Aseguruak
-
Osasun-asegurua
40.000 espezialista baino gehiagoko koadro medikoa, aho-hortzen osagarria, 24 orduko bideo-kontsulta edo zure fakturen itzulketa.
-
Auto Asegurua
Ez daude bi pertsona berdin. Horregatik sortu dugu auto-aseguru bat, zure beharrei hobekien egokitzen diren estaldurekin pertsonalizatu dezakezuna. Familia edo maskota baduzu, asko edo gutxi bidaiatzen baduzu… Zuk egingo zenukeen auto asegurua dugu.
-
Etxe-asegurua
Etxe-aseguru bat sortu dugu, zure etxea uneoro babestuta egon dadin. Maizterra edo jabea izan, behar dituzun estaldurak aukera ditzakezu eta lasai egon edozein kalte edo ustekaberen aurrean.
-
Bizi-asegurua
Ez dago maitasun froga handiagorik besteengan pentsatzea baino. ABANCAren bizi-aseguruarekin zure lasaitasuna bermatzen duzu eta zure familiaren ongizatea eta etorkizuna babesten dituzu. Gure bizi-aseguruak neurrira eginda daude, zuretzako egokiena dena aukera dezazun.
-
ON-OFF istripuagatiko bizitza-asegurua
Gauzak behar dituzunean baino ez erabiltzea da logikoena. Horregatik, zuk nahi duzunean, banka mugikorraren bidez pitzu eta itzal dezakezun asegurua egin dugu. Benetan behar duzunean baino ez duzu ordainduko. Bidaiatzen baduzu, ON. Etxean gelditzen bazara, OFF
-
Ehorzketa-asegurua
Ez zaudenerako zure familiak kezkarik izan ez dezan, ABANCAren ehorzketa-asegurua dugu. Aseguru honen bidez izapideak burututa eta gastu guztiak estalita utzi ditzakezu. Gure adituen laguntzari esker, edozein arazo saihestu ahal izango duzu, zure familia eta lagunei inolako gasturik edo eragozpenik eragin gabe.
-
Dependentzia-asegurua
Dependentzia-asegurua zure lasaitasunerako osagarri bat da. Etorkizunean, dependetzia handia edo dependentzia larria deklaratuz gero, lasai egon zaitezen. Horrela, aseguru honek babes ekonomikoa bermatzen lagunduko dizun kapitala emango dizu. Gainera, errenta aitorpenean aurreztu ahal izango zenuke, fiskalitate berezia izateagatik.
-
Bidaia-asegurua
ABANCA bidaia-aseguruak babes estra bat kontratatzeko aukera emango dizu. Soilik bidaiatzen ari zaren bitartean. Estaldurak zuk aukeratuko dituzu, joango zaren herrialdearen eta egingo dituzun ekintzen arabera. Atzerrira joaten zarenean, plangintza eta prebentzioa funtsezkoak dira.
-
Alokairuaren kobrantzarako aseguruak
Zure etxebizitza alokatzea arriskutsua izan daitekela uste baduzu, errentariak ezagutzen ez dituzulako edo alokatzeak mesfidantza eragiten dizulako, ABANCAn zuretzako asegurua dugu: 4. hilabetetik aurrera kobratu ez dituzun errentak erabat kobratuko dituzu. Aseguru honek beste abantaila asko eskaintzen du.