Bidaia-aseguru honen abantailak
Zergatik?
Niretzat da?
Zein da aukerarik onena?
Nola funtzionatzen du?
Bidaiako laguntza-asegurua
ABANCA Bidaia-aseguruaren bidez, babes gehigarria izan dezakezu: helmugaren eta egingo dituzun jardueren arabera estaldura gehigarri jakin batzuk aukeratu ahalko dituzu, bidaiak irauten duen bitartean soilik izango dituzunak.
Osasun-sistema desberdinen arteko aldeak izugarri handiak dira eta, ondorioz, turista atzerritarrek jasotzen duten arreta oso desberdina izan daiteke. Horregatik, oporretan joateak zure osasun fisikoari (eta zure diru-zorroari!) arriskurik ekarriko ez diola bermatzea oso gomendagarria da, batez ere helmuga jakin batzuetan (Estatu Batuak, Egipto, Bangladesh…). Gastu medikoak, osasun-lekualdatzeak, ekipajearen galera edo kalteak… Gehitu ezazu apur bat diru zure bidaiaren guztizko aurrekontura eta itzuleran denak berdin jarraituko duela jakinda bidaiatu ahal izango duzu.
Interesgarria, ezta? ABANCAko bezero bazara, kontuan izan bidaiaren estaldurarik oinarrizkoena (60 egun arte) gure etxe-, auto- edo osasun-aseguruetan sartuta dagoela, eta babesten zaituen beste estaldura batzuk daudela bidaia ordaintzeko zure kreditu-txartela erabili baduzu.
Nolanahi ere, ABANCAko bezero izan edo ez izan, bidaiatzeko asmoa baduzu eta, batez ere, atzerrira joan behar baduzu, bidaiako laguntza-asegurua zuretzat da. Zergatik ez zara gure bulegoetako batera hurbiltzen zure kasua zehatz-mehatz aztertu dezagun? Eska ezazu hitzordua, zure zain egongo gara!
ABANCAren bidaiako laguntzaren estaldurak
Ondoren, 3 hilabete arteko bidaia batentzako aseguru honek dituen estalduren berri emango dizugu:
- Gastu medikoak itzultzea, 25.000 €-ra arte atzerrian, eta 1.800 €-ra arte Espainian.
- Itzulketa aurreratua familia-arrazoi larriengatik, heriotzagatik edo ospitaleratzeagatik.
- Bidaia baliogabetzeagatiko gastuen itzulketa.
- Galduz gero, ekipajea bilatzea eta aurkitzea.
- Bidaia atzeratzeagatiko edo maleta entregatzen erandutzeagatiko konpentsazioa.
- Aberriratzea edo zaurituen edo gaixoen garraioa.
- Erantzukizun zibileko asegurua.
- Eta askoz gehiago…
Zure bidaia luzeagoa baldin bada (hamabi hilabete arte), ABANCAren bulegorik hurbilenera joan eta estalduren gainean informatu zaitezke.
Zer gertatuko zait asegururik gabe bidaiatzen badut?
Horrelako egoera batera ez iristea espero dugu eta ziur gaude horrela izango dela. Hala ere, benetako adibide batzuk emango dizkizugu, atzerrian osasun-arazoren bat izanez gero zer egin beharko zenukeen jakiteko.
Estatu Batuetara joaten bazara
Australian
Japonia
Ikusiko duzunez, bidaia-aseguru bat kontratatzeak oso kostu txikia du, horrelako ezusteko batek zure aurrezkientzat dakarren arriskuarekin alderatuz gero, ezta?
Primaren adibideak pertsonako
Bidaiaren iraupena | Espainia | EB | Munduko gainerako herrialdeak |
---|---|---|---|
1-5 egun | 10,29€ | 13,53€ | 23,59€ |
6-8 egun | 15,14€ | 19,86€ | 34,47€ |
9-13 egun | 22,09€ | 29,30€ | 50,64€ |
61-90 egun | 118,90€ | 169,26€ | 321,72€ |
Bitartekaria: ABANCA MEDIACIÓN, OPERADOR DE BANCA SEGUROS VINCULADO S.L., banku-aseguruen operadore atxikia, egoitza soziala A Coruñako Marina hiribideko 1. zenbakian, 4. solairuan eta IFK: B-70049630; IFK: A Coruñako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: 3092 liburukia, 73 folioa, C-38698 orria eta Aseguruen Erregistro Administratibo Berezian. Erantzukizun Zibileko Aseguruarekin, indarrean dagoen aseguruak banatzeko araudiak eskatzen duen finantza-gaitasuna. Lan egiten dugun aseguru-etxeak kontsulta ditzakezu:.
Aseguratzailea: ARAG SE, SUCURSAL EN ESPAÑA, DGSFP E0210en erakunde aseguratzaile eta berraseguratzaileen administrazio-erregistroko inskripzio-zenbakiarekin.