% 4rainokoa
Júbilo zerbitzua
Zure erretiroa
Zure beharretara egokitua
% 4rainoko hobaria zure plana ekartzeagatik
Dagoeneko erretirorako aurrezten hasi bazara, zure diruarentzat onena bilatzen duzulako da; horregatik, ABANCAn badugu zuretzako moduko zerbait.
Ekarri zure pentsio-plana, eta baldintza xume batzuk betetzen badituzu, % 4ko hobaria ere eskain diezazukegu.
Júbilo, doako aholkularitza-zerbitzua zure bulegoan
Pentsio-planek abantaila asko dituzte:
- Aurreztu zure erritmoan. Aldizkako ekarpenak egin ditzakezu hilero, edo, bestela, aparteko ekarpenak egin, nahiago duzuna.
- Ordaindu zerga gutxiago hurrengo errenta-aitorpenean, zure zerga-oinarria murriztu egingo delako; horrela, epe laburrean zein luzean, bietan aurreztuko duzu.
- Jaso prestazioa aldez aurretik, langabezian bazaude edo gaixotasun larriren bat baduzu; eta, 2025etik aurrera, edozein unetan eskuratu ahal izango dituzu pentsio-planari egin dizkiozun ekarpenak, baldin eta 10 urtetik gorako antzinatasuna badute.
Eskatu hitzordua nahi duzu bulegoanBeste webgune batera birbideratuko zara, eta planifikazioan aditua den langile bat zain izango duzu, zure kasua doan eta modu pertsonalizatuan aztertzeko.
Urteko diru-sarrerak | Urteko ekarpena | Aurrezki fiskala |
---|---|---|
< 25.000€ | 1000€ | 299 € (29,90%) |
< 25.000€ | 1500€ | 431 € (28,73%) |
< 50.000€ | 1000€ | 369 € (36,90%) |
< 50.000€ | 1500€ | 554 € (36,93%) |
ABANCAren pentsio-planei buruz. Likidezia-alertak, arrisku-adierazlea, pentsio-planen ezaugarri nagusiak eta funtsezko datuen dokumentuak ABANCAren edozein bulegotan edo webgune honetan bertan kontsulta daitezke.
Cecabank S.A., Pentsio Funtsen Erakunde Gordailuzaina. ABANCA Corporación Bancaria S.A., banakoen pentsio-planak sustatzen eta merkaturatzen dituen erakundea. ABANCA Vida y Pensiones de Seguros y Reaseguros S.A., pentsio-funtsen erakunde kudeatzailea.
% 4ko sustapenari buruz. Programa baliozkoa da 2025/01/31a baino lehen beste erakunde batzuetatik ABANCAko banakako pentsio-plan jakin batzuetara egindako intsuldaketetarako. Sustapenean pentsio-plan hauek sartzen dira: ABANCA Renta Fija Mixta Conservador, ABANCA Renta Fija Mixta Moderado, ABANCA Renta Variable Mixta Decidido, ABANCA Renta Variable Mixta Dinámico eta ABANCA Renta Variable.
Eskudirutan ematen diren hobarietarako. Zerga-ondorioetarako, hobari hau kapital higigarriaren etekintzat hartuko da (PFEZa aplikatu behar zaio), eta dagokion atxikipena aplikatuko zaio, indarrean dagoen zerga-araudiarekin bat. % 4ko hobari gordina ordainduko da 50.001 € edo gehiago beste erakunde batzuetatik benetan intsuldatzeagatik eta 6 urteko iraunkortasun-konpromisoa izateagatik; % 3ko hobari gordina, 20.001 € edo gehiago intsuldatzeagatik eta 6 urteko iraunkortasun-konpromisoa izateagatik; % 2ko hobari gordina, 5.001 € edo gehiago intsuldatzegatik eta 6 urteko iraunkortasun-konpromisoa izateagatik; eta % 1eko hobari gordina, zenbateko baxuagoak intsuldatzeagatik, 5 urteko iraunkortasun-konpromisoarekin. Kasu guztietan, hobariaren muga 5.000 eurokoa da. Sustapena ez da bateragarria pentsio-planen beste sustapen batzuekin.