Zertan datza luzamendua?
Tanta hotzak (DANA) eragindako ondorio sozial eta ekonomikoak arintze aldera Gobernuak onartutako neurri bat da.
Ordainketa-betebeharrak 3 hilabetez etetean datza. Denbora horretan, kaltetuak ez du inolako interes-tasarik ordaindu beharko (ez arrunta, ez berandutzakoa), eta ez da kapitalik amortizatuko. Era berean, KOIk liberatutako abala duten maileguetarako (Errege Dekretu Legean aipatzen direnak), aldi horretan neurri hori eskatzen duten zordunei dagokienez, ez da KOIren abalaren komisiorik sortuko hartzekodunentzat.
3 hilabete horiek igarotakoan, interes arrunten sortzapena eta ordainketa berraktibatuko dira, eta, hala badagokio, berandutzearenak, eta kapital-gabealdia 9 hilabetez luzatuko da. Beraz, luzamenduaren iraupen osoa 12 hilabetekoa izango da.
Arauan zehaztutako salbuespenagatik edo KOIren denbora-tartea dela-eta epea luzatu ezin denean, indarrean dauden kuoten artean birkalkulatuko da printzipala.
Neurri horren barruan sartzen dira 2024ko azaroaren 6a baino lehen formalizatutako mailegu eta kredituak, kontuan hartu gabe ordainketak eguneratuta dituzten ala ez, eta hipoteka bermea duten ala ez.
Finantza-errentamenduko kontratuak eta zirkulatzailea finantzatzeko kontratuak ere sartzen dira.
Hipoteka-mailegu edo -kredituetarako:
- Hipoteka-mailegu edo -kredituen titularrak diren pertsonak edo enpresak, higiezina DANAk kaltetutako udalerrietan baldin badago. Enpresen kasuan, itxitako azken ekitaldian 6 milioi eurotik beherako fakturazioa izan behar dute.
Mailegu edo kreditu pertsonaletarako:
-
Kaltetutako eremuetako egoiliarrak, mailegu edo kreditu pertsonalen titularrak badira.
-
Jarduera ekonomiko nagusia kaltetutako herrietan duten autonomoak eta enpresak; jarduera horien artean daude nekazaritza-abeltzaintzako, arrantzako, itsasoko edo basogintzako ustiategiak, eta merkataritzako, industriako eta zerbitzuetako establezimenduak. Enpresen kasuan, itxitako azken ekitaldian 6 milioi eurotik beherako fakturazioa izan behar dute.
Titular bat baino gehiagoko eragiketetan, izapidetzeko eta, hala badagokio, neurria aplikatzea onartzeko, nahikoa izango da horietako bakar batek eskatzea. Kanpoan geratzen dira fidatzaileak, abal-emaileak eta zordun ez diren hipotekatzaileak. Horiek guztiek hartzekodunak zorra erreklamatu aurretik zordunaren ondarea agortzea baino ezin izango dute eskatu.
-
Hipoteka-mailegu edo -kredituetan: nahikoa izango da eskaera aurkeztea.
-
Mailegu edo kreditu pertsonaletan: kaltetutako herriren batean bizi zarela egiaztatzen duen errolda-ziurtagiri bat edo beste dokumentu bat aurkeztu beharko duzu. Autonomoen edo enpresen kasuan, itxitako azken ekitaldian 6 milioi eurotik beherako fakturazio-bolumena badute eta jarduera ekonomiko nagusia kaltetutako herrietan badago —nekazaritza-abeltzaintzako, arrantzako, itsasoko edo basogintzako ustiategiak, eta merkataritzako, industriako eta zerbitzuetako establezimenduak—, nahikoa izango da inguruabar hori egiaztatzen duen edozein agiri, edo erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztea.
Eskaeran, soldatapekoa edo autonomoa den eta jarduera ekonomikoa zein den zehaztu beharko da.
Luzamendua aplikatzeak eragiketaren epea 12 hilabetez luzatzea ekarriko du. Erakundeak, bere kabuz, eskritura publiko bihurtu ahal izango du etenduraren aitorpena, hala egin behar denean, epearen luzapena dagokion erregistroan inskribatzeko.
Mailegua edo kreditua ezin izango da ezarritako epea baino lehen suntsiarazi luzamendua indarrean dagoen bitartean.
Neurri horiek behar bezala ez aplikatzeak honako hauek ekarriko ditu:
-
Eskatzailea izango da kalte-galeren erantzulea, bai eta malgutasun-neurri horiek aplikatzeak eragindako gastuena ere, bestelako erantzukizunak egozteari kalterik egin gabe.
-
Etendako kuotak mugaeguneratutzat joko dira, luzamendua aplikatu ezean eska zitezkeen egunetik aurrera.
-
Kalte, galera eta gastuen zenbatekoa ezin da izan zordunak araua aplikatzeagatik bidegabeki lortutako onura baino txikiagoa.