Klip VISA
Visa Clip revolving kreditu-txartelak kredituan erosteko eta hilero kuota finko bat ordaintzen joateko aukera ematen dizu. Zenbat eta gehiago gastatu, orduan eta gehiago luzatuko da itzultzeko epea eta, beraz, kuota-kopurua handituko da. Ordainketak amortizatu ahala, zure kreditu-txartelaren saldoa eskuratuko duzu. Informa zaitez xehetasun guztien inguruan!
- 981 910 534 tel:0034981910534
- Egin ezazu eskaera orain! https://solicitudonline.abanca.com/Cita/es-ES/#/request/client/4_tarjeta_visa_clip/J
-
Nola funtzionatzen du?
Aukeratu kuota finko bat, hilero zenbateko bera ordaintzeko. Zenbat eta gehiago gastatu, orduan eta kuota gehiago izango dituzu ordaintzeko.
-
Doako aseguruak
ABANCA kreditu-txartelek lotutako doako aseguruak dituzte (lapurreta, iruzurrezko erabilera, bidaiak, etab. estaltzen dutenak). Informa zaitez!
-
Eta zer gehiago?
Balia itzazu Galp gasolindegietako beherapenak eta EURO 6000 Plus programaren eskaintzak.
-
Niretzat da?
ABANCAn kontu bat baduzu eta adin nagusikoa bazara, orrialde honetan bertan eska dezakezu.
Kostuak, adibideak, amortizazio-modalitatea eta UTB
VISA Klip revolving kreditu-txartelak erosketak atzeratzeko beste modu bat eskaintzen dizu. Aukeratu hileko kuota finko bat: txartelarekin gastatzen duzuna gastatzen duzula, zenbateko bera ordainduko duzu; zenbatekoa gehi interesak aldez aurretik amortizatu ahal izateko beharko duzun kuota-kopurua izango da aldatuko dena. Interes-tasa nominala (ITN) % 15 da urtean, % 16,07 UTB.
Demagun txartel honekin 48 hilabetetan ordaindu beharreko 1.500 euroko eragiketa bat finantzatu nahi duzula. Hilero 41,75 euro ordainduko dira, azken hilabetean izan ezik (41,45 euro). Zordundutako zenbateko osoa 2.003,70 euro izango da, interesen 503,70 euroak barne. Beste komisiorik eta gasturik ez dagoenez, finantziazioaren kostu osoa 503,70 euro izango litzateke.
Gure txartelak hilabeteka likidatzen dira; aldia hilaren 20an hasi eta hurrengo hilaren 19an amaitzen da eta emaitza bigarren hilaren azken egunean kobratzen da. Ateratako kalkuluetarako, eragiketa likidazio-aldi baten lehen egunean egiten dela jo dugu. Adibide hori adierazgarria baino ez da eta ez dator bat txartelaren kontratuan hitzartutako moduarekin. Eragiketen likidazioa modu horretara egokituko da.
Hilero ordainduko duzun kuota finkoak zure txartelaren kreditu-mugaren % 2 eta % 20 artekoa izan behar du. Hileko zenbatekoa aukeratu dezakezu, betiere 30 eurotik gorakoa eta 5 zenbakiaren multiploa bada, hilabete horretan Klip VISA txartelarekin diru gehiago edo gutxiago gastatu duzun edo ez kontuan hartu gabe. Aldatuko den gauza bakarra epea izango da.
Kontuan izan hileko kuoten zenbatekoa nahi duzunean alda dezakezula, banka mugikorreko aplikazioa edo banka elektronikoaren bidez, telefono bidez edo gure edozein bulegora hurbilduta.
Jakinaren gainean egon zaitezen: revolving txartel honen amortizazio-sistemari Kuota Konstanteko Amortizazio Partziala deitzen zaio: hileko likidazio-data bakoitzean zenbateko bera ordainduko duzu, likidazio-aldiari dagozkion interesak eta aukeratutako kuotaren zenbatekoa osatu arte erabilitako kredituaren itzulketa-zatia barne. Gogora ezazu: erabilitako kreditua zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da itzultzeko epea.
Ez duzu ez jaulkitze-komisiorik, ez mantentze-komisiorik ordainduko.
Klip Visa kreditu-txartelak ez du ez jaulkitze-komisiorik, ez mantentze-komisiorik. ABANCAn kontu bat baduzu eta adin nagusikoa bazara, egin ezazu eskaera eta zure kasua aztertuko dugu.
Gainera, Klip Visa kreditu-txarteletik dirua intsuldatu ahal izango duzu zure kontura. Horrez gain, ABANCA kutxazainetan dirua atera ahal izango duzu, gasturik eta komisiorik gabe. Abenduaren 31ra arte! Txartelaren kostuei buruzko informazioan adierazten diren atzerapen-interesak bakarrik ordainduko dituzu.
Eta abantaila gehiago
Deskontuak gasolindegietan. % 4ko deskontua eskaintzen dizugu atxikitako Galp Energia gasolindegietan, bai ibilgailuarentzako erregaian, zai dendako produktu guztietan, bezeroko eta hileko 600 €-ko mugarekin. Kontsultatu hemen baldintzak.
EURO 6000 Plus. VISA Clip txartelarekin, halaber, EURO 6000 Plus deskontu-programa baliatuko duzu, hobariak izanik hoteletan, bidaietan eta beste hainbat establezimendutan. Txartela erabiltzeagatik bakarrik! Kanpainari atxikitako lokal guztiak hemen kontsultatu ditzakezu: EURO 6000-en webgunea.
Doako aseguruak
Kreditu-txartel hau izateagatik soilik, lotutako estaldurak dituzu doan. Adibidez:
- Kutxazainean lapurreta jasateagatiko asegurua eta zure txartela iruzurrez erabiltzeagatiko asegurua, hura galdu edo lapurtuz gero.
- Istripu-asegurua garraio publikoan, betiere tiketa Klip Visa kreditu-txartelarekin erosi baduzu (100.000 euro euro arte)
- Bidaietarako laguntza-asegurua, tiketa Klip VISA txartelarekin erosi baduzu. Aseguru horrek bidaia- edo ekipaje-atzerapenak, greben ondoriozko galerak eta abar estaltzen ditu.
Aseguruaren estaldurei buruzko informazioa kontsultatu nahi izanez gero, jo produktu honen fitxaren eranskinetara (orri honen amaieran dago). Eta intzidentziaren bat izapidetu behar baduzu, etxetik irten gabe nola egin dezakezun kontatuko dizugu.
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
DOKUMENTAZIOA
- ¿Quieres saber más de la tarjeta Visa Clip? Aquí tienes toda la información bajo los estándares de la Unión Europea (INE) (En pdf)
- Consulta las coberturas del seguro de accidentes y asistencia en viajes del que disfrutas con tu tarjeta. (En pdf)
- Y también las coberturas del seguro anti fraude del que te beneficias con la tarjeta (En pdf)
- Kalkulatu Revolving txartel baten azken kuotaren muga-eguna (Espainiako Bankua)
- Revolving txartelen funtzionamenduaren inguruko informazio gehiago (Espainiako Bankua)
BLOGEAN