Mendekotasun-asegurua
Lasaitasun gehigarri bat etorkizunerako, zuretzat eta zure familiarentzat, mendekotasun larria edo mendekotasun handia aitortzen badizute.
- 981 910 534 tel:0034981910534
- Eska ezazu hitzordua zure bulegoan https://solicitudonline.abanca.com/Cita/es-ES/#/request/client/4_seguros_dependencia/J
-
Konpainia liderrak
ABANCA eta Cáserren soluzioa, konpainia liderretako bat dena
-
Zure lasaitasuna
Zure eta zure gertukoen lasaitasunerako produktua.
-
Kapital gehigarria
2.000 euro erabili ahal izango dituzu lehen gastuei aurre egiteko.
-
Aurrezki fiskala
Errenta-aitorpenean aurreztu ahal izango duzu; kontsulta itzazu baldintzak.
Mendekotasun-aseguru honek eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egitea eragozten dizun muga fisiko edo mentalen bat izanez gero sor daitezkeen beharrak asetzen lagunduko dizu.
Aseguruaren prestazioak eskuratu ahal izateko, mendekotasun larria edo handia aitortu beharko da legez. Kasu horretan, aseguruak oso laguntza ekonomiko baliotsua eskaintzen du, bai zuretzat, bai zure gertukoentzat.
Etsipen-egoeran 2.000 euroko berehalako kapitala izan ahalko duzu lehenengo gastuei aurre egiteko; ondoren, aseguratutako kapitala jasoko duzu, adinaren arabera. Aseguratutako kapitala handiagoa izango da mendekotasuna zenbat eta lehenago aitortu.
Mendekotasun-aseguruaren zerga-abantailak
Esan bezala, mendekotasun-aseguruek pentsio-planen antzeko abantaila fiskal jakin batzuk dituzte.
Beraz, mota honetako aseguru bat kontratatzen baduzu, errenta-aitorpena egitean abantaila handia izango duzu: baldintza eta muga jakin batzuk betez gero, ordaindutako primak PFEZaren zerga-oinarritik murritz daitezke eta, horrela, jasotako prestazioak lanaren etekin gisa hartuko dira.
Aseguru hori 69 urtera arte kontrata dezakezu eta 84 urte bete arte berritu. Nolanahi ere, zalantzarik izanez gero, bisitatu gure bulegoetako bat eta xehetasun guztiak emango dizkizugu.
Mendekotasun motak
Mendekotasun larria: pertsona batek bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko egunean bi edo hiru aldiz laguntza behar du, baina ez du laguntzarik behar bere autonomia pertsonalerako.
Mendekotasun handia: aseguratutako pertsonak laguntza behar du bizitzako oinarrizko hainbat jarduera egiteko; gainera, autonomia fisiko, mental intelektual edo sentsoriala erabat galdu duenez, beste pertsona batek zaindu behar du etengabe.
Mendekotasun mailaren arabera izango duzun kapitala azalduko dizugu:
Aseguratutako pertsonaren estaldurak | Kapitala | Kapital gehigarria |
---|---|---|
Mendekotasun larria | 15.000-100.000 euro bitartean, adinaren arabera | 2.000 euro |
Mendekotasun handia | 30.000-200.000 euro, adinaren arabera | 2.000 € |
Informazio legala
Asguruaren baldintzak ABANCAren edozein bulegotan kontsultatu ditzakezu.
Bitartekaria: ABANCA MEDIACIÓN, OPERADOR DE BANCA SEGUROS VINCULADO S.L., banku-aseguruen operadore atxikia, egoitza soziala A Coruñako Marina hiribideko 1. zenbakian, 4. solairuan eta IFK: B-70049630; IFK: A Coruñako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: 3092 liburukia, 73 folioa, C-38698 orria eta Aseguruen Erregistro Administratibo Berezian. Erantzukizun Zibileko Aseguruarekin, indarrean dagoen aseguruak banatzeko araudiak eskatzen duen finantza-gaitasuna. Lan egiten dugun aseguru-etxeak kontsulta ditzakezu: (/eu/seguros/mediador/). Gainera, baldintzei eta tarifei buruzko informazio gehiago ABANCAren bulegoetan aurkituko duzu.
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
-
Zer da arau proportzionala aseguruetan?
Arau proportzionala aseguratuta dituzun ondasunetan ezbeharren bat izanez gero, jasotzen duzun kalte-ordaina kalkulatzeko erabiltzen den formula bat da. Arau hori infraaseguru bat dagoenean aplikatzen da, hau da, zure etxebizitza edo zure ondasunak duten egiazko balioaren azpitiko zenbatekoan aseguratu dituzunean, adibidez, zure hileko kuotan gutxiago ordaintzeko aseguratutako ondasunen kalkuluan akatsa egiteagatik.
Hala gertatuko balitz, indemnizazioa kalkulatzeko aseguratu duzunaren eta ondasunen egiazko balioaren arteko aldea kontuan izango litzateke. Adibidez, zure etxebizitzaren egiazko balioa 60.000 eurokoa baldin bada eta 40.000 eurotan aseguratu baldin baduzu, eta ezbeharra gertatu eta soilik erdia suntsitzen baldin bada, 20.000 euro jasoko dituzu, 30.000 euro jaso beharrean.
-
Aseguru-polizen estaldurak, webgune honetan agertzen direnak al dira?
Webgune honetan azaltzen diren estaldurak orain indarrean diren poliza jakin batzuekin datoz bat. Litekeena da baldintza horiek zuk bere garaian sinatutako polizakoen berdinak ez izatea, edo etorkizunean sinatuko duzun polizakoen berdinak ez izatea. Edozein kasutan, aseguru bakoitzaren estaldura ezartzeko, sinatu duzun kontratua da oinarritzat hartu behar duzun dokumentua.
-
Nola eman diezaioket baja aseguru bati?
Zure aseguruekin lotutako edozein kudeaketa gure ABANCAKO bulego batean egin dezakezu.
DOKUMENTAZIOA