan nahi du datuak identifikatu eta gorde egingo direla, eta neurri tekniko eta antolakuntzakoak hartuko direla tratamendua eragozteko, salbu eta erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko, edo epaile eta auzitegien, Fiskaltzaren edo administrazio publiko eskudunen esku jartzeko legezko erantzukizunen tratamenduan, haiei erantzuteko edo exijentziaren ondoriozko epeen ondorioetarako soilik. Epe horiek igarota, zure datu pertsonalak ezabatu egingo ditugu.
7. Zein dira zure eskubideak?
Datuak babesteko araudiak eskubide batzuk ematen dizkizu zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez:
- Datuak eskuratzeko eskubidea. Zer datu mota tratatzen ari garen eta egiten ari garen tratamenduaren ezaugarriak ezagutu ditzakezu.
- Datuak zuzentzeko eskubidea. Zure datuak aldatzea eska dezakezu datu horiek okerrak edo osatugabeak badira.
- Datuen eramangarritasunerako eskubidea. Tratatzen ari diren datuen kopia bat lor dezakezu erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea. Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eska dezakezu legean jasotako baldintzaren bat betetzen denean:
- Zure datu pertsonalen zehaztasunaren aurka egiten baduzu, ABANCA Vida y Pensionesek datu horien zehaztasuna egiaztatzen duen epean;
- Tratamendua legez kontrakoa bada eta datu pertsonalak ezereztearen aurka egiten baduzu;
- ABANCA Vida y Pensionesek zure datuak tratatzeko beharrik ez badu, baina zuk behar badituzu erreklamazioak egin edo defendatzeko; eta
- Zure datuak interes publikoa betetzeko edo interes legitimo bat asetzeko tratatzearen aurka egin duzunean, tratamendurako arrazoi legitimoak zure arrazoien gainetik dauden egiaztatzen den bitartean.
-
Datuak ezabatzeko eskubidea. Zure datuak ezabatzea eska dezakezu tratamendua beharrezkoa ez denean.
-
Aurka egiteko eskubidea. Zure datu pertsonalak ez tratatzeko eska dezakezu (adibidez, erakundearen produktuen merkataritza-komunikazioen bidalketa eteteko) eta tratamendu automatizatuetan soilik oinarritutako erabakien xede ez izateko. Era berean, ABANCA Vida y Pensionesen interes legitimoaren babespeko tratamenduak bertan behera uzteko eska dezakezu; kasu horretan, zure datuak tratatzeari utziko diogu, salbu eta egiaztatzen badugu tratamendurako arrazoi legitimo larriak daudela zure eskubideen gainetik, edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko.
-
Emandako baimena edozein unetan baliogabetzeko eskubidea.
- Kontrol-agintaritzan erreklamazioa jartzeko eskubidea (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia: https://www.aepd.es/Beste webgune batera birbideratuko zara).
Eskubide horietakoren bat baliatzeko, gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura jo behar duzu, posta helbide honetara: La Marina etorbidea 1, 3 15001, A Coruña; edo helbide elektroniko honetan: sacvidaypensiones@abancaseguros.com.
Ahalik eta lasterren izapidetuko dugu zure eskaera, betiere zure idazkia jaso eta hilabeteko legezko epearen barruan. Epe hori beste bi hilabetez luzatu ahal izango da, beharrezkoa izanez gero, eskaeren konplexutasunaren eta kopuruaren arabera. Azken kasu horretan, luzapenaren berri emango dizugu eskaera jaso eta hilabeteko epean, eta luzapenaren arrazoiak adieraziko dizkizugu.
8. Pribatutasun Politikaren aldaketak
Politika hau unean uneko araudien aldaketetara egokitzeko berrikusi eta eguneratuko da, bai eta ABANCA Vida y Pensionesek tratamendu berriak egiten dituenean ere. Hori dela eta, garrantzitsua da noizean behin dokumentua berrikustea.
Azken eguneraketaren data: 2022ko maiatza.