Hileta-Asegurua

Gehien maite dituzunei lasaitasuna emateko erarik onena, ABANCA Aseguruek ematen duten segurtasunarekin.

Dena estalita edukitzearen lasaitasuna

ABANCA Aseguruen hileta-aseguruarekin, zure senideek behar duten laguntza edukiko dute. Utzi zure heriotzaren izapide eta gastu guztiak antolatuta eta bideratuta, hori ez dadin karga gehigarri bat izan maite dituzunentzat.

Hurbil egongo gara

Zure senideek laguntza psikologikoa eta juridikoa eduki ahal izango dute. Gainera, zenbait kasutan, gure gestorea(1) haiekin joango da hileta-zerbitzua egingo den lekura, aholku emateko.

Kalitatezko zerbitzua

Estatuko ehorztetxe gehienekin egin dugu akordioa, kalitatezko zerbitzua bermatzeko.

Gertatzen dena gertatzen dela ere

Bizilekura arteko garraio-gastuak estaltzen ditugu, estatu barruan nahiz atzerrian, laguntzailearen gastuak barne, beharrezkoa bada.

Pertsonalizatua

Zure egoerara ongien moldatzen diren estaldurak hautatu ahal izango dituzu, zure hileta nahieran antolatzeko.

Estaldurak

Oinarrizko

Aldizkako prima
(65 urte arte)
Prima bakarra
(65 urtetik gora)
Hileta-zerbitzu osoa
Bizilekura arteko garraioa, estatu barruan nahiz atzerrian
Laguntza juridikoa
Laguntza psikologikoa

Estaldurak

Aukerazko

Aldizkako prima
(65 urte arte)
Prima bakarra
(65 urtetik gor)
Pack juridikoa: testamentua eta aurretiazko bizi-estaldurarako agiria egiteko zerbitzu espezializatua
Nitxo-estaldura: vnitxo bat emango zaizu zure udalerrian, behin-behineko denbora minimorako, bertako araudiaren arabera (2)
Hildakoaren aztarna digitala ezabatzea
Atzerriko bidaiako asistentzia
Kontsultatu aseguru honen xehetasunak baldintza orokorretan.

Lortu 30 €, zure asegurua orain kontratatuz gero

Izan ere, zure lasaitasuna eta zure hurkoena da lehena. 2024 edo 2025an honetan bezero gisa alta eman baduzu eta ABANCA asegurua Aseguruen Tarifa Lauarekin kontratatzen baduzu 31/12/2025 baino lehen, segurtasuna lortu ez ezik, zure kontuan 30 € jasoko dituzu zuzenean, zuk nahi duzunerako!

Kontratatutako aseguruak 2026ko apirilaren 1a baino lehenagoko hasiera-data izan behar du.

Baldintzak kontsultatu

Testamentua

Zure senideek eskura izango dute testamentu-zerbitzua, ABANCAko zure posizioekin lotutako gestio guztiak arintzeko.

Ordaindu hilabetez hilabete

ABANCAn, zure erosotasunerako, hilabetez hilabete ordaindu ditzakezu zure aseguruak (3). Interesik eta komisiorik gabe! (% 0ko UTBa, % 0ko ITNa)

Onura gehiago

Gurekin bi aseguru badituzu eta baldintza erraz batzuk betetzen badituzu, ABANCAren Zerbitzuen Programako Premium mailaz gozatu dezakezu.

Pertsonalizatua

Zure egoerara ongien moldatzen diren estaldurak hautatu ahal izango dituzu, zure hileta nahieran antolatzeko.

Zure ezaugarrietara egokitzen gara

ABANCA Aseguruetan zure benetako premietara eta ezaugarri pertsonaletara egokitutako soluzioak eskaintzen dizkizugu. Horregatik, 65 urtetik gora badituzu, Hileta Aseguruaren prima bakarra aukeratu dezakezu. Eskatu hitzordua zure bulegoan eta ezagutu xehetasun guztiak.

Zalantzak dituzu? Guk erantzunak

ZALANTZAK

Gure hileta aseguruek zenbait abantaila eta onura dituzte zure bizitzan, esate baterako, zahartze aktiboko programak, gimnasia, zenbait mediku-zerbitzu, edo familia-istripuen aurrean babesteko programak.

DOKUMENTAZIOA