Proiektu VISArekin % 1 Cashback
Sustapenaren baldintzak
BANCA Corporación Bancaria S.A.-k (aurrerantzean, ABANCA) antolatutako Sustapen honek jarraian zehaztuko diren oinarriak izango ditu, 2015eko abenduaren 18an Coruñako Notario Elkargo Txit Prestuko kide den Francisco Ordóñez Armán notario jaunaren aurrean aurkeztutakoak, eta 1.904/2015 protokolo-zenbakia dutenak.
Lehena. Lurraldea eta epea
Proiektu txartela (aurrerantzean, “txartela”) erabiltzeak txartelarekin egindako erosketen guztizko zenbatekoaren % 1eko itzulketa jasotzeko eskubidea emango du, oinarri hauetan ezarritako epean eta baldintzetan, eta Hirugarren Klausulan adierazitako mugarekin.
Honako eragiketa hauek sustapenetik kanpo geratzen dira berariaz:
- Ukatuak izan diren eragiketak, horiek ukatzeko arrazoia edozein dela ere, deuseztatutako eragiketak eta proba-eragiketak.
- Iruzurrekotzat jotzen diren eragiketak..
- Txartelarekin egindako itzulketak, ezeztapenak eta amortizazio aurreratuak.Eragiketa horietakoren bat eginez gero, itzuli beharreko kopurua aurretik adierazitako ehuneko berean murriztuko da.
- Kutxazainetan/bulegoetan dirua ateratzea.
Bigarrena. Zenbat iraungo du sustapenak?
Sustapena 2015eko uztailaren 20an hasiko da, eta 2024eko abenduaren 31ra amaituko, bi egun horiek barne (aurrerantzean, "Sustapen-aldia").
Hirugarrena. Beherapenak
Txartelarekin modu baliozkoan ordaindutako erosketek % 1eko beherapena jasoko dute. Gehieneko muga txartelaren kreditu-mugaren % 1 izango da.
Dagokion ordainketa erosketak egiteko erabili zen txartelaren kreditu kontuan egingo da. Ordainketa egingo da deskontua jasotzeko eskubidea eman zuten eragiketak egin ziren hilabete berean.
Laugarrena. Kontsiderazio orokorrak
Sustapenean parte hartzeak oinarri hauek bere osotasunean onartzea dakar, beraz, partaideak oinarri horiek onartzen ez baditu sustapenetik kanpo geratuko da. Horren ondorioz, ABANCA salbuetsita geratuko da Sustapen hau dela-eta partaidearekiko duen edozein betebehar betetzetik.
Partaideak saria onartzen badu, oinarri hauek behin betirako onartzen dituela esan nahiko du.
ABANCAk eskubidea izango du sustapenaren baldintzak edozein unetan aldatzeko, baita sustapena bertan behera uzteko ere, arrazoi justifikatu bat dagoenean. ABANCAk konpromisoa hartzen du, sustapenaren oinarri edo baldintza berriak edo sustapenaren deuseztapena oraingo oinarriak jakinarazi diren modu berean jakinarazteko.
Saria lortu ahal izateko, ezinbestekoa da sustapen-aldi osoan zehar partaideak ordainketak egunean izatea, txartela blokeatuta edo iraungita ez egotea, edo txartelari baja eman ez izana.
Iruzurra gertatuz gero, edo fede ona ez duten edo arau hauek betetzen ez dituzten ekintzak eginez gero, ABANCAk saria ez banatzeko eskubidea izango du.
Oinarri hauetan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten txartelekin baino ezin izango da sustapenean parte hartu, nahiz eta ordainketa ABANCAn edo beste finantza-erakunde batean irekitako kontu bati lotuta egon.
Sustapen hau ezin da ABANCAk egin ditzakeen beste txartelari lotutako deskontu edo sustapenekin metatu. Kasu horretan, parte-hartzailearentzat onuragarriena dena aplikatuko da.
Bosgarrena. Zerga-erregimena
Indarrean dagoen zerga-araudiaren arabera, ABANCAk kontuan egiten duen aipatutako zenbatekoen ordainketa ondare-irabazitzat hartuko da, onuradunaren Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren (PFEZ) menpe dagoena.
Seigarrena. Oinarriak kontsultatu
Oinarri hauek partaide guztien eskura daude ABANCAren edozein bulegotan eta orrialde honetan.
Zazpigarrena. Jurisdikzioa
Oinarri hauen interpretazioari edo aplikazioari buruz sor litekeen edozein auziren berri izateko, alderdiak berariaz jartzen dira indarrean dagoen lege-araudian aurreikusitako jurisdikzioaren eta eskumenaren mende.