Apple Pay: erraz, seguru, pribatu
Zure txartela Apple Payri eranstea oso erraza da.
-
Zure iPhonean
Ireki ezazu Wallet aplikazioa, sakatu goiko eskuineko izkinan dagoen + ikurra eta jarraitu pantailan agertuko diren argibideeak.
-
Zure Apple Watchean
Ireki ezazu Apple Watch aplikazioa zure iPhonean, aukeratu ‘Wallet eta Apple Pay’, ondoren, aukeratu ‘Txartela erantsi’ eta jarraitu pantailan agertuko diren argibideak.
-
Zure iPadean
Joan ‘Doikuntzetara’ eta aukeratu Wallet eta Apple Pay. Sakatu ‘Txartela erantsi’ aukera eta jarraitu pantailan agertuko diren argibideak.
Egiaztapen-mezua bidaltzen dizugunean, sakatu ‘Jarraitu'. Apple Pay erabil dezakezu!
Ordainketa azkarragoak eta seguruagoak
Apple Pay sistema segurua eta azkarra da eta iPhone eta Apple Watch gailuekin dendetan ordaintzeko aukera emango dizu. Beti aldean daramatzazun gailuekin berehala ordaindu ahal izango duzu.
Aplikazioetan eta Interneten ordaintzeko modurik errazena eta azkarrena da, ez baituzu konturik sortu behar, ezta inprimaki amaigabeak bete behar ere.
- Face ID bidez ordaindu: sakatu bi aldiz alboko botoia, begiratu pantailari eta hurbildu iPhonea irakurgailura. iPhone X-arekin eta ondorengo modeloekin nola ordaindu.
- Touch ID bidez ordaindu: iPhonea irakurgailura hurbildu besterik ez duzu, atzamarra Touch ID sentsorean jarrita duzula. Touch ID bidez dendetan nola ordaindu.
- Apple Watcharekin: sakatu bi aldiz alboko botoia eta hurbildu Watcharen pantaila irakurgailura.
Aplikazioetan eta Interneten nola ordaindu
Halaber, Apple Payrekin era guztietako aplikazioetan erosketak segurtasun osoz egin ditzakezu: sakatu Apple Pay botoia, aukeratu Apple Pay ordaintzeko modu gisa eta berretsi eragiketa. Ordainketa behar bezala egin ondoren, 'OK' eta egiaztapen-marka bat agertuko dira pantailan.
Safarin erosketak online egiten dituzunean, Touch ID bidez ordain dezakezu iPhonean eta iPadean, edo klik baten bidez Macaren kasuan. Eta Touch ID funtzionaltasuna duen MacBook Pro edo MacBook Air bat baduzu, klik egitea besterik ez duzu ordainketa azkar eta segurtasun osoz egiteko.
Apple, Appleren logotipoa, Apple Pay, Apple Watch, iPad, iPhone, Mac, Safari eta Touch ID Apple Inc-ren merkataritza-markak dira, EBetan eta beste herrialde batzuetan erregistratuta daudenak. iPad Pro Apple Inc-en merkataritza marka da. Apple Payrekin bateragarriak diren gailu guztien zerrenda ikusteko, kontsulta ezazu support.apple.com/es-es/km207105.
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
-
Zergatik nire txartelaren diseinua Walletean ed da plastikozko txartelaren diseinuaren berdina?
Txartelaren diseinua Walletean eta plastikozko txartela ez dira beti berdinak.
Txartelaren azken lau digituak Walletean plastikozko txarteleko azken lau digituekin bat etorriko dira beti.
-
Zenbat txartel gainera daitezke Apple Pay aplikaziora?
- Hamabi txartel ezberdin iPhone XS, iPhone XR, iPhone X, iPhone 8, iPhone 8 Plus eta Apple Watch Series 3 gailuetan.
- Zortzi txartel ezberdin gainerako gailuetan. Txartel bera gailu ezberdinetan gainera daiteke.
- Paseek (adibidez, kontzertuetarako sarrerak) ez dute zerikusirik txartelekin eta ez dira zenbatzen zortzi txarteleko mugari begira.
-
Zergatik Apple Pay aplikazioko karguak berandu agertzen dira nire mugimenduetan?
Apple Pay bidezko eragiketak bi fasetan prozesatzen dira.
Lehendabiziko fasea baimena da, zure kontu edo txartelean dagokion zenbatekoaren blokeatzea sortzen duena. Bigarren fasea likidazioa da, egun batzuk beranduago burutzen dena. Une horretan egiten da eraginkor kargua zure kontu edo txartelean, eta hori da zure mugimenduetan agertzeko hainbat egun behar izatearen arrazoia.
DOKUMENTAZIOA