Eguzki-panelak finantzatzen lagunduko dizugu
Hasi zeure energia berriztagarria sortzen eta kontsumitzen ABANCA eta Iberdrolaren Autokontsumorako Eguzki Planarekin.
Zuk energia-fakturan aurreztuko duzu, gu gainerakoaz arduratuko gara:
- Aholkularitza
- Tramitazioa
- Finantziazioa
-
Ekonomikoa da
Eguzkiarekin konektatuta % 70eraino murrizten duzu zure faktura elektrikoa.
-
% 100 ekologikoa
Ingurumena zaintzen eta babesten duzu, CO2 emisioak murriztuta.
-
Instalazio eta mantentze
Gainera, osorik muntatu eta mantentzeaz arduratzen gara. Beti prest gauzkazu 24 orduko Telefono bidezko Arreta Zerbitzuan.
-
Ez duzu galtzen sobera duzun energia
Aurreztu egiten duzu bai zure kontsumorako sortzen duzunagatik, bai produzitzen duzun eta kontsumitzen ez duzun energiarengatik, sarera isurtzen baduzu.
-
Azterketa pertsonalizatua
Bideragarritasun-azterketa pertsonalizatua eskaintzen dizugu, konpromisorik gabe, eta ordainketa 10 urtetan finantzatzeko aukera, lehen marketako ekipamenduekin neurrira egindako instalazio baterako.
-
Zure tramiteak kudeatzen ditugu
Zure instalazioaren lizentziak, baimenak eta lege-erregistroa tramitatzeaz arduratzen gara.
Egin bat autokontsumoaren aroarekin
ABANCAren eta Iberdrolaren Smart Solar-en soluzioei esker, argindarraren fakturan aurreztu ahal izango duzu, eta planeta zaindu. Balia zaitez neurrira egindako instalazio erraz eta fidagarri batez. Eta, jakina, Iberdrolaren esperientzia guzti-guztiarekin, zure lasaitasunerako.
Soluzio integral honekin ez duzu ezertaz arduratu beharrik izango, aholkularitza, eguzki-panelen finantziazioa, baimenen tramitazioa eta instalazioaren legeztapena barne hartzen baititu.
Finantziazioarekin lagunduko dizugu
-
Instalazio osoa finantzatuko dizugu*
-
Mailegua 10 urtera arte itzuli ahal izango duzu.
Eskuratu oraintxe eguzki-panelak
-
Kalkulatu aurreztuko duzuna
Guk zure etxebizitzak aurrez dezakeena kalkulatuko dugu eta zuk Iberdrolaren Smart Solar-en onura guztiak biltzen dituen proposamen zehatza jasoko duzu.
-
Sinatzea eta baliozkotzea
Iberdrolak kontratua posta elektronikora bidaliko dizu digitalki sina dezazun. Ondoren, teknikari batek instalazioa baliozkotuko du.
-
Finantziazioa eta lizentziak
ABANCAn finantziazioa aktibatuko dugu eta Iberdrolak beharrezko lizentzia eta baimenak tramitatuko ditu.
-
Hasi aurrezten
Iberdrolak panelak instalatu, eta kito: energia ekoizten eta fakturan aurrezten hasiko zara.
Oso erraz jartzen dizugu: eskatu hitzordua gure bulegoetako batean eta prozesu osoan lagunduko dizugu. Ezertaz arduratu beharrik izan ez dezazun.
Lege-informazioa
*Finantzaketa ABANCAK aldez aurretik aztertu eta onartzearen mende dago. Erakunde merkaturatzailea, IBERDROLA CLIENTES SAU. Egoitza soziala: Euskadi plaza 5, 48009 Bilbo (Bizkaia). Egoitza fiskala: Tomás Redondo kalea 1, 28033 Madril.