Tarifa Lau Seguruen abantailak
Taldeka itzazu zure aseguruak
Zatitu ordainketa
Biderkatu abantailak
Gainera, aseguru berri bat kontratatzen baduzu eta Aseguruen Tarifa Lauan helbideratzen baduzu, % 7rainoko hobaria lor dezakezu.
Asguruen Tarifa Lauari esker ABANCAk merkaturatutako aseguru hauek multzokatu ditzakezu: bizitza, etxebizitza, osasuna, heriotza, autoa, ordainketen babesa eta istripuak 12 hilabetetan interesik eta komisiorik gabe (UTB %0) eta urtean bi kuota arte geroratu ditzakezu doan.
Adibide bat jarriko dizugu hobeto ulertzeko. Demagun helbideratutako zure aseguru guztien primen urteko zenbatekoa 1.500 € dela; urteko hamabi kuotetako bakoitzean 125 € ordaindu beharko zenituzke. Beraz, zor den zenbateko osoa 1.500 € izango litzateke. Komisiorik gabe: ITN % 0, UTB %0.
Gainera, lortu % 7 arteko hobaria ahalik eta aseguru-sorta gehien sartuz (ondoko familietakoak: bizitza, autoa, osasuna, etxebizitza, heriotza eta istripuak) zure Aseguruen Tarifa Lauan eta hasi aurrezten. 3 sorta kontratatuz gero, % 3ko hobaria lortuko duzu, 4 sorta kontratatua, % 5eko hobaria, eta gutxienez 5 sorta multzokatzen badituzu, % 7ko hobaria jasoko duzu.
Eta ez kezkatu, aseguru bat bakarra badaukazu, hilabetez hilabete ordaindu ahal izango duzu baita ere. Egin Plazidok eta Serenak bezala!
Kontrata ezazu Aseguruen Tarifa Laua mugikorretik
ABANCAren app-ari esker zure aseguruak nahi duzunean eta nahi duzun lekuan kudeatu ditzakezu. Hauxe da aplikazioarekin egin ahal izango duzuna:
- Aseguruen Tarifa Laua kontratatu eta aseguru berriak gehitu.
- Zure hileko kuotaren simulazioa egin.
- Hurrengo ordainagiria zein datatan kobratuko dizugun jakin.
- Aseguru-etxeari parte bat eman.
- Eta askoz gehiago!
Ordaindu kopuru bera hilero, interesik eta komisorik gabe (UTB %0). Aktibatu zure lasaitasuna klik batekin!
Hasi Aseguruen Tarifa Lauaren abantaila guztiak baliatzen
- Taldeka itzazu zure aseguruak hileko ordainagiri bakar batean.
- Komisiorik eta gasturik gabe, doan! % 0 UTB
- % 7rainoko hobaria.
- Urtean bi ordainketa geroratzeko aukera, kosturik gabe.
- Zalantza eta kontsultetarako telefono bakarra (900 815 900).
- Balia itzazu ABANCA Zerbitzuen Programaren abantaila guztiak.
Zenbat eta aseguru gehiago kontratatzen dituzun, are eta handiagoa izango da aurrezkia

Bizi-asegurua

Etxe-asegurua

Auto-asegurua

Osasun-asegurua

Ehorzketa-asegurua

Istripu-asegurua
Nahiago baduzu, zatoz gure bulegoetako batera eta segururik onena kontratatzen lagunduko dizugu, baldintza onenekin.
Hobaria % 7 artekoa izango da ABANCAk merkaturatutako eta sorta honetako aseguruentzako: bizi-arriskua, etxebizitza, osasuna, heriotza, istripuak eta autoa. Hobaria kontratatutako aseguru sorta kopuruaren araberakoa izango da. Ez zaie hobaririk aplikatuko ABANCArekin formalizatutako aktibo-eragiketei lotutako aseguruei, ez eta ordainketak babesteko aseguruei ere.
ABANCA MEDIACIÓN, OPERADOR DE BANCA SEGUROS VINCULADO S.L., banku-aseguruen operadore atxikia, egoitza soziala A Coruñako Marina hiribideko 1. zenbakian, 4. solairuan eta IFK: B-70049630; IFK: A Coruñako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: 3092 liburukia, 73 folioa, C-38698 orria eta Aseguruen Erregistro Administratibo Berezian. Erantzukizun Zibileko Aseguruarekin, indarrean dagoen aseguruak banatzeko araudiak eskatzen duen finantza-gaitasuna. Lan egiten dugun aseguru-etxeak kontsulta ditzakezu:. Gainera, baldintzei eta tarifei buruzko informazio gehiago ABANCAren bulegoetan aurkituko duzu.
Zalantzak dituzu? Guk erantzunak
Aseguruen Tarifa Laua hileko kuotan aplikatzen da, eta aseguru berriak kontratatzean eguneratu. Kontuan zenbat eta modalitate gehiago sartu, are eta hobari handiagoa jasoko duzu. Demagun bizi-aseguru eta etxe-aseguru bana eta bi auto aseguru dituzula; guztira, 4 aseguru dira, baina 3 modalitate desberdin. Beraz, % 3ko hobaria jasoko duzu.
Adar kopurua |
|
| 4 adar |
|
---|---|---|---|---|
Hobaria | 0% | % 3 | % 5 | % 7 |
Modalitate bereko aseguru bat baino gehiago helbideratuta badituzu ere, modalitate bakartzat joko da.
Aktiboko eragiketekin konbinatutako aseguruek (mailegu pertsonala eta hipoteka-mailegua) eta ordainketak babesteko aseguruek ez dute hobaririk izango ABANCAn.
DOKUMENTAZIOA
BLOGEAN