ZENBAKIAK
Pentsioaren aurrerakina, Renfe Urrezko Txartela edo zure etxebizitzagatik diru-sarrerak lortzeko aukera.
Eta zuretzat pentsatutako produktu gehiago
Ezustekorik ez izateko
Zure bizitzako etapa honetan izango dituzun beharretara egokitutako produktuak eta zerbitzuak ditugu, lasai bizi zaitezen eta benetan egin nahi duzuna egin dezazun.
-
Etxebizitza
Zure etxebizitzarako soluzioak eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dizkizugu
-
Bizi zaitez zure ametsetako etxean
Etxebizitza baten jabe bazara, "Escogecasa"-n zure kasua azter dezaketen kudeatzaile espezializatuen taldea dugu. Aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua da zure egoera pertsonala aztertu eta zure ondare higiezina kudeatzen lagunduko dizuna, benetan behar duzun etxean bizi zaitezen, eta bizitzaz gozatzen duzun bitartean, diru-sarrera gehigarri batzuk lor ditzazun.
-
Bigarren Etxebizitzarako Mari Carmen Hipoteka
Etxe txikiago bat erostea edo zure familiarengadik hurbilago bizitzea pentsatzen ari bazara, gure Mari Carmen hipoteka oso aukera lehiakorra da. Tasa finkoa edo aldakorra aukeratu ahal izango duzu, zure beharretarako egokiena dena. Gainera, ez du notariotza-, erregistro- eta gestoria-gasturik. Zure hitzordua online eskatzen baduzu, ez duzu irekitze-komisiorik ordainduko.
-
Alokairuen Kobrantzarako asegurua
Zure etxebizitza alokatzea arriskutsua izan daitekeela uste baduzu, errentariak ezagutzen ez dituzulako edo alokatzeak mesfidantza eragiten dizulako, ABANCAn zuretzako asegurua dugu, 4. hilabetetik aurrera kobratu ez dituzun errentak erabat ordainduko dizkizuna. Aseguru honek beste abantaila asko eskaintzen du, zure etxea lasai-lasai aloka dezazun.
-
-
Zure egunerokotasuna
Zure beharretara egokituko diren hainbat soluzio ditugu, zure dirua modu eroso eta eraginkorrean kudeatu ahal izan dezazun.
-
Aurrera ezazu zure pentsioaren kobrantza
Zure pentsioa hilabete bukaeraren aurretik kobratu nahi duzu? Pentsioaren kobrantza hilaren 25era aurreratuko dizugu, zure gastuak ordain ditzazun eta hobeto antola zaitezen. Zerbitzu honetaz gozatzeko zure pentsioa ABANCAn helbideratuta izan beharko duzu eta, ordainketa egunaren eta hurrengo hilaren 3aren artean, ezin izango dituzu 1.000 eurotik beherako diru-ateratzeak egin banketxeko leihatilan. Gainera, zordunketa-txartel bat izan beharko duzu.
-
Urrezko Renfe txartela
Zordunketa-txartel batek eskain dezakeen guztia: dendetan ordaindu, Internet bidez eragiketak egin edo mundu osoko kutxazainetatik dirua atera… eta beherapenak tren-txarteletan.
-
Ekarri zure pentsio edo nomina eta 370€ eraman
Ba al zenekien zure pentsioa edo nomina ABANCAn helbideratzeagatik 370 euros gordin eraman zenitzakeela? Gugan duzun konfidantza eskertzeko modua da. Gainera, ABANCA Zerbitzuen Programari esker, finantza-zerbitzu onenetariko bat zure eskura izango duzu, komisorik ordaindu gabe.
-
Zu Visa kreditu-txartela
Praktikotasuna gustoko duzu, ezta? Aldi berean zordunketa- eta kreditu-txartel den txartela moldakorra dugu. Erosketak hilabete bukaeran ordain ditzakezu, komisiorik gabe. Gainera, zure kreditu-txartelari lotutako doako aseguruak izango dituzu. Gehiago jakin nahi?
-
Finantzatu itzazu zure gastuak Gerorapp eta Express Dirua zerbitzuen bidez
Askotan zure kontuaren mugimendu guztiak kontrolpean izatea ez da nahikoa ezusteko gastuak saihesteko. Horregatik, erraztasun guztiak eskaniko dizkizugu, gastuak kontrola ditzazun. Gerorapp-en bidez gastuak geroratu ahal izango dituzu eta Express Dirua-ren bidez zure kontura intsuldaketak egin.
-
Mailegu pertsonala
Beharbada zure proiektua gauzatzeko unea heldu da. Bidaia berezi bat egin, garajean konponketa tailer bat antolatu edo… itsasontsi bat erosi? Gure maileguek beti egin nahi izan duzun hori egiteko aukera eman ahal izango dizute.
-
-
Aurrezkia
Gure esperientziak aukera ematen digu zure aurrezkietara eta zuri egokitzen diren aukerak eskaintzeko
-
Pentsio-planak
Erretiro zerbitzua ezagutzen duzu? ABANCAren aholkularitza-zerbitzua da, gehiago aurrezten eta erretiroa hobeagoa izaten lagunduko dizuna. Gure bulego guztietan dauden aurrezki-plagintza eta erretiroko adituek lagunduko dizute, zure etorkizunerako erabaki onenak har ditzazun.
-
Inbertsio-funtsak
ABANCAn errentagarritasun- eta arrisku-maila ezberdinak dituzten funtsak aurkituko dituzu, zuretzako egokiena dena aukera dezazun. Berdin dio nolakoa zaren. Gainera, gure online brokerraren bidez, zure app-an funtsen bilakaera kontsultatu ahal izango duzu.
-
Banka pertsonala: soluzio pertsonalizatuak
Gure aditu profesionalak zure zerbitzura egongo dira, haiekin zure behar espezifikoak eta zure ondarearen ezaugarriak parteka ditzazun*. Zure beharrei erantzuna emateko, tratu bereizgarria eta **soluzio guztiz pertsonalizatuak eskainiko dizkizute.
-