-
Nola eragiten nau SEPA indarrean sartzeak? SEPA indarrean sartzeak berekin dakar Europako Batasuneko, Islandia, Suitza, Liechtenstein, Norvegia eta Monakoko kontuen artean eurotan egindako ordainketa guztiak ordainketa nazionalen baldintza berdinekin egitea. Adibidez: transferentziak egun bakarrean egiten dira eta, helbideratutako ordainagirietan, 8 astera arteko epea duzu horiek itzultzeko eta 13 astera arteko epea berariaz baimendu ez dituzun ordainketak ukatzeko. Gehiago jakin nahi baldin baduzu, transferentziak egokitzeko SEPA Araudia eta ordainagirien fitxategiak egokitzeko SEPA Araudia deskarga ditzakezu .
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#114 -
Zein dira nire kontuko IBAN, SWIFT edo BIC kodeak? Zure IBAN kodea edo kontuko zenbakia zure banku elektronikoan edo mugikorrean kontsulta dezakezu.
ABANCAKO BIC edo SWIFT kodea CAGLESMMXXX da. Hori da munduko gainerako banku eta finantza-erakundeen aurrean erakunde modura identifikatzen gaituen kodea, eta atzerritik transferentzia bat egin behar badizute eman beharko duzun kodea da.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#115 -
Zer gertatzen da kontu batekin titularra hiltzen baldin bada? Hildakoa titular bakarra baldin bazen baimenduei baja ematen zaie. Zer gertatzen da saldoarekin? Heriotzaren egunez zegoena blokeatu egiten da.
Baldin eta titular ugari baleude, hildakoak heriotzaren egunez zuen saldoari dagokion zatia blokeatuko da (normalean zati proportzionala titular kopuruaren arabera).
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#60 -
Zein eragiketa egin daiteke Oinarrizko Ordainketa Kontuarekin? Oinarrizko Ordainketa Kontuarekin (OOK) eragiketa hauek egin ahal izango dituzu:
- Diru-sarrerak eta ordainketak eurotan (azken horiek Espainiako Bankuko edozein bulegotan egin ahal izango dira eta ABANCAKO kutxazainetan Europar Batasunaren barnean).
- Gainera, kontu horrekin Europar Batasunaren barnean urtean ordainketa erako 120 eragiketara arte egin ditzakezu eurotan, halakotzat ulertuta: ordainagirien helbideratzeak, transferentzia iraunkorren aginduak eta gure bulegoen sarean nahiz ABANCAKO Urruneko Bankuko zerbitzuen bidez egindako transferentziak.
- Urrunetik jardun ahal izateko bezeroek zordunketa-txartel bat edo aurreordainketa-txartel bat kontrata dezakete, eta erosketak egin ditzakete, EB barneko online ordainketak barne. Halaber, Urruneko Bankuko zerbitzuak kontrata ditzakete (e-korrespondentzia barne).
Ez dira ordainketako eragiketatzat joko eta, horrenbestez ez da baimenduko OOK kontura aurreko lerroaldeetan zehaztutakoez aparteko produktu edo zerbitzurik lotzea.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#445 -
Nork eska dezake Oinarrizko Ordainketa Kontu bat? Kontu hori eska dezakete soilik Espainiako erakunde batean beste kontu bateko titularrak ez diren pertsonek. Gainera, Europar Batasuneko legezko biztanle, asilo eskatzaileak, edo bizileku-baimenik izan gabe kanporatuak izan ezin diren pertsonak izan beharko dira.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#446 -
Zer dira kontu korrontearen administrazio- eta mantentze-komisioak? Edozein bankutan kontu korronte bat izateak berarekin dakar zerbitzuagatik ordaindu behar izatea. Zerbitzu hauen artean daude:
- Doako arreta urtean 365 egunetan, astean 7 egunetan eta eguneko 24 orduetan kanal anitzen bitartez: kutxazainak, telefono bidezko arreta, banku elektronikoa eta mugikorreko aplikazioa.
- Kontuko mugimenduei eta eragiketei buruzko informazio xehea
- Arreta pertsonalizatua gure 600 bulego baino gehiagotan
- Zure diruaren zaintza
- Zure ordainagirien helbideratzeak eta itzulketak
- Eta askoz gauza gehiago
ABANCAn oso erraza da banku-zerbitzu ohikoengatik ezer ez ordaintzea. Bete beharreko baldintzak ezagutu nahi badituzu, ikusi gure webgunea.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#287 -
Non beha ditzaket nire Netclub puntuak? Zure Netclub puntuen saldoa beha dezakezu banku elektronikoko e-korrespondentzian eta zure eskaera egin dezakezu erosketa-orgatxora gaineratuz. Netclub puntuak liburuekin, bideo-jokoekin, teknologiarekin edo Netclub katalogoan ageri diren objektuekin truka ditzakezu.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#288 -
Nolakoak izan daitezke kontu bateko titularrak? Kontu korronte eta aurrezki-kontu batzuetan titular mota jakin batzuei murriztapenak ezartzen zaizkie. Adibidez, badira enpresetarako kontu espezifikoak eta, aitzitik, badira soilik partikularrek, eta ez enpresek, ireki ditzaketen kontuak.
Gehienetan, kontuek titular edo titularkideugari izan ditzakete: horrela, zuetako ugarik kontu korronte bera parteka dezakezue: ondorio guztietarako kontua guztiona da, eta zuetako bakoitzaren ondasun modura zenbatzen da. Titularkide ugari izanez gero, aukera dezakezue horiek bereizigabeak izatea, hau da, bakoitzak kontuarekin aske jardutea, edo mankomunatuak izatea, eragiketak egiteko sinadura ugari izatea beharrezkoa delarik.
Gainera, baimenduak diren beste pertsona batzuk adierazi ditzakezu. Pertsona baimenduek kudeaketa kopuru eta mota jakin bat egin ahalko dute kontuetan, baina ez dira titular izango. Hau da, ez dira kontuaren jabedunak.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#19 -
Dagoeneko banaiz ABANCAko bezero eta Clara Kontu bat nahi dut, nola eragingo dit? Clara Kontu bat ireki dezakezu, eta mota horretako bi kontu izan ahal izango dituzu gehienez, eta abantaila guztiak pilatuko zaizkizu, Alde batetik, Clara Kontuaren berezko onurak izango dituzu (mantentze-komisiorik ez, transferentzia ez urgenteak doan, doako zordunketa txartela jaulkitze- eta mantentze-komisiorik gabe...) eta, bestetik, ABANCAren Zerbitzu-Programaren pribilegioak mantenduko dituzu.
Erabat online kontratatu ahal izango duzu, minutu gutxiren buruan!
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#350 -
Zer gertatzen da Clara Kontuaren baldintzak betetzeari uzten badiot? Clara kontua profil digitala duten bezeroentzat eginda dago, eragiketak banka mugikorreko aplikazioaren bidez edo banku elektronikoaren bidez egitea nahiago dutenen horientzat. Bi hilabetez jarraian leihatilan diru-sarrerak, itzulketak edo transferentziak egiten badituzu, kontu honen pribilegioak galduko dituzu eta kontu estandar bat izango duzu.
Kontu estandarrak berarekin dakar eskaintzen dizkizugun zerbitzuengatik ordaindu beharra. Beraz, ordaindu egin beharko duzu. Aldiz, ABANCAren Zerbitzu-Programari esker oso erraza da baldintza xume batzuk bete eta ezer ez ordaintzea zerbitzu horien truke. Gure webgunean egiazta dezakezu.
Edonola ere, ordaintzen hasi aurretik, jakinarazi egingo dizugu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#351 -
Zer gertatzen da nire Clara Kontuarekin leihatilan eragiketaren bat egiten baldin badut? Clara kontua eragiketak banku mugikor edo elektronikotik egitea nahiago duten profil digitaleko bezeroentzat dago pentsatua. Diru-sarrerak edo transferentziak leihatilan egiten baldin badituzu bi hilabetez jarraian kontu horretako pribilegioak galduko dituzu eta oinarrizko kontu batera igaroko zara.
Hori gerta ez dadin, garaiz ohartaraziko zaitugu baldintzaren bat urratzen ari bazara, Kontua ezeztatzea ekidin ahal izateko.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#352 -
Zer gertatzen da nire kontuan zorpekoren bat baldin badut? Despistatu eta zorretan geratzen baldin bazara (zenbaki gorritan), kostu batzuk sortuko dira, esate baterako, zorpekoan dagoen kopuruaren ondoriozko berandutza-interesa, eta horrela mantentzen den denboran. Orobat, komisio bat kobratzen da zorretan egoteagatik, eta dirua sartu eta kontua saldo positiboan ipintzen 5 egun baliodun baino gehiago atzeratzen baldin bazara, kargu bat aplikatuko zaizu ez ordaintzea berreskuratzeko kudeaketagatik .
Gogoan izan abisuen zerbitzuan alta eman dezakezula zure banku elektroniko edo mugikorretik SMS bat igor diezazugun edo zure kontua zorretan sartzen denean, dirua lehenbailehen sartu eta sorrarazten dituen kostuak ekiditeko.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#132 -
Eta zer gertatzen da nire Clara Kontuarekin 35 urte bete ondoren, edo bigarren titularrak dagoeneko 35 urte baldin baditu? Ez zaitez kezkatu, zure kontuak baldintza onenak izaten jarraituko du! 35 urte betetzen dituzunean (edo dagoeneko adin hori duten titularren kasuan) ezberdintasuna da zordunketa-txartela dagoeneko ez dela Zure NX izango, baizik eta Zordunketa Visa bat, eta erabat doan izaten jarraituko du
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#353 -
Zer hartzen da aurrezki-produktutzat ABANCAren Zerbitzu Programari dagokionez? Aurrezki-produktu dira: kontu eta gordailu guztiak, agerikoak nahiz eperakoak, inbertsio-funtsak, pentsio-planak, aurrezki-kontuak, akzioak, baloreak… ABANCAn oso erraza da komisiorik ez ordaintzea banku-zerbitzu ohikoengatik. Bete beharreko baldintzak ezagutu nahi badituzu, ikusi gure webgunea.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#24 -
Zer da IBAN zenbakia? Orain bi kontu zenbaki dituzu? IBAN zenbakia kontu korrenteen kode identifikatzaile berria da. Aspaldidanik egon arren, duela zenbait hilabetetatik hona derrigorrezkoa da SEPA osoan. Bere funtzioa nazioarteko ordainketak erraztea da eta Europar Batasun osoan, Islandian, Suitzan, Liechtensteinen, Norvegian eta Monakon funtzionatzen du.
Orain lehengo kontu berdinak izaten jarraitzen duzue, baina apur bat ezberdinak diren bi zenbakirekin egin diezaiekezue erreferentzia (CCC, 20 digituz osatua) eta kode berria IBAN, aurrekoaren berdin-berdina, hasieran gaineratzen diren lau karaktere izan ezik: ES kodea (Espainia) eta bi kontrol-digitu. Edozein kontutan IBAN zenbakia zein den jakin nahi baldin baduzue araudi berri honen arabera, hau erabil dezakezue: conversor.
Pixkanaka, kontuko formatu zaharrak erabiltzeari utziko diogu, IBAN zenbakia erabiltzeko. Baina ez zaitezte kezkatu, izan ere, pixkanakako trantsizioa izango da eta erraza, eta ohartu ere ez zarete egingo. Zuen kontuetako IBAN zenbakia beha dezakezue Kontuak atalean banku elektronikoa barnean, edo, errazago, webgunean bertan: kontu-zenbakien bihurgailua.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#81 -
Nola egin naiteke ABANCAKO bezero? Oraindik ABANCAKO bezero ez baldin bazara Clara Online Kontua kontrata dezakezuwebgune honetatik bertatik. Minutu batzuk beharko dituzu!
Prozesuan zehar jarraitu beharreko urrats guztiak adieraziko dizkizugu, gogoan izan zure nortasun-agiria (NAN) edo AIZ agiria eskura izan behar dituzula argazki bat egiteko, zure datu pertsonal batzuk eta harremanetarako telefono-zenbakia eskatuko dizkizugu.
Azkenik, prozesu, hau burutzeko posta elektronikoz bidaliko dizkizugu kontratuak, bezeroaren fitxarekin eta zein sektoretan lan egiten duzun adierazten duen dokumentu bat eskatuko dizugu (legez derrigortuta gaude informazio hori eskatzera). Adibidez, nominaren kopia bat edo Gizarte Segurantzako lan-bizitzaren txostena.
Hala, urrats erraz horiekin, ABANCAKO bezero egingo zara eta zure Clara Online Kontua izango duzu guztiz erabilgarri, urruneko bankuko zure gakoekin. Ez ahaztu iOS edo Android sistemetarako gure aplikazioa deskargatzeaz, eta kudeatu zure dirua nahi duzunean eta nahi duzun lekuan.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#359 -
Nire Clara Kontuak eperako kontu bati dago lotuta. Nola funtzionatzen du aurrezki automatikoak? Kontu Clara 2021eko otsailaren 1a baino lehen kontratatu bazenuen, bi kontu edukiko dituzu: kontu nagusia eta hari lotutako eperako kontua. Aurrezkiak kontu nagusitik eperako (edo aurrezki) kontura intsuldatzen dira automatikoki, hilean behin, 3000 € gainditzean.
Hau da, 3000€-ko (edo zuk aukeratutako) saldoa gainditzen den hilean, aurrezki-kontura intsuldatuko da dirua, sei hileko epean. Hurrengo hilean berriro gainditzen baduzu kopuru hori, 5 hilabeteko intsuldaketa egingo da, eta, horrela, hurrenez hurren. Seigarren hilean, aurrezkiak batu eta kontratua 6 hilabetez berrituko litzateke.
Kontu Clarak badu beste funtzio interesgarri bat, eta, izan ere, kontu nagusiko eta aurrezki-kontuko diruaren batura da saldo erabilgarria. Beraz, lehen kontuan saldo nahikoa ez badago, aurrezki kontutik egingo da intsuldaketa.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#250 -
Nola egin dezaket berehalako transferentzia bat? Berehalako transferentzia bat egin dezakezu banku elektronikotik eta banku mugikorretik. Horretarako, xede kontuko IBAN zenbakia baino ez duzu beharko.
Transferentzia normalean egiten duzun moduan egin beharko duzu eta, xede erakundea teknologia horrekin ziurtatuta baldin badago, berehala egin dezakezula jakinaraziko dizugu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#362 -
Clara Kontuarekin, nire dirua gordailutik nahi dudanean atera dezaket? Zure Clara Kontua 2021eko otsailaren 1a baino lehen ireki baldin bazenuen, kontu bat eta gordailu bat izango dituzu.
Gehien komeni zaizunean atera ahalko duzu dirua zure gordailutik. Baina kontuan izan sortutako interesen likidazioa mugaegunez egiten dela eta, hori sei hilabetera da. Zure dirua lehenago behar baldin baduzu, itzulitako zenbatekoak likidatu egingo dira % 0an (UTB).
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#251 -
Zer da berehalako transferentzia bat? Berehalako transferentziek aukera ematen dute 15.000 eurora arteko diru-bidalketak egiteko 20 segundo baino gutxiagoan SEPA eremuko edozein herrialdera. Edozein egunetan eta edozein ordutan. Transferentzia horiek egiteko xede kontuko IBAN zenbakia baino ez duzu jakin beharko.
Transferentzia bat berehalako modura bidal daiteke xede bankuak halako eragiketak onartzen baldin baditu. Soilik kasu horietan berehala bidaltzeko aukera erabilgarri duzula jakinaraziko dizugu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#364 -
Autonomoa baiz, zein abantaila ematen dizkit Clara Kontuak? Autonomoa baldin bazara Clara Kontuko abantaila guztiak izango dituzu, baina gainera ABANCA Zerbitzuen Programak ematen dizkizun abantailekin, eta horiek gehiago izan daitezke autonomo baten kasuan, partikular baten kasuan baino.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#252 -
Nola itxi edo ezeztatu dezaket nire kontua? Kontu baten ezeztapena eskatzeko, ABANCAko bulego batera joan behar duzu. Komeni da zure bulego kudeatzailera joatea, han dituzulako kontratatuta zure produktuak, baina, ezin baduzu, hurbilen duzun ABANCAko bulegora ere joan zaitezke.
Zure kontua Internet bidez edo telefonoz kontratatu baduzu, 981 910 534 telefono-zenbakira deitu dezakezu kontua bertan behera uzteko eskatzeko.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#147 -
Nola egin dezaket transferentzia nazional bat? Transferentzia nazionalak egin ditzakezu zure banku elektronikotik eta ABANCAKO aplikaziotik.
Era berean, telefonoz egin ditzakezu telefono bidezko bankuko zure gakoekin 981 17 96 00 telefono-zenbakira deituta (edo +34 981 17 96 00 telefono-zenbakira atzerritik deituz gero) astelehenetik ostiralera, 08:00-22:00 bitartean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#148 -
TARGOBANKeko bezeroa naiz; ABANCAren edozein bulegotan egin al ditzaket eragiketak? TARGOBANK dagoeneko ABANCA taldean sartuta dagoen arren, TARGOBANKeko bezeroek oraingoz ezin dute eragiketarik egin ABANCAko bulegoetan. Aurrerago mota guztietako eragiketak egin ahal izango dira sukurtsal guztietan.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#534 -
Nola egin dezaket nazioarteko transferentzia bat? Nazioarteko transferentziatzat hartzen dira SEPA eremukoak ez diren herrialdeetara egindako guztiak. SEPA eremua euro monetarekin jarduten duten 34 herrialdek osatzen dute: Europar Batasuna osatzen duten 28 herrialdeak gehi Islandia, Liechtenstein, Norvegia, Suitza, Monako eta San Marino.
Nazioarteko transferentzia bat egin dezakezu zure banku elektronikotik eta banku mugikorretik. Gogoan izan transferentzia horiek egiteko, onuradunaren datuak ez ezik, banku hartzailearen BIC edo SWIFT kodea sartu behar duzula. Nazioarteko transferentzien zenbatekoa 50.000 €tik beherakoa izan behar da (edo haren kontrabalioa dibisetan). Gastuak agindu-emailearen eta onuradunaren artean partekatzeko dira. Euroz aparteko monetan egiten diren eragiketak 08:30 eta 17:00 bitartean igorri behar dira.
Nahiago izanez gero, zure nazioarteko transferentzien aginduak eman ditzakezu telefono bidezko bankuko zure gakoekin 981 17 96 00 telefono-zenbakira deituta (edo +34 981 17 96 00 telefono-zenbakira atzerritik deitzen baldin badiguzu) astelehenetik ostiralera 08:00-22:00 bitartean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#149 -
Nola egin dezaket programatutako ordainketa bat edo aldizkako transferentzia bat? ABANCAren app-aren bidez edo ordenagailuaren bidez antola dezakezu
programatutako ordainketen bidalketa.Banka mugikorrean, zure kontuetara edo beste pertsona batzuei dirua
bidaltzean, aldizkako gisa programatu dezakezu, eta hasierako data,
amaierakoa eta aldizkakotasuna hautatu. Horrez gain, programatutako
ordainketa guztiei alta eman, kontsultatu, aldatu eta kudeatu ahalko dituzu
honako menu honetan: Kontuak > Eragiketak > Programatutako ordainketak
Banka elektronikoan, berriz, Transferentzien menuan egin beharko duzu.Gogora ezazu aldizkako ordainketen bidalketa baliatu dezakezula alokairua
hilero ordaintzeko, nomina kobratzen duzunean zure aurrezki-kontura
intsuldatzeko, edo zuk aukeratzen duzun horretarako!Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#150 -
Nola deskarga dezaket transferentzia baten egiaztagiria? Egiaztagiri bat eskura dezakezu PDF formatuan zure banku elektronikotik eta mugikorretik.
Ordenagailuan atal hauetan sartu beharko zara ‘Transferentziak’ > ‘Kontsultak’ > ‘Zure banku elektronikoaren transferentziak’. Mugikorretik, transferentzia aurkitu beharko duzu zure mugimenduen artean eta egiaztagiria deskargatu, oso erraza da! Kontuan izan deskargatzeko aukera agertu bitartean denboratxo bat igaro daitekeela.
Urruneko bankuko zerbitzua ez baldin baduzu doan eta % 100 online kontratatzera adoretzen zaitugu. Bestela, gure bulegoetako batera joan beharko zara izapide hori egiteko.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#151 -
Zenbat balio dute transferentziek ABANCAn? ABANCAn Espainiara eta Europar Batasunera eurotan egindako transferentzia ez urgenteak doan dira titular guztiak 16 eta 29 urte bitartekoak diren kontu bat baduzu.
Gainera, doan izango dira Clara Kontua baduzu edo ABANCAren Zerbitzu-Programaren Premium mailan bazaude.
Gainerako kasuetan, kontsultatu uneko tarifak.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#152 -
Nola eska dezaket nire kontuko mugimenduen laburpena? Zure kontuko mugimenduen laburpena eskura dezakezu banku elektronikotik edo mugikorretik.
Ordenagailua, zure banku elektronikoko ‘Kontuak’ aukeran. Kontsultatu nahi duzun daten arteko tartea eta kontsultaren emaitzaren formatua baino ez dituzu hautatu behar: Excel, Microsoft Money OFC, Microsoft Money OFX, Norma 43 AEB eta PDF.
Mugikorretik, hautatu kontsultatu nahi duzun data arteko tartea eta sakatu ‘Partekatu’ > ‘Mugimenduak Esportatu’. Fitxategia deskargatuko da Excel formatuan.
Urruneko bankuko zerbitzua ez baldin baduzu, doan eta % 100 online kontratatzera adoretzen zaitugu. Bestela, gure bulegoetako batera joan beharko zara izapide hori egiteko.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#153 -
Atzerritik dirua bidal diezadaten nahi dut nazioarteko transferentzia baten bidez, zein datu eman behar ditut? Atzerritik dirua bidali behar badizute, diru-sarrera egingo dizun pertsonari ABANCAREN Swift/BIC kodea eta kontu hartzailearen IBAN zenbakia helarazi beharko dizkiozu.
ABANCAREN Swift/BIC kodea CAGLESMMXXX da.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#209 -
Netclub katalogoko nire objektuek ba al dute inolako eraginik nire errenta-aitorpenean? Indarreko legeriarekin bat etorriz, promoziorako objektuak zuretzat espezieetan egiten den ordainsaria dira. Beraz, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) lotuta daude. Zer adierazten du horrek? Bada, ABANCAK, Netclub katalogoan agertzen diren objektu bat entregatzen dizunean, espeziean egindako ordainsariaren balioa egotziko dizula PFEZ zergaren deklarazioari begira, araudiak eskatzen duen eran.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#262 -
Nola lor ditzaket billeteak atzerriko monetan (liberak, dolarrak edo beste dibisa batzuk)? Bidaiatzeko edo beste edozertarako billeteak behar badituzu atzerriko monetan, atzerriko moneta eskatu edo sar dezakezu gure bulegoetako batean. Kontuan izan billeteak lortzeko egun batzuk behar ditzakegula.
Halaber, 981 17 96 00 telefono-zenbakian eska ditzakezu (edo +34 981 17 96 00 telefono-zenbakira deituta atzerritik deitzen baldin badiguzu). Hitzordu bat emango dizugu gertuen duzun bulegoan ilararik egin ez dezazun eta billeteak prest izan ditzazun.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#162 -
Zein dira nire kontuetan dibisetan erabilgarri ditudan eragiketak? Banku elektronikoa baldin baduzu, zure kontuen artean intsualdaketak agin ditzakezu eurotan edo dibisetan. Horretarako, zure banku elektronikoko ‘Transferentziak’ > ‘Beste herrialde batzuetara’ aukeran sartu behar zara. Intsualdaketa egin aurretik eragiketan aplikatzen den kanbio mota zein den adierazi eta transakzioa zuzena dela egiaztatzeko datuak baieztatuko dizkizugu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#163 -
Zein dokumentazio behar dut ABANCA Online Kontu bat irekitzeko? Kontu bat irekitzeko indarrean den nortasun-agiri bat baino ez duzu behar, esate baterako NAN agiria edo pasaportea, eta lanean ari bazara edo prestazio edo pentsio motaren bat jasotzen baldin baduzu, lan egoera egiaztatzeko dokumentu bat, banku zerbitzuetako indarreko legeekin bat etorriz, zure nortasuna bermatu ahal izan dezagun. Izan daiteke nomina bat, laneko historia, PFEZ zergaren ziurtagiria edo zergaren baten ordainketarena, adibidez. Eta lanean ez bazaude eta prestaziorik jasotzen ez baldin baduzu, nahikoa izango da NAN agiriarekin.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#384 -
Nire kontuen zenbakiak aldatu egin dira, non beha dezaket aurreko IBAN zenbakia? Zure kontuen zenbakiak aldatu egin badira eta aurreko IBAN zenbakia behatzea behar baduzu zure banku elektronikoan egin dezakezu, “Kontuak -> Numerazio Berria” menuan
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#496 -
Nola funtzionatzen du ordainagiriak eta helbideratzeak ekartzeko zuen zerbitzuak? Ordainagiriak aldatzeko zerbitzu digitala jartzen dugu zure esku, beste banku batean helbideratuta dituzun ordainagiriak ABANCAra ekar ditzazun, debalde.
Zerbitzu hau Qwist GmbH enpresak eskaintzen du, Europako enpresa teknologiko bat, Alemaniako Finantza Ikuskapenerako Agintaritzak arautua.
Segurtasunarekin konprometituta gaude. Europako openbanking legeak aurreikusitako tresnak erabiltzen ditugu prozesuak errazteko, hala nola helbideratzeak aldatzeko.
Prozesuan zehar ordainagiriak helbideratuta dituzun jatorrizko erakundeko online bankuan sartzeko datuak eskatuko dizkizugu. Kudeaketa hau egiteko erabiliko ditugu soilik. Ez dugu inolaz ere datu pertsonal edo finantzariorik kontsultatuko, ezta tratatuko ere, inoiz ez.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#558 -
Zer baldintza bete behar ditut Cuenta Clara kontu bat online irekitzeko? Cuenta Clara bat online irekitzeko, bizilekua Espainian izan behar duzu eta 18 urte baino gehiago izan behar dituzu.
Ez da beharrezkoa zure nomina helbideratzea Cuenta Clararen abantaila guztiez gozatzeko; baina egiten baduzu, gure promozioez balia zaitezke. Gogoan izan: onura horretaz gozatu ahal izateko, beharrezkoa da nomina helbideratu ondoren zure Cuenta Clarara gutxienez zure lehen diru sarrera iristea.
Bezero egitea oso erraza da, % 100 online eta minutu batzuk besterik ez dituzu beharko. Ahalik eta bizkorren egin ahal izateko, eskura izan behar dituzu zure nortasun agiria (NAN edo AIZ), zure telefono mugikorra, eta zure jarduera ekonomikoa egiaztatzen duen dokumentu bat (nominaren kopia, PFEZ aitorpena, Gizarte Segurantzako lan bizitza, edo ikasle txartela, adibidez). Bukaeran, selfie bideo bat egingo dizugu zu identifikatzeko. Ziurta ezazu zure gailuak kamera duela edo, bestela, amaitzera bulego batera etortzeko aukera izango duzu.
Ez kezkatu, pausoz pauso gidatuko zaitugu, kontratazio formularioan aurrera egiten duzun eran.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#561 -
Cuenta Clara bat online irekitzeko, bizilekua Espainian izan behar duzu eta 18 urte baino gehiago izan behar dituzu. Ez da beharrezkoa zure nomina helbideratzea Cuenta Clararen ab Ez da beharrezkoa zure nomina helbideratzea Cuenta Clararen abantaila guztiez gozatzeko; baina egiten baduzu, gure promozioez balia zaitezke. Gogoan izan: onura horretaz gozatu ahal izateko, beharrezkoa da nomina helbideratu ondoren zure Cuenta Clarara gutxienez zure lehen diru sarrera iristea.
Bezero egitea oso erraza da, % 100 online, eta 10 minutu besterik ez duzu beharko. Ahalik eta bizkorren egin ahal izateko, eskura izan behar dituzu zure nortasun agiria (NAN edo AIZ), zure telefono mugikorra, eta zure jarduera ekonomikoa egiaztatzen duen dokumentu bat (nominaren kopia, PFEZ aitorpena, Gizarte Segurantzako lan bizitza, edo ikasle txartela, adibidez). Bukaeran, selfie bideo bat egingo dizugu zu identifikatzeko. Ziurta ezazu zure gailuak kamera duela edo, bestela, amaitzera bulego batera etortzeko aukera izango duzu.
Ez kezkatu, pausoz pauso gidatuko zaitugu, kontratazio formularioan aurrera egiten duzun eran.
Aseguruen Tarifa Finkoa Cuenta Clararekin kontratatzen da, eta ez du inolako kosturik zuretzat; horrela, egunen batean ABANCArekin aseguru bat kontratatzen baduzu, 12 hileko berdinetan ordaindu ahal izango duzu, interesik eta komisiorik gabe (ITN: % 0; UTB: % 0). Erosoagoa da, ezta?
Kontuan izan ezazu produktu honen onarpena erakundearen arrisku analisiaren mende dagoela; horregatik, kontratatzean adierazten da aztertzen ari direla.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#562 -
Cuenta Clara online kontratatu nahian nabil, eta errorea ematen dit, zer egin dezaket? Ziur aski, errore mezuaren testuan azalduko dizugu zer gertatu den eta zergatik ezin duzun jarraitu. Nolanahi ere, lehenbailehen deituko dizugu, konpontzen saiatzeko; edo, nahiago baduzu, zeuk dei diezagukezu inprimakian azaltzen den telefonora.
Gogoan izan ezazu arretarako gure ordutegia: astegunetan, 8:00etatik 22:00etara.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#563 -
Cuenta Clara bat baldin badut, adierazi didazue ezin ditudala "eragiketak leihatilan egin". Zer esan nahi du horrek zehazki? “Eragiketak lehiatilan egitea” aipatzen dugunean, bulego batetik diru sarrerak, itzulketak, transferentziak edo intsuldaketak egiteaz ari gara. Diru sarreren edo itzulketen kasuan, bulego batera etor zaitezke, penalizaziorik jarri gabe, zenbatekoa 600 eurotik gorakoa baldin bada.
Ikusten baldin badugu gure bulegoetan bi hilabetetan jarraian horrelako eragiketak egiten dituzula (hileko ikuskapenak hil bakoitzaren hirugarren egun baliodunean egiten dira, itxi berri den aurreko hileko eragiketak ikusita), zure Cuenta Clara bertan behera geratuko litzateke, eta kontua kontu korronte estandar baten baldintzak izatera pasatuko litzateke. Kontu korronte estandarrak administrazio eta mantentze komisioak ditu, eta txartel eta transferentzietarako ez ditu Cuenta Clararen gainerako abantailak, komisioak izatera igaroko baitira.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#564 -
Clara Online Kontuak kreditu-txartel bat du barne. Zer egin behar dut interesatzen ez bazait? Proba ezazu, eta, hala, abantaila guztiak ezagutuko dituzu! Malgutasuna erosketen ordainbidea aukeratzeko (hilaren amaieran, ordainketa zatikatua...), erosketetarako aseguruak, deskontua gasolindegietan... baita dirua atera ere, zordunketa-txartela balitz bezala! Kontsultatu hemen informazio guztia Eta erabiltzen ez baduzu edo nahi ez baduzu, edozein unetan eman dezakezu baja; bulego batean utzi besterik ez duzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#634 -
Zergatik ez didate Tú kreditu-txartela eman Clara Online Kontuaren packean badago? Tú Visa kreditu-txartela emateko, arrisku-azterketa bat egin behar da. Baina ez kezkatu, orain baldintzak betetzen ez badituzu, geroago aztertuko dugu berriro.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#635 -
Zer da Kalderilla Kontua? Calderilla Kontuari esker, aurreztu egingo duzu, biribiltzea egiten baita ABANCA txartelekin egindako erosketetan.
Zure txartelekin 15 €-tik gorako erosketak ordaintzen dituzunean, 5 €-ren multiploa biribiltzeko falta dena eramango da Calderilla Kontura zure kontutik, automatikoki. Hemen duzu informazio guztia.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#641 -
Nola sar ditzaket titularrak edo baimenduak kontu batean? Zure kontuan pertsona bat edo gehiago sartu behar badituzue, ABANCAko
bulego batera joan beharko duzue 08:15etik 14:15era, astelehenetik
ostiralera (jaiegunetan izan ezik); arratsaldeko ordutegia nahiago baduzue,
hitzordua eskatu.
Kontuan izan titularkide izatea erabakitzen baduzue, ondorio guztietarako,
kontua guztiona dela eta zuetako bakoitzaren ondasuntzat jotzen dela.
Kontua nork eta nola erabil dezakeen erabaki beharko duzue: bereizigabea,
hau da, bakoitzak nahierara eragiketak egin ahal ditu, edo mankomunatua,
hau da, baten baino gehiagoren sinadura behar da eragiketak egiteko.
Baimenduaren figura ere badago. Baimenduak kudeaketa-kopuru eta -mota
jakin bat egin dezake kontuan, baina ez da titularra. Hau da, ez da kontuaren
jabea
Kontuan agertzen den pertsonetako bat bertan ez agertzea nahi baduzue,
ABANCAko bulego batera joan behar duzue.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#651 -
Zer da “Gonbidatu lagun bat”? “Gonbidatu lagun bat” fidelizazio-programa bat da, eta pizgarriak lortzeko aukera emango dizu, gure zerbitzuak gomendatzen dizkiozun lagun bakoitzeko, baldin eta Online Clara Kontua kontratatzen badu eta bere nomina edo pentsioa helbideratzen badu. Zuk, gure bezeroa izateagatik, 50 €-ko pizgarria izango duzu. Era berean, zure lagunak 150 € edo 300 € jaso ahal izango ditu, bere nominaren edo pentsioaren arabera.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#664 -
Zer baldintza bete behar ditu nire lagunak sustapenean parte hartu ahal izateko? Biek jaso ditzazuen Online Clara Kontuaren pizgarriak, zure lagunak honako baldintza hauek bete beharko ditu:
- Online Clara Kontua kontratatu behar du.
- Bere nomina edo pentsioa helbideratu behar du.
- Ez du azken 12 hilabeteetan bere nomina edo pentsioa ABANCAn helbideratuta eduki behar izan.
- 24 hilabete irauteko konpromisoa sinatu behar du.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#665 -
Zenbat lagun gonbidatu ditzaket Online Clara Kontua kontratatzera? Ba al da kopuru-mugarik? Gehienez ere 10 lagun gonbidatu ahal izango dituzu, eta, beraz, gehieneko etekina 500 €-koa izango da.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#666 -
Zenbat diru jaso dezaket lagun bat Online Clara Kontura gonbidatzen badut? ABANCAra ekartzen duzun lagun bakoitzeko, nomina edo pentsioa helbideratzen badu, 50 € garbi jaso ditzakezu (indarrean dagoen atxikipen fiskala egin ondoren).
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#667 -
Noiz jasoko ditut pizgarriak Online Clara Kontura gonbidatu eta kontu hori kontratatzen duen lagun bakoitzeko? Zure lagunaren nomina edo pentsioa lehen aldiz sartu ondoren jasoko dituzu
pizgarriak. Kontuaren preskriptorea izateagatik eta gure zerbitzua gomendatzeagatik, zuk 50 € jasoko dituzu (indarrean dagoen atxikipen fiskala egin ondoren), eta zure lagunak, bezero berri gisa, 300 € edo 150 € jasoko ditu, bere nominaren arabera.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#668 -
Bezero-kode bat eman didate Online Clara Kontua kontratatzeko. Zer urrats egin behar ditut? Oso erraza da zure Online Clara Kontua kontratatzea. Eskaera online egin behar duzu gure webgunetik, eta beharreko urratsak egin. Lagun baten bidez bezero-kode bat jaso baduzu, kontratazio-prozesuan sartzeko eskatuko dizugu. Ondoren, zuk eta kodea eman dizunak pizgarria jaso dezazuen, zure nomina edo pentsioa helbideratu beharko duzu zure Online Clara Kontu berrian.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#669 -
Ba al dago iraupen-baldintzaren bat sustapenaz baliatu ahal izateko? “Gonbidatu lagun bat” sustapenaren onuradun izateko, behin zure nomina edo pentsioa helbideratutakoan, 24 hilabete irauteko konpromisoa bete beharko duzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#670 -
Nire nomina helbideratua izan badut, izan al naiteke “Gonbidatu lagun bat” sustapenaren onuradun? Sustapenaren onuradun izateko, ez duzu zure nomina edo pentsioa ABANCAn helbideratuta eduki behar izan azken 12 hilabeteetako uneren batean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#671 -
Zenbat diru jaso dezaket nire nomina edo pentsioa Online Clara Kontuan helbideratzen badut? Zure nomina edo pentsioa Online Clara Kontu berriaren bidez helbideratzeagatik jasoko duzun pizgarria nominaren edo pentsioaren zenbatekoaren araberakoa izango da. 1200 €-ko edo gehiagoko nominetarako edo pentsioetarako, 300 euro garbiko pizgarria jaso ahal izango duzu, eta zure nomina edo pentsioa 800 € eta 1200 € artekoa bada, berriz, 150 € garbi.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#672 -
Zenbat titular izan ditzake Online Clara Kontuak? Clara Online Kontuak bi titular izan ditzake. Kontu berri bat kontrata dezakezu, bi titular izanda, edo beste pertsona bat sar dezakezu titular gisa ABANCAn duzun kontu batean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#707 -
Zenbat Online Clara Kontu izan ditzaket? Gehienez bi Online Clara Konturen titular izan zaitezke.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#728 -
Nola baztertu edo ezeztatu dezaket Internet bidez kontratatutako produktu bat? Internet bidez edo telefonoz kontratatu berri duzun produktu bati uko egiteko epe jakin bat dago; kontratuan eman dizugu horren berri. Epea ez bada bukatu, produktuari uko egin ahalko diozu 981 910 534 telefono-zenbakira deituta edo ABANCAko bulego batean. Komeni da zure bulego kudeatzailera joatea, han dituzulako kontratatuta zure produktuak, baina, ezin baduzu, hurbilen duzun ABANCAko bulegora ere joan zaitezke.
Internet bidez kontratatutako produktu bat bertan behera utzi nahi baduzu eta uko egiteko epea igaro bada, 981 910 534 zenbakira deitu, eta eskaera egin ahalko duzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotecas/moratoria/kontuak#729