Auto-aseguru honen abantailak
Ordezko ibilgailua
Garabia ordu bete baino lehen
Laguntzaile bakarra
Aseguru pertsonalizatua
Aukeratu zure tailerra
ON-OFF
Ze babesten dute gure auto aseguruek?
Jarraian, ABANCA Auto Aseguruek eskaintzen dituzten hiru babes mailak ezagutu ahal izango dituzu. Nahi baduzu, babes bakoitza zertan datzan xehetasun gehiagorekin azalduko dizugu, kontratatzera zoazena zer den ondo uler dezazun. Horrela, ABANCAkoa izateagatik dituzun abantaila guztiak ezagutu eta baliatu ahal izango duzu.
Ezinbesteko hirugarrena
Hirugarrenentzakoa beirekin
Hirugarrenentzako zabaldua
Arrisku orotarakoa
Lortu 30 €, zure asegurua orain kontratatuz gero
Izan ere, zure lasaitasuna eta zure hurkoena da lehena. 2024 edo 2025an honetan bezero gisa alta eman baduzu eta ABANCA asegurua Aseguruen Tarifa Lauarekin kontratatzen baduzu 31/12/2025 baino lehen, segurtasuna lortu ez ezik, zure kontuan 30 € jasoko dituzu zuzenean, zuk nahi duzunerako!
Kontratatutako aseguruak 2026ko apirilaren 1a baino lehenagoko hasiera-data izan behar du.

Gehiago behar duzu? Zuk agintzen duzu! Hauek dira gure aukerako paketeak
PREMIUM LAGUNTZA
Zure autoarekin kilometro asko egiten badituzu, estaldura honek Laguntza prestazioak zabaldu egiten dizkizu, muga zabalagoak eta zerbitzu gehigarriak eskainiz.
PREMIUM DEFENTSA JURIDIKOA
Estaldura honek Defentsa Juridikoaren prestazioak zabaltzen ditu, gerta daitezkeen egoeretan babes juridikoa eta ekonomikoa eskaintzen dizkizutelarik.
BERRIAREN BALIOA +
Lehenengo 5 urteetan, zure autoa erosteko ordaindu duzun zenbatekoarekin ordaintzen dizugu ibilgailuaren galera osoa.

GIDARIAREN BABESA +
Zenbateko handiagoa izango duzu gidariaren babes-estalduran: 60.000€ heriotza kasuan eta 60.000€ arte Istripuak eragindako ezintasun iraunkorragatik.
KALTE-ORDAINA +
Ibilgailuaren erabateko galera deklaratuz gero, ibilgailuaren salmenta-balioa baino % 20 gehiago jasoko duzu.
Piztu eta itzali estaldurak
Estaldura osagarri batzuk ABANCAren zure app-aren bidez itzali eta piztu ahal izango dituzu, munduko edozein lekutan zaudela ere, eta behar dituzunean eskuragarri izan ditzazun. Baina, zeintzuk dira ON-OFF modalitatean aktibatu eta deskatibatu ditzakezun estaldurak?
- Bidaiatu seguru: estaldura honek kontratatutako laguntza prestazioak zabaltzen ditu: muga zabalagoak eta ekipajeari buruzko zerbitzu eta estaldura gehigarriak. Estaldura honek barnebiltzen du baita ere, ABANCAn aseguratuta daukazun autoan izan ezik beste ibilgailu batean egiten dituzun bidaiak. Gehiago kontatuko dizugu.
- Zure maskotak: babestu zure maskota berarekin bidaiatzen duzunean eta bermatu bere ongizatea.
- Mugikortasun berria: zure eta zure famliaren erantzukizun zibila estaltzen dugu bizikletaz edo patinetez ibiltzen zaretenean.

Zure auto aseguruari buruz jakin behar duzun guztia
Zure estaldurei buruzko xehetasun guztiak azalduko dizkizugu, uler ditzazun, emango dizuten lasaitasun-maila ezagut dezazun eta nola lagun zaitzaketen jakin dezazun. Arduraz gidatzeko aholkuak ere emango dizkizugu, eta zu bezalako beste pertsona batzuen galderei erantzuten diegu. Oso baliagarria izango zaizu!

Ordaindu zure asegurua hilabetez hilabete
Zure asegurua hilero ordain dezakezu, Aseguruen Tarifa Lauaren bidez. Zerbitzu horrek aseguruen ordainketa zatitzeko aukera emango dizu, interesik eta komisiorik gabe (TIN % 0, % 0 UTB), ABANCAk merkaturatutako zure aseguruak. ON-OFF estaldura-paketeen kasuan, derrigorrezkoa da horrela ordaintzea.
Gainera, % 7 arteko hobaria lortu ahal izango duzu Aseguruen Tarifa Lauean familia ezberdinetako bestelako aseguruak sartzen badituzu: bizitza, autoa, osasuna, etxebizitza, heriotza eta istripuak. Has zaitez aurrezten! 3 sortarekin % 3-ko hobaria lortuko duzu, 4 sortarekin % 5-ekoa, eta 5 sorta edo gehiago biltzen badituzu, % 7-ko hobaria jasoko duzu.
Adibide adierazgarri bat jartzen dizugu zure tarifa lauan helbideratutako aseguruak ordaintzeko, hobaria kontuan hartu gabe. Kontuan helbideratutako aseguru guztien primen urteko zenbatekoa 1.500 €-koa izango balitz, hileko hamabi kuotetako bakoitzean ordaindu beharko zenukeen zenbatekoa 125 €-koa izango litzateke. Beraz, zor den zenbateko osoa 1.500 € izango litzateke. Komisiorik gabe: ITN %0, UTB %0

El vehículo de sustitución se incluye en todas las modalidades del Seguro de Coche ABANCA, excepto en la modalidad Esencial.
Será necesario proceder a la verificación del estado del vehículo cuando ABANCA Seguros Generales lo requiera en las modalidades que incluyen daños propios.
Bitartekaria: ABANCA MEDIACIÓN, OPERADOR DE BANCA SEGUROS VINCULADO S.L., banku aseguruen operadore lotua, helbide soziala A Coruñako Avenida de la Marina 1, 4ª plantan duena, IFK honekin B-70049630, A Coruñako Erregistro Merkantilean inskribatua, 3092 liburukian, 73. orrian, C-38698 orrian, eta OV-0044 zenbakia duen Aseguruen eta Pentsio Planen Zuzendaritza Orokorraren Aseguruen Bitartekarien Administrazio Bereziaren Erregistroan. Kontsultatu bitartekaritza egiten duenak zein aseguratzailerekin dituen agentzia kontratuak hitzartuta.
Aseguratzailea: ABANCA GENERALES DE SEGUROS Y REASEGUROS, S.A., IFK honekin: A-14715270, A Coruñako Erregistro Merkantilean inskribatua, C-47133 orrian, 3407 liburukian eta 9. orrialdean, helbide soziala hemen duena: Avda. Linares Rivas, 30 - 3, A Coruña, 15005, DGSFP C0808 zenbakidun inskripzioa duena entitate aseguratzaile eta reaseguratzaileen Administrazio Erregistroan.
Merkaturatzailea: ABANCA Corporación Bancaria, S.A.
Aseguruen Tarifa Lauari buruz. Hobaria % 7rainokoa izango da ABANCAk soilik merkaturatzen dituen eta honako arlo hauetakoak diren aseguruetarako: arrisku-bizitza, etxea, osasuna, heriotza, istripuak eta autoa. Hobaria kontratatutako aseguru-modalitateen kopuruaren araberakoa izango da. Ez zaie hobaririk emango ABANCArekin formalizatutako aktibo-eragiketei lotutako aseguruei, ez eta ordainketak babesteko aseguruei ere. Kontsulta itzazu Aseguruen Tarifa Lauaren baldintza orokorrak.Ikusi PDF fitxategia
Sustapenaren xehetasunak. 31/12/2025 bitartean egindako kontratazioetarako balio du, baldin eta 2026ko martxoaren 31ra arteko eragin-data badute. [2024 eta 2025] urteetan alta eman duten bezero berri guztiei kontuan 30 € garbi sartzea onartzen da, baldin eta Etxe-aseguru librea, Osasun-asegurua, Auto-asegurua, Heriotza-aseguru librea, Hileta-asegurua aldizkako primarekin edo Istripu-asegurua modalitateetako aseguru berri bat kontratatzen badute, eta Aseguruen Tarifa Finkoan helbideratzen badute. Sustapena baliatu ahal izateko, ezinbestekoa da kontratatutako aseguru berriaren lehen urteko prima gordina gutxienez 100 €-koa izatea. ABANCAk kontuan sartutako dirua kapital higigarriaren etekintzat hartzen da, eta hartzaileak dagokion PFEZa ordaindu beharko du; hala badagokio, ordaintzaileak etekin horri dagokion atxikipena egin beharko du. Kontsultatu sustapena gure 700 bulegoetako edozeinetan.
Zalantzak dituzu? Guk erantzunak
Egiaz, oso gutxi. Zure NAN agiria, gidarien gidabaimena (hartzailearena zein jabedunarena), autoaren zirkulazio-baimena eta haren fitxa teknikoa baino ez dizkizugu eskatuko.
Zerotik zure autoarentzako aseguru bat sortu dugu gure konpainia propioarekin (ABANCA Seguros Generales). ABANCA asegurua da % 100; eta ezagutzen zaitu, aholkuak ematen dizkizu eta zure ondoan dago beti. Abantaila eta estaldura nagusiez gain, zure aseguruan aukerako paketeak sartu ahal izango dituzu, bai eta ON-OFF estaldurak ere. ON-OFF estaldurak ABANCAko zure aplikaziotik piztu eta itzali ahal izango dituzu, eskuragarri izan ditzazun benetan behar dituzunean soilik.
Oraingoz motoak ez daude estalita gure Copiloto Aseguruaren bidez, baina kasu hauetarako lankide ditugun Caser, Liberty eta Pelayo konpainiek zure motorako behar duzun asegurua emango dizute. Zatoz hurbilen duzun ABANCA bulegora, edo dei iezaguzu, behar duzun asegurua aurkitzen lagun zaitzagun.
Ibilgailu baten egoera, matxura edo kalte bati buruz profesional batek ematen duen irizpen objektiboa da, peritu baten ikuskapenaren emaitzetan oinarritua.
Prozesu hori bideodei baten bidez egingo da; salbuespenez, bide hori erabili ezin baduzu, ibilgailua modu presentzialean egiaztatzeko eska dezakezu, perituarekin egoteko hitzordua eskatzerakoan.
Arrisku Orotarako asegurua –frankiziarekin zein frankiziarik gabe– kontratatzen duten ibilgailu guztiei egingo zaie egiaztapena, honako hauei izan ezik: asegurua indarrean jartzen den unean lehen matrikulazioaren data 14 egunekoa edo gutxiagokoa duten ibilgailu berriei.
Modalitatea igoz gero edo ibilgailua aldatu eta Arrisku Orotarako asegurura (frankiziarekin zein frankiziarik gabe) aldatuz gero ere egin beharko da ibilgailuaren egiaztapena.
CED konpainia jarriko da zurekin harremanetan, zure ibilgailuaren egiaztapena egiteko hitzordua zehazteko.
Egiaztapena egiteko epea 10 egun natural dira; hala, CED konpainia zurekin harremanetan jarriko da asegurua indarrean jarri baino 10 egun lehenago, ibilgailuaren azterketa aseguruaren hasiera-datarako egina egon dadin.
Asegurua kontratatu den egunean bertan jartzen bada indarrean, edo kontratatu eta hurrengo 10 egunetan, CED konpainia ahalik eta lasterren jarriko da zurekin harremanetan, prozesua azkartzeko.
Asegurua berez kontratatzen eta jartzen da indarrean, egiaztapen-prozesua hasita egon edo ez. Baina, egiaztapena egin gabe dagoen bitartean, norberaren kalteen estaldura ez da aktibo egongo, polizaren baldintzetan adierazita dagoen bezala.
Bai. Perituak, ibilgailua aztertzean, frankizian kontratatutako kalteak baino handiagoak atzematen baditu, automatikoki aldatuko da modalitatea. Detektatutako kalteen arabera, Arrisku Orotarako modalitate frankiziadunera aldatuko da, 200, 300 edo 400 euroko azpimodalitatera, edota Hirugarrenentzako Hedatua modalitatera. Hala gertatuz gero, Banka Mugikorraren mezu elektroniko baten bidez jakinaraziko zaizu aldaketa, baita gutun ziurtatu baten bidez ere.
Aldaketarekin ados egon ezean, modalitate berriaren jakinarazpena jasotzen denetik gehienez ere 10 egun naturaleko epea izango du hartzaileak baliogabetzeko
DOKUMENTAZIOA