ABANCA txartelen ezbeharrak izapidetu
Jarraian, ABANCA txartelek izan dezaketen funtzionamendu-arazoak edo doako aseguruen estalduretan jasotakoak % 100 online izapidetu ditzazun jarraitu beharreko urratsak azalduko dizkizugu.
Bidaia-laguntzari edo istripu-aseguruari lotutako gorabeherak.
Aseguru honen berehalako zerbitzuak emateko, ezinbestekoa izango da gertaeraren unean bertan esku hartzeko eskatzea, telefono hauetara deituta: Zerbitzua eguneko 24 orduetan dago eskuragarri, eta hartzaileak ordainduko du deia:
-Espainiatik: 91 590 96 27 -Beste herrialde batetik: +34 91 594 96 74
Zerbitzua berehala jaso behar ez baduzu, hauxe egin beharko duzu:
- Bete inprimaki hau, eta markatu X batez gorabeheraren arrazoia. Titularraren sinadura eskatzen den atal guztiak sinatu behar dituzu.
- Bildu gorabehera izapidetzeko beharrezko informazioa. Hemen, kasuaren arabera entregatu behar dituzun dokumentuak kontsulta ditzakezu.
- Bete inprimakia eta bidali dokumentazioarekin batera helbide honetara, guk izapideak egin ditzagun: abancacorreduria@abancaseguros.com
- Gorabeheraren estaldura berretsi ondoren, Caser SA aseguru-etxeak dagokizun kalte-ordaina ordainduko dizu, banku-transferentzia bidez, zuk adierazitako kontu korrontean.
ABANCA txartelen iruzurrezko erabilerarekin lotutako gorabeherak edo gorabehera operatiboak (eragiketa bikoiztua, jaso gabeko dirua edo eman gabeko zerbitzua, besteak beste)
Banka mugikorreko app-aren bidez bideratu dezakezu (ziurtatu eguneratuta duzula), edo edozein bulegotan. App-aren bidez nola egin azalduko dizugu.
-
Lehenik eta behin, ziurtatu ezazu behar bezala erregistratuta dugula zure helbide elektronikoa, helbide hori erabiliko baitugu zuri gorabeheraren egoeraren berri emateko. App-an kontsultatu dezakezu: > Profila > Zure datu pertsonalak
-
Txartelak atalean (ez Kontuak atalean), hautatu ezagutzen ez dituzun edo zuzenak ez diren mugimenduak
-
Adierazi gorabeheraren arrazoia, eta helarazi guk eskatuko dizkizugun dokumentuak
-
Sinatu app-aren postontzian jasoko duzun gorabehera-dokumentua (kontuan izan beti ez dela berehala iristen)