Zure erosketak geroratu
ABANCAren kreditu-txartelarekin egiten dituzun erosketak geroratzeko zerbitzua da, mugikorretik eta klik batean. Bidali gastuak traba egiten ez dizuten leku horretara Berehala.
-
Zer da?
ABANCAren Gerorapp zerbitzuak zure erosketak epeka ordaintzeko aukera ematen dizu. Berdin dio denda batean edo Internet bidez egin dituzun.
-
Zeintzuk dira gerora ditzakedan ordainketak?
Zure ABANCA Visa edo Mastercard kreditu-txartelarekin egiten duzun 75 eurotik gorako edozein ordainketa atzeratu dezakezu (Visa Tú, Visa Personal, Visa Clip, Visa Proyecta eta Zona Aberta izan ezik).
-
Nola funtzionatzen du?
Sar zaitez ABANCAko app-aren Erosketak geroratu atalean, geroratu nahi duzun erosketa hautatu eta epeak aukeratu (3-36 hilabetera)… Eta listo!
-
Segurua da?
Noski baietz! Prozesua banka mugikorraren bidez kudeatuko da, segurtasuna indartzeko gakoak eta Touch ID sistema erabiltzen dituena.
Nola funtzionatzen?
Demagun musika dendan zaudela eta zure bikoteari gitarra bat oparitu nahi diozula. Zure bikotea pozik egongo da (auzokoak ez hainbeste). Prezioa altua da eta zalantzak dituzu. Eta…epeka, eroso-eroso eta kezkatu gabe ordaintzen baduzu? Zure mugikorraren bidez, dendako saltzaileari edo bankuko langileari azalpenik eman gabe.
Pentsatu urtarrilean ordaindu beharko duzun zirkulazioaren gaineko zergan. Ez al zaitu ezustean harrapatzen? Eta…txartelarekin ordaintzen baduzu eta ordainketa hilabete batzuetan zehar zatikatzen baduzu? Horrela urte hasierako gastuak arinduko dituzu. Hartu mugikorra eta geroratu zure erosketak, klik batean.
Finantziazio bakarrean hainbat erosketa batera dezakezu. Adibidez, IAT-aren gastua eta pneumatiko berrien erosketa batera ditzakezu eta epeka ordaindu, erosketak lasai lasai egin ditzazun. Banaka ere ordain ditzakezu eta erosketa bakoitzerako epe bat ezarri. Adibidez, erosketa bat 4 hilabetetan ordain dezakezu eta bestea 8 hilabetetan. Erosketa edozein dela ere, zenbatekoek bankuak jarritako baldintzak bete beharko dituzte.
Adibidez:
75 eurotik gorako erosketak edo gastuak geroratu ahal izango dituzu. Kontuan izan kuota bakoitzak 25 eurotik gorakoa izan behar dela.
Jarraian eta adibide gisa, Visa Klasikoarekin egindako 1.500 euroko erosketa bat 12 hilabetez nola gerora dezakezun azalduko dizugu. ABANCAko bezero bazara eta zure txartelarengatik jaulkipen- eta mantentze-komisiorik ordaintzen ez baduzu, % 9 ITN eta % 9,38 UTB aplikatuko zaizu. 131,18 euroko hamaika kuota ordainduko zenituzke eta 131,14 euroko azken kuota bat. Guztira 1574,12 euro ordainduko zenituzke, 74,12 euroko geroratze-interesak barne. Finantzaketaren guztizko kostua 74,12 € izango litzateke.
Aldiz, zure txartela hobariduna ez bada, aurreko adibidea hartuta, % 9 ITN eta % 15,30 UTB aplikatuko litzaizuke. 131,18 euroko hamaika kuota ordainduko zenituzke eta 131,14 euroko azken kuota bat. Gainera, txartela kontratatu eta hiru hilabetera, 43 euroko jaulkipen- eta mantentze-komisioa kobratuko litzateke. Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 1.617,12 euro da eta finantzaketaren kostua 117,12 eurokoa izango litzateke. Kostu horretatik 74,12 euro geroratze interesei dagozkie eta 43 euro txartelaren jaulkipen- eta mantentze-komisioari.
Kuotaren etengabeko amortizazio-sistema erabiltzen dugu.
Gogoratu…
-
Zure gastuak epeka finantza ditzakezu, 3-36 hilabetera.
-
Finantza dezakezun diru-kopurua zure ABANCA kreditu-txartelaren diru-mugen araberakoa izango da.
-
Zure erosketak finantzatu ditzakezu zuzenean ABANCAren app-aren bidez edo [banka elektronikoaren bidez] , zure mugikorrean edo ordenagailuan. Gure bulegoetan ere egin ahal izango duzu edo 981 910 522 zenbakira deituz.
-
GerorAPPen bidez Espainian edo munduko edozein tokitan egindako erosketak geroratu ahal izango dituzu.
ABANCAren edozein kreditu-txartelarekin zure gastuak gerora ditzakezu.
Erraz-erraz, berehala
-
Zer erosketa gerora ditzaket bidez?
Zure ABANCA kreditu-txartelarekin egiten duzun edozein erosketa gerora dezakezu, baldin eta 75 eurotik gorakoa bada. Berdin dio erosketa dendan bertan edo Internet bidez egiten duzun.
-
Zein txartelekin funtzionatzen du zerbitzuak?
Programak funtzionatzen du zure ABANCA kreditu-txartelarekin, Visa edo Mastercard (Visa Tú, Visa Personal, Visa Clip, Visa Proyecta eta Zona Aberta izan ezik) eta kreditu-txartel birtualarekin. Ezin izango duzu programa erabili zure zordunketa-txartelarekin.
-
Nola jakin erosketak gerora ditzakedan ala ez?
Gerora daitekeen erosketaren bat egiten duzun bakoitzean zure mugikorrean SMS bat jasoko duzu. 3 eta 36 arteko kuotak aukera ditzakezu, baldin eta kuota bakoitza 25 eurotik gorakoa bada.
-
Nola erabili
Erosketak geroratzeko modurik errazena: ABANCAren app-a edo banka elektronikoa**, mugikorrean edo ordenagailuan. Gure bulegoetan ere egin ahal izango duzu edo 981 910 522 zenbakira deituz.