Bidaiatuz gero, Via-T
Bildu zure enpresaren gailu guztiak hileko faktura bakar batean, zure app-etik! Eta noski, ordain ezazu Espainiako, Portugalgo eta Frantziako autobideetako bidesaria zure ibilgailua gelditu gabe.
- 881 240 519 tel:+34881240519
- Egin ezazu eskaera https://solicitudonline.abanca.com/empresas/es/solicitarviat_emp/J
- Kontratatu ezazu online https://cus.bipdrive.com/web/abanca-clientes
-
Niretzat da?
Zuk edo zure langileek sarritan bidaiatzen baduzue eta bidesarietan denbora eta dirua aurreztu nahi baduzu, hauxe da aukerarik interesgarriena, autoa, furgoia eta motorraren kasuan.
-
Aurrez ezazu denbora
Ibilgailua gelditu gabe ordaintzeko eta ibilbide batzuetan hobariak jasotzeko aukerak ematen ditu. Portugalen eta Frantzian ere erabil dezakezu! Xehetasun gehiago emango dizkizugu.
-
Nola funtzionatzen du?
Herrialde bakoitzeko faktura bakarra izango duzu; faktura horietan bidesari edo aparkalekuetako kontsumo guztiak eta matrikula bakoitzari lotutako deskontuak zehaztuko dira.
-
Eta zer gehiago?
Zure flotako gailu guztiak hileko faktura bakar batean taldekatu eta BEZa ken dezakezu.
Aurrez ezazu denbora bidesariak ordaintzean
ABANCAn eskaintzen dugun Via-T zerbitzuak, Espainiako eta Portugaleko bidesari guztiak automatikoki ordaintzeko aukera ematen dizu, ibilgailua gelditu behar izan gabe. Gainera, Frantziako autobide guztietatik ere zirkulatu ahal izango duzu! Frantzian erabiltzen duzun hilabete bakoitzeko 2,42 euroko komisioa kobratuko dizugu.
Zerbitzua kontratatzeko, ABANCA kontu bat besterik ez duzu behar, zure gailuaren kobrantzak lotzeko.
Lor ezazu zure Via-T gailua. Gure bulegoetako edozeinetan eska dezazun gailua. Gogoan izan: Bip zerbitzuarekin lan egiten dugunez, ongietorri e-mailean bidaliko dizkizuten baldintza orokorrak onartzen dituzunean amaituko da alta-prozesua. Egun batzuk geroago, gailua adierazten diguzun helbidean duzu.
Non jarri behar da? Gailu hau ibilgailuan instalatzea oso erraza da. Autoaren aurreko haizetakoan eutsi behar duzu, ahal izanez gero, goiko erdialdean eta goiko markotik 5 zm-ra. Furgonetetan eta furgoietan, erdialdean jarri behar da, bertikalean.
Nola fakturatzen da nire enpresaren Via-T kontsumoa?
Via-T gailu berriak 24,20 euroko kostua du urtean eta ez dizugu ezer kobratuko jaulkipenagatik. Gailuak 5 urteko iraungipena du, eta ABANCArekin kontratatzeagatik bi euskarri emango dizkizugu, kostu gehigarririk gabe! Gainera, ez duzu iraunkortasun konpromisorik izango! Gailua erabiltzen ez baduzu edo erabili nahi ez baduzu, baja eman diezaiokezu, inolako zigorrik gabe. Ordainketa ABANCA kontuan egindako zordunketa baten bidez egiten da. Hau da, kobrantza bakarra egingo dugu hurrengo hilaren 10ean, modu erabat automatikoan; ez duzu erne egon beharko!
Kontratatuta dituzun Via-T gailuen eragiketa eta kontsumo guztien xehetasunak eskura ditzakezu ABANCAko bezeroentzako aplikazioan edo bipdrive.com/abanca web-orrian.
Gailu bakoitzaren kontsumoari, datari, orduari, ibilbideari, matrikulari eta abarri buruzko informazio guztia izango duzu. ..eta askoz gehiago! Nahiago baduzu, Excel fitxategi bat deskargatu ahal izango duzu zure flotaren kontsumoen xehetasun guztiekin; beraz, kudeaketa- eta administrazio-kontuetan denboran aurreztuko duzu. Gainera, zure enpresako gailu guztietarako faktura bakarra duzunez, BEZa erraz berreskuratu ahal izango duzu. Horrez gain, zerbitzu duala ere erabilgarri duzu, erabilera partikularraren eta profesionalaren arteko kontsumoak bereizi ahal izateko.
Bip&Drive-en enpresa-kudeatzaile bat izango duzu zure neurriko arreta eskaintzeko eta berarekin argitu ahal izango duzu edozein zalantza. Berarekin harremanetan jartzeko deitu telefonoz 881 240 519 telefonora edo idatzi mezu elektronikoa helbide honetara: abanca.empresas@bipdrive.com. Gainera, 10 gailu baino gehiago kontratatu behar badituzu, kontsultatu flotentzat ditugun baldintza bereziak.
Eta funtzionatzeari uzten badio? Zure gailuak behar bezala funtzionatzeari uzten badio (edo lapurtu egiten badizute edo galdu egiten baduzu), jar zaitez harremanetan ABANCAko bezeroentzako arreta-zerbitzu telefonikoarekin. Beharrezkoa izanez gero, zure gailua ordeztuko dugu eta data hori hartuko da berritzeko data berri gisa.
Aparkalekuak, gasolindegiak, parkimetroak... Bidesariez gain, hamaika gauzetarako.
Enpresentzako Via-T gailuak ere honako abantaila hauek ditu:
- Via-T gailurako bi euskarri kostu gehigarririk gabe, ABANCAren bidez kontratatzeagatik.
- Kutxa inhibitzailea: gailua kutxa inhibitzaile baten barruan jasoko duzu. Kutxa hori baliagarria izango zaizu bidesari batetik pasatzen bazara baina Via-T sistema erabili nahi ez baduzu. Horretarako, zure gailua euskarritik kendu eta kutxa inhibitzailean gorde beharko duzu, berriz behar duzun arte.
- Xehetasun guztiak biltzen dituen faktura bakarra, PDF edo Excel formatuan; zure flotaren kontsumo guztiak biltzen ditu eta, horri esker, denbora aurreztuko duzu administrazio-lanetan. Gainera, BEZa erraz berreskuratuko duzu.
- Zerbitzu duala, kontsumoa erabilera pertsonalaren eta profesionalaren arabera bereizi ahal izango duzu. Konfigura itzazu zure enpresaren gailuak, egun, zerbitzu eta baita ordu-tarteen araberako erabileraren arabera ere. Hori guztia ABANCAko bezeroentzako aplikazioaren bidez.
- Ordaindu bidesariak ibilgailua gelditu gabe, itxaronaldirik gabe!
- Ibilbidearen araberako hobariak eskuratu ahal izango dituzu. Kontsultatu!- ABANCAko bezeroentzako aplikazioa: lotu zure gailua aplikazioari zure kontsumoa ikusteko, ibilbidea zenbat kostatuko zaizun kalkulatzeko, kalkulatutako bidesariaren prezioa kontsultatzeko edo IATerako hitzordua eskatzeko, baita mugikorretik ordaindu ahal izateko ere! eta beste hainbat zerbitzu!
- Aparkalekuetan baliozkoa: aparkalekuan sartu eta irten, tiketik gabe eta hura baliozkotzeko kutxa bat bilatu beharrik gabe.
- Beherapenak gasolindegietan: aktibatu aplikazioa eta Galp, Cepsa, BP edo Shell bezalako gasolindegi batzuek eskaintzen dituzten beherapenak baliatu ahal izango dituzu. Erregaia app-etik ordaindu ahal izango duzu, baita gertuen duzun gasolindegia zein den kontsultatu ere.