35 urte baino gutxiago dut
Zure lehenengo kontua ireki nahi baduzu, txartel bat behar baduzu edo aurrezkiak badituzu eta etekinik onena atera nahi badiezu, hemen duzu zure dirua ahalik eta erosoen kudeatzen hasteko behar duzun guztia. Clara Kontuarekin, eragiketa guztiak online egin ditzakezu, zure mugikorrean, tabletean, edo ordenagailuan!
-
Online kontua nahi dut egunerokotasunerako
Kontua, zordunketa-txartela, mugikorretik dirua kudeatzeko aplikaziorik onenetakoa.
-
Clara Kontua
Zure egunerokorako online kontu bat izango duzu, eta erabiltzaileek merkatuan hobekien baloratzen duten banka mugikorreko aplikazioa. Eta gainera, zure nomina ABANCAra ekartzen baduzu, 300€ eramango dituzu!
-
-
Nire dirua kudeatzeko app onena nahi dut
Banka mugikorreko gure aplikazioarekin, zure mugimenduak kontsultatu ahalko dituzu, transferentziak egin eta online bankako zerbitzu guztietarako sarbidea izango duzu, nahi duzun unean eta lekuan.
-
Banka mugikorra: bankua zurekin
Erabiltzaileek ondoen baloratu duten aplikazioetako bat da. Aplikazio honen bidez, egunez egun behar duzun guztia egin dezakezu, hala nola, mugimenduak kontsultatu, txartelak aktibatu edo desaktibatu, edo ordainagiriak argazki bidez ordaindu.
-
Mugikorrarekin ordaindu: Apple Pay eta Google Pay
Zure mugikorrarekin zuzenean ordain dezakezu, txartela zorrotik atera beharrik gabe eta kontaktua saihestuz, modu guztiz seguruan. Ez duzu aplikaziorik deskargatu behar: ABANCA txartelak zure smartphone-arekin sinkronizatu besterik ez duzu. Oso erraza da!
-
-
Munduko edozein lekutan dirua doan atera nahi dut
Munduko edozein kutxazainetatik dirua doan ateratzeko aukera ematen dizuten txartelak, ABANCAk komisiorik, mantentze- eta administrazio-gasturik kobratu gabe.
-
NX Tú txartela
12 eta 34 urte bitartekoa bazara eta munduan zehar bidaiatzea gustatzen bazazaizu edo, besterik gabe, komisiorik kobratuko ez dizuten kutxazainen bila joaterik nahi ez baduzu, hauxe da zure soluzioa: edonoiz eta edondon erabili ahal izango duzun txartela, hemen edo Winsconsin-en.
-
-
Nire ametsak bete nahi ditut
Bidaia, ezkontza edo kapritxo horretarako dirua izatea uste duzuna baino askoz errazagoa eta azkarragoa izan daiteke.
-
24h mailegua
Ez galdu minutu bat ere. Zure ametsetarako finantzaketa bilatzen baduzu, 24 ordutan erantzungo dizugu. Gehienez 60.000 euro behar duzunerako. Eta dena online egiten duten horietarikoa bazara, web gunearen bidez kontrata dezakezu, banketxera joan gabe.
-
-
Kezkarik gabe ikasi nahi dut
Zure unibertsitateko matrikularako edo graduondoko ikasketetarako finantzazioa, garrantzizkoa denaz ardura zaitezen.
-
ABANCA Ikasi
UIEn gradu edo graduondo bat ikasi nahi baduzu edota master, doktoretza edo espezializazio-programa bat egin nahi baduzu, ABANCAk behar duzun finantzaketa eskaintzen dizu, zehazki behar duzunari egokitua eta ordainketetan malgutasun handia eskaintzen duena. Espainiakao Ministeritzaren beka jasotzen baduzu, bekaren kobrantza aurreratzen lagunduko dizugu, interesik gabe.
-