-
Zein da nire datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna? ABANCA Corporación Bancaria S.A.
Gure web-orrialdean (www.abanca.com) Datuen Babeserako gure Delegatuaren (DBD edo DBO) nortasunari buruzko informazioa emango dizugu. Harekin harremanetan ipin zaitezke helbide elektroniko honetan: privacidad@abanca.com.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/sobre-abanca/datu-pertsonalak#391 -
Zertarako tratatu nahi dituzue nire datuak? Gure helburua zure moduko bezeroen konfiantza irabaztea da eta, horregatik, zure datuak soilik helburu hauekin erabiltzen ditugu:
- Eskatzen dizkiguzun edo kontratatu dituzun ABANCA zerbitzu eta produktuak kudeatzea
- Bete behar ditugun legezko eta arauzko betebeharrekin betetzea
- Kontratazioan iruzurra prebenitzea eta zure nortasuna babestea
- Soilik egiaz zure interesekoak diren produktu eta zerbitzuak eskaintzean
- Eta beste helburu batzuetarako, esate baterako, anonimo bilakatutako datuekin ikerketa estatistikoak egin, ABANCAREN defentsa juridikoa bermatu edo, beti indarreko legeriarekin bat etorriz, zenbait datu finantza-erakundeek erabiltzen ditugun kredituen gaineko informazioko baterako sistemetara komunikatzeko.
Gainera, beste produktu eta zerbitzu pertsonalizatu batzuen onura izan nahi baldin baduzu, zure baimena eman ahalko diozu ABANCARI hauek egiteko:
- ABANCA taldeko enpresen produktu eta zerbitzuak zuri eskaintzeko eta esparru ezberdinetako kolaboratzaileenak (adibidez, finantzak, aseguruak, kontsumo pertsonaleko zerbitzu edo produktuak, etab.)
- Zure datuak ABANCA Taldeko enpresekin partekatzeko zure gustu eta premiak hobeto ezagutu eta, modu horretan, eskaintza eta promozio hobeetara iristeko
- Zure informazioa kanpoko iturriekin (Erregistro Publikoak, Katastroak, Gizarte Sareak, etab.) aberasteko, zure profilera egokitzen diren produktu eta zerbitzuen eskaintzak hauta ditzagun
- Behin gure harremana amaituta zure datuak gehienez 5 urtez gordetzeko estatistiketarako, itzultzeko konbentzitzen bazaitugu eska ditzakezun produktuen eskaera berriak kudeatzeko edo zure interesekoa izan daitekeen publizitate-informazioa igortzeko
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/sobre-abanca/datu-pertsonalak#392 -
Zenbat denboran gordetzen dituzue nire datu pertsonalak? ABANCAK zure datuak gordeko ditu zurekin aurre kontratu edo kontratuzko harreman bat mantentzen dugun bitartean. Eta zure baimena ematen baldin badiguzu, gehienez 5 urteko epez harremana amaitzen denetik zenbatzen hasita.
Beranduago, eta araudian ezartzen den eran, zure datuak blokatu egingo dira eta, horrenbestez, soilik Epai eta Auzitegien, Zerga Ministerioaren edo eskumeneko Administrazio Publikoen eskariz egongo dira eskuragarri legez agindutako epeetan (oro har, 10 urtez kapitalak zuritzearen eta terrorismoaren finantzazio aurreko prebentziorako araudiaren arabera eta, gehienez 21 urtez Kode Zibila eta hipotekako legeria aplikatuz) Epe horiek igarota, zure datuak ezabatu egingo dira.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/sobre-abanca/datu-pertsonalak#393 -
Zein dira nire eskubideak nire datu pertsonen tratamenduari dagokionez? Datuak babesteko araudian ezartzen direnak:
- Eskuratzeko eskubidea: Zein datu mota tratatzen ari garen eta burutzen ari garen tratamenduaren ezaugarriak zein diren jakitea.
- Zuzentzeko eskubidea: Zure datuak aldatzeko eskatu ahal izatea zuzenak edo egiazkoak ez izateagatik.
- Eramateko eskubidea: Tratatzen ari diren datuen kopia bat eskuratu ahal izatea elkarreragin formatuan. Aplikagarri 2018ko maiatzaren 25etik aurrera.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea legean jasotako kasuetan. Aplikagarri 2018ko maiatzaren 25etik aurrera.
- Erabaki automatizatuak hartzea aurkatzeko eskubidea. Aplikagarri 2018ko maiatzaren 25etik aurrera.
- Ezabatzeko eskubidea: Zure datuak ezabatzeko eskatzea tratamendua dagoeneko beharrezkoa ez denean.
- Aurkatzeko eskubidea: Jakinarazpen komertzialak igortzeari uzteko eskatzea aurretiaz adierazitako baldintzetan.
- Emandako baimena atzera botatzeko eskubidea.
- Kontrol agintaritzaren aurrean erreklamazio bat ipintzeko eskubidea (Espainian Datuak Babesteko Espainiako Agentzia).
Eskubide horietako edozein erabili ahal izateko, gure Bezeroen Arreta Zerbitzura jo dezakezu Posta Helbide honetan: San Andres kalea 135-137, Beheko Solairua (15003 – A Coruña) edo helbide elektroniko honetan: atencioncliente@abanca.com
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/sobre-abanca/datu-pertsonalak#394