Google Pay-ren baldintzak
“GOOGLE PAY” ZERBITZURAKO ABANCAK DITUEN BADINTZAK
1. “Google Pay” zer den eta nola funtzionatzen duen
“Google Pay” ABANCA Corporación Bancaria, S.A.-k (ABANCAk) bere bezeroen eskura jartzen duen aplikazioa da, bezeroek erosketa fisikoak zein online erosketak ABANCA txartelen bidez ordain ahal ditzaten, zerbitzu honekin bateragarria den gailua erabilita. Aplikazio horrek txartelak gailuarekin sinkronizatzean sartu dituzun zure txartelen datuak gordetzen ditu.
“”Google Pay-n” egiten duzun zure ABANCA txartelen erabilera ABANCAren baldintzen menpe dago, baita Google eta “Google Pay-ren” baldintzen menpe eta onartu behar duzun Google-ren pribatutasun politikaren menpe ere. Halaber, “Google Pay” erabili ahal izateko, baliteke onartu behar izatea “Google Pay” plataformari zerbitzuak ematen dizkioten edo bertan integratuta dauden hirugarren hornitzaileen baldintzak eta haien pribatutasun-politika onartu behar izatea.
ABANCAk ez du inolako kontrolik Google-k hartzen dituen erabakien gainean, “Google Pay-ri” edo Google-ren edozein zerbitzu edo plataformari lotutako Google-ren baldintzak eta pribatutasun politika aldatzearen ingurukoak.
Kontuan izan behar duzu zure ABANCA txartelak zerbitzu honekin bateragarriak diren gailuei atxikitzeak ez duela txartel berririk jaulkitzen dela esan nahi. Beraz, gailu bateragarriekin egiten duzun ABANCA txartelen erabilera, ABANCAk eskaintzen duen ordainketa-zerbitzu bat izaten jarraitzen duenez, ABANCArekin sinatutako txartelen kontratuen baldintzen menpe dago, eta horiek betetzeko konpromisoa hartzen duzu.
Hori dela eta, kontuan izan behar duzu baldintza hauek ez dituztela ABANCArekin izenpetuta dituzun txartelen kontratuen baldintza orokorrak eta bereziak aldatzen edo ordezten, ez dituztela txartelen zenbatekoen mugak aldatzen, ezta ABANCA txartel bakoitzerako une bakoitzean indarrean dagoen ordainketa-modalitatea ere. Hala ere, oraingo baldintzek eta ABANCA txartelen baldintza orokorrek edo bereziek bat egien ez badute, oraingo baldintzetan adierazitakoa gailenduko da.
“Google Pay-k” onartzen ez dituen ABANCA txartelak:
- Aurreordainketa Visa Txartelak
- Saltoki-txartela
- Gasoliorako Txartel Hobaridun
- Diru-sarrerak Txartela
- Kooperatiben Txartela
ABANCAk beretzat gordetzen du “Google Pay” bidez erabiltzeko onartuak izan diren txartelak aldatzeko ahalmena. Horiek aldatzen badira, horren berri emango dizu.
2. “Google Pay” zerbitzuaren kostua
ABANCAk ez du ABANCA txartelei ez dagokien bestelako kargurik kobratuko, txartelak “Google Pay” bidez erabiltzeagatik.
Hala ere, hirugarrenen baldintzek bateragarriak diren gailuen bidezko txartelen erabilerari eragin diezaioketen karguak, mugak eta murrizketak ekar ditzakete. Adibidez, datu mugikorrak erabiltzeagatik edo testu-mezuak bidaltzeagatik sare-zerbitzuen hornitzaileek karguak kobratu ditzakete.
3. “Google Pay” erabiltzea eta ordainketa-eragiketak baimentzea
-
Aurrez aurreko eragiketetarako (NFC teknologiarekin, Near Field Communication, bateragarriak diren saltokiak, kutxazain automatikoak eta salmenta automatikoko makinak): eragiketa hasteko, beharrezkoa da gailu bateragarriak NFC teknologia aktibatuta izatea. Zerbitzu honekin bateragarria den gailuan “Google Pay” aplikaziora sartu behar duzu, aplikazio honen bidez ordaintzeko erabili nahi duzun ABANCA txartela aukeratu, eta zure gailua saltokiko STra (edo beste makina baliokide batera, kutxazainak edo salmenta automatikoko makinak) hurbildu. Makina horrek contactless izan beharko du. Ordainketa beste edozein ekintza egin beharrik gabe egingo da, beraz, eragiketaren datuak zuzenak direla egiaztatu beharko duzu, zure gailua STra (edo makina baliokidera) hurbildu aurretik. Hala ere, autentifikatze indartua aplikatu behar den kasuetan, eskatzen zaizkizun autentifikatze-faktoreak emango beharko dituzu, ABANCArekin izenpetuta dituzun txartelen kontratuetan une bakoitzean aurreikusitakoaren arabera. Zure gailuan “Google Pay” aplikazioa erabili ahal izateko, une bakoitzean ezartzen diren jarraibideak bete beharko dituzu eta, hala badagokio, gailu bateragarriak eskatzen dizkizun datu biometrikoak sartu beharko dituzu (adibidez, hatz-marka, aurpegi-azterketa). Urrats horiek jarraitu ondoren ordainketa onartutzat joko da.
-
Aurrez aurrekoak ez diren eragiketetan: Ordaindu nahi duzun saltokiaren web-orriak erakutsiko dizkizun ordainketa-aukeren artean, “Google Pay” aukeratu behar duzu, erosketa zure gailu bateragarriaren bidez egiteko. Jarraian, ordaintzeko erabili nahi duzun ABANCA txartela aukeratu beharko duzu, eta kasu bakoitzean ezartzen diren jarraibideak bete. Hala badagokio, gailu bateragarriak eskatzen dizkizun datu biometrikoak sartu (adibidez, hatz-marka, aurpegi-azterketa) beharko dituzu. Urrats horiek jarraitu ondoren ordainketa onartutzat joko da.
Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera ordaintzeko baimena ematen duzunetik, ordainketa baimendutzat joko da eta, beraz, ezin izango da ezeztatu.
Zure gailuaren desblokeorako hirugarren pertsonen aldeko datu biometrikoak sortzeak (abibidez, “Touch ID”) aukera ematen die hirugarren horiei gailu horren bidez ABANCA txartelekin ordainketak egiteko. Ordainketa horiek baliozkoak, baimenduak eta, beraz, arrazoi horrengatik ezeztaezinak izango dira.
4. Bezeroen alta “Google Pay-n” ABANCAri eta ABANCA txartel sortari dagokionez
“Google Pay-n” alta eman ahal izango dute pertsona fisikoak diren bezeroek. Horiek “Google Pay” aplikazioarekin bateragarria den gailuaren bertsioa izan beharko dute, Google-ren baldintzak eta pribatutasun-politika onartu beharko dute eta erabiliko den “Google Pay” aplikazioaren bertsioa eguneratuta izan beharko dute.
Zure gailuan “Google Pay” aplikazioan sartu behar duzu eta bertan sartu behar dituzu alta eman nahi diozun ABANCA txartelaren datuak (txartelaren zenbaki osoa, iraungitze-data eta CVV – edo baliokidea –, bai eta Google-k modu arrazoituan eska dezakeen informazio gehigarria ere). Datu horiek eskuz sartu ahal izango dituzu (adibidez, tekleatuz edo txartelari argazkia eginez) edo bezeroaren eskura jar daitekeen beste edozein bide erabiliz. Google-k dagoeneko datuak gordeta baditu, ez dituzu berriz sartu beharko.
Ondoren, ABANCAren baldintza hauek onartu beharko dituzu. Jarraian, zure identitatea eta ematen duzun adostasuna egiaztatzeko, zure gailuan kasu bakoitzean eskatutako autentifikatze faktoreak sartu beharko dituzu, ABANCArekin izenpetuta dituzun txartelen kontratuetan une bakoitzean aurreikusitakoaren arabera. ## 5. ABANCA txartelei “Google Pay-n” baja eman. Edozein momentutan ABANCA txartelei “Google Pay-n” baja eman ahal izango diezu. Baja ematearen ondorioak berehalakoak izango dira eta likidatzeke edo kargatzeke zeuden eragiketei ez die eragingo. Horiek likidatu edo kargatuko dira, ABANCArekin izenpetutako txartelen kontratuetan adostutakoaren arabera.
Prozesu hori “Google Pay” aplikazioan zuzenean egin ahal izango da edo ABANCAren call center-rera deituz: 981910522.
6. “Google Pay” zerbitzuaren iraupena
ABANCAk “Google Pay-ren” bidez ordaintzeko zerbitzua denbora mugagabez eskainiko du.
Hala ere, ABANCAk “Google Pay” zerbitzua eten edo bertan behera utzi ahal izango du. Kasu horretan, bi hilabete lehenago jakinaraziko dizu. Halaber, ABANCAk zerbitzua etengo du, Google-k, ABANCAren hornitzailea den aldetik “Google Pay” plataformari dagokionez, edozein arrazoirengatik ABANCAri zerbitzua emateari uzten badio.
7. Txartelak gordetzea eta zaintzea
Zure ABANCA txartelak behar bezala gorde eta zaindu behar dituzu, pertsonalak eta besterenezinak direla eta gailu bateragarrian sartzen dituzun datuak bertan gordetzen direla kontuan hartuta. “Google Pay-n” jardutea ahalbidetzen duen edozein kode sekretupean gorde beharko duzu, eta zure txartelen segurtasuna bermatzeko behar diren neurri guztiak hartu beharko dituzu. Batez ere, ez ezazu idatzi “Google Pay” aplikazioari esleitutako ezein kode pertsonalik zure gailuan edo harekin batera eramaten duzun ezein dokumentutan. Horrela, iruzurreko erabilera saihestuko duzu, galtze, lapurreta edo bidegabeko jabetza kasuetan.
Dena den, ABANCA ez da zure gailuan gordetako datuen erantzule izango.
8. Gailua galtzea, haren lapurreta edo bidegabeko jabetza
Aplikazio honekin bateragarria den gailua galtzen baduzu, lapurtzen badizute, bidegabe bereganatzen badute, edo zuk baimendu gabe erabiltzen badute, ABANCArekin izenpetuta dituzun txartelen kontratuetan aurreikusitako baldintza berberak aplikatuko dira, “Google Pay-n” alta eman diezun ABANCA txartelei dagokienez.
Horren berri izan bezain laster, ABANCAri jakinarazi beharko diozu, bidegabeko atzerapenik gabe eta horretarako zure eskura duzun edozein bideren bidez. 981910522 zenbakira deituz izapide hori egin dezakezu.
Era berean, jakinarazi beharko duzu gailu bateragarriaren faltsifikazioa edo segurtasun-urraketa gertatu dela edo hirugarrenek, zure borondatearen aurka, “Google Pay” aplikazioan jarduteko kodeak ezagutzen dituztela.
Egoera hori telefonia mugikorreko operadoreari, Google-ri edo gailuaren saltzaileari jakinaraztea ez da nahikoa.
9. ABANCA txartelen blokeoa
ABANCAk datuak gailuetan gordeta dituzten txartelak blokeatu ahal izango ditu, baldin eta zure segurtasuna arriskuan dagoela egiaztatzen duten arrazoi objektiboak badaude edo baimenik gabe edo iruzurrez erabili dituztela susmatzen bada. Halaber, txartelak kreditu-lerro bati lotuta badaude eta ordainketari aurre egiteko gai ez izateko arriskua nabarmen handitzen dela ikusten bada, ABANCAk txartelak blokeatu ahal izango ditu.
ABANCAk blokeo horren berri eman beharko du, ahal bada, blokeo hori eraginkorra izan baino lehen eta, ezinezkoa bada, blokeo hori gertatu eta berehala, salbu eta informazio hori arriskuan dagoela egiaztatzen duten segurtasun-arrazoi objektiboak badaude edo informazio hori ematea beste edozein arau-xedapenen aurkakoa bada. ABANCAk txartelak desblokeatuko ditu blokeatzeko arrazoiak desagertzen direnean, inolako kosturik gabe. Hala ere, egoera horren aurrean desblokeoa eskatzeko eskubidea izango duzu, ABANCArekin izenpetuta dituzun txartelen kontratuetan aurreikusitako baldintzak aintzat hartuta.
10. Erantzukizuna
Google INC.-ek ABANCAri “Google Pay” ordainketa-plataforma ematen dio, hau da, software-a, teknologia eta hura osatzen duten gainerako elementu ukigarri eta ukiezinak; ABANCAk berriz, “Google Pay-ri” dagokionez ordainketa-zerbitzua eskaini baino ez du egiten.
Google INC. da plataformaren funtzionamendu egokiaren erantzule bakarra eta, beraz, ABANCA ez da inola ere erantzule izango ABANCA txartelaren funtzionamendua eten, eragotzi edo funtzionamenduan nolabait eragiten duen ezein arrazoirengatik, hala nola, “Google Pay-k” edo hari gabeko komunikazio-zerbitzua zerbitzutik kanpo egoteagatik, sarean atzerapenak egoteagatik, hari gabeko estaldurak mugak izateagatik, sistema eteteagatik edo hari gabeko konexioa eteteagatik.
Beraz, ulertu eta onartzen duzu ABANCA Google INC.-ren mende dagoela, baita “Google Pay” plataformaren bidez egiten diren eragiketen prozesadorearen mende dagoela ere, ABANCA txartelen titular diren bezeroei “Google Pay” zerbitzua eskaini ahal izateko. Arrazoi horrengatik, ABANCA edozein unetan behartuta egon daiteke “Google Pay” zerbitzuaren bidezko ordainketa-eragiketak handitzera, murriztera edo etetera, edo edozein prozesu aldatzera.
Era berean, INC.-k, bere irizpide esklusiboaren arabera, erabakiko du “Google Pay” plataformaren erabiltzailearen esperientzia nolakoa izan behar den, aplikazioaren bidez egindako ordainketa-eragiketei aplikatu beharreko segurtasun-neurriak, baita “Google Pay” erabili ahal izateko une bakoitzean eta eragiketa bakoitzeko aplikatu beharreko autentifikatze-metodoak ere.
11. “Google Pay” zerbitzuaren baldintzen aldaketak
“Google Pay” zerbitzua baldintza hauetan ezarritakoaren arabera eskainiko da.
Hala ere, ABANCAk baldintza hauek aldatu ahal izango ditu. Aldaketak horiek indarrean sartu baino bi hilabete lehenago jakinaraziko dizkizu, gutxienez. Aldaketek berehalako ondorioak izan ditzakete, baldin eta positiboki eragingo dizun hobekuntza badakarte edo Google-k, “Google Pay” plataformaren hornitzaile gisa, hartutako erabakietan oinarritzen badira.
“Google Pay” zerbitzua erabiltzen jarraitzeko, gailu bateragarrian kasu bakoitzean eskatutako autentifikatze faktoreak sartu beharko dituzu, ABANCArekin izenpetuta dituzun txartelen kontratuetan une bakoitzean aurreikusitakoaren arabera. Aldaketak onartzen ez badituzu, ezin izango duzu “Google Pay” zerbitzua erabiltzen jarraitu, eta zure ABANCA txartelei “Google Pay” zerbitzuan baja eman beharko diezu.
Halaber, ABANCAk eskubidea izango du bere txartelak “Google Pay” zerbitzuan sartzeari uzteko, Google-k plataforman egindako aldaketen ondorioz (edo ez).
12. Datuen babesa eta segurtasuna
“Google Pay” zerbitzuaren bidezko ABANCA txartelen erabilerak informazio pertsonala elektronikoki transmititzea dakar, hirugarrenekiko konexioen bidez.
ABANCAk ez du konexio horien gaineko kontrolik eta, beraz, ezin du datuen transmisioaren pribatutasuna edo segurtasuna bermatu. Beraz, gailu bateragarriaren hornitzailearen eta sareko zerbitzuen hornitzailearen pribatutasun- eta segurtasun-praktikei buruzko informazioa zuk bildu beharko duzu.
Txartel bidezko ordainketa-zerbitzua emateko, ABANCAk, gailu bateragarrian integratutako txartelen jaulkitzaile gisa, zure datu pertsonalak tratatuko ditu, ABANCArekin sinatu duzun txartelen jaulkipen-kontratuaren baldintzen arabera.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, transferitzeko, tratamenduaren aurka egiteko edo tratamenduari mugak jartzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzu ABANCAren bezeroentzako arreta-zerbitzuari zuzendutako idazki bat helbide honetara bidaliz: Calle San Andrés 135-137, Planta baja, 15003 – A Coruña. Baita posta elektronikoaren bidez ere: atencioncliente@abanca.com.
Eskubide horiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, eskubideak nola baliatu jakin nahi baduzu edo, oro har, pribatutasun-politikari buruzko informazio gehiago nahi baduzu: https://www.abanca.com/es/legal/politica-privacidad
“GOOGLE PAY” ZERBITZUAREN TITULARRAK DUEN ORDAINKETA-DATUETARAKO SARBIDEA: ABANCA txartelak “Google Pay” zerbitzuaren (“Google Pay-ren” titularrak eskaintzen duena) bidez erabiltzeak ordainketa-datuak “Google Pay-ren” bidez tratatzea dakar, ABANCAk jartzen ez dituen baldintza orokor batzuen arabera.
Irakur itzazu arretaz “Google Pay-ren” baldintzak, aplikazioa zure gailu bateragarrian instalatzean eta aplikazioari zure txartelak atxikitzean onartu dituzunak. Horrela, titularrak jartzen dituen datuak tratatzeko baldintzak ezagutuko dituzu, baita legeak bermatzen dizkizun datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, transferitzeko, tratamenduaren aurka egiteko edo tratamenduari mugak jartzeko eskubideak nola erabili jakiteko ere.
ABANCAk ezin dizu inolako bermerik edo erantzukizunik eman “Google Pay-ren” titularrak egiten duen datu-tratamenduari dagokionez.
13. Google markak
Google Pay besteak beste, erregistratutako Google Inc.-ren markak dira, AEBetan eta beste herrialdeetan erregistratutakoak.
14. Jakinarazpenak
Honako hauek dira bezeroaren eta ABANCAren arteko kanalak “Google Pay" zerbitzuaren erabilerari buruzko jakinarazpenak egiteko: - Google Pay aplikazioa. - ABANCAren bezeroentzako arreta-zerbitzuaren telefono zenbakia: 981910522 - ABANCAren banka mugikorraren aplikazioa.
15. Legeria
Baldintza hauek beren horretan ulertuko eta beteko dira eta, aurreikusi gabeko guztia, arlo horri dagokion Espainiako legeriak arautuko du. Alderdien betebeharrak eta erantzukizunak legeriaren araberakoak izango dira.
16. Forua
Foru aplikagarria “Google Pay” zerbitzuan alta emandako ABANCA txartelen jaulkipen-kontratuan aurreikusitakoa izango da.