24h Auto-mailegua
Ziurrenik, egun batzuk hartuko dizkizu autoaren modeloa, kolorea, gehigarriak eta abar aukeratzeak. Aldiz, zure finantzaketa-eskaeraren erantzuna jasotzeko ez duzu 24 ordu baino gehiago itxaron beharko.
Izapideak % 100 online egin itzazu, segundo bat ere galdu gabe.
- Deituko dizugu? #llamada-gratis
- Kontratatu orain https://solicitudonline.abanca.com/Multicredito/es/contrat_prestamo_auto/J
Finantza ezazu zure autoa Egin itzazu kontuak
-
Zer baldintzatan?
6.000 eta 60.000 euroren artean eska dezakezu, zure ametsetako autoa erosi ahal izateko.
-
Zenbat denbora behar du?
Zure eskaera 24 ordu baino gutxiagoan erantzuteko konpromisoa hartzen dugu.
-
Online soilik!
Baldintza horiek soilik webgune honen bidez kontratatzen baduzu izango dira baliozkoak.
-
Zer da onena?
Urtebete eta zortzi urte artean izango dituzu itzultzeko.
Finantza ezazu zure autoa, 24 orduan erantzungo dizugu
24h Auto-mailegua da zure auto edo motor berriarentzako finantzaketa lortzeko modurik errazena eta azkarrena; gainera, abantaila ugari ditu. Berdin du ibilgailua berria edo erabilia den, 6.000 eurotik 60.000 eurora eska diezagukezu erosketa finantzatzeko.
Mailegua nahi duzun erritmoan itzul dezakezu; hilean zenbat ordaindu nahi duzun esan besterik ez duzu eta guk kalkuluak egingo ditugu zenbat ordainduko zenukeen jakiteko. Gehienez ere zortzi urteko epea duzu. Oso erraza!
Lor ezazu orain zure auto-mailegua hobaridun interes-tasarekin; horri esker, 6.000 eta 60.000 euro artean eska ditzakezu. Maileguak % 1,50eko irekiera-komisioa izango du (gutxienez 150€) baina ez du eragiketa formalizatzearen kostu gehigarririk izango.
Hobetu zure auto-maileguaren interes-tasa
24 orduko auto-mailegu honen interes-tasa, inolako hobaririk gabe, % 9,70eko ITN da, % 11,08tik gorako UTB (gehieneko UTB % 19,77). Zure kuota eta izango zenituzkeen interesak erakusten dizkizugu beheko taulan.
Baina tarifa hori % 3 arte jaits dezakezu, % 6,70 ITN arte % 11,38 UTB (gehieneko UTB %26,63), interes-tasari hobaria ematen dioten ABANCA produktu edo zerbitzu batzuk kontratatzen badituzu. Ez da derrigorrezkoa horiek kontratatzea, baina eginez gero mailegutik gutxiago ordain dezakezu:
-
Zure nomina (600 euro gutxienez) edo zure gizarte-aseguruak helbideratuta badituzu, zure maileguaren ITN % 1,50 jaitsiko da. Nominarik ez baduzu, baina hilero 600 eurotik gorako diru-sarrera erregularrak badituzu, zu ere abantaila hauetaz balia zaitezke.
-
Maileguari lotutako bizi-aseguru bat baduzu eskatutako printzipalaren % 100ean, eta mailegua gutxienez 15.000 eurokoa bada, zure interesa % 0,75 jaitsiko da.
-
Etxe-aseguru bat,auto-aseguru bat edo maileguari lotutako prima bakarreko ordainketak babesteko aseguru bat eskatutako printzipalaren % 100ean kontratatuz gero, zure maileguaren ITN % 0,75 gehiago murriztuko duzu.
Kontuan izan mailegu hau jaso ahal izateko Tú Visa kreditu-txartela kontratatu beharko duzula ABANCA kreditu-txartelik ez baduzu.
Auto baten finantzaketaren adibidea
Mailegu baten inguruan hitz egiterakoan, banketxeok tarifarik garestiena eta merkeena duen adibide bat eskaini behar dugu, eskaintza desberdinak modu gardenean alderatu ahal izateko.
Hobaririk gabeko 24 orduko auto-maileguaren adibideak kalkulatzeko, honako hauek hartu ditugu kontuan: hilabete guztiek egun kopuru bera dute, 2023/01/01 eta eskatutako zenbatekoaren % 1,5eko irekitze-komisioa izango du (gutxienez 150 euro). Horrez gain, maileguaren bizitza osoan honako hauei eutsiko zaie: Maileguari lotutako kontua, hiru hilean behin 31€ mantentze-komisioarekin. Komisioa martxoan, ekainean, irailean eta abenduan kobratzen da (kalkulua egiteko apirilari, uztailari, urriari eta urtarrilari dagozkio), eta Tú VISA kreditu-txartel bat. Azken hori mailegu pertsonalarekin kontratatu beharko duzu, baldin eta beste kreditu-txartelik ez baduzu (lehen urtean doakoa izango da; hortik aurrera, txartelaren jaulkitze- eta mantentze-komisioa 43 euro/urtea izango da).
Hobaria duten 24 orduko auto-maileguaren adibideak kalkulatzeko, berriz, hobaririk gabeko maileguaren adibidean aipatutako kasuak hartu ditugu kontuan. Horiez gain, honako hauek hartu ditugu kontuan: gutxienez 600 euroko nomina gurekin helbideratuta duzu, eta prima bakarreko maileguari lotutako bizi-aseguru bat eta ordainketak babesteko aseguru bat dituzu. Jarraian horien kostua azalduko dizugu: Aseguru horien kostua 30 urteko pertsona batentzat kalkulatu da.
Zenbatekoa | Epea | ITN | UTB | Hileko kuota | Azken kuota | Zordundutako zenbatekoa, guztira | Finantzaketaren kostua, guztira | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Auto-maileua hobaririk gabe | |||||||||
Zenbatekoa6000 € | Epea1 urte (12 kuota) | ITN% 9,70 | UTB% 19,77 | Hileko kuota526,66€ | Azken kuota526,64€ | Zordundutako zenbatekoa guztira6.593,90€ | Finantzaketaren kostua, guztira593,90€ (1) | ||
Zenbatekoa12.000 € | Epea4 urte (48 kuota) | ITN% 9,70 | UTB% 13,49 | Hileko kuota302,63€ | Azken kuota302,32€ | Zordundutako zenbatekoa, guztira15.330,93€ | Finantzaketaren kostua, guztira3.330,93€ (2) | ||
Zenbatekoa60.000 € | Epea8 urte (96 kuota) | ITN% 9,70 | UTB% 11,08 | Hileko kuota900,95€ | Azken kuota901,37€ | Zordundutako zenbatekoa, guztira88.684,62€ | Finantzaketaren kostua, guztira28.684,62€ (3) | ||
Hobaria duen auto-mailegua | |||||||||
Zenbatekoa6000 € | Epea1 urte (12 kuota) | ITN% 6,70 | UTB% 26,63 | Hileko kuota 518,33€ | Azken kuota518,34€ | Zordundutako zenbatekoa, guztira6.751,25€ | Finantzaketaren kostua, guztira751,25€ (4) | ||
Zenbatekoa12.000 € | Epea4 urte (48 kuota) | ITN% 6,70 | UTB% 17,85 | Hileko kuota285,69€ | Azken kuota285,56€ | Zordundutako zenbatekoa, guztira15.906,05€ | Finantzaketaren kostua, guztira3.906,05€ (5) | ||
Zenbatekoa60.000 € | Epea8 urte (96 kuota) | ITN% 6,70 | UTB% 11,38 | Hileko kuota809,09€ | Azken kuota809,62€ | Zordundutako zenbatekoa, guztira86.307,26€ | Finantzaketaren kostua, guztira26.307,26€ (6) | ||
Mailegu honen UTBa kalkulatzeko, kontuan hartu da mailegua hilabetearen lehenengo egunean formalizatzen dela. UTBa % 11,08 eta % 26,63 bitartekoa izango da zenbatekoaren, epearen, interes-tasaren eta formalizatzen den egunaren arabera. Amortizazio-sistema EPC da (frantsesa eda kuota konstantekoa).
Zer gastu eta komisio ditu mailegu honek?
(1) 593,90 euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 319,90 euroko interesak; 150 euroko irekitze-komisioa, eta, 31 euro lotutako kontuaren hiruhileko mantentze-komisioa.
(2) 3.330,93 euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 2.525,93 euroko interesak; 180 euroko irekitze-komisioa; 31 euro lotutako kontuaren hiruhileko mantentze-komisioa; eta 43 € urteko Visa Tú kreditu-txartelaren mantentze-komisioa.
(3) 28.684,62 euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 26.491,62 euroko interesak; 900 euroko irekitze-komisioa; 31 euro lotutako kontuaren hiruhileko mantentze-komisioa; eta 43 € urteko Visa Tú kreditu-txartelaren mantentze-komisioa.
(4) 751,25 euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 219,97 euroko interesak; 150 euroko irekitze-komisioa; 31 euro lotutako kontuaren hiruhileko mantentze-komisioa; 54,79€ bizi-aseguruaren prima, eta 202,49€ ordainketak babesteko aseguruaren prima.
(5) 3.906,05 euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 1.712,99 euroko interesak; 180 euroko irekitze-komisioa; 31 euro lotutako kontuaren hiruhileko mantentze-komisioa; 43 € urteko Visa Tú kreditu-txartelaren mantentze-komisioa. 630€ bizi-aseguruaren prima, eta 758,06€ ordainketak babesteko aseguruaren prima.
(6) 26.307,26 euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 17.673,17 euroko interesak; 900 euroko irekitze-komisioa; 31 euro lotutako kontuaren hiruhileko mantentze-komisioa; 43 € urteko Visa Tú kreditu-txartelaren mantentze-komisioa. 1853,08€ bizi-aseguruaren prima, eta 4588,01€ ordainketak babesteko aseguruaren prima.
Erantzuna 24 orduan jasoko duzu
Kasu batzuetan itxarotea ez da aukera bat. Horregatik sortu dugu 24 orduko auto-mailegu hau tramitazio azkarreko mailegu gisa: dokumentazioa ematen diguzunetik eta finantzaketa-eskaera sinatzen duzunetik bideragarria dela baieztatzen dizugun arte 24 ordu baino ez dira igaroko: minutu bat gehiago ere ez.
Ziur gaude epea beteko dugula. Baina horrela ez balitz, konpentsatu egingo genizuke.
Zer behar duzu? Urratsak eta baldintzak
Mailegu pertsonal bat eskatzeko gure online galdetegia bete behar duzu. Handik gutxira harremanetan jarriko gatzaizkizu eragiketa bideragarria den edo ez adierazteko. Bideragarria baldin bada, dokumentazioa eskatuko dizugu, eta den-dena zuzen dagoela egiaztatzen dugunean, mailegua sinatu beharko duzu; sinaketa hori online edo bulegoan egin ahal izango duzu.
Gogorarazten dizugu produktu honen ezaugarriak direla eta, produktu hau zuk edo beste edozein titularrek 59 urte bete arte kontratatu ahal izango duzula soilik. Kasu honetan, beste aukera batzuk ere kontsultatu ditzakezu zure bulegoan.
Maileguaz gain, VISA Tú kreditu-txartel bat ere izango duzu, munduko edozein lekutan erosketak egiteko edo eskudirua ateratzeko aukera emango dizuna. Eta ez duzula behar uste baduzu, nahi duzunean eta inolako kosturik gabe baja eman ahal izango diozu.
Gogoratu hemen erakusten dizkizugun baldintzak webgunearen bidez kudeatzen badituzu bakarrik direla baliozkoak.
Gure aseguruei buruzko lege-informazioa
Bizi-aseguruari eta ordainketen babeserako aseguruari buruzko informazioa.
Bitartekaria: Abanca MEDIACIÓN, OPERADOR DE BANCA SEGUROS VINCULADO S.L., banku-aseguruen operadore atxikia, egoitza soziala A Coruñako Marina hiribideko 1. zenbakian, 4. solairuan eta IFK: B-70049630; IFK: A Coruñako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: 3092 liburukia, 73 folioa, C-38698 orria eta Aseguruen Erregistro Administratibo Berezian. Erantzukizun Zibileko Aseguruarekin, indarrean dagoen aseguruak banatzeko araudiak eskatzen duen finantza-gaitasuna. Lan egiten dugun aseguru-etxeak kontsulta ditzakezu: (/eu/seguros/mediador/). Gainera, baldintzei eta tarifei buruzko informazio gehiago ABANCAren bulegoetan aurkituko duzu.
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
-
Zein dokumentazio helarazi behar dut mailegu pertsonal bat eman dezazuen?
Zure kreditua azter dezagun oinarrizko dokumentu batzuk ekarri behar dizkiguzu, eta ahalegina egin dugu ahalik eta gutxien izan daitezen.
Auto Mailegua 24 ordu edo 24 ordu Maileguko mailegu pertsonala modalitatea aukeratzen baldin baduzu, eta dagoeneko gure bezeroa baldin bazara eta zure nomina ABANCAN helbideratuta baldin baduzu, hau baino ez duzu ekarri behar:
- zure azken nomina
- edo zure BEZ zergaren urteko azken laburpena, autonomoa izan eta nominarik ez baldin baduzu.
- zure azken errenta-aitorpena (PFEZ)
- beste erakunde batzuetan onartuta dituzun maileguen azken hiru ordainagiriak.
Oraindik ABANCAREN bezeroa ez baldin bazara, edo hala izan arren, zure nomina helbideratuta ez baldin baduzu, zure nomina eta zure zerga aitorpenak zein beste erakunde batzuetako maileguen ordainagiriak beharko ditugu eta horrez gain:
- zure nortasun agiria, izanNAN, AIZ edo pasaportea
- beste erakunde batzuetan irekita dituzun kontu guztien azken hiruhilekoaren banku-laburpena.
DOKUMENTAZIOA
- 24 orduko maileguaren kontratu-eredua (En pdf)
- ABANCA zerbitzu-gutunean daude jasota 24 orduko maileguarentzako gure konpromisoak (En pdf)
- Era berean, kontsulta ditzakezu gure konpromisoaren betetze-mailari buruzko xehetasunak ere (En pdf)
- ¿Quieres saber más este Préstamo Auto 24h? Aquí tienes toda la información bajo los estándares de la Unión Europea (INE) (En pdf)
- 24h auto-maileguari buruzko ohiko galdera eta erantzun gehiago
- Europar Batasuneko kontsumoaren arloko online auzien ebazpen alternatiboa
BLOGEAN