LAGUNTZA
Gurutze Gorriaren etxeko telelaguntzatik hasi eta zure beharretarako pentsatutako aseguruetara arte.
Zure eta zure familiaren lasaitasunerako.
Hobeto bizi: osasuna, laguntza eta ongizatea
Lasaitasuna zoriontasunaren osagai nagusietako bat da. Horregatik laguntzen dizugu kezkarik gabe bizitzen, zaren bezalakoa zarela eta dituzun urteak dituzula. Zure ingurukoak ere lasai egon daitezen.
-
Lasaitasuna
Mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko
-
Aukeratu lasaitasuna Pensium-ekin
Pensium irtenbide pertsonalizatua da menpekotasun-zainketen ordainketari aurre egin behar dioten familientzat. Menpekotasuna duen senitartekoren bat baduzu, programa honek zure interesekoa den egoitza pribatua ordaintzen lagun diezazuke, zure jabetzako etxebizitza alokatuz.
-
-
Telelaguntza
Segurtasuna eta independentzia zuretzat eta zure familiarentzat
-
Gurutze Gorria: telelaguntza
Egunean 24 ordu, urteko 365 egunetan. Gurutze Gorriko telelaguntza inoren beharrik izan gabe bizi nahi dutenentzako irtenbide ezin hobea da. Botoi bat baino ez duzu sakatu behar, behar duzunean lantalde profesional baten laguntza jasotzeko.
-
-
Aseguruak
Behar dituzun estaldurak hautatu ahal izango dituzun aseguruak
-
Dependentzia-asegurua
Dependentzia-asegurua zure lasaitasunerako osagarri bat da. Etorkizunean, dependetzia handia edo dependentzia larria deklaratuz gero, lasai egon zaitezen. Horrela, aseguru honek babes ekonomikoa bermatzen lagunduko dizun kapitala emango dizu. Gainera, errenta aitorpenean aurreztu ahal izango zenuke, fiskalitate berezia izateagatik.
-
Senior osasun-aseguruak
ABANCAren Osasun Aseguruak zure beharretara egokitutako osasun-koadrorik osoena du. Sartu espezialista onenetan (geriatria, oftalmologia, podologia edo fisioterapia), itxaron-zerrenda eta arreta pertsonalizatu gutxiagorekin.
-
Ehorzketa-asegurua
Ez zaudenerako zure familia kezkarik izan ez dezan ABANCAren ehorzketa-asegurua dugu. Aseguru honen bidez izapideak burututa eta gastu guztiak estalita utz diztakezu. Gure adituen laguntzari esker, edozein arazo saihestu ahal izango duzu, zure familia eta lagunei inolako gasturik edo eragozpenik eragin gabe.
-
Aseguru-tarifa laua
ABANCArekin aseguruak badituzu, aseguru-tarifa lauaren bidez, ordainagiri bakarrean batera ditzakezu. Gainera, 12 hilabetetan ordanin ditzakezu, interesik eta komisiorik gabe (% 0 UTB). Gehienez % 7 ordainduko duzu!
-