-
Heriotza gertatzen denean zer gertatzen da pentsio-planekin? Hirugarren batek kudeatutako produktuak baldin badaude, hau da, funtsak, pentsio-planak, edo aseguruak, konpainia kudeatzaile edo aseguratzaileak izango dira kapital/prestazioak banatu edo ordainduko dituztenak. Guk konpromisoa hartzen dugu helarazi zenigun dokumentazioa haiei helarazi eta ahalik eta epe laburrenean erantzun dezaten.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/pentsio-planak#61 -
Alderdi fiskalean, zertan lagunduko dit pentsio-planak? Pentsio-planak zergetan ordaintzen duzun dirua murrizteko modurik onena dira orain. Zure zerga-oinarria murriztean, gutxiago ordaindu beharko duzu zure errenta-aitorpenean ekarpenak egiten dituzun urteetan.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/pentsio-planak#121 -
Zein da pentsio-planetan egin behar dudan gutxieneko ekarpena? Pentsio-plan indibidual bat kontratatzen duzunean hilean 30 euroko gutxieneko ekarpen bat adieraz dezakezu baina hiru hilean behin, sei hilean behin edo urtean behin ere egin ditzakezu ekarpenak. Gainera, aparteko ekarpenak egin ditzakezu nahi duzunean. Une jakin batean ekarpenik egin ezin baldin baduzu, kontribuzioak bertan behera utzi eta ondoen dagokizunean berriro ekarpenak egiten has zaitezke.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/pentsio-planak#122 -
Eta arazoren bat dudalako nire pentsio-planeko dirua behar baldin badut? Gaixotasun larria pairatzen baldin baduzu edo langabezian baldin bazaude ordura arte metatutako kapitala kobratzea eska dezakezu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/pentsio-planak#123 -
Zein da ABANCAKO pentsio-planetako errentagarritasuna? Pentsio-planen gure katalogoko legezko dokumentazio guztia behar dezakezu webgune honetan bertan, eta zalantzaren bat baldin baduzu gure bulego batera bertara zaitezke. Eskatu hitzordua eta aditu bat zain izango duzu zuk nahi duzun orduan.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/pentsio-planak#406 -
Pentsio-plan bateko titular baten heriotza kasuan. Zein dokumentazio aurkeztu behar dut herentziazko izapide-prozesu bat irekitzeko. Hilak produktu horietakoren bat baldin bazuen, honako hauek aurkeztu beharko dituzu:
- Hilaren NANa.
- Onuradunen NANa.
- Seme-alabak onuradun izendatu badira, Familia Liburua.
- Ezkontidea onuradun izendatu bada, Erregistro Zibilean ezkontza inskribatu izanaren ziurtagiria.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/pentsio-planak#42 -
Zertarako balio du pentsio-plan batek? Pentsio-planak gure erretirorako aurrezki-tresna bat dira eta Gizarte Segurantzako erretiro-pentsioaren osagarri bikaina dira. Gainera, abantailak dituen zergen tratamendu bat du egiten diren ekarpenetan.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/pentsio-planak#319 -
Zergatik Gizarte Segurantzako erretiro-pentsioaren osagarri bat? Pentsioen ordezkatze-tasa erretiroaren unean kobratzen den pentsioaren eta langile aktibo modura jasotako azken soldataren arteko ratioa da. Adibidez, azken soldatan 2.000 euro kobratu dituen pertsona baten kasuan, jasotzen duen pentsioa 1.700 eurokoa baldin bada, bere ordezkatze-tasa % 85ekoa da.
Espainian, 2015eko ELGA antolakundearen txostenaren arabera, ordezkatze-tasa % 82koa da eta herrialde garatuen multzoaren barnean handienetakoa da. Pentsioetan izandako azken erreformekin, populazioaren zahartzearekin eta bizi-itxaropenaren igoerarekin, ELGA antolakundearen arabera portzentaje horrek behera egingo du pixkanaka. Pentsio-plan batekin alde hori konpentsatzen lagunduko dizun aurrezki bat sor dezakezu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/pentsio-planak#320 -
Nork behar dezake pentsio-plan bat? Gure erretirorako zenbat eta lehenago aurrezten hasi, orduan eta aurrezki gehiago metatuko dugu unea iristen denerako. Horrela, bizitza maila hobe batekin gozatu ahalko dugu eta bitartean, PFEZ zergaren kuota murriztu dezakegu.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/pentsio-planak#321 -
Zein kasutan kobra dezaket pentsio-plana? Ezarritako kontingentzietatik harago (erretiroa, heriotza, ezintasun iraunkor oso edo absolutua edo baliaezintasun handia, edo mendekotasun larri edo mendekotasun handia), metatutako zenbatekoa gaixotasun larria izanez gero edo langabezian egonez gero ere berreskura dezakezu. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera ipinitako guztia erreskatatu ahalko da, betiere, 10 urteko antzinatasuna baldin badu.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/pentsio-planak#322 -
Nola kobra dezaket nire pentsio-plana? Pentsio-planen prestazioa kapital modura (osorik edo zati batean), errenta modura eta modu mistoan jaso daiteke, zure premietara ondoen egokitzen den eran.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/pentsio-planak#323 -
Oraintxe bertan lan egiten ez baldin badut, zein helburu izan dezake niretzat pentsio-plan batek? Zure erretirorako aurrezkia berdin-berdin metatuko duzulako, onura fiskalik ez izan arren, izan ere, ez duzu lan-errendimendurik.
Gainera, zure bikoteak lan egiten baldin badu, zure pentsio-planera 2.500 eurora arteko ekarpena egin dezakezu. Ekarpen horrek nabarmen murriztuko du egoera aktiboan den pertsonaren PFEZ zerga.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/pentsio-planak#324 -
Zer da hobea pentsio-plan bat edo bizi-aurrezki aseguru bat? Norekin kontratatzen duzun, horren baitan dago. Kobratzeko garaian fiskalitatea hobea da aurrezki-aseguru batean baina ez dago inolako pizgarririk ekarpena egiteko garaian. Gainera, beti izango da egokiagoa bizi-aurrezki aseguru bat lan-errendimendurik sortzen ez duen pertsonarentzat.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/pentsio-planak#325 -
Eta zergatik egin behar dut pentsio-plan bat ABANCAREKIN eta ez beste erakunde batekin? ABANCAKO pentsio-planen katalogoa bakoitzaren inbertsio eta arrisku-profil mota ezberdinetara egokitzen da. Gainera, merkatuko onenen artean dago epe luze eta ertainera eskuratutako errentagarritasunei dagokienez.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/pentsio-planak#326 -
Zer da MiPlan? Partaideentzako sarbide atari bat da MiPlan eta ABANCA Vida y Pensiones enpresaren pentsio-planei eta BGAEei buruzko informazioa jasotzen du. Bertan, zure produktuen kontrola eramateko informazio oso erabilgarria eskuratu ahal izango duzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/pentsio-planak#572 -
Nola sar naiteke MiPlan atarian?
Prozesua oso erraza da. Lehenik, gertueneko ABANCA bulegora joan behar duzu tresnan alta emateko. Hori egin ondoren, MiPlan atarian sartu ahal izango zara erregistroa osatu eta zure pentsio-planei buruzko informazio guztia kontsultatzen hasteko.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/pentsio-planak#573 -
MiPlan atariko PINa ahaztu dut. Eska dezaket beste bat? eta alda dezaket? MiPlan tresnak aukera ematen du PIN berria eskatzeko edo uneko PINa aldatzeko. Zu zarela ziurtatzeko eskura izan beharko duzu zure kontuarekin lotutako telefonoa eta hainbat eremu bete beharko dituzu zure nortasuna egiazta dezagun.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/pentsio-planak#575 -
Nola amortiza dezaket nire mailegua edo hipoteka? Zure mailegu pertsonalaren edo hipotekaren zati bat amortizatzeko, intsuldaketa bat egin dezakezu zure banka elektronikoaren bidez edo telefono bidezko bankaren bidez. Edo, nahiago baduzu, hurbilen duzun bulegora joan zaitezke. Kontuan izan amortizazioak kuoten zenbatekoa murrizteko edo kuota kopurua murrizteko balio ahal izango duela.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/pentsio-planak#737