• Itzulketak gasolindegietan

    Aurrez ezazu depositua betetzen duzun bakoitzean

    Beherapen handiak lortuko dituzu atxikitako GALP gasolina-zerbitzuguneetanBeste webgune batera birbideratuko zara zure ABANCA txartela erabiliz ordaintzean: % 5eko beherapena Visa ABANCA Personal, Visa Oro edo Visa Platinum txartelaz ordainduz gero, % 4koa Visa Tú txartelaz edo gure beste kreditu-txartel bat erabiliz ordainduz gero (Visa zein MasterCard), eta % 2 zordunketa txartelaz ordainduz. Hilabeteko fakturazio muga 600 euroko da bezero bakoitzeko (kreditu txartelen kasuan). Sustapen honek 2025ko maiatzaren 31ra arte balio du.

    Depositua beste gasolina-zerbitzugune batzuetan betetzen baduzu, % 2ko beherapena izango duzu Visa ABANCA Personal, Visa Oro edo Visa Platinum txartelaz ordainduz gero, eta % 1 Visa Clásica edo Visa Business txartelen bat erabiltzen baduzu, betiere hilabete berean aurrez bost eragiketa egin badituzu gasolindegi edo autopista ez diren establezimenduetan (2025eko abenduaren 31ra arte).

  • EURO 6000 eskaintzak eta deskontuak

    Orain milaka saltokitan txartelarekin erostean

    EURO 6000 Plus programak eskaintzak eta berehalako deskontuak ematen dizkizu Espainia osoko 6.000 saltoki baino gehiagotan. Hotelak, bidaia-agentziak, alokatzeko autoak, zinema-aretoak, moda, informatika, janaria eta beste gauza asko.

    Gainera, eskaintzen buletinean izena ematen baduzu, zure banaka elektronikoarenBeste webgune batera birbideratuko zara “Txartelak¨ atalean, zuretzat ditugun eskaintza guztiei buruzko informazioa jasoko duzu.

  • Kalderilla Kontua

    Ohartu gabe aurrez ezazu!

    Kalderilla Kontuarekin ia konturatu gabe aurreztuko duzu. Poltsikoetan daramazun dirua hutsalapiko batean sartzen joatea bezala da, baina txartelarekin ordaintzen duzunean. Eta automatikoki, aurrezteaz ahantz ez zaitezen.

    Doakoa den zerbitzu honi alta ematean, ABANCA txartelarekin egiten duzun 15 € baino gehiagoko erosketa bakoitzean, zure txarteletik kontu berri batera dirua pasatuko dugu, hau da, Kalderilla Kontura. Zenbat? Bada, 5-eko multiploa biribiltzeko falta dena.

    Adibide bat? Supermerkatuan 21 € ordaintzen baduzu, automatikoki, 4 € mugituko ditugu (25 € arteko diferentzia) zure txarteletik zure kontura. Erraza, ezta?

    Zuk erabakiko duzu ze txartel lotu nahi duzun zerbitzu honekin, eta uneren batean aldatu nahiko bazenu, arazorik gabe egin dezakezu.

  • Mastercard Esperientziak

    Atera iezaiozu etekina Masetrcard txartelari

    Priceless Cities zerbitzuak eskaintzak eta esperientziak ematen dizkizu 40 hiri baino gehiagotan (Madril, Londres, New York…). Zure Mastecard txartela baino ez duzu behar hainbat esperientziaz gozatzeko: dastatzeko menuak, deskontuak jatetxeetan, luxuzko hotelak, kontzertu, jaialdi eta erakusketetarako VIP sarrerak. Eta askoz gehiago!

  • Ordainketak geroratu

    Zure erosketetarako finantzaketarik onena: zeure buruari agintzen diozuna

    Zerbitzu honekin zure erosketak zatikatu zatikatu egin ahal izango dituzu 36 hilabete arte, zure mugikorretik eta klik bakar batean. Zure txartelarekin edozein dendatan edo internetez egindako 75 € baino gehiagoko edozein gastu atzeratu dezakezu. Gero, aukeratu zenbat hilabetetan ordaindu nahi duzun, eta kitto! Dena zure ABANCA app-aren bidez edo banku elektronikotik.

  • Malgutasuna

    Zuk erabakitzen duzu zure kreditu-txartelarekin

    Zure ABANCA kreitu-txartlea zure erritmora egokitzen da. Hilabete bukaeran zure erosketa guztiak ordaintzeaz gain, ahal dezakezu baita ere:

    • 3 hilabetera ordaindu, ordainketak geroratuz, modu erosoan eta hiru epe berdinetan.

    • kuota finkoa ordaindu; horrela, hilero kopuru bera ordaintzen duzu, gehiago edo gutxiago erosi arren.

    Gainera, zure txartela Visa Clip revolving bada edo Proyecta revolving, zuk erabakiko duzu ordaindu beharreko hileko kuota zenbatekoa izango den, edozein delarik ere gastatu duzun kopurua.

    Eta zure eragiketak banaka nola ordaindu nahi dituzun erabaki nahi baduzu, zure aukera honako hau da: Visa Tú: hilabete bukaeran, epeka (3, 6, 9, 10 edo 12 hilabetetan) edota kuota finko batekin. Visa Tú txartelarekin, gainera, kutxazainetan dirua zordunketa edo kreditu moduan atera ahal izango duzu.

    Egin ezazu guztia bizkor eta erraz: nahi duzunean eta nahi duzun lekuan. Ordainketa modalitatea edo ordaindu beharreko hileko kuota edozein momentutan aldatu ahal izango duzu, betiere, zure kontuan zordunketa egin aurretik. Behar duzun aldi oro banku elektronikotikBeste webgune batera birbideratuko zara edo mugikorraren bidez, dei bat eginez telefono honetara: 981 910 522 edo gure edozein bulegotan. Horixe bezain erraza.

  • Express Dirua

    Emaiozu dirua zeure buruari eta ordaindu epe erosoetan

    Intsuldatu dirua zure kontura kreditu-txarteletik espero ez zenuen gastu horri aurre egiteko, eta buletatu ezazu 6, 10 edo 12 hilabetetan. Modu errazean eta berehala.

    Express Diruaren baldintzez informatu zaitez eta ezagutu ezazu nola aktibatu dezakezun. Izapidetzerik gabe.

  • Berehalako dirua

    Eskura ezazu zure txartelaren kreditua berehala

    Espero gabeko ordainketa bati aurre egin behar diozu? Zure txartel honekin Visa Proyecta revolving edo beste honekin Visa Clip revolving dirua zure kontura intsuldatu dezakezu.

    Hori egitean, eragiketa eskudiru arrunt gisa likidatzen da, eta ez zaizu aldatuko ez hileko kuota, ez txartelean duzun ordaintzeko modua.

  • Aseguruak eta babesa

    Eta utzi kezkak alde batera txartela erabiltzen duzunean

    ABANCA txartel bat badukazu, automatikoki, doako asegurua daukazu, kutxazainean lapurretan egitetik babesten zaituena. Txartela galtzen baduzu edota lapurtzen badizute ere, babestuta zaude eta baita ere norbaitek txartelaren iruzurrezko erabilera egiten badu.

    zure ABANCA txartel guztiekin garraio publikoa hartzen duzunerako istripu asegurua izango duzu eta laguntza asegurua zera estaltzen duena: zure bidaiaren edo ekipajearen atzeratzea, grebagatik bertan behera gelditzea, hotel batean mugituezinik geratzea, berraberriratzea, mediku gastuak bueltatzea, ekipajeak pairatutako kalteengatiko laguntza, etab. Horretarako, gogoan izan behar duzun gauza bakarra zure bidaiak ABANCA txartelarekin ordaintzea da, noski!

  • Erosketa seguruak internetez

    Kezkarik gabe erosketak egiteko modurik onena

    700 bulego dituen banku digital bat gara, beraz, zure segurtasunaz arduratzen gara Interneten erosten duzunean. Horregatik sortu ditugu zerbitzu hauek zuretzat.

  • Egizu hegan kezkarik gabe

    Bidaietan izan ditzakezun ezbeharrengandik babestu zaitez zure Visa eta AirRefund-ekin

    Hegazkin-txartelak ABANCAren Visa txartelarekin erosi badituzu, zordunketakoa edo kredituzkoa izan, eta kalte-ordaina jasotzeko eskubidea ematen dizun arazoren bat baduzu (hiru ordu baino gehiagoko atzerapena, bertan behera geratzea, overbooking-a, etab.), AirRefund-en laguntza izan dezakezu hegaldia kudeatzen zuen konpainiaren aurrean erreklamazioa aurkezteko.

    AirRefund arduratuko da dagokizun konpentsazioa erreklamatzeaz modu errazean. Gertakizun horretan kalte-ordaina jasotzeko eskubidea duzun edo ez jakiteko, izen-emate prozesua burutu behar duzu webgune honetan: AirRefundBeste webgune batera birbideratuko zara eta beraiek jarriko dira zurekin harremanetan eman behar dituzun hurrengo urratsak zeintzuk diren adierazteko eta beharrezkoa zaien dokumentazioa eskatzeko, hala behar izanez gero. Kasua aztertu ondoren, AirRefund arduratuko da izapidetze guztiaz eta inolako kosturik aurreratu beharrik gabe.

    AirRefund-ek zure kasua irabazten duenean eta hegazkin-konpainiarengandik konpentsazio ekonomikoa lortzen duenean, orduantxe deskontatuko dizu hegazki-txartelaren kudeaketa gastuen zenbatekoaren % 20a, hegazkin-txartela ondoko txartel honekin ordaindu baduzu: Visa Oro edo ABANCAren Visa Platinum txartelarekin, edo % 25 ABANCAren beste edozein Visa txartelekin ordaindu baduzu. Visa ABANCAren titular ez diren gainontzeko pertsonentzako zerbitzu honen kostua % 30koa da.

  • Alerta-zerbitzua

    Zure txartelaren mugimenduen gaineko informazioa berehala

    Zure gastuak kontrolatzen laguntzeko eta zure txartelen segurtasuna areagotzeko, alerta-zerbitzu bat daukagu adierazpen bat bidaliko dizuna dirua ateratzen duzun edo erosketa bat egiten duzun bakoitzean zuk erabakitako zenbatekotik gora. Zerbitzu hau guztiz doako da e-posta bidezko abisuetarako. Doakoa da baita ere SMS bidezko adierazpenetarako banku mugikorrera maiz konektatzen bazara. Bestelako kasuetan, hilean 50 zentimo kostatuko zaizu bakarrik.

Zeren zain zaude? Aukera ezazu zure txartela