Finantzatu zure autoa
Zein baldintzatan?
Niretzat da?
Zenbat denbora behar du?
Zer da onena?
Finantzatu zure auto ekologikoa, 24 ordutan erantzungo dizugu.
Auto berria bilatzeaz gain, ingurumenak arduratzen bazaitu, zerbait dugu zuretzat. 24h Auto Ekologikorako Mailegua zure ibilgailu jasangarri berria eta errazean finantzatzeko aukera paregabea da, eta baldintzak ezin hobeak dira.
Produktu honen baldintza onuragarrien bidez, zu bezalako pertsonak saritzen ditugu, ingurumenaren eta gure planetaren etorkizunaren alde egiten dutenak.
Mailegua nahi duzun erritmoan itzul dezakezu, esaguzu zenbat denboran ordaindu nahi duzun, gehienez 96 hilabetetan, eta guk kalkulatuko dizugu hileko kuota. Erraz-erraza!
Eskatu orain zure 24h Auto Ekologikorako Mailegua interes-tasa hobaridunarekin; 6.000 eta 60.000 euro artean eska ditzakezu, baina ez du formalizazio-kostu gehigarririk ekarriko.
Murriztu auto ekologikoa erosteko maileguaren interes-tasa
Auto ekologikorako 24 orduko mailegu honek, inolako hobaririk gabe, % 8,60eko interes-tasa nominala du (ITN), urteko tasa baliokidea (UTB), berriz, % 9,42tik aurrera (gehieneko UTBa, % 13,03). Beherago aurkituko duzun adibidean erakutsiko dizugu zer kuota eta interes izango zenituzkeen.
Baina % 3raino ere jaits dezakezu tarifa hori, % 5,60eko ITNra arte, % 9,60tik aurrerako UTBarekin (gehieneko UTBa % 19,21), baldin eta interes-tasari hobaria ematen dioten ABANCA produktu edo zerbitzuak kontratatzen badituzu. Ez dira nahitaezkoak, baina, kontratatuz gero, gutxiago ordain dezakezu zure maileguagatik:
Si domicilias tu nómina
Maileguari lotutako bizi-aseguru
Ordainketak babesteko asegurua
Zu Visa kreditu-txartela
Zer da ibilgailu ekologikoa?
Tarifa horretaz gozatzeko, erosiko duzun ibilgailuak…
- Elektrikoa izatea, hibrido entxufagarria, pila autokargagarria…
- Isurien maila 50 g CO2/km baino txikiagoa izatea.
- M1 kategoriakoa izatea: pertsonak garraiatzeko bederatzi plaza dituzten ibilgailuak, gidariarena barne, 2018/858 (EB) Erregelamenduaren 4. artikuluaren 1. apartatuaren a) letraren i) tartekian definitzen denaren arabera.
Ibilgailuaren kategoria kontsulta dezakezu ibilgailuaren fitxa teknikoko J laukian.
Zer behar duzu? Urratsak eta baldintzak
Online galdetegia
Zurekin harremanetan jarriko gara
Maileguaren sinadura
Gogorarazten dizugu produktu honen ezaugarriak direla eta, produktu hau zuk edo beste edozein titularrek 59 urte bete arte kontratatu ahal izango duzula soilik. Kasu honetan, beste aukera batzuk ere kontsultatu ditzakezu zure bulegoan.
Gogoratu hemen erakusten dizkizugun baldintzak webgunearen bidez kudeatzen badituzu bakarrik direla baliozkoak.
Egin kontuak
24 ordutan erantzungo dizugu.
Minutu bat gehiago ez
Auto ekologikoa finantzateko adibidea
Mailegu bati buruzko informazioa ematean, banketxeok adibide bat eman behar dizugu tarifa garestienarekin eta merkeenarekin, egiten dizkizuten eskaintzak gardentasunez alderatu ditzazun.
24h Auto Ekologikorako Maileguaren adibideak hobaririk gabe kalkulatzeko, honako hauek hartu ditugu kontuan: hilabete guztiek egun kopuru bera dute, 2023/01/01. Horrez gain, maileguaren bizitza osoan honako hauei eutsiko zaie: maileguari lotutako kontua, hiru hilean behin 31€ mantentze-komisioarekin. Komisioa martxoan, ekainean, irailean eta abenduan kobratzen da (kalkulua egiteko apirilari, uztailari, urriari eta urtarrilari dagozkio), eta Tú VISA kreditu-txartel bat. Azken hori mailegu pertsonalarekin kontratatu beharko duzu, baldin eta beste kreditu-txartelik ez baduzu (lehen urtean doakoa izango da; hortik aurrera, txartelaren jaulkitze- eta mantentze-komisioa 43 euro/urtea izango da).
24h Auto Ekologikorako Maileguaren adibideak hobariarekin kalkulatzeko, berriz, hobaririk gabeko maileguaren adibidean aipatutako kasuak hartu ditugu kontuan. Horiez gain, honako hauek hartu ditugu kontuan: gutxienez 600 euroko nomina gurekin helbideratuta duzu, eta prima bakarreko maileguari lotutako bizi-aseguru bat eta ordainketak babesteko aseguru bat dituzu. Jarraian horien kostua azalduko dizugu: Aseguru horien kostua 30 urteko pertsona batentzat kalkulatu da.
Zenbatekoa | Epea | TIN | UTB | Hileko kuota | Azken kuota | Zordundutako zenbatekoa, guztira | Finantzaketaren kostua, guztira | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Auto-maileua hobaririk gabe | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
6000 € | 1 urte (12 kuotas) | 8,60% | 13,03% | 523,60€ | 523,56€ | 6.407,16€ | 407,16€ (1) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
12.000 € | 4 urte (48 kuota) | 8,60% | 11,41% | 296,35€ | 296,15€ | 14.849,60€ | 2.849,60€ (2) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
60.000 € | 8 urte (96 kuota) | 8,60% | 9,42% | 866,61€ | 866,88€ | 84.487,83€ | 24.487,83€ (3) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hobaria duen auto-mailegua | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
6000 € | 1 urte (12 kuotas) | 5,60% | 19,21% | 515,30€ | 515,27€ | 6.564,85€ | 564,85€ (4) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
12.000 € | 4 urte (48 kuota) | 5,60% | 15,48% | 279,62€ | 279,86€ | 15.435,06€ | 3.435,06€ (5) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
60.000 € | 8 urte (96 kuota) | 5,60% | 9,60% | 776,85€ | 777,04€ | 82.311,88€ | 22.311,88€ (6) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Mailegu horren UTBa kalkulatzeko, mailegua hilabetearen lehenengo egunean formalizatzen dela hartu da kontuan, eta % 9,42 eta % 19,21 bitartekoa izango da zenbatekoaren, epearen, interes-tasaren eta formalizatzen den egunaren arabera. Amortizazio-sistema EPC da (frantsesa eda kuota konstantekoa). Zer gastu eta komisio ditu mailegu honek? (1) 407,16 euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 283,16 euroko interesak; 150 euroko irekitze komisioa, eta, 31 euro lotutako kontuaren hiruhileko mantentze-komisioa. (2) 2.849,60euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 2.224,60 euroko interesak; 180 euroko irekitze-komisioa; 31 euro lotutako kontuaren hiruhileko mantentze-komisioa; eta 43 € urteko Visa Tú kreditu-txartelaren mantentze-komisioa. (3) 24.487,83 euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 23.194,83 euroko interesak; 900 euroko irekitze-komisioa; 31 euro lotutako kontuaren hiruhileko mantentze-komisioa; eta 43 € urteko Visa Tú kreditu-txartelaren mantentze-komisioa. (4) 564,85euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 183,57 euroko interesak; 150 euroko irekitze-komisioa; 31 euro lotutako kontuaren hiruhileko mantentze-komisioa; 54,79€ bizi-aseguruaren prima, eta 202,49€ ordainketak babesteko aseguruaren prima. (5) 3.435,06 euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 1.422 euroko interesak; 180 euroko irekitze-komisioa; 31 euro lotutako kontuaren hiruhileko mantentze-komisioa; 43 € urteko Visa Tú kreditu-txartelaren mantentze-komisioa. 630€ bizi-aseguruaren prima, eta 758,06€ ordainketak babesteko aseguruaren prima. (6) 22.311,88 euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 14.577,79 euroko interesak; 900 euroko irekitze-komisioa; 31 euro lotutako kontuaren hiruhileko mantentze-komisioa; 43 € urteko Visa Tú kreditu-txartelaren mantentze-komisioa. 1853,08€ bizi-aseguruaren prima, eta 4588,01€ ordainketak babesteko aseguruaren prima. |
Asegurua zure autoarentzako eta zuretzat
Autoa erostera bazoaz, asegurua behar duzu! Gure Kopiloto auto aseguruarekin zuri hobekien egokitzen zaizkizun estaldurak pertsonalizatu ahal izango dituzu. Familia edo maskota baduzu, asko edo gutxi bidaiatzen baduzu… Zuk egingo zenukeen bezalako auto asegurua daukagu..

Moves III. Planaren laguntza aurreratuko dizugu
Zure auto ekologikoa gurekin finantzatu zein ez, Moves IIIBeste webgune batera birbideratuko zara. Planaren laguntzaren % 100eraino aurreratuko dizugu. Kontsultatu Planean sartutako ibilgailuakBeste webgune batera birbideratuko zara

Bizi-aseguruari eta ordainketen babeserako aseguruari buruzko informazioa.
ABANCA MEDIACIÓN, OPERADOR DE BANCA-SEGUROS VINCULADO S.L. ABANCAri lotutako banku-aseguruen operadore bat da eta egoitza sozialaren helbidea hurrengoa da: Avenida de la Marina nº 1, 4ª planta. IFK: B-70049630. Coruñako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (3092 liburukia, 73. folioa, C-38698 orria), baita Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiko Aseguru Bitartekarien Administrazio Erregistro Berezian ere, OV-0044 zenbakiarekin. Indarreko aseguruen banaketari buruzko araudiak eskatutako Erantzukizun Zibileko Asegurua eta Finantza-gaitasuna ditu. Kontsultatu zein aseguru-etxerekin lan egiten dugun. ABANCAren bulegoetan baldintzen eta tarifen inguruko informazio gehiago aurkituko duzu.
Zalantzak dituzu? Guk erantzunak
Zure kreditua azter dezagun oinarrizko dokumentu batzuk ekarri behar dizkiguzu, eta ahalegina egin dugu ahalik eta gutxien izan daitezen.
Auto Mailegua 24 ordu edo 24 ordu Maileguko mailegu pertsonala modalitatea aukeratzen baldin baduzu, eta dagoeneko gure bezeroa baldin bazara eta zure nomina ABANCAN helbideratuta baldin baduzu, hau baino ez duzu ekarri behar:
- zure azken nomina
- edo zure BEZ zergaren urteko azken laburpena, autonomoa izan eta nominarik ez baldin baduzu.
- zure azken errenta-aitorpena (PFEZ)
- beste erakunde batzuetan onartuta dituzun maileguen azken hiru ordainagiriak.
Oraindik ABANCAREN bezeroa ez baldin bazara, edo hala izan arren, zure nomina helbideratuta ez baldin baduzu, zure nomina eta zure zerga aitorpenak zein beste erakunde batzuetako maileguen ordainagiriak beharko ditugu eta horrez gain:
- zure nortasun agiria, izanNAN, AIZ edo pasaportea
- beste erakunde batzuetan irekita dituzun kontu guztien azken hiruhilekoaren banku-laburpena.
DOKUMENTAZIOA
BLOGEAN