Aurreordainketa-txartelak, opari txartelak eta txartel birtualak

Ezagut itzazu gure aurreordainketa-txartelak. Kargatu duzun zenbatekoa gastatu arte erabili ahal izango dituzu. Dibisa aldatzeagatik komisiorik ez!

Hainbat txartel hainbat premiatarako

  • ico-tarjeta-prepago

    Aurreordainketa-txartela

    Atzerrira bidaiatuko duzu, Eurogunetik kanpo? Sor ezazu aurreordainketa-txartel bat eta ahaztu dibisa aldatzegatiko komisioa.

  • ico-tarjeta-regalo

    Opari-txartela

    Ilobari zer oparitu ez badakizu, ABANCA opari-txartelarekin nahi duena erosi ahal izango du!

  • ico-tarjeta-virtual

    Txartel birtuala

    Banka elektronikoaren bidez txartel birtualak sortu eta era seguruagoan online ordaindu.

Aurreordainketa-txartela: kargatu, eta zure bidaietan eraman.

Aurreordainketa-txartela gastuak kontrolpean izateko aukera bikaina da. Kargatzen duzun diru kopurua txartelaren gehieneko saldoa izango baita. Atzerrira bidaiatzeko ezin hobea da, bereziki Eurogunetik kanpo. Unibertsala da eta ez dizute dibisa aldatzegatiko komisiorik kobratuko, ez erosteagatik ez dirua ateratzeagatik. Gogora ezazu banku batzuek kutxazaina erabiltzeagatik komisioa kobratu diezazuketela. Txartel honek Visa txartela onartzen duten munduko edozein tokitan funtzionatzen du. Kontuan izan saldo mugatua duela. Gehieneko saldoa aldez aurretik kargatu duzun diru-kopurura mugatuta dago.

Nola funtzionatzen du? Dirua aldez aurretik sartu beharko duzu txartelean. Sartutako kopurua saldo erabilgarria izango da. Erosketa edo diru-ateratze bakoitzeko saldo horretatik kenduko da dirua. Hilean ezin dira 1.500 euro baino gehiago sartu. Urtean ezin dira 10.000 euro baino gehiago sartu.

Txartela banka elektronikoaren bidez, banka mugikorraren bidez edo edozein bulegotan karga dezakezu. Txartela nahi adina aldiz karga dezakezu. Kargatzen duzun bakoitzean 0,50 euro kobratuko zaizu. www.damemisaldo.com bidez edo gure kutxazainetan berehala jakin ahal izango duzu zenbatekoa den txartelaren saldo erabilgarria.

Aurreordainketa-txartela altan emateko gure bulegoetako batera jo beharko duzu. Adin nagusikoa izan beharko zara. Txartela 3 urtez izango da baliozkoa. Epe hori gainditzen denean, automatikoki berriztatuko da. Zure gastuak kontrolpean izaten lagunduko dizun zerbitzu honek 12 euroko jaulkipen- eta mantentze-kostua du urtean. Txartela kargatzeak 0,50 euroko gastua du.

Opari-txartelarekin ez duzu hutsik egingo

Opari originala da, erraz eskuratu daitekeena. Gainera hartzaileak ez du ABANCAko bezero izan beharrik. Opari-txartelak aurreordainketa-txartela bezala funtzionatzen du. Dirua aldez aurretik sartzen da eta erosketen zenbatekoa erabilgarri dagoen saldotik kenduko da.

Kargatuko den diru-kopurua txartela kontratatzean zehaztu beharko da. Guztizko zenbatekoa 50 eta 1.500 euroren artean egon behar du. Gainera 6 hilabeteko baliozkotasuna du.

Opari-txartelak 5 euroko jaulkipen-gastua du eta ezin da berriz kargatu. Dagoeneko ABANCAko bezero bazara, txartela banka elektronikoaren bidez eman ahal izango duzu altan. ABANCAko bezero ez bazara, gure bulegoetako batean egin beharko duzu. Ez da dibisa aldatzegatiko komisiorik ordainduko eta soilik dendetan erabili ahal izango da. Ezin izango da dirua ateratzeko erabili. Titularrak erabilgarri dagoen saldoa berehala kontsultatu ahal izango du www.damemisaldo.com bidez edo ABANCAko kutxazainetan.

tarjeta-regalo

Txartel birtuala, online erosteko modurik seguruena.

Internet bidez erostean, izan zara inoiz zure txartelaren zenbakia emateaz beldur? Kezkarik gabe erosteko txartel birtual bat sor dezakezu eta zuk nahi duzun diru-muga esleitu, euroa ez den beste moneta batean bada ere. Horrela zure gastuak hobeto kontrolatuko dituzu.

Zure banka elektronikoan nahi beste txartel sor ditzakezu. Oso erraza da, eta doan! Baita ABANCAren aplikazioan ere. Gogoratu txartel birtualak erabiltzea guztiz doakoa dela eta erosketa edo ordainketa egindakoan bakarrik kenduko dela dirua zure kontutik.

Gehiago jakiteko...

ZALANTZAK

  • Zein txartel mota ditu ABANCAK?

    Zordunketa-txartelek kutxazain automatikoetan dirua ateratzea eta komertzioetan erosketak egiteko aukera ematen dute kargua zure kontuan zuzenean egiten delarik.
    Kreditu-txartelak kutxazain automatikoetan eragiketak egin eta komertzioetan erosketak egiteko aukera ematen du, horien ordainketa geroratuz. Hautatzen duzun kreditu-txartel motaren arabera, zure premien arabera egokiena iruditzen zaizun ordaintzeko modua aukera dezakezu.
    Behatu zure premietara ondoen egokitzen den txartela hemen

BLOGEAN